Jardueren programa

1. IKASTEKO UNIBERTSITATEA

1.1. DAGOENEKO ESKAINTZEN DIREN TITULAZIOAK HOBETZEA ETA TITULAZIO BERRITZAILEAK ETA ERAKARGARRIAK SORTZEA, GIZARTE ERAGILEEN ETA IKASLEEN PARTAIDETZAREKIN.

1.1.1. Egungo prestakuntza eskaintza euskal gizartearen premietara egokitu dadila sustatzea, titulu berritzaileak eta erakargarriak sortuta.

1.1.2. Ikastegi eta/edo titulazioen arteko lankidetza bultzatzea, gradu bikoitzak garatzeko.

1.1.3. Prestakuntza programak garatzea Lanbide Heziketako zentroekin lankidetzan.

1.1.4. Online irakaskuntza izango duten taldeak modu esperimentalean ezartzeari ekitea, hezkuntzaren arloko irakasgaiekin hasita.

1.1.5. Prestakuntza duala (ikas-ekinezkoa) bultzatzea graduetan eta graduondokoetan, ikasleen prestakuntza praktikoa hobetzeko eta haien enpleguratzea errazteko.

1.1.6. Ikastegi eta sailekin harremana sendotzea, irakasle-ikertzaileen (IRI) artean ezagutza sendotzeko arlo hauetan: arautegien aplikazioa, irakaskuntza giden lanketa eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua garatzeko modalitate desberdinen kudeaketa.

1.2. GRADUONDOKO ESKAINTZA ESKARI ETA INTERES HANDIAGOKO ARLOETARA BIDERATZEN LAGUNTZEA.

1.2.1. Graduondoko Ikasketen Plan Estrategikoaren hiru ardatzak ezartzea: ikerketa-prestakuntza, lurraldearekiko lotura, eta nazioartekotzea.

1.2.2. Egin beharreko izapideak egitea Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) UPV/EHUko ikastegi atxiki izan dadin eta «Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza» masterra eskain dezan modalitate semipresentzialean eta euskaraz.

1.2.3. Masterren eskaintza berrantolatzea, ikasle kopurua handitzeko.

1.3. INGURUKO PREMIEI ERANTZUNGO DIEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA ESKAINTZA SUSTATZEA.

1.3.1. Etengabeko prestakuntzako politika espezifikoa diseinatzea, gizarte erakundeekin eta enpresekin lankidetzan.

1.3.2. Euskadi-Akitania ardatzeko beste unibertsitate batzuekin itunak egitea, etengabeko prestakuntza eskaintza partekatua garatzeko.

1.3.3. Esperientzia Gelen gizarte eta hezkuntza eskaintza sendotzea.

1.4. SORMENA BULTZATZEN DUTEN IKASKUNTZA EGOERA BERRIEN GARAPENA SUSTATZEA.

1.4.1. Prestakuntza programetan diziplinartekotasuna sustatzea, eta eredu ireki eta malguagoak eskaintzea, ikasleen curriculum interesei erantzun ahal izateko.

1.4.2. Urtero kongresuak egitea graduko eta graduondoko ikasleek kalitatearen eta berrikuntzaren ikuspegitik gehien nabarmentzen diren gradu amaierako lanak eta master amaierko lanak aurkez ditzaten.

1.4.3. IKD GAZtE programaren proba pilotua egitea Bizkaiko Campusean.

1.5. GRADUKO ETA GRADUONDOKO IKASLEEN ARTEAN ERAGIN HANDIKO IKASKUNTZA AUKERAK AREAGOTZEA.

1.5.1. Gaitasun zientifiko eta profesionalen garapena bermatuko duten ikaskuntza metodologia aktiboen erabilera finkatzea.

1.5.2. Kualifikazio handiko praktikak bultzatzea, praktika horiek erakundeetan, enpresetan edo UPV/EHUren beraren zerbitzu espezializatuetan egiteko.

1.5.3. Gradu amaierako lanak, master amaierako lanak eta doktorego tesiak inguruko erakunde eta enpresekin lankidetzan egin daitezela sustatzea.

1.5.4. Prestakuntza dualaren eta kanpoko praktiken esparruan kanpoko erakunde lankideetan tutoretza lanak egiten dituzten pertsonen prestakuntza sustatzea.

1.6. KALITATEZKO IKASKUNTZARI LAGUNGARRI IZANGO ZAIZKION BERRIKUNTZA ESPERIENTZIAK GARATZEA.

1.6.1. EHUPortfolio elektronikoa ezartzea, ikasleek, nahi izanez gero, aukera izan dezaten euren prestakuntza ibilbideak erregistratu eta ikusarazteko.

1.7. ENPLEGAGARRITASUNARI LOTUTAKO GAITASUN OROKORREN GARAPENA SUSTATZEA GRADUETAN ETA GRADUONDOKOETAN.

1.7.1. Ikasleen eskura jartzea euren premietara egokitutako prestakuntza osagarria, aurrez aurrekoa edo onlinekoa (tresna digitalak, testu profesionalen idazketa, artikulu zientifikoen idazketa, bizitza profesionalera iragatea, ahozko komunikazioa, lan elkarrizketak...).

