Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordea

Marta Barandiaran Landin - Curriculum vitae

 

Harremanetarako

Idazkaria:

Arantxa Muñoz            

Kokapena:

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza. Julianategi.

Posta helbidea:

Arriola, 2  20018- Donostia-San Sebastián 

 

Eskuduntzak

Koordinazioa:

  • Arloen arteko proiektuak koordinatzea.
  •  Unibertsitatearen planifikazio estrategikoa.
  • Barne kontrolerako zerbitzuaren jarduera koordinatu eta jarraipena.
  • Ekonomia eta finantza arloko politika koordinatzea.
  • UPV/EHUren jarduera ekonomikoen nondik norako orokorrak zehaztea, Gobernu Kontseiluan jasotakoari jarraiki.
  • Errektorearen ordezkari izatea unibertsitate barruko organoetan, ekonomia arloari dagokionean.
  • Unibertsitatearen barne eta kanpoko komunikazioaren gestioa eta informazio eskariak eta kontsulta guztiak erantzutea.
  • Unibertsitatearen irudi korporatiboa kanpoan zabaltzera zuzendutako jarduerak.

 Nazioarteko harremanak:

  • Atzerriko, eta batez ere Akitaniako eta iberoamerikar eremuko, beste unibertsitate edo erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko jarduerak.
  • Ikasleak, irakasle eta ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak atzerriko beste erakunde batzuetakoekin trukatzeko jarduerak gestionatzea eta sustatzea.
  • Mugikortasun programen gestioa.
  • Irakaskuntza, ikerketa, antolaketa edo finantzen arloan nazioartean dauden programen berri ematea errektoreordetzei, programa horiek UPV/EHUrako interesgarriak direnean; bai eta, egoki izanez gero, programa horien jarraipena egitea ere.
  •  Erakunde publiko eta pribatuekin lankidetza jarduerak, atzerritarrentzako euskara eta gaztelania ikastaroen arloan, zein unibertsitatean ofizialak ez diren beste hizkuntza batzuen arloan; hori guztia beste errektoreordetza batzuei berez dagozkien arloei kalterik egin gabe.
  •  Atzerritik datozen ikasleei harrera egitea.
  • Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak nazioarteko foroetan duen presentzia eta nazioarteko bere ikusgarritasun eta proiekzioa sustatzeko beharko liratekeen ekintzen inguruko beste edozein eginkizun.
  • Eleaniztasuna
  • Hizkuntza ez ofizialak sartzea ikasketa eskaintzan.
  • Irakasleen egiaztagiriak hizkuntza ez ofizialetan emateko eskolak.
  • Hizkuntza ez ofizialetan emaniko hitzaldiak eta ikastaroak sustatzea.