Haur Hezkuntzako Gradua - 2019/20

Helburuak

Haur Hezkuntzako curriculum diseinuetako arloak menperatzeko behar diren ezaguerak sakonki ezagutu, bere izaera eta bere zailtasun maila 0-6 urteko ikasleriaren prozesu kognitiboen garapen mailarekin erlazionatuz, eta haur hezkuntzako ikasleriaren gaitasun guztien ikaskuntza bultzatuko dituzten irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak:

Haurren esparru fisiko, intelektuala, afektiboa eta sozialaren garapen integrala eta orekatua.

Garapen afektiboa, gorputzaren kontrolerako mugimenduak eta ohiturak, komunikazioa eta hizkuntzaren adierazpenak, bizikidetza eta gizarte erlazioen oinarrizko jarraibideak, zentzumen-hezkuntzaren bitartez ingurune fisiko eta sozialaren ezaugarrien aurkikuntza.

Norberaren irudi positiboa eta orekatua eraiki eta gero eta autonomia pertsonal handiagoa izan.

Halaber oinarrizko konpetentzien garapena bultzatu nahi dira: Norbanaka eta taldean Arduraz eta autonomiaz bizi, Ikasten eta pentsatzen ikasi, Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egin, elkarrekin bizi, pertsona gisa garatu eta, egin eta ekin.

Sarrera-profila

Hezkuntza eta pertsonak interesatzen bazaizkizu, aniztasun soziala eta kulturala errespetatzen badituzu, jakin-mina eta behatzeko gaitasuna badituzu, eta iruditzen bazaizu gure gizartea hobetzeko txikienetatik hasi behar dugula, Haur Hezkuntzako Gradua da zure aukera.

Gomendagarria da gradura sartzerako hizkuntza bietan B2 maila edukitzea.

Sarrera-baldintzak eta harrera-irizpideak

Titulazio honetan sartzeko modalitateak hauek dira:

  • 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probak
  • Aldibereko ikasketak
  • Atzerritar tituluen homologazioa
  • Batxilergo homologatua
  • Goi mailako arte irakaskuntza
  • Hautaprobak
  • Lanbide heziketa
  • Lekualdaketak
  • Unibertsitate arteko programak
  • Unibertsitatean sartzea lan arloko esperientzia egiaztatua izanda
  • Unibertsitateko titulua

Sarbidea esperientzia profesionala dela-eta

Ikasketa hauetan, beraiekin erlazionaturiko lan esperientzia izateagatik onartua izateko aukera dago. Informazio gehiago nahi izatekotan, honako zuzenbide honetan kontsulta ezazu

Web helbidea
http://www.ehu.eus/eu/web/sarrera-acceso/lan-arloko-esperientzia-egiaztatua-duten-40-urtetik-gorakoak

Kredituen banaketa

UrteaAdarreko oinarrizko irakasgaiakBestelako adarretako oinarrizko irakasgaiakGradu-amaierako lanaNahitaezko irakasgaiakHautazko irakasgaiakGuztira
1420018060
2190041060
300060060
40012183060
Guztira6101213730240

Gradua lortzeko eskakizunak

  • Graduko titulua eskuratzeko, ikasleak euskaraz egin beharko ditu, gutxienez, 3. eta 4. mailako kreditu guztien %25.
  • Gradu-amaierako lanaren (GAL) defentsa egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu
  • Gradu-amaierako lanerako (GAL) matrikula egin ahal izateko, graduko kreditu guztiak gaindituta izan behar dituzu.
  • Graduan matrikulatuta egondako lehen urtea amaitzean ikasleas eduki beharko du gaindiduta, gutxienez, lehen mailako kredituen %15
  • Graduko bigarren urtea amaitzean ikasleak eduki beharko du gaindituta, gutxienez, lehen mailako kredituen %30
  • Irakasgai bakoitzeko 6 deialdi gehienez

Graduatuaren profila

Bost ardatzen inguruan egituratzen da: - Esperientzia alor ezberdinetara aplikatutako ezaguera pedagogikoak ezagutu eta ulertu, ezaguera arlo ezberdinetatik datozen ikerketetan eta horietatik abiatuz egindako esperientzia arrakastatsuetan oinarrituz. - Lankideekin ekipoan lana egin, jarduera profesionalaren hobekuntza ahal bideratzen duen ezaguerak eta esperientziak konpartituz, norberaren lanarekiko eta besteen lanarekiko errespetuzko jarrera erakutsiz. - Dagokien taldean aritzeko eta kudeatzeko testuinguru soziala kritikoki analizatu, testuinguru horien kalitatea mantentzen duten estrategietan parte hartzen duten eta diseinatzen duten alderdi interaktiboak ezagutuz. Bide honetan, benetako ikuspegitik abiatuz, etorkizuneko irakasleak ardurak izan eta erabakiak hartu beharko ditu, norberaren jokaera errebisatzeko prest egonik, eta prozesuan sor daitezkeen zailtasun posibleak erlatibizatzeko eta gainditzeko, eta hobekuntzarako bideratutako neurriak hartzeko. - Hezkuntza ikerketatik lortutako kontzepzioak analizatu eta kuestionatu, informazio eta komunikazio bideak kritikoki erabili, testuinguru aldakorretan egokitze eta erantzun eraginkorraren eskaintza ahal bideratuko duen ikaskuntza, ikerketa eta lan kooperatiboa errazteko. - Koordinazio funtzioetan aritu, familiekin bilerak eginez eta zein gizarte zein hezkuntza komunitatearekin sarean lanean arituz, 0-6 urteko ikasleen ahalmen guztiak ahalik eta gehien garatzeko diziplina arteko parte hartzea bultzatuz.

Lan aukerak

Haur Hezkuntzako etapako irakasleak, zentro publiko zein pribatuetan.

Baita hezkuntzarekin lotutako beste arlo batzuetan ere: ospitaleetako ikasgelak, presondegietako ikasgelak, gobernuz kanpoko erakundeak, museoak, ludotekak, argitaletxeak, etab.

Graduak lanbide arautu hauetarako ematen du prestakuntza

  • Haur Hezkuntzako Irakaslea