XSLaren edukia

Historia Garaikideari buruzko Gaiak

Ikastegia
Letren Fakultatea
Titulazioa
Historiako Gradua
Ikasturtea
2017/18
Maila
X
Kreditu kopurua
6
Hizkuntzak
Euskara

IrakaskuntzaToggle Navigation

Orduen banaketa irakaskuntza motaren arabera
Irakaskuntza motaIkasgelako eskola-orduakIkaslearen ikasgelaz kanpoko jardueren orduak
Magistrala4060
Gelako p.2030

Irakaskuntza-gidaToggle Navigation

HelburuakToggle Navigation

Ikasgai honek hiru konpetentzia zehatz bilatzen ditu:

1. Ikasleek XX.mendean espainiar gizartearen bilakaera modu kritikoan ulertzea, aspektu politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalak kontuan hartuz.

2. Bibliografia egoki batetik abiatuz joera historiografiko ezberdinak identifikatzea.

3. Lehen eskuko nahiz bigarren mailako iturriak aztertuz, eta terminologia egokia erabiliz, ikasleak ikasgaian zehar landuko diren gertaera historikoen analisi kritikoa burutzeko gaitasuna lortzea, ahoz eta idatziz.

Helburu orokorragoei jarraituz, ikasleak bi helburu hauek lortzea beharrezkoa ikusten dira:

1. Pentsamendu kritikoa eta arrazoitua eraikitzeko gaitasuna.

2. Eztabaida publikoetan parte hartzeko gaitasuna, Estatuaren historiaren bilakaera hurbilaren gainean barneratuko diren jakintzei esker.

Irakasgai-zerrendaToggle Navigation

1. Espainiar Bigarren Errepublika (1931-1936). Proiektu politiko ezberdinak. Hauteskundeak, partidu politikoen bilakaera eta gobernu osaketak. Demokrazia errepublikanoaren etsaiak.

2. Gerra Zibila (1936-1939). Estatu Kolpe saiakera eta gerra. Gerra Zibileko bando ezberdinak. Gerra Zibila nazioartean. Gerrako bizitza eta erretaguardia. Errepublikaren porrota, errepresioa eta erbestea.

3. Frankoren Diktadura (1939-75). Irabazleen soziologia. “Estatu berriaren” oinarriak. Erregimenaren fase ezberdinak. Diktaduraren aurkakotasuna. Diktaduraren krisia (1972-1975).

4. Trantsizioa (1975-1982). Diktadura militarretik monarkia parlamentariora. Adolfo Suarez eta kontsentsuaren mugak. ETA. 23 F. Aldaketa sozio-kulturalak.

5. 1980 eta 1990eko hamarkadak. PSOEk zuzendutako garaia. PPren gobernuak.

6. Epilogoa: Trantsizio ez oso eredugarriaren ondorio gazi-gozoak.

MetodologiaToggle Navigation

.Ikasgai hau osatzen duten 60 orduetatik 40 ordu, modu teorikoan lantzeko prestatuak egongo dira –eduki eta kontzeptu ezberdinak irakaslearen azalpenen bitarteaz- eta gainontzeko 20 orduak jarduera praktikoak burutzeko erabiliko dira: testu iruzkinak, analisi historiografikoak, eta ahozko aurkezpenak. 60 ordu hauez gain, ikasleek beste 90 ordu ez presentzial erabiliko dituzte klaseko informazio teorikoa osatu eta hobetzeko, klase praktikoak prestatzeko, saiakera bibliografikoak burutu eta ikerketa historiko txiki bat aurrera eramateko. Ordu ez presentzial hauetan ikasleak irakaslearen laguntza izango du, eGela plataformaren bidez eta aldizkako tutoretzen bidez.

Ikasturtean zehar aurrera eramango diren jarduerak:

- Edukien azalpena aurkezpen ezberdinen bidez (M).

- Testu historikoen analisia eta iruzkinak (GA).

- Testu historiografikoen gaineko irakurketa, gogoeta eta eztabaida (GA).

- Ikus entzuneko materialen lanketa, gogoeta eta eztabaida (GA).

