Gizarte Erantzukizuna

GIZARTE ERANTZUKIZUNEKO MEMORIA
Duela hogei urte baino gehiagotik, unibertsitateek garapen jasangarriarekin lotutako konpromisoak hartu dituzte. Alde horretatik, UPV/EHUk bat egiten du UNESCOrekin (XXI. Mendeko Goi Mailako Hezkuntzari buruzko Mundu Adierazpena -1998 -) honako honetan: hezkuntza da garapen jasangarria lortzeko aldaketak eragin ditzakeen tresnarik sendoenetako bat.
Horren erakusgarri, Espainiako estatuan UPV/EHU aitzindari izan zen gizarte erantzukizuna ardatz izango zuen errektoreordetza bat sortzen. Errektoreordetza horrek garapen jasangarriaren inguruko politikak sustatzen ditu, eta politika horiek unibertsitateko errektoreordetza eta egitura guztiek jartzen dituzte praktikan.
MEMORIA honen bidez Gizarte Erantzukizuneko Zuzendaritzak egindako politika eta jardueren berri ematen da eta horiek, aurtengo ikasturtean, honako atal hauetan sailkatu dira:
1. Kudeaketa jasangarria
2. Hezkuntza curriculuma
3. Garapenerako Lankidetza Bulegoaren jarduerak
4. Jarduera solidarioak eta gizarte erakundeak