Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Unibertsitate Masterra

Aurkezpena

Internet eta telefono inteligenteen erabilera masiboak areagotu egin dute hizkuntzaren tratamendu automatikoaren beharra; interesatzen zaigun informazioa ondo aukeratzeko tratamendu linguistiko lagungarria ezinbestekoa baita

Begiratu Interneteko orri hauetan:

-Erabiltzen duzu translate.google.com zerbitzuan ematen duen itzuli dokumentu bat aukera? Gmail-en itzuli dituzu mezuak euskarara klik bakar batean?

-Euskararako itzultzaileak: Matxin (Elhuyar-Ixa) eta Itzultzailea (Eusko Jaurlaritza)

-IBM-Watson Telebistako Jeopardy programan galderak erantzuten pertsonei irabazi zien programa

-Galdetu `How far is Bilbao from London?' START sistemari

-Siri-rekin hitz egin duzu?

-Loquendo, Aholab: entzun nola irakurtzen dituen zuk idatzitako testuak

-Segapoto-ren laguntzaz bertso bat osatu eta lagunei bidali diezu?

-Ikusi duzu testu-prozesadoretako 'Autosummarize' edo 'Autoabstract' tresna?

-Bilatu dituzu elurrarekin (snow) zerikusirik duten hitzak OneLook hiztegi-zerbitzuan?

-http://www.hiztegia.net: 50 hiztegi euskararako

-Zein adjektiborekin erabiltzen da "mailegu" hitza? Bilatu Web-corpusen Atarian

-Oraindik ez duzu erabiltzen Euskalbar?

Nola dabiltza aplikazio horiek? Informatikaria edo ingeniaria bazara... Zein dira oinarrizko tresna informatikoak? Nola integratu daitezke aplikazio hauek beste aplikaziotan edo webean?

Filologo edo hizkuntzalaria bazara... Zelan erabiltzen da ezagutza linguistikoa hor? Lexikoa, gramatika, adierak? Zelan egiten dira automatikoki aplikazio horietan beharrezkoak diren analisi morfologikoa, sintaktikoa eta semantikoa?

Eusko Jaurlaritzak Infoingeniaritza linguistikoa aukeratu du bere ikerkuntza-lerro estrategikoren artean. Lerro honetan ikerketa eta garapena landuko duten ikertzaile berriak behar dira (informatikariak eta hizkuntzalariak).

Kualifikazio-maila

Titulu honek Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 3. maila du aitorturik; maila hori Kualifikazioen Europako Esparruko (EQF) 7. mailaren parekoa da, urtarrilaren 23ko 22/2015 Errege Dekretuak jasotzen duenez (BOE 2015/02/07).

Master hau ikerkuntza jardunera dago bideratuta, doktorego ikasketen aurreko urrats gisa