KUDEAKETA TXOSTENA

1. IKASTEKO UNIBERTSITATEA

1.1. DAGOENEKO ESKAINTZEN DIREN TITULUAK HOBETZEA ETA TITULU BERRITZAILEAK ETA ERAKARGARRIAK SORTZEA, GIZARTEKO ERAGILEEN ETA IKASLEEN PARTAIDETZAREKIN.

1.1.1. UPV/EHUko ikastegi guztiek Ehundu-Aurreratua programan hartutako konpromisoak babestea graduetako curriculumen hobekuntza eta erakunde akreditazioa bultzatzeko.

• Ikastegi bakoitzaren Ehundu-Aurreratua adierazleak berrikusi eta konpromiso guztiak aztertu dira. Berrantolatutako 7 ikastegiei, ikerketa adierazleei buruzko informazioa bidali zitzaien, ekintzak zehatz zitzaten 2018ko abenduan egin behar diren lehen kudeaketa txostenei begira.

• Berrantolatutako 7 ikastegietatik 5en Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemen Gidaliburuak egin eta Unibasq agentziara bidali dira, beren Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemen (KBBS) diseinuaren ziurtagiria lortzeko AUDIT programaren bidez.

• Abian jarri dugu UPV/EHUko ikastegien erakunde akreditazio prozesua, unibertsitateko lau ikastegiren eta atxikitako beste baten akreditazioa eskatuta 2018ko uztailean.

1.1.2. Egungo prestakuntza eskaintza euskal gizartearen premietara egokitu dadila sustatzea, titulu berriak eta erakargarriak sortuta.

• Aldatu egin da Enpresen Kudeaketa eta Marketineko Gradua, Bilboko Merkataritza, Industria eta Itsasketa Ganberaren Unibertsitate Eskolak (UPV/EHUri atxikitako ikastegia) eskaintzen duena.

• Datuen Zientzia eta Ingeniaritzako gradu berri baten proposamena lantzen ari da, Informatika Fakultatean.

• EACEA agentziak (Education Audiovisual and Culture Executive Agency) ondoren aipatzen diren Europako programa proposamen finantzatuak hautatu ditu Erasmus+ (1. ekintza - Erasmus Mundus Joint Master Degrees) deialdian. UPV/EHU unibertsitate koordinatzaile edo parte hartzaile gisa aurkeztu da proposamen horietan:

– Erasmus Mundus Master in Renewable Energy in the Marine Environment (REM). UPV/EHU koordinatzailea da, eta unibertsitate parte hartzaileak dira: University of Strathclyde (Erresuma Batua), Norwegian University of Science (Norvegia) eta Technology y Université de Nantes (Frantzia).

– Erasmus Mundus Master on Innovative Microwave Electronics and Optics (EMMIMEO). UPV/EHU unibertsitate parte hartzailea da, honako hauekin batera: Université de Limoges (Frantzia), koordinatzailea, Aston University (Erresuma Batua), Università degli Studi di Brescia (Italia) eta Universidad de Cluj-Napoca (Errumania).

– Materials for Energy Storage and Conversion (MESC). UPV/EHU unibertsitate parte hartzailea da, honako hauekin batera: Université de Picardie Jules Verne (Amiens-Frantzia), koordinatzailea, Université Toulouse Paul Sabatier (Frantzia), Aix-Marseille Université (Frantzia), Warsaw University of Technology (Polonia) eta Univerza v Ljubljani (Eslovenia).

Izapideak egin dira master hauek martxan jartzeko 2018/2019 ikasturtean:

– Erasmus Mundus Master in Renewable Energy in the Marine Environment (REM).

– Fabrikazio Digitala Unibertsitate Masterra / Master in Digital Manufacturing (Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskola - IMH).

– Proiektuen Zuzendaritza Unibertsitate Masterra, amortizatu egin duena Euro MPM - Proiektuen Zuzendaritza Europar Unibertsitate Masterra.

– Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea Unibertsitate Masterra, UPV/EHUk eta Valladolideko Unibertsitateak (koordinatzailea) batera antolatua. Amortizatu egin du bi unibertsitate horiek eta Nantesekoak antolatutako izen bereko masterra.

– Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea Unibertsitate Masterra, UPV/EHUk eta Leongo Unibertsitateak (koordinatzailea) batera antolatua. Amortizatu egin du bi unibertsitate horiek eta Bragançako Institutu Politeknikoak antolatutako izen bereko masterra.

• Izapidetu egin da Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak Unibertsitate Masterraren aldaketa, modalitate semipresentziala ezartzeko 2018/2019 ikasturtean.

• Izapidetu egin da Neurozientzia Kognitiboa/Cognitive Neuroscience doktorego programaren ezarpena. 2018-2019 ikasturtean ezarri nahi da, Basque Center on Cognition, Brain and Language zentroarekin elkarlanean.

• Izapidetu egin dira ondoko unibertsitateetako doktoregaiek gure unibertsitatean egonaldi laburrak egiteko 10 akordio: University of Strasbourg (UNISTRA) (Frantzia), Universidad de Antioquía (Kolonbia), University of Shanghai (Txina), Institut National de la Recherche Agronomique (Frantzia), Université du Québec en Outaouais (Kanada), Oregon Health and Science University (AEB), Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea (Frantzia), Università degli Studi di Trento (Italia) eta Universidad de Monterrey (Mexiko).

1.1.3 Ikastegi eta/edo titulazioen arteko lankidetza sustatzea, gradu bikoitzak garatzeko.

• Onartu egin da Ingeniaritza Mekanikoko eta Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako gradu bikoitza, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan 2018/2019 ikasturtean eskaintzen hasi dena.

