Lehen Hezkuntzako Gradua - 2020/21
Graduaren laburpena
Lehen Hezkuntzak 6-12 urte arteko nahitaezko hezkuntza aldia barne hartzen du. Etapa honen helburua da haurrek garapen pertsonala zein sozio-kulturala izan dezaten laguntzea, bai eta euren bizitza osoan zehar izango duten ikaskuntzarako oinarriak prestatzen laguntzea ere. Irakaslearen irudia funtsezkoa da etapa honetan, familiarekin batera haurren eredu eta erreferente garrantzitsuenak direlako.
Lehen Hezkuntzako Graduan, haurren hezkuntzak suposatzen duen erronka handi horri aurre egiteko beharrezkoa den prestakuntza akademikoa, teorikoa zein praktikoa, jasoko duzu. Haurrek garapen pertsonala izan dezaten laguntzeko premiazkoak diren tresnak barneratuko dituzu, zehazki artearekin, zientziarekin, etikarekin, gizartearekin, hizkuntzalaritzarekin, mugimenduarekin, matematikarekin eta teknologiarekin lotutako edukietan.
Eta honako aipamen edo ibilbide hauek izango dituzu espezializatzeko: Irakurzaletasunaren Sustapena eta Biblioteka; Kultura arteko Hezkuntza; Hizkuntzen Trataera Bateratua; eta Gorputz Hezkuntza.
Gainera, bigarren mailatik aurrera, nahitaezko praktikak eginda, bertatik bertara parte hartuko duzu hainbat ikastetxetan egingo diren hezkuntza proiektuetan.
Euskaraz (hautazko irakasgai batzuk gaztelaniaz ematen dira) zein hiru hizkuntzatan (% 60 inguru euskaraz; % 20, ingelesez; eta % 20, gaztelaniaz) ikasi ahal izango duzu. Gomendagarria da gradura sartzerako B2 maila edukitzea irakasten den hizkuntzetan.
Eskainitako plazak
110 plaza
Gutxieneko nota
9,246 ohiko deialdian
Irakaskuntza mota
Ikasgelako Gradua
Hizkuntzak
Euskara, Gaztelania, Ingelesa
- OHARRA: Gradu honetako irakasgai guztiak ez dira hizkuntza guztietan ematen. Informazio gehiago nahi baduzu kontsultatu ikasketa-plana.
Kualifikazio-maila
Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 6. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).
Eskolak emateko ikastegia eta helbidea
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea
Juan Ibañez de Santo Domingo kal., 1 1006 Gasteiz (Araba)
Harremanetarako
Informazio akademikoa
- Izena
- Jone López de Calle
- Helbidea
- Juan Ibañéz de Santo Domingo, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa
- 945-01 3268
- Posta elektronikoa
- jone.lopezdecalle@ehu.eus
Informazio administratiboa
- Izena
- Arantza Juarros Ostolaza
- Helbidea
- Juan Ibañéz de Santo Domingo, 1. 01006 Vitoria-Gasteiz
- Telefonoa
- 945013271
- Posta elektronikoa
- arantza.juarros@ehu.eus