Lehen Hezkuntzako Gradua (Hirueleduna) - 2019/20

Titulazioaren gaitasunak
DeskribapenaMota
Eraginkortasunez aurre egitea hizkuntzen ikaskuntzari kultura nahiz hizkuntza anitzeko testuinguruetan. Eskola-curriculumeko zientziaren eta kulturaren arloko testuak irakurtzea eta horien iruzkin kritikoa egitea sustatzea.Zeharkakoa
Euskara eta gaztelania menderatzea, baita atzerriko beste hizkuntza bat ere, gutxienez. Hizkuntza horietan ekoizpen eta ulermen zuzena eta egokia frogatzea, hezkuntza-testuinguru eleaniztunean lan egin ahal izateko. Hizkuntzen nahiz kulturen aniztasunari begirako jarrera abegitsuak garatzea.Zeharkakoa
Hezkuntza-komunitateko eta gizarte-inguruneko hainbat sektorerekin lankidetzan aritzea. Irakaslanaren hezkuntza-dimentsioa nork bere gain hartzea eta hezkuntza demokratikoa sustatzea herritar aktiboak izateko.Zeharkakoa
Ikasgelako praktikei buruzko gogoeta egitea, irakasle-lana berritzeko eta hobetzeko. Ikaskuntza autonomo nahiz kooperatiborako gaitasunak eskuratzea eta ikasleen artean sustatzea.Zeharkakoa
Ikasgelan eta ikasgelatik kanpo bizikidetza sustatzea, diziplina-arazoak konpontzea eta gatazkak modu baketsuan konpontzen laguntzea. Ikasleen esfortzua, konstantzia eta diziplina pertsonala suspertzea eta balioestea.Orokorra
Ikaskuntza-espazioak diseinatzea eta erregulatzea aniztasun-testuinguruetan eta herritarren prestakuntzaren balioak osatuko dituzten genero-berdintasuna, parekidetasuna eta giza eskubideen errespetua aintzat hartzen duten testuinguruetan.Orokorra
Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak ezagutzea eta ikasgeletan erabiltzea. Hautatze bidez bereiztea ikaskuntzei, gizalegezko prestakuntzari eta kultur aberastasunari laguntzen dion ikus-entzunezko informazioa.Zeharkakoa
Irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuak diseinatzea, planifikatzea eta ebaluatzea, banaka nahiz ikastetxeko beste irakasle eta profesional batzuekin lankidetzan.Zeharkakoa
Jakintzei, balioei eta gizarte-erakunde publiko eta pribatuei buruzko harreman kritikoa eta autonomoa izatea.Orokorra
Lehen hezkuntzako curriculum-arloak, horien arteko diziplina arteko harremana, ebaluazio-irizpideak eta ezagutza didaktikoen multzoa ezagutzea dagokien irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozedurei buruz.Zeharkakoa
Lehen hezkuntzako ikastetxeen antolakuntza ezagutzea, baita horiek funtzionatzeko egiten diren ekintzen aniztasuna ere. Ikasleekin eta familiekin tutoretza- eta orientazio-ekintzak egitea, ikasleen hezkuntza-premia bereziak kontuan hartuta. Irakaskuntza-eginkizuna gauzatzeak bizitzan zehar hobetzen joan behar duela onartzea, aldaketa zientifikoak, pedagogikoak eta sozialak direla medio.Orokorra
Norberaren eta taldearen erantzukizuna balioestea, etorkizun iraunkorra lortzeari dagokionez.Orokorra
Ulertzea hezkuntzaren eginkizuna, aukerak eta mugak gaur egungo gizartean eta lehen hezkuntzako ikastetxeei eta horietan lan egiten duten profesionalei eragiten dieten funtsezko gaitasunak ulertzea. Ikastetxeetan aplikatzeko kalitate-hobekuntzarako ereduak ezagutzea.Orokorra