• Gradu bikoitz hauen diseinua hasi da:

– Ingeniaritza Mekanikoko eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bikoitza; Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako eta Kudeaketaren eta Informazio Sistemen – Informatikaren Ingeniaritzako gradu bikoitza; eta Farmaziako eta Giza Nutrizioko eta Dietetikako gradu bikoitza Arabako Campusean.

– Lan Harreman eta Giza Baliabideetako eta Negozio Kudeaketako gradu bikoitza; eta Ekonomiako eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bikoitza (ingelesez), Bizkaiko Campusean.

1.1.4. On-line irakaskuntza izango duten taldeak modu esperimentalean ezartzeari ekitea, hezkuntzaren arloko irakasgaiekin hasita.

• Ikasgelaz kanpoko irakaskuntzarako eGelaX (Open edX) plataforma esperimentala instalatu da (SPOC eta MOOC motak), laguntza teknikoa ematen diona on-line prestakuntzari.

• eCampus zerbitzuak on-line irakaskuntza estrategiei buruzko eskaintza bat diseinatu du irakasleentzat.

1.2. GRADUONDOKO ESKAINTZA ESKARI ETA INTERES HANDIAGOKO ARLOETARA BIDERATZEN LAGUNTZEA.

1.2.1. Graduondoko Ikasketen Plan Estrategikoaren hiru ardatzak ezartzea: ikerketa-prestakuntza, lurraldearekiko lotura, eta nazioartekotzea.

• Esperientzia pilotu modura, prozedura bat sortu dugu masterren adierazleen bilketa sistematizatzeko, Graduondoko Ikasketen Plan Estrategikoarekin bat etorrita. UISIko datuak sartu ditugu, eta pixkanaka beste adierazle batzuk gehituz joango gara, aukera emango digutenak zehaztasun handiagoz jakiteko zertan den masterren egoera.

• Berraztertu egin dira Graduondoko Ikasketen Plan Estrategikoaren helburu eta ekintza batzuk, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 274/2017 Dekretuarekin lerrokatzeko.

1.2.2. Egin beharreko izapideak egitea UEU (Udako Euskal Unibertsitatea) UPV/EHUko ikastegi atxiki izan dadin eta “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza” masterra eskain dezan modalitate ezpresentzialean eta euskaraz.

• GOI.EUS ikastegi atxikia sortzeko lanetan ari gara, “urrutiko” modalitatean eskaintzeko, euskaraz eta ingelesez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Irakasleen Prestakuntzaren Unibertsitate Masterreko zenbait espezialitate: “Hizkuntza eta Literatura”, “Natura Zientziak eta Matematika” eta “Giza Zientziak eta Gizarte Zientziak”.

1.3. INGURUKO PREMIEI ERANTZUNGO DIEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA ESKAINTZA SUSTATZEA.

1.3.1. Etengabeko prestakuntzako politika espezifikoa diseinatzea, gizarteko erakundeekin eta enpresekin lankidetzan.

• Elkarlana indartu dugu RUEPEP sarearekin (Graduondoko Ikasketen eta Hezkuntza Iraunkorraren Unibertsitate Sarea - Red Universitaria de Estudios de Postgrado y Educación Permanente), berezko tituluen eraginkortasuna estatu mailan ebaluatzeko proiektu baten bidez.

• Datozen urteetarako lerro estrategikoak diseinatu eta berezko ikasketen arautegia aldatu da.

• Ekintza berriak jarri dira martxan lerro estrategikoekin eta arautegi berriarekin bat etorrita:

– Arlo akademikoko ekintzak: titulu formatu berriak eskaini, modulu egiturak sortu eta ikasleen gogobetetze inkestak egin dira.

– Kontrol ekonomikoko neurriak: berezko tituluen memoria ekonomikoen kudeaketa ezarri da GAURen.

– Berezko tituluei buruzko informazio liburuxka bat sortu eta EAEko ekonomia eta gizarte agente nagusien artean banatu dugu.

1.3.2. Euskadi-Akitania ardatzeko beste unibertsitate batzuekin aliantzak ezartzea, etengabeko prestakuntza eskaintza partekatua garatzeko.

• Informazioa trukatu dugu Université Bordeaux Montaignerekin etengabeko prestakuntzak bi unibertsitateetan duen egoerari buruz, titulu bikoitzak sortzen hasteko.

1.3.3. Esperientzia Gelen gizarte eta hezkuntza eskaintza sendotzea.

• 706 ikasle matrikulatu dira hiru campusetan eskaintzen den Giza Zientziak titulazioan (% 63 emakumeak eta % 37 gizonak).

• Helduentzako Unibertsitate Ikastaroak (HUI) eta Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaro Osagarriak antolatu ditugu hiru campusetan, Giza Zientziak titulazioan eskaini ez ziren hautazko irakasgaiekin eta beste gradu  atzuetako irakaskuntza arautuko planetako irakasgaiekin. Guztira, 370 lagun matrikulatu dira (% 55 emakumeak eta % 45 gizonak).

• Irakasgaien irakaskuntza planak osatzeko eta testuinguruan kokatzeko helburuarekin, hainbat jarduera programatu ditugu hiru campusetan. Ekintza horiek hobetu egin dute Esperientzia Geletan eskaintzen den prestakuntza, eta handitu ikasleen motibazioa.

• Elkarlanean aritu gara Arabako Campuseko Esperientzia Geletako Ikasleen eta Ikasle Ohien Elkartearekin (ACAEXA/AEIKE), eta jarduerak antolatu ditugu batera elkarteko bazkideentzat eta Esperientzia Geletako egungo ikasleentzat. Esperientzia Geletako jarduerak Gasteizko Udaleko adinekoen gizarte eta kultura zentroetara zabaldu ditugu, baita Arabako Foru Aldundiaren Hirugarren Adinekoentzako Geletara ere.

