Graduko organigrama (lerro hirueleduna)

Lehen Hezkuntza 6 eta 12 urte bitartean eskaintzen den derrigorrezko hezkuntza-etapa bat da, hiru ziklotan banatuta. Etapa honen helburua ikasleen garapen pertsonalean zein garapen soziokulturalean laguntzea da, bai eduki artistikoa, motorra, zientifikoa, etikoa, hizkuntzazkoa, matematikoa eta teknologikoa duten arloen irakasteko eta ikasteko prozesuen bidez, bai bizitzan zehar ikasteko oinarriak prestatzen laguntzen. Gradu honekin etorkizuneko maisu-maistrek indarrean dagoen Hezkunta Lege Organikoan ezarritako helburuekin, Europako Parlamentuaren gomendioekin eta Euskal Curriculumean eta Euskal Herrirako Curriculumean dagokion etaparako egiten diren proposamenekin bat datorren formazio akademiko zein praktikoa eskuratu behar dute.

Plaza kopurua: 30

Azterketen egutegia   Bideoa

4. MAILA

K6 MODULUA

Hautazkoak

            2019/2020 ikasturtetik aurrera

Practicum III
GrAL
 

Informazio interesgarria

Lehen Hezkuntza Hirueleduneko graduari eragiten dioten sarbideak, kredituen aitorpenak eta lekualdatzeak ebazteko, 2017/2018 ikasturteko Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegiko 7a) artikulua aplikatuko da.  Ikasleek sartzeko eskaera egin beharko dute, aipaturiko artikuluan jasotako prozedura jarraituz.

 

Diplomatuentzako graduetako ikasgaien aitorpena: 2013-14 ikasturtetik aurrera, edozein ikasketa planetan Diplomatuak direnak, Haur hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako graduetan hiru lehenengo mailetako ikasgai guziak errekonozituak edukiko dituzte.
Aitorpena soilik aplikatuko zaie, Haur edo Lehen Hezkuntzako lehenengo Kurtsoan ikasle bezala matrikula egingo duten ikasleei.