Eduki publikatzailea

2018 Hitzaldi zikloa: Antzinaroaren Irakurketak: Kultura idatziak eta arkeologikoak

Vitoria-Gasteizeko Ignacio Aldecoa Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoan burutu zen hitzaldi ziklo hau 2018ko urriaren 31tik azaroaren 26ra. Hitzaldiak, ICA-AZI Institutoak antolatu zituen Gasteizeko Udalaren laguntzaz.

Honako hauek izan ziren hizlariak: 

  • Mediterraneo eta Ekialde Hurbileko Hizkuntza eta Kulturen Institutuko kide eta Veleia aldizkariko Idazkari Batzordeko kide den J. Ángel Zamora López doktorea: "Historia eta Arkeologiako Espainiar Eskola Erroman".
  • Letren Fakultateko Greziar eta Latindar Filologia Saileko Elena Redondo Moyano doktore anderea: "Hitzez liluratu: Erretorikaren sorkuntza Mendebaldean". 
  • Letren Fakultateko Greziar eta Latindar Filologia SAileko Iñigo Ruiz Arzalluz doktorea: "Testuen ibilbide luzea: Antzinarotik inprentaren sorkuntzara".
  • Letren Fakultateko Indoeuropar eta Ekialdeko Antzinaroen Saileko kide den Joaquín Gorrochategui Churruca doktorea: Iberiatik Hispaniara: "Idazkeren eta hizkuntzen ibilbidea".