• Bizkaiko Campusean, hautazko irakasgaien eskaintza dibertsifikatu da Giza Zientziak Unibertsitate Tituluan, jakintza adarrak zabalduz. Irakasle lanetan hasi dira Esperientzia Geletako hiru ikasle ikastaro osagarrietan, beste urrats bat dena gelen proiektuaren helburu sozio-hezitzailean, eta egonkortu egin da Esperientzia Gelen lehen ikasturtera sartzeko publikoari irekitako zozketa digitalaren prozedura.

1.4. SORMENA BULTZATZEN DUTEN IKASKUNTZA EGOERA BERRIEN GARAPENA SUSTATZEA.

1.4.1. Prestakuntza programetan diziplinartekotasuna sustatzea, eta eredu ireki eta malguagoak eskaintzea, ikasleen curriculum interesei erantzun ahal izateko.

• UIPP ikastaro bat eman da (“Egoera profesionaletan oinarritutako diziplinarteko GRAL eta proiektuak ABP metodologiaz”), non hainbat ikastegi eta titulaziotako 13 irakaslek parte hartu duten (% 69 emakumeak eta % 31 gizonak), gai izan direnak horiek guztiak barne hartuko lituzketen gradu amaierako lan proposamenak lantzeko.

• Zuzenbide Ocean Plataforma egitasmoak, bigarren urtez jarraian, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko 4. mailako 6 ikasle elkartu ditu Bordeleko Unibertsitateko beste 6 ikaslerekin (% 67 emakumeak eta % 33 gizonak). Gradu amaierako bi lan egin dira, eta Street Law ekintzak Zarautz eta Hendaiako hondartzetan.

• Ingurune digitalak jarri dira ikasturte, modulu edo graduen koordinatzaileen esku: Mailako Gela Birtualak eta Graduko Gela Birtualak. Gaur egun, garapen fasean daude Masterreko Gela Birtualak eta Doktoregoko Gela Birtualak.

• BBC (BlackBoard Colaborate) tutoretza birtualen sistema sartu dugu gela birtualetan.

• eGelaRec1 sistema ezarri da Bilboko Ingeniaritza Eskolan, eta eGelaRec2 sistema Zientzia eta Teknologia Fakultatean, arretarik gabeko aurrez aurreko saioak grabatu eta transmititzeko. Gaur egun, beste ikastegi  batzuetara zabaltzeko lanetan ari gara.

1.5. GRADUKO ETA GRADUONDOKO IKASLEEN ARTEAN ERAGIN HANDIKO IKASKUNTZEN AUKERAK AREAGOTZEA.

1.5.1. Gaitasun zientifiko eta profesionalen garapena bermatuko duten ikaskuntza metodologia aktiboen erabilera finkatzea.

• Hiru campusetan, eta Eibarko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolan nahiz Elkano-Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, “Metodologia aktiboen aplikazioari buruzko MetAk” izeneko tailerra eman da (% 56 emakumeak eta % 46 gizonak).

• “Eginklik: metodologia aktiboak teknologiaren laguntzaz” izeneko tailerra eman da MetAk tailerraren jarraipen gisa, IKTek materialen sorkuntzan eta metodologia aktiboak talde handiagoetan inplementatzeko orduan izan dezaketen eginkizunean sakonduz. Lehen edizio honetan, 21 irakaslek jaso dute prestakuntza (% 71 emakumeak eta % 29 gizonak).

• Irakaskuntza semipresentzial eta ez-presentzialerako IKT baliabideen gordailuan argitaratu behar diren edukien plangintza egin da. eCampus webgunean (www.ehu.eus/ecampus) eskura daiteke.

1.5.2. Kualifikazio handiko praktikak bultzatzea, praktika horiek erakundeetan,enpresetan edo UPV/EHUren beraren zerbitzu espezializatuetan egiteko.

• Praktiketarako 11.845 plaza adjudikatu dira (% 65 emakumeak eta % 35 gizonak): 7.037 curriculum praktika (% 74 emakumeak eta % 26 gizonak), 2.072 enpresa eta erakundetan egin direnak, eta 4.808 curriculumez  kanpoko borondatezko praktika (% 52 emakumeak eta % 48 gizonak), 2.491 enpresa eta erakundetan egin direnak. 2.758k ekarpen ekonomikoa jaso dute.

1.5.3. GRALak, MALak eta doktorego tesiak inguruko erakunde eta enpresekin lankidetzan egin daitezela sustatzea.

• 199 gradu amaierako lan egin dira, 153 enpresatan.

• 61 hitzarmen sinatu ditugu hainbat erakunderekin master amaierako lanak egiteko, eta 5 hitzarmen, doktorego tesiak egiteko.

1.6. KALITATEZKO IKASKUNTZARI LAGUNGARRI IZANGO ZAIZKION BERRIKUNTZA ESPERIENTZIAK GARATZEA.

1.6.1. Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen deialdiaren barruan ikasleentzako modalitate espezifiko bat irekitzea, metodologia berriak probatzeko.

• 2018ko martxoaz geroztik, 44 ikasle (% 57 emakumeak eta % 43 gizonak) lanean ari dira 12 hezkuntza berrikuntzarako proiektutan, 2018/2019 deialdiko diru laguntzekin.

1.6.2. EHUPortfolio elektronikoa ezartzea, ikasleek, nahi izanez gero, aukera izan dezaten euren prestakuntza ibilbideak erregistratu eta ikusarazteko. eGelaPortfolio ikaslearen portfolio elektronikoaren instalazio teknikoa egin da, eta martxan dago haren curriculum txertaketa Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Gipuzkoako Atalak eskaintzen duen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren ibilbide dualean.