1.7.2. Ikasleen parte hartzea bultzatzea oinarrizko gaitasunak eskuratzea bultzatuko duten jardueretan.

1.8. UNIBERTSITATE OSOAN EKIMENAREN KULTURA SORTZEA.

1.8.1. Ikasleen eta IRIen artean ezagutzera ematea UPV/EHUk ekintzailetzaren arloan eskaintzen dituen zerbitzuak.

1.8.2. Ekintzailetza sustatzeko sariak ematea eta ekimenak garatzea hiru campusetan.

1.8.3. Egun dauden junior enpresak indartzea eta era horretako proiektu berriak sustatzea.

1.9. TITULATUEN LANERATZEA SUSTATZEA.

1.9.1. Enplegu guneen jarduera babestea eta optimizatzea.

1.9.2. Enplegu foro bat antolatzea UPV/EHUko campus guztietan.

1.9.3. UPV/EHUko Enplegagarritasun Plana prestatzea.

1.10. GRADUATU BERRIEN BIKAINTASUNA IKUSARAZTEA ESPEDIENTERIK ONENENEI AITORTZA PUBLIKOA EGINDA.

2. UNIBERTSITATE IKERTZAILEA

2.1. UPV/EHUN DEFENDATUTAKO DOKTOREGO TESIEN KOPURUA HANDITZEA ETA HORIEN KALITATEA HOBETZEA.

2.1.1. Erakundeekin eta enpresekin lankidetzan egingo diren doktoregoen deialdia kudeatzea.

2.1.2. Prestakuntza bidean dauden ikertzaileei zuzendutako prestakuntza eskaintza sustatzea.

2.2. IKERTZAILE BERRIEI BABESA EMATEA, BELAUNALDI ALDAKETA EGOKIA BERMATZEKO.

2.2.1. Ikertzaile berriek ikerketa proiektuetan lidergorako aukera izan dezatela sustatzea.

2.2.2. Ikertaldeei laguntza ematea, ikertzaile berriak har ditzaten.

2.3. IKERKETAREN KULTURA BULTZATZEA IKERKETARAKO OHITURA GUTXI DAUKATEN ARLOETAN.

2.3.1. Ikertalde berrien sorrera sustatzea ikerketarako ohitura gutxi daukaten arloetan.

2.3.2. Pizgarriak ezartzea, berriak ez diren ikertzaileak ikertalde finkatuetan edo berrietan sartzeko.

2.3.3. Irakasle ez-doktoreei laguntza ematea doktorego tesiak egiteko, irakats betebeharrak murrizteko programa sustatuta.

2.4. IKERKETA INDARTZEA JAKINTZA ADAR BAKOITZAREN PREMIEN ETA EGOERAREN ARABERA.

2.4.1. Taldeen I+G+Bren kalitatea monitorizatzea, jasangarritasuna eta bideragarritasuna ziurtatzeko.

2.4.2. Ikerketa gutxiko arloei zuzendutako prestakuntza eskaintza sustatzea.

2.4.3. Azpiegiturak, laguntzaileak eta baliabide bibliografikoak ikertzaileen premietara egokitzea.

2.5. LANKIDETZA ETA EZAGUTZA TRUKEAK BULTZATZEA IKERTALDEEN ARTEAN.

2.5.1. Komunikazio bideak sortzea jakintza arlo desberdinetako ikertaldeen artean, lankidetza sustatzeko.

2.5.2. Taldeen arteko lankidetza bultzatzea egitasmo garrantzitsuei elkarrekin ekiteko.

2.5.3. Nazioarteko ikertaldeekin lankidetza sustatzea, horretarako bidea emango duten deialdien bidez.

2.6. NAZIOARTEAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN ARGITALPENEN KOPURUA HANDITZEA JAKINTZA ADAR GUZTIETAN.

2.6.1. Ikertzaileen ekoizpen zientifikoa aztertzea, askotan aipatutako pertsonak (Highly Cited Persons) izan daitezkeenak aurkitzeko eta horiei laguntzeko.

2.6.2. Ikertalde berriei babes gehiago ematea, hasierako faseetan (sorrera eta abian jartzea) laguntzeko politiken bidez.

2.7. LURRALDEAREKIN LANKIDETZAN JARDUTEKO KULTURA SUSTATUKO DUEN ERAKUNDE IREKI ETA BERRITZAILEA IZATEA.

2.7.1. Estrategia diseinatzea eta beharrezko azpiegitura sortzea behar diren zerga abantaila guztiak izango dituen mezenasgo eta dohaintzetarako prozedura erraz, ikusgarri eta eraginkor baten bidez hiritarrek, enpresek edo erakundeek proiektu zientifiko espezifikoei diru ekarpenak egin ahal izateko.

2.7.2. UPV/EHUko Zientzia Parkearen hazkundea bultzatzea, plataforma zientifiko eta teknologikoak zabalduz, lankidetzako ikerketa proiektuak indartuz eta oinarri teknologikodun enpresak finkatuz.

2.7.3. Markoak eta tresnak diseinatzea ikerketa zentroekin, erakundeekin, enpresekin eta bestelako gizarte eragileekin epe luzerako elkarlana ezartzeko.

2.8. ERREFERENTZIAZKO ERAGILEA IZATEA EUSKAL HERRIAREN ERALDAKETA SOZIOEKONOMIKORAKO HAZKUNDE ZENTZUDUN ETA JASANGARRIARI DAGOKIONEZ.

