Hezkuntza premia espezifikoak dituzten graduko ikasle berriak
Egokitzapen eskaera egiteko prozedura
Desgaitasunen bat, gaixotasunen bat, nahaste edota ikasteko zailtasun espezifikoren bat baduzu eta hezkuntza premia espezifikoak badituzu, EHUko ikasketetarako arrazoizko egokitzapenak eska ditzakezu. Horretarako, matrikula egin ondoren, jarraian zehazten den prozedura jarraitu beharko duzu:
- Idatzi mezu bat hurrengo helbidera inklusioa@ehu.eus:
- Izen-abizenak, NAN, campusa eta matrikulatu zaren gradua adierazi.
- Zerbitzuaren posta elektroniko bat jasoko duzu egokitzapen-eskaera egiteko baimena duzula adieraziz.
- GAUR aplikaziora sartzea EHUren web orriaren bidez http://gestion.ehu.es/gaur. Aplikazioan sartzeko, beharrezkoa da matrikula agiriarekin batera ematen den erabiltzailearekin eta pasahitzarekin identifikatzea.
- Aplikazioaren menuan, aukeratu "Desgaitasun zerbitzua edota Hezkuntza Inklusiborako Zerbitzua" aukeratu.
- Atal horretan, hautatu "Egokitzapen eskaera".
- Eskaera betetzea:
- Diagnostikoa jasotzen duen desgaitasun ziurtagiria kargatu. Desgaitasun-ziurtagirik ez baduzu, kargatu diagnostikoa egiaztatzen duen txosten medikoa edo psikopedagogikoa (dokumentazio atala ikusi).
- Eskatzen diren diagnostikoari buruzko datuak sartu.
- Ikasturte honetarako egokitzapenak aukeratu.
- Datuak babesteko klausula onartu eta gorde.
EHUn sarrera probetan edota EHUko beste ikasketa batzuetan egokitzapen eskaera izan baduzu, ezingo dituzu 1 eta 2 atalak osatu, dagoeneko badaukagulako dokumentazio hori. Hala ere, eguneratu behar baduzu eskaera egiten duzun egunean, dokumentazioa bidali beharko duzu helbide honetara: inklusioa@ehu.eus.
- Zerbitzuak egokitzapen eskaera baloratuko du.
- "Egokitzapen-eskaeraren kontsulta" atalaren bidez eskaeraren egoera kontsulta dezakezu (onartua, egiteke, ukatua).
Epeak
Ikasturte bakoitzeko eskaera bakarra egingo da, epe hauetan:
- Lehen lauhilekoa: uztailaren 15etik azaroaren 30era.
- Bigarren lauhilekoa: abenduaren 1etik apirilaren 30era.
Dokumentazioa
Diagnostiko-txostena:
- Desgaitasun-mailaren ziurtagiria, diagnostikoa barne.
- Txosten medikoa edo txosten psikopedagogikoa. Desgaitasun-ziurtagiririk ez dagoenean edo ziurtagirian diagnostikorik ez denean agertzen. Agiri honek diagnostikoa jaso behar du, 2 urteko antzinatasunarekin gehienez ere. Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleen kasuan, diagnostikoa 10 urtetik aurrera eginda egotea eskatuko da. Gainera, honako hauek ere jaso beharko ditu:
- ikaslearen izen-abizenak.
- diagnostiko argia eta esplizitua.
- profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne).
- bidalketa-data osoa.