Ikerketa tratamenduak

TI0055 - INA - ELEBILAB - eskola euskaldun eleanitzak

Arduraduna

Zure datu tratamenduaren arduraduna:

  • Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea. IFK: Q4818001B
  • Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa (Bizkaia)
  • Web orria: www.ehu.eus
  • Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus

Helburua

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

Europar eta mendebaldeko herri gehienen ekonomian eta gizartean eragin diren aldaketak direla eta, gizarteak alderik alde mudatu dira eta, aldaketa horiekin batera, hezkuntza sistemen premiak eta erronkak (May, 2013). Testuinguru honetan, tesi proiektu honen helburua da eskola eleanitz arrakastatsuak garatu ahal izateko baldintza eta faktoreak identifikatzea, hau da, eskola anitz eta inklusiboak, hizkuntza ofizialak eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batez gain, etorri berrien hizkuntzak ere kontutan eta aintzat hartzen dituzten eskolak. Hezkuntza sistemaren motorea ebaluazioa izanik, adierazleak eta ebaluazio irizpideak behar dira eskolaren atarramendua aztertu ahal izateko (Oakes, 1989). Proiektu honetan aztertu nahi den helburua izango da tokiko hizkuntza gutxitua (euskara) berrindartzea lortzen duten eskolak enpirikoki behatzea kultura eta hizkuntza anitzen testuinguruan, ikastetxe hauen ezaugarriak, baldintzak eta indarguneak identifikatzearren. Asko direlarik eskolaren erronkak hizkuntza aniztasuna lantzerakoan, zenbait adierazle azpimarragarri osatuko da eskola arrakastatsu hauen ebaluazio fidagarria garatuko bada.

Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?

Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Interesdunen baimena.

Hartzaileak

Nori jakinaraziko dizkiogu zure datuak?

Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean.

Ez da nazioarteko transferentziarik egingo.

Datu pertsonalak

Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?

Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:

  • Babes berezidun datuak:
    • Iritzi politikoa
    • Pentsamolde erlijiosoa
    • Arraza edo jatorri etnikoa
  • Identifikazioko datuak:
    • NAN / IFZ
    • Izen-abizenak
    • Telefonoak
    • Irudia / Ahotsa
  • Ezaugarri pertsonalei buruzko datuak:
    • Familiari buruzko datuak
    • Jaioteguna
    • Jaioterria
    • Adina
    • Sexua
    • Nazionalitatea
    • ehu.data_processingmother-tongue
  • Gizarte-egoerari buruzko datuak:
    • Zaletasunak / bizimodua
    • Zein elkartetako kide den
  • Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak:
    • Prestakuntza eta tituluak
    • ehu.data_processing-professional-experience
  • Enpleguari buruzko xehetasunak:
    • Lanpostuak
    • Langilearen historiala

Eskubideak

Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?

Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.

Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.

Egoera jakin batzuetan, zure egoera partikularra dela eta, eskubidea izango duzu, edozein unetan, zure datu pertsonalen tratamenduaren aurka egiteko. UPV/EHUk datu pertsonalak tratatzeari utziko dio, noiz eta ez duen egiaztatzen arrazoi legitimo larriak daudela tratamenduari eusteko, edo balizko erreklamazioak aldezteko.

Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak: https://www.ehu.eus/babestu

Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean.

Informazio gehigarria

www.ehu.eus/babestu