- Artxibora edo ikerketa zentro baten bisita (taldearen tamainaren arabera).

Baldintza ofizialak daude klaseko asistentzia eta ez etortzeen inguruan. Baldintzok Fakultateko web orrialdean eskuragarri daude.

Ikasgai honetan ebaluazio jarraia eramango da aurrera. Azterketa idatziak azken notaren %30eko balioa izango du, eta notaren gainontzeko %70a ikasturtean zehar burutuko diren jarduera ezberdinen arabera baloratuko da.

Ebaluazio jarraiaren bidez 10 puntutik 5 puntu lortzen dituenak, azken azterketara ez aurkezteko aukera irabaziko du.

Azken azterketaren barruan, kalifikazioaren %10 idazkera konpetentzien arabera baloratuko da.

Ikasgai honetan ebaluazio jarraia eramango da aurrera. Azterketa idatziak azken notaren %30 balioko du eta notaren gainontzeko %70 ikasturtean zehar burutuko diren jarduera ezberdinen arabera baloratuko da. Jarduerok, mota honetakoak izan daitezke: asistentzia eta parte hartze aktiboa, praktikak, testu iruzkinak, ikerketa lanak, aurkezpenak...

Ebaluazio-sistemakToggle Navigation

Irakasgaiaren ebaluazioa jarria da: azken kalifikazioan, irakasgai osoaren azterketa idatziak %30 balio izango du eta ikasturtean zehar egindako derrigorrezko ariketa praktikoek (banakako lana eta talde lana izan daitezke) %70.

Azken proban notaren %10 idatzizko gaitasunen arabera ebaluatuko da.

• Kasu bereziak:

1.- Ikasleak, ebaluaketa jarraia burutu ostean, azterketara ez aurkeztea erabakiko balu, “Ez aurkeztua” kalifikazioa eskuratzeko irakasleari idatzi bidez jakinaraziko dio. Hau egiteko, azterketa data baino hilabete bat lehenago jakinarazi beharko du. Irakasleari idatziz jakinarazten ez badio, kalifikazioan “Suspentso” agertuko da.

2.- Ikasleak, indarrean dagoen araudia ezarrita, ebaluazioa etengabea jarraitu beharrean bere burua azken probara aurkeztu nahi izango balu, irakasleari idatziz esan beharko dio ikasgaia hasi eta lehendabiziko 9 asteren barruan. Bestela, ebaluazio jarraia sistemaren arabera ebaluatuko du irakasleak.

Azken azterketa notaren %10 idatzizko gaitasunen arabera ebaluatuko da.

3.- Ikasle salbuetsiak. Letren Fakultateak arautegi bat sortu du -web-orrian eskuragarri dagoena- klasera etortzearen baldintzak azalduz eta salbuespen justifikatuak izan daitezkeenak adieraziz. Ikasle salbuetsiek azken ebaluazio sistema jarraituko dute.

Nahitaez erabili beharreko materialaToggle Navigation

Derrigorrez erabili beharreko materiala (terminologia hiztegiak, Atlasak, testu eta iturri bildumak) eta derrigorrezko irakurketak (manualak, liburu kapituluak eta artikulu espezializatuak) ikasgaiaren programan zehaztuko dira eta posible den neurrian, eGelaren bitartez zabalduko dira.

BibliografiaToggle Navigation

Oinarrizko bibliografia

BAHAMONDE, A. (koor.): Historia de España. 1876-1939, Madril, 2000.

BLACK, Stanley: Spain since 1939. Basingstoke, 2010.

CARR, Raymon: España, 1808-2008, Ariel, Madrid, 2009.

CASANOVA, Julián eta Carlos GIL DE ANDRÉS: Historia de España en el siglo XX. Bartzelona, 2009.

ESDAILE, Ch. eta TUSELL, J.: Historia de España. Época contemporánea, 1808-2004. Bartzelona, 2007.

FONTANA, Josep y Ramón VILLARES (zuz.): Historia de España… Crítica-Marcial Pons. Batez ere 8 (República y Guerra civil, Julián Casanova), 9 (La dictadura de Franco, Borja de Riquer), 10 (España en democracia, Santos Juliá), 11 (España y Europa, Juan Pablo Fusi et al.), eta 12. kapituluak (Historia y memoria, José Álvarez Junco et al.) erabiliko dira.