2.8.1. Enpresei, erakundeei eta oro har, gizarteari zuzendutako komunikazio jarduerak garatzea, I+G+Bren aukerak eta emaitzak ezagutzera emateko.

2.8.2. Ikerketa eta berrikuntza politika eta praktika arduratsuak diseinatzea eta ezartzea.

2.8.3. Ikerketa egitura berriak sortzea gure Nazioarteko Bikaintasun Campusaren eta Euskal Herriko RIS3 estrategiaren barruan, baita kanpoko laguntza duten beste arlo batzuetan ere.

2.9. EGITURA SOZIOEKONOMIKORA HURBILTZEA UPV/EHUREN JAKINTZA ETA AHALMEN ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA.

2.9.1. UPV/EHUren eta enpresen arteko elkarlana sustatzea Europa mailako lankidetza taldeetan, eta unibertsitateak ekimen garrantzitsuetan parte har dezala bultzatzea (Horizon 2020, 2014-2020 aldirako egitura funtsak, Knowledge Innovation Communities-KICs...), lortutako itzulkina % 25ean handitzeko.

2.9.2. Ikertaldeei eskaintza teknologikoa merkaturatzen laguntzea, enpresekin kontratu gehiago izenpetzeko, eta patenteak erabiltzeko lizentzien eta software erregistroen kopurua handitzeko.

2.9.3. Komunikazio zientifikoko programa bultzatzea hainbat egitura eta ekitaldiren bidez: Kultura Zientifikoko Katedra, Zientzia Astea, Gazteak Laborategietan...

2.9.4. Kalitate ziurtagiri eta akreditazioak bultzatzea zerbitzu eta azpiegituren merkaturatzea indartzeko.

3. IRAKASKUNTZAREKIN KONPROMETITUTAKO UNIBERTSITATEA

3.1. UNIBERTSITATEKO KIDEEK ETA EUSKAL GIZARTEAK KALITATEZKO IRAKASKUNTZARI BALIO HANDIAGOA EMAN DIEZAIOTELA LORTZEA.

3.1.1. Garapen akademiko profesionalerako estrategiak indartzea.

3.1.2. UPV/EHUko irakaslerik onenek irakasleak prestatzeko programetan parte har dezatela lortzea.

3.1.3. Irakasleen irakaskuntza kalitateari buruzko emaitzak euskal gizarteari ezagutaraztea.

3.1.4. Doktoregoko Ikasleen Iritzi Inkestari buruzko urteroko txostenak burutzea.

3.2. IRAKASLANA EBALUATZEKO PROGRAMEN ERABILERA NORMALTZEA.

3.2.1. Ebaluazio prozedurak mailakatzea, irakaskuntzaren garapenean gaindi daitezkeen mugarriak ezartzeko.

3.2.2. Docentiaz programa instituzionalizatzea.

3.2.3. UPV/EHUko irakaslana ebaluatzeko arautegi bat egitea.

3.3. ANTOLAKETA EREDU BERRI BAT DISEINATZEA, MASTERRAK IKASTEGIETATIK GESTIONATU DAITEZEN, ETA DOKTOREGO ESKOLA BAT SORTZEA.

3.3.1. Titulazioen gestioa berrantolatzea, ikastegi bakoitzak prestakuntza eskaintza koherentea eta sendoa izan dezan.

3.3.2. Gestio taldeen barruan elkarlana bultzatzea (AZPko langileak eta IRIak) eta ikasleen ahotsa entzun dadila sustatzea titulazioei buruzko analisiak egin eta erabakiak hartzeko prozesuetan.

3.4. LIDERGO PARTEKATUA INDARTZEA TITULUEN ETA IKASTEGIEN KALITATEAREN GESTIOAN.

3.4.1. Laguntza ematea titulazioek eta ikastegiek akreditazioa lortu ahal izateko.

3.4.2. Zuzendaritza taldeei (dekanotza taldeak, zuzendaritza taldeak eta sailetakoak) gestio aurreratuaren ereduari buruzko prestakuntza ematea.

3.4.3. Ikastegietako kalitate batzordeek erakundearen erabaki estrategikoetan duten egitekoa indartzea.

3.5. SINERGIAN ETA JOERA PARTEKATUETAN (KOMUNIKAZIOA, ELKARREN AITORPENA ETA ILUSIOA) OINARRITUTAKO ANTOLAKETA KULTURA SUSTATZEA.

3.5.1. Ikastegietan kohesioa eta barne identifikazioa bultzatzea.

3.5.2. Unibertsitateko ikastegietako barne dinamika babestea eta indartzea.

3.6. PRESTAKUNTZA ESKAINTZAREN, PROGRAMA OSAGARRIEN ETA BESTELAKO JARDUEREN KOMUNIKAZIOA ERRAZTEA.

3.6.1. Harremanak estutzea Lanbide Heziketako eta Batxilergoko sareekin.

3.6.2. Eskaintza akademikoari zabalkundea ematea, ikasleek prestakuntza ibilbideak diseinatzeko aukera izan dezaten (graduak, graduondokoak eta etengabeko prestakuntza).

