CV-Laura-Vozmediano-Sanz

Laura Vozmediano Sanz

Curriculum vitae

Laura Vozmediano Sanz (Irún, 1979), Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) Psikologian lizentziaduna (UPV/EHU, 2003) eta doktorea (UPV/EHU, 2010) da. Gizarte Psikologia arloko irakasle agregatua Psikologia Fakultatean (Donostia), bere ikerketa-ildoak Ingurumen Psikologian eta Ingurumen Kriminologian kokatzen dira, eta 30 artikulu zientifiko baino gehiagoren eta hiru liburuen egilekidea, JCRn indexatutako aldizkarietan errebisorea ere bada. CRIM-AP ikerketa-talde finkatuko kidea, 21 ikerketa-proiektutan eta enpresekin eta/edo administrazioekin gauzatutako I+Gko 7 kontratutan parte hartu du, horietako bitan ikertzaile nagusia izan da. Hiru doktorego tesien zuzendarikide izan da, horietako bi nazioartekoak. Irakaskuntza-metodologia aktiboei buruzko ERAGIN prestakuntza-programan parte hartu zuen, ebaluazio bikaina jaso du Docentiaz programan eta IKD irakasle talde egituratu baten kide da. Hiru kongresuren batzorde antolatzailean parte hartu du eta Sociedad Española de Investigación Criminológica-ko zuzendaritza-batzordeko kide izan da (2015-2018). Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Graduko Ikasketa eta Kalitate dekanordea izan da.