1.7. ENPLEGAGARRITASUNARI LOTUTAKO ZEHARKAKO GAITASUNEN GARAPENA SUSTATZEA GRADUETAN ETA GRADUONDOKOETAN.

1.7.1. UPV/EHUko ikasle guztientzako zeharkako gaitasunen katalogoa zehaztea.

• Martxan jarri dugu UPV/EHUko zeharkako gaitasunen katalogoa sortzeko prozesua, hezkuntzan adituak diren 5 pertsonen laguntzaz (% 80 emakumeak eta % 20 gizonak) eta lankidetzan oinarritutako metodologia baten bidez (focus-group), non graduko tituluen 61 koordinatzailek parte hartu duten (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak). Halaber, masterretako 22 ordezkarirekin ere lan egin dugu (% 64 emakumeak eta % 36 gizonak).

1.7.2. Ikasleen eskura jartzea euren premietara egokitutako prestakuntza osagarria, aurrez aurrekoa edo on-linekoa (teknologia berriak, testu profesionalen idazketa, artikulu zientifikoen idazketa, bizitza profesionalera iragatea, ahozko komunikazioa, lan elkarrizketak, hizkuntza gaitasunak, etab.).

• Jasangarritasunari buruzko bi on-line ikastaro sortu dira: “Bat egin nahi duzu jasangarritasunaren erronkarekin?” eta “Garapenerako Unibertsitate Lankidetza”, 37.5 ordukoak (1.5 ECTS), euskaraz eta gaztelaniaz.

1.7.3. Ikasleen parte hartzea bultzatzea zeharkako gaitasunak eskuratzea bultzatuko duten jardueretan.

• 26 ikastaro eman dira hiru campusetan ikasleek eskuratu behar dituzten zeharkako gaitasunei buruz. 724 ikaslek parte hartu dute (% 61 emakumeak eta % 39 gizonak). Hainbat gairi buruzkoak izan dira: komunikazio trebetasunak, autolidergoa, talentu kreatiboaren entrenamendua eta trebetasun bigunen (Soft Skills) garapena antolakuntzetan. Azken ikastaro hori izan da Eusko Jaurlaritzak hezkuntza mundutik lan mundura igarotzeko ematen dituen beken onuradunentzat; guztira, 450 pertsona (% 59 emakumeak eta % 41 gizonak).

1.8. UNIBERTSITATE OSOAN EKIMENAREN KULTURA SORTZEA.

1.8.1. Prestakuntza duala (txandakako formazioa) ezartzea graduetan eta graduondokoetan, (Gasteizko Ingeniaritza Eskolako) Automobilgintzaren Ingeniaritzako gradutik eta (Ekonomia eta Enpresa Fakultateko) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradutik hasita, ikasleen prestakuntza praktikoa hobetzeko eta haien enpleguratzea errazteko.

• Unibasq agentziaren prestakuntza dualaren aitortza jaso dute: Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren Automozio Ingeniaritzako Graduak; Gipuzkoako IMH Ingeniaritza Dualeko Unibertsitate Eskolaren Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritzako Graduak; Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Gipuzkoako Atalak eskaintzen duen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduko ibilbide batek; Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatearen Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduko ibilbide batek, 2018/2019 ikasturtean hasi dena eskaintzen; Sistema Txertatuen Ingeniaritza Unibertsitate Masterrak, Multimedia Kazetaritza Unibertsitate Masterrak eta Fabrikazio Digitala/Digital Manufacturing Unibertsitate Masterrak (Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolan eskaintzen hasiko dena).

• Prestakuntza dualeko ibilbide bat onartu da Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultateak eskaintzen duen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduan. Unibasq ebaluatzen ari da.

1.8.2. Ikasleen eta IRIen artean ezagutzera ematea UPV/EHUk ekintzailetzaren arloan eskaintzen dituen zerbitzuak.

• Kultura ekintzailea bultzatzeko jarduerak egin ditugu hiru campusetan. 2.699 lagunek parte hartu dute (% 47 emakumeak eta % 53 gizonak).

1.8.3. Ekintzailetza sustatzeko sariak eta ekimenak bultzatzea hiru campusetan.

• Ekintzailetza sustatzeko lehiaketak eta sariak antolatu ditugu. 1.510 pertsonak parte hartu dute (% 48 emakumeak eta % 52 gizonak).

• 45 ekintzailetza proiektu adjudikatu dira Eusko Jaurlaritzarekiko hitzarmen bidez finantzatzen diren ekintzaile gazteen beken deialdiaren barnean (% 29 emakumeak eta % 71 gizonak). 117 proiektu aurkeztu dira deialdira.

1.8.4. Egun dauden junior enpresak mantentzea eta era horretako proiektu berriak sustatzea.

• Indartu egin ditugu Leioan, Portugaleten, Bilbon eta Donostian kokatuta dauden 8 junior enpresak, eta beste 2 sortu dira: WALDEN eta HEXAGIN, informazioaren gizartearen eta nekazaritzako elikagaien sektoreetan, hurrenez hurren.

1.9. TITULUDUNEN LANERATZEA SUSTATZEA.

1.9.1. Enplegu guneen jarduera babestea eta optimizatzea.

• Enplegu guneek UPV/EHUko 1.068 ikasleri lagundu diete (% 57 emakumeak eta % 43 gizonak), eta banakako 847 orientazio eskaini dituzte (% 59 emakumeak eta % 41, gizonak).

• Nabarmentzekoa da kudeatu diren enplegu eskaintzen kopurua (989 eskaintza), eta bete egin dira Lanbideren eta UPV/EHUren arteko hitzarmenak ezartzen dituen adierazle guztiak.

• Enplegu guneei buruzko informazioa zabaldu dugu eta informazio hitzaldiak egin dira hiru campusetan.

• Lehen enplegua lortzeko ikastaroak eta jarduerak antolatu ditugu, eta unibertsitate tituludunen enplegagarritasunarekin zerikusia duten foroetan parte hartu dugu.