3.6.3. Eskaintza akademikoa ezagutzera ematea euskal diasporan.

3.7. UPV/EHUK BERE INGURUARI EGITEN DION EKARPENA EZAGUTZERA EMATEA.

3.7.1. Adituak zerbitzua eguneratzea eta haren zabalkundea egitea hedabideetan.

3.7.2. Praktika onen katalogo bat sortzea jakintza adar bakoitzean.

3.8. UPV/EHUREN IRAKASKUNTZA BERRITZAILEA EZAGUTARAZTEA ETA ZABALTZEA TOKIAN-TOKIAN ZEIN NAZIOARTEAN.

3.8.1. Harremanak sendotzea beste unibertsitate publiko batzuekin, eta, bereziki, euskara komunikazio hizkuntza moduan darabiltenekin, irakaskuntzaikaskuntzako esperientzia berritzaileak partekatzeko.

4. AUKERA PROFESIONALAK ESKAINTZEN DITUEN UNIBERTSITATEA

4.1. IBILBIDE AKADEMIKOAREN GARAPENA ETA PROMOZIOA BABESTEA (IRIAK).

4.1.1. Prestakuntza jarduerak garatzea IRIen promozioa errazteko.

4.2. IRIEN BELAUNALDI ALDAKETA EGOKIA BERMATZEA.

4.2.1. Prestakuntza orokorreko programa bat (irakaskuntzakoa, ikerketakoa eta gestiokoa) ezartzea, lagungarria izango dena IRI berrien akreditaziorako.

4.2.2. Sailetan integratutako tutoretza estrategiak finkatzea, irakasle berriei aholkua eta babesa emateko euren ibilbide akademikoaren diseinuan eta garapenean.

4.3. UNIBERTSITATEAREN MISIOAREKIN BAT DATORREN IBILBIDE PROFESIONALA GARATZEKO BALDINTZAK HOBETZEA (AZPKO LANGILEAK).

4.3.1. Funtzionarioen lekualdaketa lehiaketa kudeatzea.

4.3.2. Onartzea 2019ko LEP.

4.3.3. Oinarri orokorrak eta espezifikoak negoziatzea 2018ko eta 2019ko LEPerako.

4.3.4. Deialdia egitea, hala badagokio, 2018ko eta 2019ko LEPekin lotutako lan kontratudunen lanpostuak betetzeko prozesurako.

4.3.5. Deialdia egitea, hala badagokio, 2018ko eta 2019ko LEPekin lotutako lan kontratudunen promozio profesionalerako prozesurako.

4.3.6. Funtzionarioentzako barne promoziorako prozesurako deia egitea, 4.7.3. atalean adierazitako prozesuekin lotuta.

4.3.7. Berriro ekitea prozesu hauei: lanpostuen monografiak eguneratzeko prozesua; sailkapen profesionala aldatu eta lanpostuak talde, kategoria eta espezialitateetan behar bezala txertatzekoa, eta funtzionarioen eskalak definitzekoa.

4.4. GESTIOAREN EGITURA EGOKITZEA UPV/EHUREN EGUNGO PREMIETARA (AZPKO LANGILEAK).

4.4.1. Organigramak eguneratzen eta egiturak bateratzen jarraitzea, lan bermeak mantentzeko 2014ko irailaren 17an onartutako akordioan ezarritakoa garatzeko.

4.4.2. Unibertsitateko zenbait zerbitzuren egitura berrikusteko lanean aurrera egitea eta antolaketa modu berriak ezartzea, baita horietara egokitutako gestio prozedurak ere.

4.4.3. Sailen berrantolaketak eta Master eta Doktorego Eskolaren berrantolaketak lanpostuen zerrendan eragindako aldaketak onartzea.

4.5. AZPKO LANGILEEI LAGUNTZA EMATEA IBILBIDE PROFESIONAL OSOAN (AZPKO LANGILEAK).

4.5.1. Harrera plan bat egitea langile berrien integrazioa errazteko.

4.5.2. Ezagutza gestionatzeko eta transferitzeko plan bat ezartzen hastea.

4.6. ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO PROZESUAK AURREIKUSTEA.

4.6.1. Langileen egonkortasuna hobetzea programa kontratuen bidez finantzatutako lanpostuak eta kontratuak finantzaketa arruntera pasatuta eta kasuan kasuko lanpostuak lanpostuen zerrendan sortuta.

4.6.2. Kanpo finantziazio bidezko kontratuen egoera aztertzea, nagusiki, ikerketa proiektuei lotutakoena.

4.7. PERTSONEN OSASUN FISIKOAN, MENTALEAN ETA SOZIALEAN ERAGIN POSITIBOA DUTEN LAN INGURUNEAK SORTZEA (AZPKO LANGILEAK/IRIAK).

4.7.1. Indarrean dauden lanaldi motak aztertzea, telelana barne, ikusteko eraginik duten unibertsitateko zerbitzuen eraginkortasunean, eta behar diren egokitzapenak egitea, lana eta familia uztartzeari begira.

4.7.2. Prebentzioaren Gestiorako Eskuliburua onartzea eta prozedurak etengabe egokitzea.

4.7.3. Prebentzio neurriak ezartzen jarraitzea arrisku psikosozialen analisian ikusitako zenbait arrisku faktoreren aurrean.

