inf_postgrado

Hezkuntza premia espezifikoak dituzten graduondoko ikasle berriak

Masterreko ikasleentzako egokitzapen eskaera egiteko prozedura

Desgaitasunen bat, gaixotasunen bat, nahaste edota ikasteko zailtasun espezifikoren bat baduzu eta hezkuntza premia espezifikoak badituzu, EHUko ikasketetarako arrazoizko egokitzapenak eska ditzakezu. Horretarako, matrikula egin ondoren, jarraian zehazten den prozedura jarraitu beharko duzu:

  1. Idatzi mezu bat hurrengo helbidera inklusioa@ehu.eus:
    • Izen-abizenak, NAN, campusa eta matrikulatu zaren graduondokoa adierazi.
  2. Zerbitzuaren posta elektroniko bat jasoko duzu egokitzapen-eskaera egiteko baimena duzula adieraziz.
  3. GAUR aplikazioan sartu esteka honen bidez http://gestion.ehu.es/gaur
  4. Aplikazioan sartzeko, beharrezkoa da matrikula agiriarekin batera ematen den erabiltzailearekin eta pasahitzarekin identifikatzea.
  5. Aplikazioaren menuan, aukeratu "Desgaitasun zerbitzua edota Hezkuntza Inklusiborako Zerbitzuan" aukeratu.
  6. Atal horretan, hautatu "Egokitzapen-eskaera".
  7. Eskaera betetzea:
    1. Diagnostikoa jasotzen duen desgaitasun ziurtagiria kargatu. Desgaitasun-ziurtagirik ez baduzu, kargatu diagnostikoa egiaztatzen duen  txosten medikoa edo psikopedagogikoa (dokumentazio atala ikusi).
    2. Eskatzen diren diagnostikoari buruzko datuak sartu.
    3. Ikasturte honetarako egokitzapenak aukeratu.
    4. Datuak babesteko klausula onartu eta gorde.

EHUn  sarrera probetan edota EHUko beste ikasketa batzuetan egokitzapen eskaera izan baduzu, ezin izango dituzu 1 eta 2 atalak osatu. Dokumentazioa eguneratu nahi baduzu, hurrengo helbidera bidali behar duzu inklusioa@ehu.eus.

  1. Zerbitzuak egokitzapen eskaera baloratuko du
  2. "Egokitzapen-eskaeraren kontsulta" atalaren bidez eskaeraren egoera  kontsulta dezakezu (onartua, egiteke, ukatua).

Doktoregoko ikasleentzako egokitzapen eskaera egiteko prozedura

Doktorego programa bat egiteko edo doktorego tesia lantzeko edo defendatzeko egokitzapenen bat edo laguntza baliabideren bat behar duten ikasleak Hezkuntza Inklusiborako Zerbitzuarekin harremanetan jar daitezke (ikusi kontaktua eta kokapena).

Zerbitzuak egokitzapen eskaeraren inprimakia bidaliko dio ikasleari. Ikasleak inprimaki hori beteta, sinatuta eta desgaitasunaren edo ikaslearen egoera egiaztatzen duen agiriarekin batera bidali beharko ditu (ikus dokumentazioren atala).

Zerbitzuak eskaera aztertuko du eta beharrezkotzat jotzen dituen egokitzapenak ezarriko ditu.

Master eta Doktoregoko ikasleen epeak

Ikasturte bakoitzeko eskaera bakarra egingo da, epe hauetan:

  • Lehen lauhilekoa: uztailaren 15etik azaroaren 30era.
  • Bigarren lauhilekoa: abenduaren 1etik, apirilaren 30era.

Master eta Doktoregoko ikasleen dokumentazioa

Diagnostiko-txostena:

  1. Desgaitasun-mailaren ziurtagiria, diagnostikoa barne.
  2. Txosten medikoa edo txosten psikopedagogikoa, desgaitasun-ziurtagiririk ez dagoenean. Agiri horiek eguneratuta egon beharko dute, gehienez ere 2 urteko antzinatasanarekin,  Ikasteko Zailtasun Espezifikoak dituzten ikasleen txostenetan ezik, horietan 10 urteko adinetik aurrera eginda egotea eskatuko baita. Gainera, honako hauek ere jaso beharko ditu:
  • Ikaslearen izen-abizenak.
  • Diagnostiko argia eta esplizitua.
  • Profesionalaren datuak eta sinadura (elkargokide-zenbakia barne).
  • Bidalketa-data osoa.