• EPEZ XII programaren bidez, Erasmus+ Internship Graduates programaren barnean, 36 lagunek (% 78 emakumeak eta % 22 gizonak) praktikak egin dituzte Erresuma Batua, Italia, Portugal, Txekiar Errepublika, Austria eta Poloniako enpresetan.

• Erasmus+ Ikasle Praktikak 2017 programaren bidez, Erasmus+ Internship programaren barnean, 46 lagunek (% 54 emakumeak eta % 46 gizonak) praktikak egin dituzte Alemania, Belgika, Eslovakia, Frantzia, Grezia, Herbehereak, Italia, Luxenburgo, Mazedonia, Malta, Norvegia, Polonia, Erresuma Batua, Portugal, Txekiar Errepublika, Errumania eta Suediako erakunde eta enpresetan.

• Santander-CRUE-CEPYME beken programaren 2017/2018 deialdia kudeatu dugu: 58 lagunek (% 64 emakumeak eta % 36 gizonak) praktikak egin dituzte EAEko enpresetan.

1.9.2. UPV/EHUn praktiken unitate bat sortzea, ikastegiei laguntzeko kanpoko praktikak kudeatzen (curriculumekoak nahiz curriculumaz kanpokoak).

• UPV/EHUren Kanpoko Praktiken Arautegi berriaren proposamena landu dugu, Praktiken eta Enplegagarritasunaren Zuzendaritzaren eta Akademia Antolakuntzaren arteko lankidetzaz.

• Eusko Jaurlaritzak hezkuntza mundutik lan mundura igarotzeko ematen dituen beken 2017ko deialdia kudeatu dugu: 450 beka, guztira (% 59 emakumeak eta % 41 gizonak).

1.9.3. Enplegu foro bat antolatzea UPV/EHUren campus guztietan.

• Gasteizko Enplegu Foroa antolatu dugu, hiri horretako udalarekin elkarlanean. 700 pertsona hurbildu dira eta 34 enpresak eta erakundek parte hartu dute; 18 jarduera egin eta 93 enplegu eskaintza aurkeztu dira.

• Gainera, beste erakunde batzuek Gipuzkoa eta Bizkaiko campusetan antolatu dituzten enplegu foroetan parte hartu dugu.

• GaragErasmus Foundation – Annual meeting jardunaldian izan gara, Milanen, eta fundazio horren hurrengo jardunaldia Araban antolatzeko oinarriak ezarri ditugu, UPV/EHUren eta Gasteizko Udalaren arteko lankidetzaz.

2. UNIBERTSITATE IKERTZAILEA

2.1. UPV/EHUN DEFENDATUTAKO DOKTOREGO TESIEN KOPURUA HANDITZEA ETA HORIEN KALITATEA HOBETZEA.

2.1.1. Doktoregoko deialdiak diseinatzea horien finantziazioan lagundu nahi duten erakundeekin lankidetzan, Zabalduz programari jarraipena emateko.

• Doktorego tesiak egiteko 4 plazaren deialdia egin dugu; horietatik 3 egoitza Gasteizen duen enpresa batekin lankidetzan eta bestea Frantziako multinazional batekin elkarlanean.

• Akordioak izenpetu ditugu enpresekin gure ikertzaileek BIKAINTEK programan parte har dezaten. Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren programa horren helburua da bultzada ematea industria doktoregoei.

2.1.2. Prestakuntza bidean dauden ikertzaileei zuzendutako prestakuntza eskaintza sustatzea.

• Master eta Doktorego Eskolak, Ikerketaren arloko Errektoreordetzaren laguntzaz, Unibertsitateko Ikertaldeen Kudeaketa tailerraren lehen edizioa egin du, doktorego aurreko ikertzaileei zuzendua. 16 ikertzailek parte hartu dute (10 emakumek eta 6 gizonek).

• Ikerketan hasteko tailer bat eskaini zaie Master eta Doktorego Eskolako ikasleei. 24 pertsonak parte hartu dute (% 62,5 emakumeak eta % 37,5 gizonak).

• Izaera zientifiko eta teknologikoko 16 jarduera egin dira, 133 lagunen partaidetzarekin (% 56 emakumeak eta % 44 gizonak); horietatik 44 prestakuntza bidean dauden ikertzaileak dira (% 43 emakumeak eta % 57 gizonak).

• Workshop bat antolatu dugu doktorego ondoko ikertzaileentzat, “H2020 MSCAIndividual Fellowships: How to Write a Competitive Proposal” izenekoa. 17 lagunek parte hartu dute (% 69 emakumeak eta % 31 gizonak).

2.2. IKERTZAILE BERRIEI BABESA EMATEA, BELAUNALDI ALDAKETA EGOKIA BERMATZEKO.

2.2.1. Ikertzaile berriek ikerketa proiektuetan lidergorako aukera izan dezatela sustatzea.

• Ikerketa deialdietan, ikertzaile nagusi izateko aukera eman zaie Ramón y Cajal programa bidez UPV/EHUn kontratatutako pertsonei, irakasle atxikiei eta aurretik atxiki izan ondoren plaza iraunkor baterako akreditatuta daudenei.

• UPV/EHUko ikertzaileen prestakuntzarako 2018ko kontratazio deialdian, 5 puntu gehiago eman zaizkie doktorego tesi bat baino gehiago zuzendu ez dituzten zuzendari ez-iraunkorrak dituzten proposamenei.

• UPV/EHUko ikerketarako laguntzen 2018ko deialdian (III. modalitatea: Unibertsitate-Gizarte proiektuak) eta UPV/EHUko ikertaldeentzako laguntzen 2018ko deialdian, mantendu egin da Ikertzailekide Nagusi bat sartzeko aukera.

2.2.2. Ikertaldeei laguntza ematea, ikertzaile berriak har ditzaten.

• UPV/EHUko ikerketarako laguntzen 2018ko deialdian, mantendu egin da bigarren urtez I. modalitatea: Ikerketan hasteko edo ikerketari berriro ekiteko laguntzak, % 50 handituz ekarpena ikertzaile bakoitzeko.

