MINORKULT JARDUNALDIAK 2022-2023 – ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAREN BIDEA SORTZEN KULTURANIZTASUNEAN
Data
Noiztik 14/11/2022 Noiz arte 17/11/2022, 09:00
Ordutegia
Astelehena : 09:00 - 13:40
Asteartea : 09:30 - 13:15
Asteazkena : 09:00 - 13:30
Osteguna : 09:00 - 13:30
Kokapena
Kokapena
Lascaray Ikergunea
Miguel Unamuno 3. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Minorkult Jardunaldiak profesional, ordezkari publiko, elkarte ezberdin, irakasle (jardueran eta prestakuntzan) eta kulturartekotasunean eta hezkuntza globalean adituen arteko topagunea da. Bertan eskubide zein eginkizun berdinak dituzten artean kulturartekotasun ideala eraikitzea da helburua, kulturartekotasun hezkuntza eraldatzile eta globala sustatuz. Horretarako, esperientzia, bizipen, proiektu eta mahai inguruak gauzatuko dira, bakoitzak bere kulturari uko egin gabe beste kulturekin harremana sustatuz. Era honetan, Kulturarteko Vitoria-Gasteiz bat bultzatuko da, gizarte eta mundu hobe bat erdiesteko
NORENTZAT: Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Kulturarteko Hezkuntzako Minor edo Aipameneko ikasle taldeak (prestakuntzan dauden irakasleak direnak) lehentasuna badu ere, hezkuntza-komunitateko eragile guztiak daude gonbidatuta.
LEKUA: Lascagaray Ikerguneko Areto nagusia Miguel de Unamuno Etorbidea 3, | 01006 VITORIA-GASTEIZ). / (Salbuespena: osteguneko tailerra, pabiloian izango da)
ANTOLATZAILEAK: Euskal Herriko Unibertsitateko UPV/EHU Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Graduetako Kulturartekotasun Hezkuntzako Minor edo Aipameneko irakasle taldea (Joseba Arregi, Andrea Perales, Aritza Saenz del Castillo, Naiara Escalante, Ander Azkarate eta Igone Palacios)
Dokumentua
Harremanetarako
- Arduraduna: Andrea Perales eta Joseba Arregi
- Posta elektronikoa: andrea.perales@ehu.eus