2021-22

Berriak

HEZKUNTZA. Hezkuntza esparrutik lan arlorako trantsizio bekak

2021.06.21

HELBURUA: Irakasle profileko gaitasunekin loturiko jakintza, abilezia, trebetasun eta jarrerak lortzea.

BEKA KOPURUA: 18 (10, Lehen Hezkuntzarako eta 8, Haur Hezkuntzarako).

NORI ZUZENDUTA: 2020-2021 ikasturtean Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntzako Gradua amaitu dutenei.

BEKAREN ONURADUN IZATEKO IRIZPIDEAK:

  1. Gradua bukatuta izatea.
  2. Espediente akademikoa.

NON: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastegietan.

BALDINTZAK:

  1. Aurretiko prestakuntza: irailean (datak zehaztugabe daude).
  2. Egonaldia: 2021eko urria-azaroa-abendua.
  3. Bete beharreko orduak: astero, 30 orduko jardunaldia izango da gehienez (360 ordu guztira, gehienez).
  4. Diru laguntza: 500 euro gordin, hileko (guztira: 1.500 euro).

IZEN EMATEA: ekainaren 21etik uztailaren 16ra arte (biak barne).

Hurrengo datuak zehaztu:

  • Izen-abizenak, NANa, posta elektronikoa eta bukatutako Gradua.
  • Bide batez, lehenetsi 2 eskola, zeinetan saiatuko garen bekaren onuraduna kokatzen.

IZENA EMATEKO LEKUA:

Posta elektronikoaren bitartez:

ga-eum.practicum.dekanordea@ehu.eus

HAUTATUTAKO IKASLEEN ZERRENDA:

Uztailaren 30a baino lehen.