Langileko curriculumak

Etxabe Iruretagoiena, Igor

Doktore-tituludun Irakasle Atxikia

Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioan Lizentziatua Deustuko Unibertsitatean (2003) eta Enpresen Zuzendaritza, Ezagutza eta Berrikuntzan Doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean (2018). Bere ikerketa ekonomia garapena ahalbidetzen duten sareen eta kapital sozialaren azterketan oinarritzen da, bai ingurune formaletan (klusterrak, kontseilari gurutzatuak…) eta baita sare informaletan (familia, hezkuntza-zentruak, elkarteak…). Bere azken lanen artean honako hauek azpimarratu daitezke: “Measuring structural social capital in a cluster policy network: insights from the Basque Country” (2016), European Planning Studies 24, p. 884-903, “Measuring social capital with Twitter within the Electronics and ICT Cluster of the Basque Country” (2018), City and Community 17, p. 350-373 eta “Social capital in Eibar, 1886-1985: dimensions, institutions and outcomes” (2018), Economic History Research.

Majisteritzan (Atzerriko Hizkuntzan) diplomatua ere bada Euskal Herriko Unibertsitatean, eta hezkuntza-berrikuntzako hainbat ekimenetan parte hartzen du (Eragin, Terminologia Sareak Ehunduz…). Beste lan batzuen artean, “Vivir en 1700. Juego de simulación de una economía preindustrial” (2013) rol-jokuaren eta “Pan para hoy… ¿Hambre para mañana?” (2015) kasuaren egileetako bat da.