Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua

Sarrera-profila

Lizentziatura, Ingeniaritza edo Gradua:

-Informatikan

-Filologian

-Itzulpengintzan eta interpretazioan

-Telekomunikazioetan

-Matematikan

Bestelako antzeko arloak:

-Hizkuntzalaritza konputazionala

-Hizkuntzaren teknologiak

-Zientzia kognitiboak.

Aurretiko prestakuntza betebeharrak

Ez da aurre-formazio berezirik eskatzen, bakarrik sarrera-pofilean adierazita dagoena.

Titulazioak

  • Filologiako Gradua/Lizentziatura
  • Informatika Ingeniaritza/Ingeniaritzako Gradua
  • Informatikako Gradua/Lizentziatura
  • Informatikaren Ingeniaritza/ Informatikaren Ingeniaritzako Gradua
  • Itzulpengintza eta Interpretazioko Gradua/Lizentziatura
  • Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza / Gradua
  • Matematikako Gradua/Lizentziatura

Merituen balorazioa

  • Curriculuma: Hizkuntzaren teknologietarako garrantzizkoak diren arloetako emaitzak (batez ere, Informatikakoak eta Hizkuntza Teknologiakoak). (40%)
  • Espedientea: Graduko hezkuntzako emaitzak: tituluaren kalitatea (zein nota eta zein unibertsitate), berori ateratzeko zenbat denbora eman den eta ikasketak nola bideratu diren (laburki eta bideratuta edo luzaroan beste jarduera batzuekin); diziplina arteko ingurune batean lan edo ikasi izana (ikasketa mota nahiz beste esperientziaren bat, ikasketez kanpo). (40%)
  • Bestelakoak: Ikasleentzako onura: ikasleak HAP masterretik etekina nola atera dezakeen. (20%)

Proba zehatza

Ez da sarbiderako proba zehatzik egingo. Eskatazaileek sarrera baldintzak bete beharko dituzte haien eskaera onartua izan dadin.