Curriculum vitae Iván Igartua

Iván Igartua Ugarte (Vitoria-Gasteiz, 1972) Eslaviar Filologian (1995) eta Filologia Hispanikoan (1997) lizentziaduna da, eta Filologia Klasikoan doktorea (2003). 2009az geroztik Eslaviar Filologiako irakasle titularra da Ikasketa Klasikoak Sailean. Unibertsitateko Irakasle Katedradunen Talderako egiaztapena du 2016ko uztailetik. Hizkuntzalaritza historikoari, eslaviarrari eta euskaldunari buruzko 4 monografiaren egilea da; liburuki kolektibo bat editatu du, eta 60 artikulu eta iruzkin argitaratu ditu nazioko zein nazioarteko aldizkari espezializatutan. Horien artean, nabarmentzekoak dira goi mailako batzuk, hala nola Language, Linguistic Society of America elkartearena, edo Studies in Language. Horrez gainera, euskarazko bi literatur lanen egilea da, eta El País egunkariko (Euskadiko edizioa) zutabegilea izan zen 1999tik 2008ra bitartean. 3 doktorego tesi zuzendu ditu. Antzinaroko Zientzien Institutuko (ACI/IZA) eta Euskal Filologiako "Julio de Urquijo" Mintegiko kidea da, baita Societas Linguistica Europaea elkartekoa, Slavic Linguistics Society elkartekoa eta Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordekoa ere. Letren Fakultateko idazkari akademikoa izan zen 2003tik 2007ra bitarte, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, 2010etik 2013ra bitarte.