4.7.4. Osasunaren promozioa instituzionalizatzea.

4.8. IRIEN ETA AZPKO LANGILEEN PRESTAKUNTZA PARTEKATUA BULTZATZEA ETA GARATZEA (AZPKO LANGILEAK/IRIAK).

4.8.1. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza eta informazioa sustatzea.

5. BIZIKIDETZARAKO UNIBERTSITATEA

5.1. AZPIEGITURAK EGOKITZEA PRESTAKUNTZA ETA IKERKETA PREMIA BERRIETARA.

5.1.1. Jarraipena egitea Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen ondoan Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen egoitza izango den eraikin berria eraikitzeko beharrezkoa den proiektu teknikoaren idazketari eta egitasmo horretarako bultzatu beharreko hirigintza tresnei.

5.1.2. Unibertsitateko jardueretarako espazio egokiak bermatzen jarraitzeko beharrezkoak diren eraberritze lanei ekitea eta espazio eta instalazioen bizigarritasun eta lan baldintzak hobetzea.

5.2. IRISGARRITASUNA HOBETZEA UNIBERTSITATEKO ESPAZIOETAN.

5.2.1. UPV/EHUko irisgarritasun planaren ezarpenarekin jarraitzea.

5.3. ESKAINITAKO ZERBITZUEN KALITATEA HOBETZEA.

5.3.1. Azterketa garaian ikasteko gelak erabil daitezela bultzatzea 3 campusetan.

5.3.2. Ikasleen elkarteei euren jarduera akademikoetarako espazioak uztea.

5.3.3. Ikasleen egoitza berriak eraikitzeko aukerak aztertzea.

5.4. BIZI OHITURA OSASUNGARRIAK HARTZEN LAGUNDUKO DUTEN EKIMENAK BULTZATZEA.

5.4.1. Lankidetza akordioak egitea inguruko erakundeekin, kirol eskaintza erakargarria eta kalitatezkoa izan dadin.

5.4.2. Campus osasungarria (healthy campus) izateko estrategia integrala sortzea.

5.4.3. Laguntza psikologikoa ematea eskaria egiten duten ikasleei, hiru campusetan, Arreta Psikologikorako Zerbitzuaren (SAP/APZ) arautegiaren babesean.

5.4.4. Programa psikoedukatiboak eskaintzea unibertsitateko kolektibo desberdinei.

5.5. HARREMANAK SENDOTZEA INGURUKO ERAKUNDEEKIN.

5.5.1. Erakunde publiko eta pribatuekin lankidetza akordioak indartzea, guztien intereseko jarduerak egiteko goi mailako hezkuntzaren, ikerketaren eta lurralde garapenaren esparruan.

5.6. KULTURA UNIBERTSITATEKO BIZITZAN TXERTATZEA.

5.6.1. Lankidetza finkatzea eta handitzea inguruko kultur eragileekin, erakunde publikoekin eta pribatuekin, kultur jarduerak bultzatzeko.

5.6.2. Campusetan kultura eta kirol jarduerak antolatzea.

5.6.3. UPV/EHUko Orkestra Sinfonikoa finkatzea.

5.7. CAMPUS JASANGARRIAK IZATEKO ESTRATEGIA OROKORRA GARATZEA.

5.7.1. Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako EHUAgenda 2030 programa gauzatzeari ekitea.

5.7.2. Inguruko entitateekin lankidetzan jardutea bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko ekintzetan

6. GURE INGURUNEAN ERROTUTAKO UNIBERTSITATEA

6.1. EUSKARAZKO IRAKATS ESKAINTZA HANDITZEA.

6.1.1. Euskarazko lerroan matrikulak areagotzeko kanpainak bultzatzea.

6.1.2. Euskarazko nahitaezko irakasgaien eskaintza handitzea.

6.1.3. Erraztasunak ematea masterretan euskarazko irakasgaiak parteka daitezen, hizkuntza horretan eskaintza zabaltzeko.

6.1.4. Ikastegiekin koordinazioan, euskarazko gradu amaierako lanak egin daitezela bultzatzea.

6.1.5. Ikasleei kanpoko praktikak euskaraz egiteko aukera emango dieten enpresa eta erakundeen erregistroa sortzea.

6.1.6. Euskarazko etengabeko prestakuntzako eskaintza sustatzea.

6.2. BIKAINTASUNA LORTZEA EUSKARAZKO IRAKASKUNTZAN.

6.2.1. Protokolo bat prestatzea euskarak graduko ikasketetan duen egoeraren diagnostikoa egiteko.

6.2.2. Eskaintza antolatzea eta euskararen plan gidariko graduko irakasgaien edukia egokitzea.

6.2.3. Unibertsitateko kolektibo desberdinen komunikazio gaitasunak hobetzea prestakuntza ekintza espezifikoen bidez.

6.2.4. Euskarazko eskuliburuen ekoizpena babestea.

6.3. EUSKARAREN ERABILERA SOZIALA SUSPERTZEA IRAKASKUNTZAN ETA UNIBERTSITATEKO BIZITZAN.

6.3.1. Indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzea euskararen erabileran eta presentzian kanpo ebaluazioko prozesuen bidez.

