Bisita Birtuala
Ezagutu gure instalazioak
Hezkuntza: 945 01 32 66 / Kirola: 945 01 35 00
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea - Egoitza Hezkuntza Hezkuntza eta Kirol Fakultatea - Kirol AtalaEzagutu gure instalazioak
Hezkuntza: 945 01 32 66 / Kirola: 945 01 35 00
Hezkuntza eta Kirol Fakultatea - Egoitza Hezkuntza Hezkuntza eta Kirol Fakultatea - Kirol AtalaLehenengo argitaratze data: 2023/01/25
Aintzat hartu ezazue GRALak defenditzeko 2022/2023 ikasturteko lehenengo defentsa saioa laister izango dugula, otsailaren 6tik otsailaren 10ra bitartean, hain zuzen ere.
Hasteko, defentsarako kasuetan, behin irakasleak eta ikasleak lana otsaileko deialdira aurkeztuko dela adostu ostean, ikasle eta zuzendariek, kasuan kasu 3. eta 4. eranskinak, bete, eta Ikastetxeko teknikariari, alberto.zabala@ehu.eus helbidera igorri beharko diote.
Berebat, honen ondotik akordatu GAURen hainbat izapide betetzea guztiz beharrezkoa dela. Batetik, ikasleak bere profila erabiliz defentsa eskatu beharko du, otsaileko deialdira binkulatuz kasu honetan, eta bestetik, ondoren zuzendaria bere oniritzia txertatu beharrean izango da (pausu honetan bere ebaluazio txostena erantsiz). Tramite hauetan ezinbestekoa da GAIA eta IZENBURUA modu EGOKIAN jasotzea.
Azkenengo urratsean ADDI plataformarekin loturiko tramiteak izango dira.
Hori horrela, kontuan hartu itzazue bereziki 2022/2023 ikasturteko egutegian jasotako epeak.
Behean esteka eta bertan epaimahaiak ikusgai:
https://www.ehu.eus/eu/web/hezkuntza-eta-kirol-fakultatea/gral-hezkuntza
Ongi izan,