Curriculum vitae Agustín Erkizia

Agustin Erkizia Olaizola (Aizarnazabal, 1963) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna (UPV/EHU, 1987) eta doktorea (UPV/EHU, 2012) da. Gaur egun, Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea arloko irakasle titularra da Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Donostia).  Ebaluazio bikaina jaso du Docentiaz programan. Liburu baten egilea eta, hiru libururen eta 20tik gora artikulu zientifikoren egilekidea da. Parte hartu du 6 ikerketa proiektutan eta enpresa edo/eta administrazioekin gauzatutako I+Gko 7 kontratutan, eta doktorego tesi baten zuzendarikide izan da. Herri Erakundeen Kudeaketa (HEREKU) izeneko graduondokoa zuzendu du (2002-2008). Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendariordea izan da (1997-2012). UPV/EHUn euskaraz irakasteko gaitasun proben batzordeko kide izan da (2002-2008). Practicum Sarea (REPPE): Practicumaren eta Kanpoko Praktiken Garapenerako Elkarteko presidentea da, eta elkarte horren Revista Practicum aldizkariko koeditorea. Tokiko Administraziorako Kostuen Kudeaketako Adituen Taldeko (GECAL) kidea da. Revista de Docencia Universitaria (REDU) aldizkariko orraztailea da. 2013az geroztik, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetarako zuzendaria izan da.