Empleabilidad

Laneratze joerak eta Unibertsitatearen eragina

Portada informe de empleabilidad 2016

Txosten honetan 2009 eta 2015 bitartean LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzua / Servicio Vasco de Empleo
erakundeak 40.000 egresaturi egindako inkesten azterketa zehatza egiten da. 2006 eta 2012 bitarteko
promozioetako egresatuak dira, titulua lortu eta hiru urtera egindakoa. Bestetik, UPV/EHUko ikasleen
borondatezko praktika programen exekuzio datuak aztertu ditugu, 2007/2008 ikasturtean hasi eta 2015/2016
ikasturtea bitartean. Programa horiek sustatu dituzten enpresa entitateak ere aztertu ditugu bakoitzaren
jarduera adar, lurralde, maila teknologiko eta abarri erreparatuz.
Azterketa honetatik, honako ondorio hauek nabarmenduko ditugu:
Lehena: 2008-2015 aldia azken urteotan ezagutu dugun nahasienetakoa izan da biztanleria aktiboaren
laneratzeari dagokionez oro har, eta unibertsitateko titulua duten pertsonen laneratzean bereziki. Langabezia
tasak bilakaera hazkorra izan du 2010 urteko promozioa bitartean (2013 urtea) azken urteotan ezagutu den
enplegu mailarik apalena izan zuena (%69,4) Egoera horretan ere, UPV/EHUko lizentziatu, diplomatu eta
graduondoko tituludun berriek, unibertsitateko formakuntzarik ez zuten gazteek baino enplegu tasa
handiagoak lortu dituzte adin tarte berean (15 puntuko aldea izateraino).
Azken urteotan enplegu tasak joera aldatu du eta hamar puntuko hazkundea izan du %79,2ra iritsita azken
promoziokoen artean (2012). Aktibitate tasak ere gora egin du azken promozioan, %95,6ra iritsi da.
Bigarren: Praktikaldiei dagokionez, datu gordinak erabat baikorrak dira. 2007/2008 ikasturtean hasitako serie
historikoak, orotara borondatezko 6.304 praktikaldi zituena, 2014/2015 ikasturtean 9.829 praktikaldirekin
amaitu zen.
Hazkunde hau praktikaldi programak orain arte ohikoak ez ziren unibertsitateko eremuetara hedatzetik
etorri da. Honela, hasieran praktikaldiak legez ezarritako titulazioei lotutakoa izatetik (Osasun eta Hezkuntza
arloko titulazioak funtsean) eta enpresa ehunarekin harreman handiko titulazio eta zentroen eginkizuna
izatetik (enpresa eta ingeniaritza arloko titulazioak), 2014/2015 ikasturtean UPV/EHUko ezagutza adar, ikasgu
eta titulazio guztietan eragitera iritsi zen. Praktikaldi programetan parte hartzen duten enpresa eta erakunde
kopuruari dagokionez, berriz, 6.800 izatera iritsi ziren. Halaber, egindako azterlanak erakutsi digu praktikaldiak
egin dituzten tituludunen laneratzea halakorik egin ez dutenena baino %3 handiagoa dela eta hiru hilabete
goizago gertatzen dela.
Praktikaldi programen datuak aztertuta, esan dezakegu tresna eraginkorra direla laneratzea hobetzeko. Ez
dira helburu bere horretan, baina badira unibertsitateko jarduera ekoizpen ehunera zein herri erakundeetara
hurbiltzeko baliabide eraginkor bat. Honek Ikasleak praktikotasunean trebatzeko eta trebetasun zein gaitasun
nahikoekin lan merkatuan sartzeko unibertsitatearen estrategiaren balioa agerian jartzen du.
Hirugarren: Honek guztiak UPV/EHUk laneratze arloan zenbait tresna eraginkor baduela esatera garamatza.
Badakigu ordea, ez direla aski hurrengo urtetan izango dugun inguru ekonomiko, sozial eta laboralari
erantzuteko. Horrekin jabetuta, UPV/EHUk estrategia honekin bat datorren proiektu bat abiarazi du,
ehualumni egitasmoa, bere baitan laneratzea hobetzeko helburu duten egitasmo zehatzak ere badituena.
Ehualumnik aurreikusitako ekintzen kaltetan gabe, UPV/EHUk eremu honetan lehentasunezko dituen
ekintzak nabarmendu nahi ditugu, honakoak, hain zuzen:

Praktikaldiak egin dituzten ikasleak kontratatzeko bideak jartzen abegikorrago izan diren sektore,
enpresa eta erakunddeetan praktikaldi programen indartzea.
UPV/EHUren praktikaldi egitasmoen inguruan ez dauden enpresa, sektore eta erakundeetara
hurbiltzea.
Egungo gradu eta graduondokoak formazio dualeko formatura egokitzeko aukera aztertzea, eta ahal
balitz, formazio eskaintza berri baten aldeko apustua, alternantziazko formazioaren parametroei jarraitzen
diena.
Lan mundura hurbiltzeko aukera izan dezaten, Unibertsitateko ikasleriari zuzendutako mentorizazio
egitasmoak garatzea ikasketak hasten dituztenetik.
Lan mundura hurbiltzeko aukera izan dezaten Trebakuntza Eskolaren heziketa osagarria, laneratzea
hobetzen duten zeharkako trebetasuna jasotzera bideratua dena.
Laugarren: UPV/EHU jabetzen da titulatuen laneratzean estrategikoa den ekintza hau ezin dela eraginkorra
izan isolatuta. Honetan gabiltzan eragile guztiok, publiko zein pribatu (botere publikoak, administrazio
publikoa, unibertsitatea, enpresari elkarteak eta eragile sozialak) gara adostasunez jardun behar dugunak.
Unibertsitatea da, zalantzarik gabe, ezagumenduan oinarritutako ekonomia baten zumeak sortzen eragile
inplikatuenetarikoa.
Egungo biztanleria aktiboa historiako kualifikatuena da eta belaunaldi gazteak dira horretan gailen herri
honetako egitura publikoen ahaleginari esker. Aurrean dugu ezagumenduaren erabilera handiagoa egin eta
balio erantsi handiagoko jardueretara bideratzeko aukera. Lankidetza eta adostasuna beharko dira honetan
dihardugun eragile guztion aldetik, eta horrela bada, UPV/EHU beti hor izango da.

Inkestak