Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea

Jon Zarate Sesma - Curriculum vitae

 

Harremanetarako

Idazkaria:

Leire Iriondo  

Kokapena:

Errektoretza

Posta helbidea:

Sarriena, z/g  48940 Leioa (Bizkaia) 

 

Eskuduntzak

 Euskararen arloko errektoreordeak Unibertsitateko Estatutuetako 115., 117. eta 118. artikuluetan zehaztutako eginkizunak beteko ditu. Horiez gain, euskararen jakite maila egiaztatzearekin zerikusia duten eskumenak ditu eskuordetuta Euskararen arloko errektoreordeak.

Etengabeko prestakuntza:

  • Unibertsitateko aditu (gradua) eta espezialistaren (graduondokoa) berezko tituluen eta etengabeko prestakuntzarako bestelako ikastaroen irakaskuntza eta ikasketa planak baimentzea.
  • Gorago aipatutako ikasketei buruzko informazio akademikoa.
  • Gorago aipatutako ikasketetako ikasleen sarrera eta onarpena.
  • Gorako aipatutako ikasketen matrikula, ebaluazioa eta baliozkotzea.
  • Gorago aipatutako ikasketekin lotutako esku-hartze guztiak edo ikasketa horien ondorioz eragindakoak, erakunde edo administrazioaren aurrean egin beharrekoak edo interesatuek eskatutakoak, betiere, arautegietan jasota badaude.