Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua

Harrera eta orientazioa

Masterraz arduratutako ikastegiak baditu, halaber, laguntzako langileak masterrak ematen diren campusetan eta ikastegietan edo egoitzetan.

Laguntza eta orientazioa matrikula egin ondoren

UPV/EHUko unibertsitateko masterrak (ofizialak) kudeatzeko arautegiak jasotzen duenez, matrikulatutako ikasleek tutore bat izango dute (Masterraren Batzorde Akademikoak emango diena matrikulatutakoan), baita master bukaerako lanaren zuzendari bat (hori ere Masterraren Batzorde Akademikoak emango die matrikulatutakoan), master bukaerako lanaren zuzendariaz gainera (ikasle bakoitzak aukeratzen duena irakasleek egindako lanen urteko eskaintzan oinarrituta). Bi pertsonek orientatzaile gisa jokatuko dute, ikasleen graduondoko ikasketen garapen akademikoari begira, beharrezkoak diren erabakiak hartzerakoan. Gainera, Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzaren Atalak eskainiko die behar adinako sostengua ikastaroarekin zerikusia duten gestioetan (laguntza eskaera, deialdiak, ziurtagiriak, matrikula aldaketak, kredituen onarpena, etab.). Informazio guztia biltzen da oso zehaztuta eta gaurkotuta Graduondoko Ikasketen eta Etengabeko Prestakuntzako Atalaren web orrian. Masterraren barne funtzionamenduarekin lotutako alderdien inguruko informazio zehatza (ordutegiak, egutegia, jarduerak, etab.) biltzen da masterraren web orri horretan. Era berean, gaiaz arduratzen den pertsona eta Masterraren Batzorde Akademikoa osatzen duten pertsonak beti egongo dira masterreko ikasleen beharretan laguntzeko prest. Berdin esan dezakegu inplikatutako irakasleei buruz, ikasleei tutoretza denbora eskaintzeko baitute.

Bestalde, Titulazioaren Kalitatea Bermatzeko Sisteman eta honi eransten zaion prozedura garatuan dago jasota zein den ikasleen iradokizunak eta kexak aurkezteko bidea, baita babesten duen arautegia ere. Masterraren Batzorde Akademikoa lauhileko bakoitzaren amaieran biltzen da aztertzeko, besteak beste, kexa edota iradokizun horiek eta Ebaluazio, Ikuskapen eta Hobekuntza Aktan jasotako ondorioak.

Hezkuntza-behar zehatzak

Ez dira behar

Irisgarritasun unibertsalarekin lotutako irizpideak

UPV/EHUk premia bereziak dituzten pertsonak unibertsitateko komunitatean sartzea sustatzen du irisgarritasun unibertsalaren irizpidea jarraituta.