Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea

Txelo Ruiz - Curriculum vitae

 

Harremanetarako

Idazkaria:

Arantxa Eraso            

Kokapena:

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza. Julianategi.

Posta Helbidea:

Arriola, 2  20018-Donostia-San Sebastián

 

Eskuduntzak

Ikasleak

  • Unibertsitatera sartzeko informazioa unibertsitatera etorriko diren ikasleei. UPV/EHUri buruzko informazioa eta horren zabalkundea; ikasleak erakartzea; ikasleei laguntza eta informazioa ematea matrikula egiteko fasean.
  • Unibertsitatean dauden ikasleei laguntza ematea (ikastaroak, bekak, jarduerak...).
  • Premia bereziak dituzten ikasleen ikasketa premiez arduratzea eta erantzuna ematea.
  • Unibertsitateko kideei laguntza psikologikoa ematea Psikologia Aplikatua Zerbitzuaren bidez.
  • Lehengo ikasleen elkarteekiko harremanak (ehualumni): kanpo alderako jarduerak sustatzea eta difusioa.
  • Ikasleen kontseiluek sustatutako jarduerak antolatzeko eta egiteko laguntza ematea.
  • UPV/EHUko ikasleen elkarteekin harremanetan izatea.
  • UPV/EHUko gobernu organoetan ikasleek duten partaidetzaren jarraipena egitea.
  • Ezgaitasunak dituzten unibertsitateko kideei laguntza ematea eta haien eskakizunei erantzutea.

Enplegagarritasuna

  •  Lan mundura sartzeko ikasleei prestakuntza ematea, bai eta lan mundurako trantsizio aldian informazioa eta orientabidea ematea, campuska eta politika orokorrari jarraituz.
  • Curriculumaren barruko eta kanpoko kanpo praktiken gestioa.