6.3.2. Jarduerak sustatzea euskararen erabilera handitzeko unibertsitateko bizitzako esparru guztietan.

6.3.3. Ikastegiei laguntzea Bikain ziurtagiria lortzeko bidean, kalitatearen gestioko sistemetan hizkuntza irizpideak txerta daitezela sustatuta.

6.4. EUSKARAZKO EKOIZPEN ZIENTIFIKOA BULTZATZEA, ZABALTZEA ETA DIBULGATZEA.

6.4.1. Doktorego tesiak, bereziki nazioartekoak, euskaraz egin daitezela sustatzea.

6.4.2. Euskaraz argitaratutako ikerlanen balioa eta oihartzuna handitzeko estrategiak diseinatzea.

6.4.3. Ikertzaileen artean euskararen ezagutza bultzatzea.

6.5. ERREFERENTE IZATEA EUSKAL ARTE ETA KULTURAREN ARLOKO PRESTAKUNTZAN, IKERKETAN ETA ZABALKUNDEAN.

6.5.1. Euskal arte eta kultura adierazpenen azterketarekin eta gizarte proiekzioarekin lotutako jarduerak bultzatzea eta zabaltzea.

6.5.2. Sare zientifikoak sortzea, edo antzeko ekintzak sustatzea, euskal arte eta kulturaren azterketan diharduen komunitate zientifikoa egituratzeko, arreta berezia jarrita emaitzen nazioarteko zabalkundeari.

6.6. UPV/EHUREN IRUDIA PROIEKTATZEA, ETA HAREN POTENTZIAL AKADEMIKOA IKUSGARRIAGO EGIN ETA ZABALTZEA.

6.6.1. Doktore, ikertzaile eta aditu euskaldunei buruzko aplikazioa ezartzea.

6.6.2. Lankidetzan jardutea, era aktiboan, euskal arte eta kulturaren azterketan diharduten beste erakunde eta entitate batzuekin.

6.7. GIZARTE ETA KULTURA ERAGILEEKIKO HARREMANA INDARTZEA.

6.7.1. Bultzada ematea EHUgune topaguneari.

6.7.2. Babesa ematea erakunde katedrei.

7. MUNDURA IREKITAKO UNIBERTSITATEA

7.1. ITUN ESTRATEGIKOAK EGITEA ELKARLANEAN ARITZEKO PRESTAKUNTZA, IKERKETA, GARAPEN ETA BERRIKUNTZAKO JARDUERETAN.

7.1.1. UPV/EHUk Latinoamerikan duen presentzia finkatzea, unibertsitateekin eta goi mailako hezkuntzako erakundeekin lankidetzan. Zehazki, Graduondoko Sare Latinoamerikarra finkatzea.

7.2. EUROESKUALDEKO ERAKUNDEEKIKO LANKIDETZA FINKATZEA.

7.2.1. Gure presentzia eta parte hartzea finkatzea Akitania-Euskadi-Nafarroa sarean.

7.2.2. Mugaz Gaindiko Euroeskualdea garatzea Bordeleko Unibertsitatearekin batera.

7.2.3. Lankidetzan jardutea Euroeskualdeko unibertsitateekin, elkarren arteko itunak egiteko mugikortasunaren, tutoretzan egindako tesien eta titulazio bikoitzen arloetan.

7.3. NAZIOARTEKO RANKINGETAN HOBETZEKO AUKERAK IDENTIFIKATZEA.

7.3.1. Nazioarteko rankingetan UPV/EHUren postua hobetzeko neurriak identifikatzea eta ezartzea.

7.4. GURE PRESTAKUNTZA ESKAINTZAREN NAZIOARTEKOTZEA SUSTATZEA.

7.4.1. Gradu eta graduondoko titulazioen nazioartekotzea bultzatzea.

7.4.2. Atzerriko hizkuntzetan eskainitako prestakuntza akademikoa handitzea eta berrantolatzea.

7.4.3. Gradu bikoitzak eta titulu bateratuak sustatzea nazioarteko partaide estrategikoekin, lanbide gaitasuna eduki ahal izateko hainbat herrialdetan.

7.4.4. Erraztasunak ematea atzerriko eta Iparraldeko ikasleei UPV/EHUn sartzeko.

7.5. UNIBERTSITATEKO KOLEKTIBO DESBERDINEK HIZKUNTZEN ARLOAN PRESTAKUNTZA IZAN DEZATELA ETA HIZKUNTZA GAITASUNAK EGIAZTA DITZATELA BULTZATZEA.

7.5.1. Erraztasunak ematea unibertsitateko ikasle eta langileei atzerriko hizkuntzetako prestakuntza ikastaroak eta egiaztapen probak egiteko.

7.5.2. Kultura aniztasunarekin lotutako prestakuntza jarduerak antolatzea UPV/EHUko kolektibo guztientzat.

7.5.3. Nazioarteko Sakontze Aipamena bultzatzea.

7.6. UPV/EHUREN PARTAIDETZA ETA LIDERGOA AREAGOTZEA EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO IKERKETA PROIEKTUETAN.

7.6.1. Europako Proiektuen Bulegoa indartzea, lankidetza estuan arituta Eusko Jaurlaritzako bulegoekin eta CRUEk Bruselan dituen bulegoekin.

