Jon Zarate Sesma

 

Jon Zarate Sesma (Lekeitio, 1979) Farmazian doktorea da (2007) eta Farmazia eta Elikagaien Zientziak saileko irakasle agregatua (2011). Arabako Campuseko Farmazia Fakultatean ematen ditu eskolak. Docentiaz programan ebaluazio positiboa dauka.  Ikerketa seiurteko bat dauka. Nazioarteko aitortza izan duen euskarazko doktorego tesi baten zuzendaria izan da. 20 ikerketa artikuluren eta hiru liburu kapituluren koegilea da eta UPV/EHUko NanoBioCel ikerketa taldeko kide gisa 20 ikerketa proiektutan hartu du parte. 2009tik aurrera batez ere terapia genikorako bektore ez-biralen ikerketa lerroan egiten du lan. 2011tik 2014ra Ekaia, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologiako euskarazko aldizkariko zuzendari izan zen. Euskarazko zientzia dibulgazioko hamar artikuluren egilea da. Era berean, irakaskuntzaren berrikuntzarako zenbait proiektutan hartu du parte, batean ikertzaile nagusia izan da eta 4 artikuluren koegilea irakaskuntzaren berrikuntzarako aldizkarietan. Giza Fisiologiaren irakaskuntzarako euskaraz idatzitako ikasliburu baten egilea da (Agote Saria 2010). 2014ko irailetik UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreordea da.