Langileko curriculumak

Zaldua González, Iban

Unibertsitateko Irakasle Lankidea

Donostia 1966. Euskal Herriko Unibertsitatean Geografia eta Historian lizentziaduna da. Bere ikerketek Euskal Herriko paper-industriaren historia dute aztergai, eta gai horren gaineko hainbat artikulu argitaratu ditu. Horrez gain, historia ekologikoa eta ekonomia politikorako hurbilketa erradikala ditu ardatz. Euskaraz historia ekonomikoaren lana eta irakaskuntza hobetzeko xedez, hainbat lan egin eta zuzendu ditu (itzulpengintzarekin lotutakoak, batik bat).