Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua

Metodologia

Master honetan aplikatuko den metodologiak oinarrizko azalpen teorikoak eta klaseko ariketa praktikoak konbinatuko ditu:

* Irakasleak, klasean, kontzeptuen eta oinarrizko printzipioen azalpena egingo du

* Eskola ordutan ere kasu praktikoak azalduko dira

* Azaldutako teknikak erabiliz, ikasleek ariketa praktikoak egingo dituzte

* Debateak egingo dira irakurritako bibliografia teknikoaren gainean

Ebaluazioa

Masterraren ebaluazioa ez da berdina ikasgai guztietan. Dena den, oro har, honako hauek dira kontuan hartzen direnak:

* Azterketa idatziak (etxetik egiteko aukera aurreikusten da)

* Lanen aurkezpenak, bai idatziz, bai ahoz.

* Eskolan egindako ariketa praktikoak.

* Ikasleen partehartzea eskoletan zein mintegietan.

* Irakurritako bibliografiaren inguruko komentarioak.