Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua

Ikasgelak eta lan-eremuak

Prestakuntzarako ikasgelak eta hauen ekipamendua egokia da ikasleen kopurura eta prestakuntza programaren barruan diren jardueretara egokiturik. UPV-EHUko Informatika Fakultateko 1.6 laborategi-ikasgelak 25 lanpostu dauzka hizkuntzaren analisi eta prozesamenduari loturiko eginkizunetan xedaturik. Lan eremuak. Laneko eta ekipamendu informatikoko postu batez gainera, doktoregaiek laneko gela bat du, egunaren 24 orduetan zabalik dagoena (http://www.informatika.ehu.es/p248-content/es/contenidos/informacion/argazkiak_eta_planoak/es_argazki/images/24h.jpg), baita ikasteko eta laneko gela ugari ere, Campuseko berriki inauguratutako liburutegiaren eraikinean (http://www.biblioteka.ehu.es/p207-content/es/contenidos/organo/biblioteca_informacion_estruct/es_estructu/campus_gipuzkoa.html). Doktoregaien lan eta ikasketarako xedaturiko eremuak, bai eta eginkizunotarako behar den ekipamendua ere, egokiak dira ikasleen kopurua eta prestakuntza programa osatzen duten jarduerak aintzat hartuta. Eremuak eta ekipamenduak oso egokiak dira pertsonal akademiko eta administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren eginkizunak gauzatu eta koordinaziorako. Kanpoko praktikak egiteko adostutako azpiegiturak ere egokiak dira ikasleen kopuru eta prestakuntza programaren jarduerak kontutan hartuta.

Instalazioak

Doktoregaiak Informatika Fakultateko instalazio guztietara sar daitezke (http://www.informatika.ehu.es/p248-content/es/contenidos/informacion/argazkiak_eta_planoak/es_argazki/argazkiak.html), baita Euskal Herriko Unibertsitatearen Campuseko instalazioetara ere (http://www.gipuzkoa.ehu.es/p210-home/es/). Doktoregai guztiek txartel bat daukate instalazio horietara eta 24 orduko laborategira ere sartzeko, eguneko nahiz gaueko edozein ordutan.

Laborategiak, tailerrak eta esperimentazio-eremuak

Laborategiak, tailerrak eta esperimentazio eremuak, bai eta bertan lan egiteko behar den ekipamendua ere, egokiak dira doktoregaien kopurua eta prestakuntza programa osatzen duten jarduerak aintzat hartuta. UPV-EHUko Informatika Fakultateko 1.6 laborategi-ikasgelak 25 lanpostu dauzka hizkuntzaren analisi eta prozesamenduari loturiko eginkizunetan xedaturik.

Tresneria

Bai UPV/EHUko Informatika Fakultatean, bai Ingeniaritzako Goi Eskolan, bai Zientzia Fakultatean (bertan dago Euskal Filologia Saila), baliabide informatikoak daude laborategi generikoetan, ikastegi horietan egiten diren prestakuntza saioetan erabili ahal izateko. Zehazki, UPV-EHUko Informatika Fakultateko 1.6 laborategi-ikasgelak 25 lanpostu dauzka hizkuntzaren analisi eta prozesamenduari loturiko eginkizunetan xedaturik.

Liburutegia

Biblioteka eta irakurketa aretoaren azpiegitura behar bezain egokiak dira eta aski zabalak dira tokiz zein denboraz prestakuntza programak dituen premiak asetzeko. UPV-EHUko Informatika Fakultateko 1.6 laborategi-ikasgelan dira, ikasleen eskura, hizkuntzaren analisi eta prozesamenduaren arloan gehien erabilitako liburuen 30 aletatik gora. Gipuzkoako Campuseko liburutegia daukan Carlos Santamaria eraikin inauguratu berriak (http://www.biblioteka.ehu.es/p207-content/es/contenidos/organo/biblioteca_informacion_estruct/es_estructu/campus_gipuzkoa.html) zerbitzu bereziak eskaintzen dituzten masterreko ikasle zein irakasleentzat: - Erosketa zerbitzua (adquisiciones.bib-gi@ehu.es); - Dokumentazio zerbitzua (bib-gi@ehu.es); - Irakaskuntza eta ikerketarako laguntza zerbitzua (investigacion.bib-gi@ehu.es); - Zientzia eta teknologiaren arloa (ciencias.bib-gi@ehu.es).

Irakurgelak

Biblioteka eta irakurketa aretoaren azpiegitura behar bezain egokiak dira eta aski zabalak dira tokiz zein denboraz prestakuntza programak dituen premiak asetzeko.

Teknologia berriak

Doktorego programak zuzenean zerikusia duenez teknologia berrien erabilerarekin, doktoregaiek euren jarduera sarera konektatutako PC batetik egiten dute. PCak lengoaia prozesatzeko arloarekin lotutako softwarea dauka. Era berean, sarbidea dute UPV/EHUren zerbitzu informatikoetara eta proposamen hau osatzen duten ikerketa taldeen berezko ekipamendura. Halaber, sarbidea dute ikerketa talde proposatzaileen berezko ekipamendura: konputazio ahalmen handia, zazpi zerbitzari baino gehiagoren euskarriaz, eta datuak diskoan biltegiratzeko ahalmen handia (1 terabyte). Adibide moduan, aurten erositako zerbitzariaren deskribapen teknikoa hau da: - CPU: 4 x Xeon E7-4830, 8 2130MHz nukleo - RAM memoria: 64 GB ¿ Disko gogorra: 2 x 146 GB SAS HD.

