HEFA Fakultateko GRADUAK

Eduki publikatzailea

Dekanotza taldearen berrantolaketa

Dekanotza taldea berrantolatu egin da eta lanak eta ardurak horrela banatu dira.

Berrantolaketa hau arrazoi desberdinak medio egin behar izan dugu: 

  • Taldekideak 9 izatetik 10 izatera pasatu garelako. 
  • Taldekideen artean lan zamaren banaketa orekatuago bat bilatu nahi izan dugulako. 
  • Lan arlo batzuei ezin izan diegulako behar zuten arreta eskaini eta beharrezkoa zelako leku bat egitea. 
  • Bi eraikinen arteko kudeaketa bateratuaren aldeko urratsak eman behar direlako pixkanaka, eta idazkaritzaren berrantolaketarekin bateragarriak diren pausuek  dekanotzan eragina izan behar dutelako.

Horrela berrantolaketa honek fakultatearen kudeaketa eraginkorrago bat egiteko urratsak ematen lagunduko digula uste dugu. 
Dekanotza taldea