• 9 laguntza eman dira ikertzaile berriak ikertaldeetan has daitezen. Laguntzak honela banatu dira zientzia arloen arabera: Ingeniaritza eta Arkitektura (1 laguntza), Osasun Zientziak (3 laguntza), Gizarte eta Lege Zientziak (5 laguntza). Laguntza kopurua aurreko ikasturtekoa halako hiru izan da.

2.3. IKERKETAREN KULTURA BULTZATZEA IKERKETARAKO OHITURA GUTXI DAUKATEN ARLOETAN.

2.3.1. Ikertalde berrien sorrera sustatzea ikerketarako ohitura gutxi daukaten arloetan.

• UPV/EHUko ikertaldeentzako laguntzen 2018ko deialdian, laguntza eskatzeko aukera eman zaie talde berriei edo sortze prozesuan daudenei, baldin eta ikertalde aitorturik ez duten sailetakoak edo arlo tematikotakoak badira, edota ikerketa tradizio txikiko arloetakoak badira, azken bost urteetan finantzazio jarraiturik jaso ez badute ere edo beren finantzazioaren % 25a kanpokoa ez izan arren.

2.3.2. Pizgarriak ezartzea, berriak ez diren ikertzaileak ikertalde finkatuetan edo berrietan sartzeko.

• UPV/EHUko ikerketarako laguntzen 2018ko deialdian, mantendu egin da bigarren urtez I. modalitatea: Ikerketan hasteko edo ikerketari berriro ekiteko laguntzak, % 50 handituz ekarpena ikertzaile bakoitzeko. 2017/2018 ikasturtean, laguntza bat eman da doktore ez-berri bat Osasun Zientzien arloko ikertalde batean berriro sartzeko.

2.3.3. Irakasle ez-doktoreei laguntza ematea doktorego tesiak egiteko, irakats betebeharrak murrizteko programa sustatuta.

• 2017/2018 ikasturtean doktore titulua lortzeko lizentzien deialdia egin dugu. Irakasleen eskaeren % 100a onartu da, honako banaketa honekin sexuen arabera: lehenengo lauhilekoan, % 67 emakumeak eta % 33 gizonak; bigarren lauhilekoan, % 54 emakumeak eta % 46 gizonak.

• Mantendu egin da doktorego tesia izena emanda izanik hura egiten ari direla egiaztatzen duten irakasle-ikertzaileen irakats betebeharra murriztea eskatzeko deialdia.

2.4. IKERKETA INDARTZEA JAKINTZA ADAR BAKOITZAREN PREMIEN ETA EGOERAREN ARABERA.

2.4.1. Taldeen I+G+Bren kalitatea monitorizatzea, jasangarritasuna eta bideragarritasuna ziurtatzeko.

• Dagoeneko 241 talde erregistratu dira aurreko ikasturtean martxan jarri zen taldeen aplikazio informatikoan, azken urteetan egin dituzten I+G+b jarduerei buruzko informazioa barne.

• Aplikazio hori eta Eusko Jaurlaritzaren taldeen deialdienak berdinak direnez, aukera zabaldu da batetik bestera aldatzeko taldeek aplikazio horietako edozeinetan sartzen duten informazioa, taldeen parte hartzea errazteko Eusko Jaurlaritzaren eta UPV/EHUren deialdietan.

2.4.2. Ikerketa gutxiko arloei zuzendutako prestakuntza eskaintza sustatzea.

• Prestakuntza saio bat antolatu dugu Arte Ederretako ikertalde batentzat, akreditazioen eta seiurtekoen kalitate adierazleei buruzkoa. 8 lagunek parte hartu dute (% 75 emakumeak eta % 25 gizonak).

2.4.3. Azpiegiturak, laguntzaileak eta baliabide bibliografikoak ikertzaileen premietara egokitzea.

• Egokitu egin ditugu ikerketa laguntzeko azpiegiturak, prestazio handiak dituen ekipamendu zientifiko berri bat eskuratuta. 1,6 milioi euro inbertitu ditugu.

• 2018an, amaitu egin da ikerketaren gestioko teknikarien berrantolaketa prozesua, lan taldetan antolatuz, campusetan kokatutako ikertaldeei laguntzeko helburuaz.

• Ahalegina egin dugu baliabide elektronikoak areagotzeko, zaila bada ere baliabide horiek mantentzen jarraitzea, urtero handituz doazelako eta aurrekontua bere horretan mantentzen delako. Gainera, liburu elektronikoak betirako eskuratzen jarraitzen dugu (9.946 monografia), nahiz eta neurri txikiagoan, eta sarbidea ematen zaie aldian behingo 31.342 argitalpeni eta 89 datu baseri.

• Ikusirik zer emaitza ona izan duen –funtzionamenduari eta errendimenduari dagokienez– G9 taldeko biblioteken artean artikulu zientifikoak doan banatzeko lankidetza hitzarmenak, REBIUN sareko biblioteka talde zabal batek (UPV/EHUren Bibliotekak, tartean) proiektu pilotu bat jarri du martxan artikuluak kosturik gabe trukatzeko, betiere formatu elektronikoan.

• G9 taldeko kide gisa, UPV/EHUren Bibliotekak parte hartzen du erosketen Kontsortzioen eta Taldeen Mahaian. Mahai horretan, argitaletxe nagusiekin negoziatzen dira argitalpenen urteko igoera eta beste prestazio batzuk, bakarka lortuko liratekeen baldintzak hobetuta. 2017an, Springer Nature argitaldariarekin negoziatu da.

