GAUR EGUNGO EGOERAREN DIAGNOSTIKOA

Gogoeta estrategikoaren abiapuntua 2017an eginiko UPV/EHUren egoeraren azterketa izan da. UPV/EHUren diagnostikoa egiteko AMIA analisia erabili da. Analisi mota horren helburua unibertsitateari bere faktore estrategiko kritikoak bilatzen laguntzea da, eta, haiek identifikatu ondoren, indarguneak sendotu, ahuleziak minimizatu, abantailei etekina atera, eta mehatxuak murriztu nahi dira.