Administrazio Elektronikoa

Administrazio Elektronikoa

Ekainaren 22ko 11/2007 Legean, Herritarrek Zerbitzu Publikoetan Sarbide Elektronikoa izateari buruzkoan (administrazio elektronikoari buruzkoan), jasota dago herritarrek aukera izango dutela administrazioko gestio guztiak baliabide elektronikoen bidez egiteko, eta, beraz, administrazioak harreman hori erraztuko duten bitartekoen bidez eskaini behar duela bere zerbitzua.

UPV/EHUk, baina, legean ezarritakoa baino haratago joan nahi du. Unibertsitateak egungo gizartearen premiei erantzungo dieten zerbitzu moderno, arin eta eraginkorrak sustatzeko konpromisoa du.

Administrazio elektronikoak berarekin dakar informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea, zerbitzu publikoen kalitatea eta irismena hobetzeko, eta herritarrekin eta beste administrazio batzuekin hartu-emanak izateko. Administrazio elektronikoa, bestalde, bide izan behar da jarduerak gestio prozesuetara bideratzeko, prozesuok berregituratu eta behar beste erraztuz, eta, horren guztiaren bidez, baliabideen eraginkortasuna hobetzeko.

Horretarako, UPV/EHUri gardentasun, eraginkortasun eta efizientziaren helburuak lortzeko beharrezkoak diren gestiorako baliabideak eta funtzionamendurako prozedurak eskura jarri behar zaizkio, eta hori da e-administrazioa ezarrita lortzen dena. Egiteko hori koordinatzeko ardura Idazkaritza Nagusiari eman zaio.

UPV/EHUren Egoitza Elektronikoa administrazio elektronikoari buruzko legean jasotako eskubideak gauzatzeko herritarrek duten helbide elektronikoa da. Hortaz, unibertsitateak eskaintzen duen informazioa eskuratzeko eta unibertsitateak ematen dituen zerbitzu elektronikoak erabiltzeko herritarrek duten bidea da.