7.7. MUGIKORTASUNA AREAGOTZEA ETA DIBERTSIFIKATZEA EUROPAN ETA EUROPAZ KANPOKO HAINBAT HERRIALDETAN IKASTEKO ETA PRAKTIKAK EGITEKO.

7.7.1. Hitzarmenak sustatzea eta/edo finkatzea, batez ere, lehentasunezkotzat jotzen diren eremu geografikoetan.

7.7.2. Staff Weeks direlakoak antolatu daitezela eta nazioarteko azoketan parte har dadila sustatzea.

7.8. IKASLEENTZAKO, AZPKO LANGILEENTZAKO ETA IRIENTZAKO MUGIKORTASUN PROGRAMAK FINKATZEA.

7.8.1. Deialdi espezifikoen bidez babesa ematea unibertsitateko kolektibo desberdinen mugikortasunari.

7.8.2. Egiturak eta zerbitzuak egokitzea mugikortasun programen gestio premietara.

7.9. NAZIOARTEKO BISITARIAK ERAKARTZEKO EKIMENAK SUSTATZEA.

7.9.1. Ikasle nahiz irakasle-ikertzaile bisitariei harrera egiteko zerbitzua hobetzea.

7.9.2. Ikasle bisitariak hartzeko Buddy programa finkatzea eta ikasle horientzako harrera eta orientazio saioak antolatzea.

7.9.3. Atzerritarrentzako gaztelania eta euskara ikastaroak gestionatzea.

8. GIZARTEAREKIN KONPROMETITUTAKO UNIBERTSITATEA

8.1. IKASLEEN PREMIA ANIZTASUNARI ERANTZUTEA.

8.1.1. Zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei erraztasunak ematea ikasten hasi eta jarraitzeko, laguntza mota desberdinen bidez.

8.1.2. Arloan eskumena duten erakundeekin lankidetzan finkatzea Arrakasta programa, kalteberatasun egoeran dauden ikasleak goi mailako hezkuntzan sartzeko.

8.1.3. UPV/EHUk errefuxiatuei laguntzeko hartuak dituen konpromisoak garatzea.

8.1.4. Presondegietan diren pertsonek unibertsitateko ikasketak egiteko dituzten aukerak zabaldu eta hobetu daitezela sustatzea.

8.2. GENERO ZEHARKAKOTASUNA/MAINSTREAMINGA SUSTATZEA UNIBERTSITATEAREN JARDUNEAN.

8.2.1. Sentsibilizazio eta prestakuntza ekintzak sustatzea emakumeen eta genero identitate desberdinetako pertsonen ahalduntzeari laguntzeko.

8.2.2. Unibertsitateko kide guztiei zuzendutako online ikastaro osagarriak ematea berdintasunaren eta maskulinotasun berrien gaien inguruan.

8.2.3. Parekotasuna bermatzea UPV/EHUko kide anitzeko organoetan.

8.2.4. UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana garatzea.

8.2.5. Lankidetza finkatzea Berdintasunerako Batzorde Intersektorialarekin eta genero zeharkakotasuna txertatzea gizarte eta lan harremanetan.

8.2.6. Genero Indarkerien aurkako UPV/EHUren Protokoloa aktibatzea eta normalizatzea unibertsitateko kideen artean.

8.2.7. Bigarren hezkuntzako emakumezko ikasleen artean zientziarako bokazioa bultzatuko duten ekintzak diseinatzea beste gizarte eta erakunde eragileekin batera.

8.3. DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTEN IKASLEEI BABESA BERMATZEA.

8.3.1. Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonei laguntzea, bai unibertsitatean sartzeko prozesuan, bai ibilbide akademikoan.

8.3.2. Dibertsitate funtzionala duten ikasleak gizarteratzearen eragile aktibo bilakatzea, bai UPV/EHUn, bai ingurunean, esperientzia arrakastatsuen hedapenaren eta transferentziaren bidez.

8.4. POLITIKA BERRITZAILEAK GARATZEA, SORMENEZKO IRTENBIDE ERAGINKORRAK ESKAINIKO DITUEN UNIBERTSITATE JASANGARRI BAT SORTZEKO.

8.4.1. Lankidetza sustatzea unibertsitateko kolektibo guztien artean (AZPko langileak, IRIak eta ikasleak), unibertsitatearen jasangarritasun arazoak konpontzeko.

8.4.2. UPV/EHUren Garapen Jasangarrirako 2030 EHUagendaren konpromisoak eta jarraipenerako adierazleak garatzea.

8.5. JASANGARRITASUNAREN UNIBERTSITATE GESTIOAN AURRERA EGITEA.

8.5.1. UPV/EHUko Ingurumena eta Osasuna Kudeatzeko I. Plan Pilotua garatzea.

8.5.2. Lehentasunezko harremanak ezartzea garapen jasangarriaren parametroen barruan esplizituki lan egiten duten erakunde, enpresa eta entitate publiko eta pribatuekin.

8.6. JASANGARRITASUNERAKO, BERDINTASUNERAKO ETA GARAPENERAKO HEZKUNTZA SUSTATZEA, HORIEK UNIBERTSITATE CURRICULUMEAN TXERTATUTA.

8.6.1. Jasangarritasunerako hezkuntza graduko zein graduondoko curriculumean txertatuko duten berrikuntza proiektuak sustatzea.

