Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua

Helburuak

Programaren helburu nagusia da hizkuntza aztertzea eta berau ordenagailu bidez tratatzeko dauden teknikak eta aplikazioak ezagutzea.

Hizkuntzaren prozesamenduaren atalean lantzen diren aplikazioak, besteak beste, honako hauek dira :

Testuen edizioa eta kudeaketa (zuzentzaile ortografikoak eta gramatikalak, hiztegi-laguntzak).

Informazioaren bilaketa eta berreskurapena.

Itzulpen automatikoa.

Lengoaia naturaleko interfazeak.

Hizketaren tratamendua.

Honela, ikerkuntza esperimentala hobetzeko behar diren metodoak eta gaitasunak garatzeko ikaslearen formakuntza zientifiko eta teknikoan sakondu nahi da. Bide batez, helburua lortzeko erabilgarriak diren formakuntza atalak hobetuko dira.

Masterrak hizkuntzaren ikerketa enpirikoan murgiltzeko beharrezkoak diren baliabideak eskaintzen ditu.

Masterraren xedea, hizkuntzaren ikerketan sakondu nahi duten ikertzaileak formatzea eta haiek maila zientifiko gorena lortzea da.

Gaitasunak

  • Ahozko eta idatzizko komunikazioa jatorrizko hizkuntzan edo/eta ingelesez.
  • Analisirako eta sintesirako gaitasuna.
  • Antolaketa eta plangintzarako gaitasuna.
  • Arrazoitzeko eta ondorioak ateratzeko gaitasuna.
  • Diziplinarteko talde batean lan egiteko gaitasuna.
  • Egindako ikerketa-lanaren eta garapenaren inguruko dokumentazio teknikoa modu eraginkorrean sortzeko gaitasuna.
  • Hainbat hizkuntzatarako dauden hizkuntza-baliabide masiboak erabiltzeko gaitasuna.
  • Hizkuntza Teknologiaren arloan dauden aplikazioak erabiltzeko gaitasuna.
  • Hizkuntza ezberdinen prozesamendurako dauden tresnak aplikatzeko gaitasuna (analizatzaile morfologikoak, sintaktikoak, semantikoak).
  • Hizkuntzaren prozesamenduko sistemen diseinuan ikertzeko gaitasuna.
  • Hizkuntzaren teknologiaren ikerkuntzarako dauden metodo enpiriko garrantzitsuenak erlazionatzeko gaitasuna.
  • Hizkuntzaren teknologiaren ikerkuntzarako dauden metodo sinboliko garrantzitsuenak ezagutzeko gaitasuna.
  • Hizkuntzaren tratamendu automatikoa zailtzen duten giza hizkuntzaren ezaugarriak ulertzeko gaitasuna.
  • Informazioa eta eskuragai dauden baliabideak kudeatzeko gaitasuna.