2021-22

Berriak

HEZKUNTZA. Lan mundurako trantsizio beken ekaineko deialdia, 2019-2020 ikasturtean Graduko titulua lortu duten ikasleentzako

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/19

hezkuntza esparrutik lan arloraKO TRANTSIZIo bekak

 

HELBURUA: Irakasle profileko gaitasunekin loturiko jakintza, abilezia, trebetasun eta jarrerak lortzea.

BEKA KOPURUA: 18 (10, Lehen Hezkuntzarako eta 8, Haur Hezkuntzarako).

NORI ZUZENDUTA: 2019/2020 ikasturtean Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntzako Gradua amaitu dutenei.

BEKAREN ONURADUN IZATEKO IRIZPIDEAK:

a) Gradua bukatuta izatea.

b) Espediente akademikoa.

NON: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastegietan.

BALDINTZAK:

a) Aurretiko prestakuntza: irailean (datak zehaztugabe daude).

b) Egonaldia: 2020ko urria-azaroa-abendua.

c) Bete beharreko orduak: astero, 30 orduko jardunaldia izango da gehienez (360 ordu guztira, gehienez).

d) Diru laguntza: 500 euro gordin, hileko (guztira: 1.500 euro).

IZEN EMATEA: ekainaren 19tik uztailaren 17ra arte (biak barne).

Hurrengo datuak zehaztu:

Izen-abizenak, NANa, posta elektronikoa eta bukatutako Gradua.
Bide batez, lehenetsi 2 eskola, zeinetan saiatuko garen bekaren onuraduna kokatzen.

IZENA EMATEKO LEKUA:

Posta elektronikoaren bitartez:

HAUTATUTAKO IKASLEEN ZERRENDA:

Uztailaren 30a baino lehen.