FUSI, Juan Pablo: Historia mínima de España. Madril, 2012.

JOVER, J. M.: España: sociedad, política y civilización (siglos XIX y XX). Madril, 2001.

JULIÁ, S., GARCÍA DELGADO, J.L. eta FUSI, J.P.: La España del siglo XX, Madril, 2003.

JULIÁ, Santos: Hoy no es ayer. Ensayos sobre la España del siglo XX. Bartzelona, 2010.

MARÍN, José M., Carme MOLINERO eta Pere YSÁS: Historia política de España 1939-2000. Madril, 2004.

SÁNCHEZ MARROYO, F.: La España del siglo XX. Economía, demografía y sociedad. Madril, 2003.

VIÑAS, Ángel: En el combate por la historia, Bartzelona, 2012.



HUESO, A. L.: El cine y el siglo XX, Barcelona, Ariel, 1998.

IBARRA, P.: Manuel de sociedad civil y movimientos sociales, Madrid, Síntesis, 2005.

JOHNSON, P.: Estados Unidos: la historia, Barcelona, Vergara, 2001.

MARÍN, E. et al.: Historia política de España, 1939-2000, Madrid, Cátedra, 2003.

MORADIELLOS, E.: La España de Franco, Madrid, Síntesis, 2000.

ROSENSTONE, R.: El pasado en imágenes. El desafío del cine a nuestra idea de la historia, Barcelona, Ariel, 1997.

SOTO, A.: Transición y cambio en España, 1975-1996, Madrid, Alianza, 2005.



Gehiago sakontzeko bibliografia

- Manualak:
ARTOLA, M. (zuz.): Enciclopedia de Historia de España. Madril, 1988-1991, 6 atal.
Atlas de Historia Universal y de España. Madril, 1989.
AZCÁRATE LUXÁN, B., et al.: Atlas histórico y geográfico universitario. Madril, 2006.
CAPARRÓS LERA, J. M.: 100 películas sobre Historia Contemporánea. Madril, 2004
FERNÁNDEZ, J. eta FUENTES, J.F.: (zuz.): Diccionario político y social. Siglos XIX y XX. Madril, 2002 eta 2008.
KINDER, H. eta HILGEMANN, W.: Atlas histórico mundial. II. Atala. Madril, 2000 (20.edizioa)

- Beste lan interesgarri batzuk:
AGIRREAZKUENAGA, Joseba: Diccionario Biográfico de los Parlamentarios de Vaconia (1878-1939), Gasteiz, Eusko Legebiltzarra, 2002-2006.
BARRIO, Ángeles: La modernización de España (1917-1939). Política y sociedad. Madril, 2004
CASTELLS, L. eta CAJAL, A. (zuz.): La autonomía vasca en la España contemporánea (1808-2008). Madril, 2009.
CRUZ, R. eta PÉREZ LEDESMA, M.: Cultura y movilización en la España contemporánea. Madril, 1997.
MARÍN, E. et al.: Historia política de España, 1939-2000, Madril, 2003.
MORADIELLOS, E.: La España de Franco. Madril, 2000.
SOTO, A.: Transición y cambio en España, 1975-1996. Madril, 2005.

Aldizkariak

Ayer
Cuadernos de Historia
Cuadernos de Historia Contemporánea
Hispania Nova
Historia Contemporánea
Historia Social
Historia y Política
Journal of Social History
Pasado y Memoria
Sancho El Sabio
Vasconia
Uztaro

TaldeakToggle Navigation

31 Teoriakoa (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-36

13:00-15:00

Irakasleak

31 Gelako p.-1 (Euskara - Goizez)Erakutsi/izkutatu azpiorriak

Egutegia
AsteakAstelehenaAstearteaAsteazkenaOstegunaOstirala
21-36

13:00-15:00

Irakasleak

Ikasgela(k)

  • AULA 0.12 - LETREN FAKULTATEA