Haur Hezkuntzako Gradua - 2019/20

Graduaren laburpena

Haur Hezkuntza ez da nahitaezko hezkuntza etapa bat; baina, halere, garrantzi handikoa da pertsonen prestakuntzari dagokionez. 0-6 urte artean hasten gara, hain zuzen, gure nortasuna garatzen, bai eta buru-estimua, izaera, balioak eta adimen emozionala garatzen ere. Irakaslearen irudia funtsezkoa da etapa honetan, irakasleak baitira haurraren erreferente nagusiak, familiarekin batera.

Haur Hezkuntzako Graduan, erronka handi horri aurre egiteko beharrezkoa den prestakuntza akademikoa, teorikoa zein praktikoa, jasoko duzu. Haurrek garapen pertsonala izan dezaten laguntzeko premiazkoak diren tresnak barneratuko dituzu, zehazki artearekin, zientziarekin, etikarekin, gizartearekin, hizkuntzalaritzarekin, mugimenduarekin, matematikarekin eta teknologiarekin lotutako edukietan.

Gainera, Gasteizen honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Irakurzaletasunaren Sustapena eta Biblioteka; Kultura arteko Hezkuntza; Hizkuntzen Trataera Bateratua; eta Dramatizazioaren bidezko Adierazpena eta Komunikazioa.

Bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktikak eginda, bertatik bertara parte hartuko duzu hainbat ikastetxetan egingo diren hezkuntza proiektuetan.

Gradua euskaraz (hautazko irakasgai batzuk gaztelaniaz ematen dira) edo euskaraz eta gaztelaniaz egin daiteke. Euskaraz gutxienez 30 kreditu egin behar izango dituzu, 3. eta 4. mailetan zehar eta gomendagarria da gradura sartzerako hizkuntza bietan B2 maila edukitzea.

Eskainitako plazak

110 plaza

Gutxieneko nota

8,019 ohiko deialdian

Irakaskuntza mota

Ikasgelako Gradua

Hizkuntzak

Euskara, Gaztelania

  • OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Eskolak emateko ikastegia eta helbidea

Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Juan Ibañez de Santo Domingo kal., 1 1006 Gasteiz (Araba)

Harremanetarako

Informazio akademikoa

Izena
Jone López de Calle
Helbidea
Juan Ibañéz de Santo Domingo, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
945013268
Posta elektronikoa
jone.lopezdecalle@ehu.eus

Informazio administratiboa

Izena
Arantza Juarros Ostolaza
Helbidea
Juan Ibañéz de Santo Domingo, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
945013271
Posta elektronikoa
arantza.juarros@ehu.eus