• Gainera, aldizkarien hustuketa egin da DIALNET Fundazioarekin elkarlanean, eta gure erakunde gordailuan dauden doktorego tesi guztien metadatuak bidali dira, haien zabalkundea areagotzeko.

2.5. LANKIDETZA ETA EZAGUTZA TRUKEAK BULTZATZEA IKERTALDEEN ARTEAN.

2.5.1. Komunikazio bideak sortzea jakintza arlo desberdinetako ikertaldeen artean, lankidetza sustatzeko.

• Ekimen berri bat jarri dugu martxan lankidetzazko ikerketan eta berrikuntzan, erronka sozial eta globaletara orientatua, EAEko RIS3 estrategian inpaktu handiarekin, Euskampusen Ezagutza Poloen bitartez. Polo bakoitzak 4 bilera egin ditu, gizarteak 2030erako dituen erronken eta Euskampus agenteen gaitasunen berrikuspen global batekin batera. 120 ikertzailek edo kudeatzailek baino gehiagok parte hartu dute elkarrekin sortzeko prozesuetan, erronkak, marko estrategiko berriak eta jardueren agendak definitzeko balio izan dutenak.

2.5.2. Taldeen arteko lankidetza bultzatzea egitasmo garrantzitsuei elkarrekin ekiteko.

• Ezagutza Poloetako ikertaldeen arteko lankidetzatik sortutako proiektu ideiak Elkartek 2018 deialdian aurkeztu dira (5 proiektu), eta lanean ari gara proposamenen identifikazioan Europako eta estatuko proiektuetara aurkezteko.

2.5.3. Nazioarteko ikertaldeekin lankidetza sustatzea, horretarako bidea emango duten deialdien bidez.

• Mugikortasunerako Laguntzen III. modalitatean, 29 ekintza finantzatu dira nazioarteko ikerketa proiektuetako parte hartzea sustatzeko.

• 5 plaza deitu dira tesia Bordeleko IDEXen egiteko, eta 3 plaza Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatean egiteko, prestakuntza bidean dauden ikertzaileak kontratatzeko deialdien bitartez, doktorego tesiak kotutoretzan egiteko.

2.6. NAZIOARTEAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN ARGITALPENEN KOPURUA HANDITZEA JAKINTZA ADAR GUZTIETAN.

2.6.1. Nazioartean erreferentziazkoak diren artikuluen argitalpena sustatzea ikastegiekin izenpetutako konpromiso dokumentuen bidez, aintzat hartuta jakintza adar bakoitzaren egoera.

• EHUndu-A programan, ikastegiekin adostu da meta balioak mantentzea edo areagotzea ekoizpen zientifikoaren adierazleetan, kasu bakoitzaren arabera. Ekoizpen hori adierazle hauen arabera aztertuko da: aldizkari zientifiko indexatuetan eta Q1 aldizkarietan argitaratutako artikulu kopurua.

2.6.2. Ikertzaileen ekoizpen zientifikoa aztertzea, askotan aipatutako pertsonak (Highly Cited Persons) izan daitezkeenak aurkitzeko eta horiei laguntzeko.

• Aztertu egin dugu gure unibertsitateko ikertzaileen presentzia Clarivate Analytics enpresaren zerrendan. Zerrenda horretan, beren tematikari lotuta gehien aipatzen diren egileak agertzen dira. UPV/EHUko ikertzaile bat dago zerrenda horretan.

• Identifikatu egin ditugu (WoS) Hot Papers-tzat eta Highly Cited Papers-tzat hartzen diren UPV/EHUko kideek izenpetutako artikuluak. UPV/EHUko 34 ikertzailek (% 35 emakumeak eta % 65 gizonak) bi motatako 24  argitalpen sinatu dituzte; horietatik 3, Hot Papers.

2.6.3. Ikertalde berriei babes gehiago ematea, hasierako faseetan (sorrera eta abian jartzea) laguntzeko politiken bidez.

• UPV/EHUko ikerketarako laguntzen 2018ko deialdian, mantendu egin da II. modalitatea: Aurreko deialdietan finantzaketarik lortu ez duten ikertaldeentzako laguntzak. Laguntzak eman zaizkie 14 ikertalde berriri: Zientzien arloko ikertalde bat; Ingeniaritza eta Arkitekturako ikertalde bat; Gizarte eta Lege Zientzietako 5 ikertalde; eta Osasun Zientzietako 7 ikertalde.

2.7. LURRALDEAREKIN LANKIDETZAN JARDUTEKO KULTURA SUSTATUKO DUEN ERAKUNDE IREKI ETA BERRITZAILEA IZATEA.

2.7.1. Estrategia diseinatzea eta beharrezko azpiegitura sortzea behar diren zerga abantaila guztiak izango dituen mezenasgo eta dohaintzetarako prozedura erraz, ikusgarri eta eraginkor baten bidez hiritarrek, enpresek edo erakundeek proiektu zientifiko espezifikoei diru ekarpenak egin ahal izateko.

• Lankidetzan aritu gara Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantzen Sailarekin, lehentasunezko jardueratzat hartuak izan daitezen, ekonomiaren sustapenaren eta berrikuntzaren arloan, UPV/EHUren zuzendaritza taldeak estrategikotzat dituen jarduera jakin batzuk.

2.7.2. UPV/EHUko Zientzia Parkearen hazkundea bultzatzea, plataforma zientifiko eta teknologikoak zabalduz, lankidetzako ikerketa proiektuak indartuz eta oinarri teknologikodun enpresak finkatuz.

• Aztertu egin dira Martina Casiano eta Maria Goyri eraikinetako laborategien behar espezifikoak, eta dagozkion aurrekontuak egin, ikertaldeen laguntzaz. Jarduera horien lizitazioaren ondoren, aurten egingo den erreforma adjudikatu dugu.

