Ekitaldien oroitidazkiak

Ekitaldien oroitidazkia: 2018-2019 ikastaroa

2018ko urriaren 3an, Erdi Aroko eta Humanismo Garaiko Latin Filologiako I Jardunaldia ospatu zen UPV-EHUko Letren Fakultatean, Greziar eta Latindar Filologia Saileko  Guadalupe Lopetegui Semperena eta Iñigo Ruiz Arzalluz doktoreek antolatuta.

 2018ko urriaren 24ean eta 25ean  Metodologia berriak latinaren irakaskuntzan  izeneko jardunaldia ospatu zen Gasteizeko Lascaray ikergunean, Greziar eta Latindar Filologia Saileko irakasle den Guadalupe Lopetegui Semperenak antolatuta.

2018ko urriaren 31tik azaroaren 26ra bitartean, Antzinaroaren Irakurketak. Kultura idatziak eta arkeologikoak  izeneko hitzaldi zikloa  ospatu zen Gasteizeko Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoan. Hitzaldiak, ICA-AZI Institutoak antolatu zituen Gasteizeko Udalarekin duen lankidetza akordioaren babespean. Ezagutzaren zabalkundea helburu zuten disziplinarteko lau hitzaldiak, honako hizlari hauen esku egon ziren:  Mediterraneo eta Ekialde Hurbileko Hizkuntza eta Kulturen Institutuko kide eta Veleia aldizkariko Idazkari Batzordeko kide den J. Ángel Zamora López doktorea, UPV-EHUko Greziar eta Latindar Filologia Saileko Elena Redondo Moyano  eta Iñigo Ruiz Arzalluz doktoreak eta Indoeuropar eta Ekialdeko Antzinaroen Saileko kide den Joaquín Gorrochategui Churruca doktorea.

2018ko azaroaren 5ean eta 6an, Memoria Civitatum. Hiritartasuna, Hiria eta hiritar-erkidegoa Hispanian (74-212). Vespasiano-ren Ediktutik Caracallaren Konstituziora izeneko batzarra ospatu zen UPV-EHUko Letren Fakultatean, Antzinaro Klasiko Saileko ikertzaile den Estíbaliz Ortiz de Urbina doktore andereak antolatuta. Ekitaldi hau HAR2015-65526-P (MINECO-FEDER-UE) ikerketa proiektuaren barruan egin zen.

2018ko azaroaren 15ean, Mundu Klasikoari buruzko X. Jardunaldia: mundo klasikoaren ikuskariak XXI. Mendean  izeneko jardunaldia ospatu zen, UPV-EHUko Letren Fakultateko Gradu Aretoan, Antzinaro Klasiko Saileko ikertzaile den Antonio Duplà Ansuategui doktoreak eta Greziar eta Latindar Filologia Saileko ikertzaile diren Iñigo Ruiz Arzalluz eta Mª José García Soler doktoreek antolatuta.

2018ko azaroaren 21ean UPV-EHUko Letren Fakultatean ospatu zen Ikertzaile Gazteen II. Jardunaldia: Antzinaroa eta Identitate Kolektiboak Erdi Arotik Mundu Garaikidera arte. Jardunaldi hau Letren Fakultateko Antzinaro Klasiko Saileko ikertzaile diren Antonio Duplá Ansuategui doktoreak eta Amalia Emborujo Salgado irakasleak antolatu zuten honako doktoregaien laguntzaz: Oskar Aguado Cantabrana (UPV-EHU), Tomás Aguilera Durán (Madrilgo Unibertsitate Autonomoa) eta Christian Núñez López (UPV-EHU). ANIHO (HAR2016-76940-P MINECO ikerketa proiektuaren babespean antolatu zen ekitaldi hau.

2018ko azaroaren 22an eta 23an, UPV-EHUko Letren Fakultatean ospatu zen ANIHO Nazioarteko  IV Seminarioa: Antzinaroa, Progresoa eta Giza aldaketa (XIX eta XX mendeak), Antzinaro Klasiko Saileko ikertzaile diren Antonio Duplá Ansuategui doktoreak eta Amalia Emborujo Salgado irakasleak antolatuta, Oskar Aguado Cantabrana (UPV-EHU) eta Christian Núñez López doktoregaien (UPV-EHU)  laguntzarekin. Ekitaldia, ANIHO (HAR2016-76940-P MINECO ikerketa proiektuaren babespean burutu zen.

  • 2019ko ekainaren 5ean, ICA-AZIk, Latindar Ikasketen Elkartearekin, Ikasketa Klasikoen Euskal  Ordezkaritzarekin eta UPV-EHUko Ikasketa Klasikoen Sailarekin batera, Emilio del  Río Errioxako Unibertsitateko irakaslearen liburu honen aurkezpenean parte hartu zuen:  Latin Lovers: la lengua que hablamos aunque no nos demos cuenta, Madrid, Espasa, 2019. Ekitaldia Vitoria-Gasteizeko Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko Batzar Aretoan izan zen.