Irudia

Ezaugarriak

ECTS kredituak

ECTS KREDITUAK: 10 kreditu 

  • 0. BLOKEA. Hasierako autoebaluazioa. Nire errealitatetik abian (0,5 kreditu)
  • 1. BLOKEA. Hezkidetza: oinarrizko gako teoriko-praktikoak (3 kreditu)
  • 2. BLOKEA. Emakumeen presentzia (3 kreditu)
  • 3. BLOKEA. Identitateak eta harremanak (3 kreditu)
  • 4. BLOKEA. Bukaerako lan praktikoa eta azken ebaluazioa (0,5 kreditu)

Sarrera

Gure gizartean eta bertan gure hezkuntza-sistemak ez du oraindik emakume eta gizonen berdintasunerako hezkuntza orokor eta sistematikorik ezarri, ezta ikasleek estereotipo sexistak gainditzeko genero-ikuspegia duen sozializaziorik ere, honen ondorio zuzena direlarik, batetik, oso ondorio kaltegarri den genero-indarkeria eta, bestetik, emakumeen egiazko desberdintasuna beraien harreman eta  bizitzako eremu askotan.

Horregatik, berdintasunerako hezkuntza orokortu ahal izateko, hezitzaile guztiek eremu ezberdinetan KONTZIENTZIA HARTZEA eta ESKU HARTZE ESTRATEGIAK GARATZEA ezinbestekoa da. Horretan arituko da ikastaro osagarri hau.

Helburuak

  1. Eguneroko bizitzako eta eskolako eremu ezberdinetan sexismoa errekonozitzen, esplizitu egiten eta ondorioak identifikatzen jakin.
  2. Hezkidetza hezkuntzan, bakarka zein taldean, norberak bere interesetatik abiatuta eta bere inguru hurbiletik sustatzeko ezagutza eta baliabide teoriko-praktikoz jantzi.
  3. Eskolan martxan jartzeko material hezkidetzaileak identifikatu edo sortzeko gai izan.
  4. Ikasleak tratu onean sozializatzea helburu duten hobekuntzarako jarduera eta ekintza hezkidetzaileak planifikatu, baita ikasgelan pertsona barruko zein kanpoko harreman ez sexistetan oinarrituriko elkarbizitza eraikitzeko ere.
  5. Filosofia hezkidetzailea duten sare birtualetan eta sozialetan parte hartzea, bertan beharrizanak, jakintzak eta ezagutzak hezkuntza-komunitate bereko irakasle zein beste batzukoekin konpartitzen direlarik.

Ikasleak

Kurtsoan sartzeko irizpideak:

  • Edozein titulazio akademiko.  Gradua izatea (edo lehen lizentziatura eta diplomatura zirenak).
  • Erdi eta Goi mailako Heziketa Zikloko titulazioa izatea.
  • Ikastaro hau HEZKIDETZAN INTERESA duten GUZTIEI zuzenduta dago eta bereziki haurren eta nerabeen hezitzaile diren edo izango diren guztiei.

Onarpena:

  • Gutxienez 26, gehienez 60

Iraupena

Kurtsoa urtekoa da, 2022ko irailaren 27an hasiko da eta 2023ko maiatzaren 5ean amaitu.

Aurrez aurreko saio bakarra ostiral arratsaldean izango da.  Donostiako Zuzenbide Fakultatean 16:30etatik 19:30ak bitarte.

Aurrez aurreko saioa noiz?:

  • 2022ko irailaren 23an.
  • Bigarren saio bat egin dezakegu beharrez gero.

Ebaluazioa

Ebaluazio-prozedura

Ebaluazioaren oinarriak informazio-bilketa, hausnarketa, kritika eta konpromisoa dira, kontuan izanik dimentsio kognitiboa zein emozionala. Ebaluatuko dira ikasle bakoitzaren aurrerapenak eta baita ere, ondorengo edizioen hobekuntzari begira,  ikastaroa bera. 

Ebaluazioak fase esanguratsu ezberdinak izango ditu guztietan autoebaluazioa eta elkar-ebaluazioa egonik:

  • Ikastaroaren hasieran partaide bakoitzak bere burua ebaluatuko du
  • Ikastaroan zehar ikasleek egindako eta partekatutako lanak baloratuak izango dira.
  • Ikastaroaren amaieran egindako aurrerapenak, sortutako zailtasunak eta hobetzeko proposamenak aztertu eta baloratuko dira.

Ebaluazio-irizpideak

  • Ikaskideekin lankidetza eta egindako ekarpenak.
  • Irakasleek emandako jarraibideak eta jarritako epeak betetzea.
  • Inguru hurbilean hausnarketak eta praktikak jartzea.
  • Ekarpenen erabilgarritasuna.
  • Elkarren arteko balorazioak.
  • Berdintasunezko hizkuntza inklusiboaren erabilera.
  • Edukien menperatze maila.

Ziurtagiria

Hizkuntza

  • Euskaraz

Prezioa

  • 500 euro
  • Ordaintzeko Kontua: KUTXABANK ES79 2095 0292 90 9114761122
NAHITAEZKOA: Jarri behar diren datuak bi ABIZEN ETA IZENA