Garapen Zientifikoaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea

Arturo Muga Villate - Curriculum vitae

 

Harremanetarako

Idazkaria:

Ana Rosa Ruiz             

Kokapena:

Errektoretza eraikina

Posta helbidea:

Sarriena, z/g  48940-Leioa (Bizkaia) 

 

Eskuduntzak

Garapen Zientifikoa

  •  Nazioarteko Bikaintasun Campusa eta Mugaz Gaindiko Euroeskualdeko Campusa hedatzeko ekintzen koordinazioa.
  •  EHU, ehuTALDEA egituratzeko politika.
  • Lankidetza publiko pribatua, erakunde katedrak, unitate mistoak eta unibertsitate-gizarte ikasgelak sortu eta ebaluatzea, bai eta unibertsitate-enpresa ekimenak eta garapenerako lankidetza publiko pribatua sustatu eta, hala dagokionean, sortu ere.
  •  Unibertsitatearen ordezkaritza, UPV/EHU kide duten erakundeen gobernu organoetan (bereziki ZTBES), beste errektoreordetza batzuei legokiekeen ordezkaritza espezifikoa ezertan ukitu gabe.
  • UPV/EHUko Zientzia Parkea hedatzeko ekintzen koordinazioa.
  • Hitzarmen eta akordioen sinatzea, bere eskumeneko gaietan erakunde publiko eta pribatuekin ikerkuntza, transferentzia eta berrikuntza sustatzearren, ikerkuntzaren arloan eskumenik duen errektoreordetzarekiko koordinazioan.
  • Informazio estatistikoaren koordinazioa.
  • UPV/EHUk nazioartean duen kokapenaren aztertzea, jarraipena eta prospekzioak egitea.

Transferentzia

  •  Ordezkaritza eta lankidetzarako harremanak, erakunde publiko eta pribatuekin ikerkuntza, transferentzia eta berrikuntza sustatzeko, beste errektoreordetza batzuei legokiekeen eskumena ezertan ukitu gabe.
  • Ikerketan sortutako jakintza transferitzea, sustatzea eta merkaturatzea, horretarako behar diren kontratuak sinatzea eta negozioak ezartzea.
  •  Estatutuetako 97. artikuluak eragindako kontratuak sinatu eta gainbegiratzea, egoki denean.
  • Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoa eta transferentzia gestionatzeko entitateak, unibertsitateak parte hartzen duenetan.
  • Ikerkuntzaren ondoriozko jabetza intelektual edo industrialaren eskubideen izenemate edo erregistroa baimendu eta eskatzea.
  • Ekimen jarduerak diseinatzea, koordinatzea eta garatzea, enpresa ekimenak eta unibertsitatetik enpresak sortzea. Babesa eta mezenasgoa.
  • Ikerkuntzaren zabalkundea eta dibulgazioa.