Bisita Birtuala
Ezagutu gure instalazioak
Hezkuntza: 945 01 32 66 / Kirola: 945 01 35 00
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea - Egoitza Hezkuntza Hezkuntza eta Kirol Fakultatea - Kirol AtalaEzagutu gure instalazioak
Hezkuntza: 945 01 32 66 / Kirola: 945 01 35 00
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea - Egoitza Hezkuntza Hezkuntza eta Kirol Fakultatea - Kirol AtalaJarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien VI. eta IX Promozioaren Graduazio Ekitaldiaren Bideoa
Fakultateko ikasleek aurkeztutako lan batek irabazi du Janusz Korczaken Pedagogiari buruzko I. Lehiaketa
KIROLA. Trantsizio bekak 2023. Behin-behineko zerrenda publikatua (Inskripzioak)
Noiztik 2023/02/16 Noiz arte 2023/03/01
Online
Dakizuenez, joan den ikasturtean Moduluak Hezkuntzan I3 proiektua lantzen hasi ginen eta hainbat helburu planteatu genituen. Planteatutako helburuen artean dago GIHak egitura modularrean sartzea, jasangarritasunaren arloan dituzten konpetentziekin batera. Lan hori errazteko, tailer praktiko batzuk antolatu ditugu, adibide eta ereduekin, modu dinamikoan. Tailer horietan proiektuan parte hartzen duten koordinatzaile guztiok hartu beharko zenukete parte. Gure ustez, tailerretan parte hartzea oso interesgarria eta garrantzitsua da, moduluen gidak diseinatzeko orduan, eta, gainera, parte hartzen duten koordinatzaile guztiek parte hartu izanaren ziurtagiria izango dute. Hau da tailerren ordutegia eta izenburua:
1. saioa (1. tailerra): otsailak 16, osteguna, 15:00-18:00
2. saioa (2. tailerra): otsailak 21, asteartea, 15:00-18:00
3. saioa (3. tailerra): otsailak 22, asteazkena, 15:00-18:00
4. saioa (4. tailerra): martxoak 1, asteazkena, 15:00-18:00
1. tailerra: Curriculumaren iraunkortasunerako sarrera goi-mailako hezkuntzako irakasleentzat. Dolores Limón, Carmen Solís eta Rocio Valderrama irakasleak. (Facultad de Educación, Universidad de Sevilla)
2. tailerra: Iraunkortasunerako ikaskuntza-egoeren diseinura hurbiltzea. Jorge Ruiz irakaslea. (Facultad de Educación, Universidad de Sevilla)
3. tailerra: Iraunkortasunaren kultura eta partaidetza-prozesuak. Rocio Valderrama irakaslea. (Facultad de Educación, Universidad de Sevilla)
4. tailerra: EDINSOST- Curriculumaren iraunkortasuna integratzeko tresnak proiektua. Carmen Solís irakaslea. (Facultad de Educación, Universidad de Sevilla)
Tailer guztiak gaztelaniaz izango dira.
Edozein arrazoirengatik parte hartzea ezinezko balitzaizu, mesedez, ahalegindu moduluko beste norbait inplikatzen.
Inkripzioa egitea beharrezkoa da dinamikak egokitzeko, horrekarako bete ezazue hurrengo formularioa, https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdoS9e1_7eE1LVBhBw9wcRZkkMrm_CdmAsflGW3ss3Rdd2Gkg/viewform?usp=sf_link
Animo guztioi!!!!
Proiektuen koordinatzaileak