CV-Inmaculada-Arostegui-Madariaga

Inmaculada Arostegui Madariaga

Curriculum vitae

Inmaculada Arostegui Madariaga (Fika, 1966) Matematika Zientzietan lizentziatua eta doktorea UPV/EHUn, eta Bioestatistikan Osasun Zientzietako masterra egindakoa Johns HopkinsUniversityn. Gaur egun Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboa arloko irakasle osoa da Zientzia eta Teknologia Fakultatean, baita Galdakao-Usansolo Unibertsitate Ospitaleko aholkularia eta Basque Center for Applied Mathematicseko ikertzaile kolaboratzailea. Bioestatistikan ikertzen du, eta bereziki osasun zerbitzuetako ikerkuntzan du interesa. Ikerkuntzako hiru seiurteko eta transferentziako bat dauzka, argitalpen zientifikoak 75 baino gehiago eta 2000 aipamenetik gora. Hainbat ikerketa proiektu, sare, talde eta enpresekin kontratutan parte hartu du, horietako askotan ikertzaile nagusia izanik; baita ere kongresuetan eta nazioarteko jardueren antolakuntzan eskarmentua du. Bere irakaskuntza Estatistika eta Osasun Publikoa arloetan zentratzen da, Docentiaz programan bi ebaluazio positibo izan ditu, azkenekoa bikaina eta bost doktoretza tesi zuzendu ditu. UPV/EHUko Gizakiekin lotutako Ikerketetarako Etika Batzordeko kidea izan da (2019-2020). Sociedad Española de Bioestadística (Spanish Regionof the International Biometric Society) elkarteko kidea da, presidentea izan delarik (2016-2017), eta Sociedad de Estadística e Investigación Operativa elkartearen Kontseilu Betearazlekoan parte hartzen du (2019-). Zientziaren dibulgazioarekin lotutako jardueretan modu aktiboan parte hartzen du, batez ere, Estatistika eta haren aplikazioak gizartera hurbiltzeko egiten diren horietan.