Datuen sare korporatiboan, zerbitzu informatiko hauek daude eskuragarri:

1. GAUR, unibertsitateko kudeaketa akademikoa. Gaur oinarrizko tresna bat da administrazio izapideen kudeaketa informatikorako eta ikasleen bizitza akademikoa osatzen duten datuak kontsultatzeko. Leihatila birtual bat da matrikula egiteko, titulua eskatzeko nahiz notak edo espediente akademikoa kontsultatzeko. Ikasle orok zerbitzurako sarbidea dauka, haren lehen matrikularen frogagiriarekin batera entregatzen den identifikatzailearen bitartez. Identifikatzaile horrek karrera osorako balio du.

Zerbitzurako sarbidea: http://gestion.ehu.es/gaur.

2. WEB NABIGATZAILEA. Datuen eta wifi sarbidearen sare korporatibo osoak Interneterako sarbide librea ahalbidetzen du. Fakultateko ikasgela, laborategi, mintegi eta bulego guztiek dute Internet sarbidea.

3. POSTA ELEKTRONIKOAREN ZERBITZUA. IKASLE ¿ ETA DISKOKO OSTATUA ¿BILDU¿. Unibertsitatean matrikulatutako ikasle orok postontzi elektroniko bat dauka, eta haren posta helbidea honela konfiguratzen da: izenabizenaxxx@ikasle.ehu.es. Postontziaren edo posta helbidearen izena, eta postontzian sartzeko pasahitza ere, GAUR bidez lor daitezke http://gestion.ehu.es/correow helbidean, ikasle.ehu.es zerbitzua aukeratuta. Era berean, Unibertsitateak Bildu zerbitzua dauka. Zerbitzu horrek diskoan biltegiratzeko eremu bat ematen dio ikasle bakoitzari, bere posta eta datu fitxategiak gorde ahal izan ditzan. Bildu zerbitzuari buruzko informazio gehiago helbide honetan: http://www.ehu.es/bildu-c.

4. ZAINDEGIA. Zerbitzu honen bidez, fitxategi bat biltegiratze partekatu batean gordailutu daiteke denbora jakin baterako, beste erabiltzaile batek ura utz dezan eta besteek jaso ahal izan ditzaten (pasahitz bat ezar daiteke). Sistema honek aukera ematen du fitxategiak intranetetik Internetera eta alderantziz transferitzeko. Informazio gehiagorako, ikus: http://www.ehu.es/consigna.

5. IRAGARKI OHOLA. Unibertsitate publikoak, http//www.ehu.es/tablones web orriaren bitartez, unibertsitate jarduerarekin lotutako jakinarazpenak eta iragarkiak argitaratzen ditu, eta ikasle bakoitzarentzat berariazko ohol bat dago. Aukera dago iragarkien kopia bat jasotzea posta elektronikoaren bidez, web orriaren oinean adierazten denez.

6. DATU SARE KORPORATIBOAN ETA INTERNETEN SARTZEKO HARI GABEKO WIFI ZERBITZUA. Fakultateak wifi estaldurako guneak ditu sarbide publikoko eremuetan, adibidez, atondoetan, kafetegian, liburutegian, etab. Ikasleentzat antolatutako wifi sistema nazioarteko sisteman dago oinarrituta ¿eduroam¿ (assid: eduroam). Eduroam izeneko wifi sarbidea normalizatzeko sistema horri atxikitako nazioarteko unibertsitate eta ikerketako gune guztietan erabil daiteke zerbitzu hau. Informazio gehiagorako, ikus: http://www.ehu.es/wifi.

7. INTERNETETIK SARTZEKO VPN ZERBITZUA. Internetetik Unibertsitatearen datu basera sartzeko, VPN sarbide zerbitzu segurua dago. Zerbitzu honek bidea ematen du ordenagailuak Internet bidez Unibertsitatearen sarera konektatzeko etxeko soluzioen bitartez (ADSL, kable-MODEM, 56 kb-ko telefono MODEM). Modu seguruan ezarrita dago, komunikazioa zifratuta eta erabiltzailearen nortasuna autentifikatuta. Horretarako, kontu pertsonal bat eta pasahitz bat erabiltzen dira.

8. LDAP SARBIDEKO KONTUA. Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) Gerenteordetzak datuen sare korporatiboan ezarritako zerbitzuetara sartzeko kontu bakarra erabil dadin sustatzen du erabiltzaileen artean. Une honetan, Fakultateko ikasgela guztietan zenbait zerbitzu integratzen ari da: wifi, VPN, Campus Birtuala (Ekasi eta Moodle soluzioak), eta autentifikazio zerbitzuak. Hala, ikasleak kontu eta pasahitz berbera erabil dezake zerbitzu guztietara sartzeko, kontuan izanik LDAP zerbitzuetako baten bidez ezartzen duen pasahitz aldaketa aplikatu egingo dela LDAPari atxikitako gainerako zerbitzuetara sartzeko. LDAPrako kontua eta hasierako pasahitza GAUR zerbitzuaren bidez lor daitezke. Zerbitzuari eta pasahitza aldatzeari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo hona: http://www.ehu.es/ldap.

9. LINUX UBUNTU EHX EUSKARRIA. IKTen Gerenteordetzak banaketa bakartzat Linux onartzen du haren erabiltzaileentzako Unibertsitatean. EHUX proiektuaren helburua da IKTak Linux sistema eragile bakarrean espezializatzea, haiek Unibertsitatearen beharretara egokitzeko eta beharrezko laguntza teknikoa eman ahal izateko. Unibertsitatearen sarean Ubuntu-ko ¿mirror¿ zerbitzari bat dago. Informazio guztia helbide honetan lor daiteke: http:// www.ehu.es/ehux.

Bestelako baliabideak

Ez daude aurreikusita.