Graduko organigrama

Haur Hezkuntza 0 eta 6 urte bitartean eskaintzen den eta derrigorrezkoa ez den hezkuntza-etapa bat da, bi ziklotan banatuta. Etapa honen helburua ikasleen garapen pertsonalean zein garapen soziokulturalean laguntzea da, bai eduki artistikoa, motorra, zientifikoa, etikoa, hizkuntzazkoa, matematikoa eta teknologikoa duten arloen irakasteko eta ikasteko prozesuen bidez, bai bizitzan zehar ikasteko oinarriak prestatzen laguntzen. Gradu honekin etorkizuneko maisu-maistrek indarrean dagoen Hezkunta Lege Organikoan ezarritako helburuekin, Europako Parlamentuaren gomendioekin eta Euskal Curriculumean eta Euskal Herrirako Curriculumean dagokion etaparako egiten diren proposamenekin bat datorren formazio akademiko zein praktikoa eskuratu behar dute.

Plaza kopurua: 110

Azterketen egutegia   Bideoa

 

Lanbide Heziketako Haur Hezkuntzako goi teknikari titulua dutenentzak (pdf, 42 KB)

Diplomatuentzako graduetako ikasgaien aitorpena
2013-14 ikasturtetik aurrera, edozein ikasketa planetan Diplomatuak direnak, Haur hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan hiru lehenengo mailetako ikasgai guziak errekonozituak edukiko dituzte.
Aitorpena soilik aplikatuko zaie, Haur edo Lehen Hezkuntzako lehenengo Kurtsoan ikasle bezala matrikula egingo duten ikasleei.