8.6.2. EHUCampus Bizia Lab proiektua unibertsitateko gradu guztietara zabaltzea.

8.7. BAKE ETA BIZIKIDETZA KULTURA SUSTATZEA.

8.7.1. Unibertsitateko ikasleek giza eskubideekiko duten konpromisoa sustatzea.

8.8. GARAPENERAKO LANKIDETZAREN ARLOKO PRESTAKUNTZAN EGITEN DEN LANA FINKATZEA.

8.8.1. Practicuma eta kanpoko praktikak elkartasunezko eta garapenerako lankidetzako ekimenetan egin daitezela sustatzea.

8.8.2. Garapenerako lankidetzaren arloan diharduten elkarteekin batera egiten den lana ezagutzera ematea.

8.8.3. Ikasleek gizarte boluntariotzako ekimenetan parte har dezatela sustatzea.

9. GOBERNU ONA SUSTATZEN DUEN UNIBERTSITATEA

9.1. E-ADMINISTRAZIOA GARATZEA.

9.1.1. Egoitza elektronikoa aplikatibo berri baten bidez egokitzea, tresnak eta prozedurak modu eraginkorragoan garatu ahal izateko.

9.1.2. Aurrera egitea gestiorako eta artxiborako metadatuak behar bezala txertatuta dituzten dokumentu elektronikoen sorreran.

9.1.3. Erregistro elektronikoaren elkarreragingarritasuna integratzea.

9.1.4. Dokumentuak elektronikoki sina daitezela bultzatzea eta sustatzea, eta sinadura politika garatzea.

9.2. GARDENTASUN MAILA HOBETZEA UNIBERTSITATEKO JARDUERETAN.

9.2.1. Gardentasun atariko datuak eguneratzea eta datu kopurua handitzea.

9.2.2 Datuen babeserako politika definitzea eta ezartzea, eta datuotarako sarbidea bermatzea.

9.3. UNIBERTSITATEKO EGITURAK EGOKITZEA ETA HAIEN GESTIOA HOBETZEA.

9.3.1. Masterrak ikastegietan kudeatzeko izapideak egitea eta kudeaketa hori abian jartzea.

9.3.2. Sailen berrantolaketa burutzea eta sailen egitura berriaren ezarpena kudeatzea.

9.4. KONTABILITATE ANALITIKOKO SISTEMA ABIAN JARTZEA.

9.4.1. Amaitzea 2014ko kontuei buruzko Kontabilitate Analitikoaren emaitzen azterketa eta orrazketa, eta abian jartzea 2018ko kontuei buruzko informazioa sartzeko izapideak.

9.5. GESTIO EKONOMIKO GARDENA EGITEA, ERRAZA ETA ULERGARRIA.

9.5.1. Aurrekontuak egiteko mekanismoak argiago egitea.

9.5.2. Kontabilitate gestioari eta aurrekontu likidazioaren itxierari buruzko arauen zabalkundea egiten jarraitzea.

9.5.3. Langileei UXXI kontabilitate sistemaren funtzionalitate guztiak erabiltzen ikasteko prestakuntza ematen jarraitzea.

9.5.4. Sartutako gerakin espezifikoen azterketarekin jarraitzea eta finantzaketa lotuaren desbideraketak kalkulatzea.

9.5.5. Aurreko urteetan aitortuta eta kobratzeke dauden eskubideak berraztertzea eta kontrolatzea.

9.5.6. Abian jartzea back office tresna bat erosteko lizitazioa, tresna horren bidez UPV/EHUk egiten duen administrazio kontratazio guztiaren gestio osoa egin ahal izateko.

9.6. IRIEN, AZPKO LANGILEEN ETA IKASLEEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA ETA HARREMANA ERRAZTUKO DUEN GIROA SORTZEA ERAKUNDEAN.

9.6.1. UPV/EHUren webgune berria ezartzea.

9.6.2. Komunikazio Bulegoaren jardueren zabalkunde kanpaina egitea, unibertsitateko kideek parte har dezatela lortzeko.

9.6.3. Markaren Atariaren zabalkundea egitea.

9.6.4. Urtean newsletter bi ateratzea EHUalumnientzat.

9.6.5. UPV/EHUk kudeatutako sare sozialak bilduko dituen gordailua sortzea webgunean, eta haiek administratzen dituztenentzako prestakuntza espezifikoa antolatzea.

9.6.6. UPV/EHUren menpeko webguneen eta gailu mugikorren irisgarritasuna hobetzea.

9.7. APUSTUA EGITEA UNIBERTSITATEKO TALDE GUZTIEK GOBERNANTZAKO ESTRATEGIETAN PARTE HARTZE HANDIAGOA IZATEAREN ALDE.

9.7.1. Ikasleen partaidetza sustatzea unibertsitatearen jardunean.

9.8. EHUALUMNI PROIEKTUA BULTZATZEA.

9.8.1. Jardueren katalogo erakargarri bat diseinatzea EHUalumnientzat.

9.8.2. Mentoring, Enbaxadore eta Cicerone programak bultzatzea.

9.8.3. Unibertsitate barruan eta gizartean EHUalumni proiektua sustatzea, erregistro eta lankidetza berriak erakarriz.