Albisteak

null

20/21 ikasturteko ikasleentzako Harrera Ekitaldia

Urriaren 1ean, 15:30etan. On line BBC bidez

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/28

Egoera sanitarioak behartuta, eta desplazamenduak eta pilaketak ahalik eta gehien ekidin asmoz, aurtengo Harrera Ekitaldia on-line sisteman burutuko dugu.

Ekitaldiak bi parte izango ditu. Lehenengoan, ongi etorria eta argibide orokorrak eskainiko zaizkizue. Horretarako, beheko zerrendan agertzen den “Hasierako Gela Orokorrean” sartu behar duzue, zuen nabigatzailean helbide hori jarriz. Chrome edo Firefox nabigatzaileak hobesten dira.

Bigarren partean, espezialitate bakoitzeko argibide espezifikoak eskainiko zaizkizue. Horretarako, Gela Orokorretik irten eta bakoitzaren espezialitateko helbidean sartu beharko duzue.

Norbaitek konektatzeko azpiegitura arazoak izango baditu, Donostiako HEFA Fakultatean ikasgelak egokituko ditugu behar duenak saioa bertatik jarraitu ahal izan dezan. Azpiegitura hori erabiltzeko asmoa baldin baduzu, helbide honetara idatzi behar duzu, zure izena eta espezialitatea adieraziz: inazio.marko@ehu.eus

 

Hasierako Gela Orokorra:

Giza eta Gizarte Zientziak:

Gorputz Hezkuntza:

Hezkuntza Artistikoa:

Hezkuntza Orientazioa:

Hizkuntza eta Literatura:

Natur Zientziak eta Matematika:

Teknologia: