Pedagogia Gradutik GIZARTE HEZKUNTZA Gradurako Sarbidea

Jakinarazten dizuegu Pedagogian graduatutako ikasleek aukera dutela bigarren gradu bat lortzeko, UPV/EHUko Gizarte Hezkuntzako Gradua, baldin eta bi ikasturtetan 90 ECTS kreditu egiten badituzte.
Gradu Ikasketen eta Berrikuntzaren arloko Errektoreordetzak aipatutako bigarren titulua lortzea ahalbidetzen duten akordioak onartu ditu.

Eskaintza 10 plaza.

  • Izen-ematea 2017ko uztailaren 3tik 7ra, biak barne:   eskaera-inprimakia.
  • Onartuen zerrenda hemen argitaratuko da: 2017ko uztailaren 10etik 14ra Argitalpena
  • Matrikula: irailaren 6tik  8ra, biak barne.
    Matrikularen eguna eta ordua posta elektronikoen bidez jakinaraziko dizuegu.
    Lehenengo matrikulazio epearen ostean plazarik geratuko balitz, bigarren matrikulazio epea irekiko litzateke, itxaron zerrendan dauden pertsonei deituta.
  • Akordio honetarako kreditu aitorpen-taula
  • Lehentasuna UPV/EHUKO tituludunak
  • Kanpoan geratuko dira Lizentziatura titulua eskuratu zutenak.
  • E-maila: hefa.idazkaritza@ehu.eus