PEREZ ALDASORO, Pío

PEREZ ALDASORO, Pío

(Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia Saila)

Telefonoa

Posta elektronikoa

Gaur egun

Gizarte antropologian doktorea eta UPV/EHUko irakasle agregatua Filosofia eta Hezkuntza Zientzien fakultatean. Zentroko antolakuntza akademirako eta ikasleen dekanordea da. Gaur egun, honako master hauetan ematen ditu eskolak: Gizarte Antropologia Unibertsitate-Master, Ikasketa Feminista eta Generoko Unibertsitate-Master eta Atzerriko Unibertsitate eta Goi-Zentroetan Euskararen Irakaskuntzarako Graduondoko formakuntzan. Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan (MHLI) ikerketa taldeko partaidea da (IT 806-13, Eusko Jaurlaritza)

Gizarte antropologiako zenbait ikerketetan parte hartu du azken urteetan, gehienbat oroimenaren antropologiaren eremuan kokatuak eta ikerketa horien emaitzak hainbat zientzia-artikulu zein liburu eta liburu-ataletan argitaratu ditu. Arlo honetan nabarmendu behar dira biografia, testigantza, traumak eta gizarteak gogoratzeko eta ahazteko dituen moduekin lotutako kezkak. Kongresu eta bilera zientifikoetako antolakuntzan aritu da. Halaber, zenbait elkarte zientzifikoan parte hartzen du eta koordinatu du argitaratu den antropologiako lehenengo euskal hiztegia.