• SGIker-ek azpiegitura hau dute plataforma teknologikoetan:

– Martina Casiano eraikina: Squid Motako magnetometroa; emisio atomikoko espektometroa induktiboki akoplatutako plasmarekin; TOC/N analizatzailea karbono organiko totala analizatzeko; gas kromatografoa, GC/Q-TOF masa espektometroari akoplatua; kromatografo ionikoa konduktibitate detektagailu bikoitzarekin eta amperemetrikoa; UV-vis-NIR espektofotometroa; masa espektometriako sistema, tandemean, bereizmen eta sentikortasun handiko kromatografia likidoko sistema bati akoplatua, helburu lipidomiko eta metabolomikoekin.

– Maria Goyri eraikina: lagin biologikoetarako transmisioko mikroskopio elektronikoa; analisi proteomikoetarako masa espektometroa; sekuentziaziorako elektroforesi ekipoa; txip nanofluidikoak kargatu eta anplifikatzeko sistema, bateragarria egungo Fuidgim Biomarck plataformarekin; denbora errealean aritzeko PCR ekipoa, 96 eta 384 zulo dituzten bloke trukagarriekin; azido nukleikoen analizatzaile automatikoa; sentikortasun handiko mikroskopia sistema fokukide espektrala, superbereizmena eta zelula bizia.

2.7.3. Mugikortasun programa bat sortzea, gure ikertzaileak inguruko enpresa eta erakundeetara joan daitezen eta profesionalak unibertsitatera etor daitezen.

• UPV/EHUko ikertzaileek ZTBES zentroetan 15-90 eguneko egonaldiak egiteko deialdi bat argitaratu da, lankidetzazko proiektuak sortu eta egiteko.

2.8. ERREFERENTZIAZKO ERAGILEA IZATEA EUSKAL HERRIAREN ERALDAKETA SOZIOEKONOMIKORAKO HAZKUNDE ZENTZUDUN ETA JASANGARRIARI DAGOKIONEZ.

2.8.1. Enpresei, erakundeei eta oro har gizarteari zuzendutako komunikazio jarduerak garatzea, UPV/EHUren I+G+Bren aukerak eta emaitzak ezagutzera emateko.

• UPV/EHUren eskaintza zientifiko-teknologikoak bere lekua izan du berrikuntzara eta teknologia transferentziara bideratutako 91 enpresa topaketatan. Hainbat ikertaldek in situ parte hartu dute 233 ekimenetan.

• 201 esplorazio bilera egin dira enpresekin, eta alde biko 107 topaketa ikertaldeen eta UPV/EHUren ikerketa emaitzen eta aktibo zientifiko-teknologikoen transferentzian interesa duten enpresen artean.

• 4 jardunaldi antolatu dira ikertaldeen eta zientziaren hainbat arlo edo diziplinatan interesak dituzten enpresen partaidetzaz.

• Transferentzia funtzioa zabalkunde handiko hedabide eta argitalpenen bidez gauzatu dugu, urtean zehar 15 aldiz, eta 6 komunikazio kanpaina espezifiko egin dira enpresentzako eta erakundeentzako aukera teknologokoei buruz.

• Kultura ekintzailea sustatzeko jarduerak egin ditugu hiru campusetan. 2.600 lagunek parte hartu dute.

• Negozio berriak sortzeko 70 aukera berri baloratu eta 14 spin-off berri sortu dira.

2.8.2. Ikerketa egitura berriak sortzea gure Nazioarteko Bikaintasun Campusaren eta Euskal Herriko RIS3 estrategiaren barruan, baita kanpoko laguntza duten beste arlo batzuetan ere.

• Ikerketa Laborategi Bateratu bat sortu da Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean alorrean (JRL-ORE), UPV/EHUren, Tecnaliaren eta BCAMren artean.

• UPV/EHUk eta Bordeleko Unibertsitateak mugaz gaindiko lankidetza laborategi bat (MGL) sortzea onartu dute: “Green Manufacturing and Ecodesign – AENIGME”.

• Gainera, MGLak sortzen lagundu dezaketen alor berriak aztertu dira (gaixotasun autoimmuneak, industria antolakuntza, polimeroen zientzia eta teknologia, etab.).

2.9. EGITURA SOZIOEKONOMIKORA HURBILTZEA UPV/EHUREN JAKINTZA ETA AHALMEN ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOA.

2.9.1. UPV/EHUren eta enpresen arteko elkarlana sustatzea Europa mailako lankidetza taldeetan, eta unibertsitateak ekimen garrantzitsuetan parte har dezala bultzatzea (Horizon 2020, 2014-20 aldirako egitura funtsak, Knowledge Innovation Communities-KICs...), lortutako itzulkina handitzeko. 

• Berraztertu egin da Fabrikazio aurreratuan KIC bat sortzeko proposamena, Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT) 2018ko deialdian aurkezteko.

2.9.2. Ikertaldeei eskaintza teknologikoa merkaturatzen laguntzea, enpresekin kontratu gehiago izenpetzeko, eta patenteak erabiltzeko lizentzien eta software erregistroen kopurua handitzeko.

• 1.059 transferentzia kontratu sinatu dira 587 kanpoko erakunde eta enpresekin, 9,4 milioi euroren zenbatekoaz, eta 200 ikertaldek baino gehiagok parte hartu dute.

• 201 asmakizun sartu dira aktibo teknologikoen zorroan, 400 patentek baino gehiagok babestuak; horietatik 17, lehentasunezkoak. Bestetik, 10 lizentzia kontratu sinatu ditugu enpresek UPV/EHUren aktibo teknologikoak ustia ditzaten.

• Zientziaren hainbat arlotan espezializatuta dauden eta arrisku teknologikoko kapitalean inbertitzen duten enpresek eta erakundeek UPV/EHUren teknologiaren 30 ebaluazio prozesu egin dituzte.

2.9.3. Komunikazio zientifikoko programa bultzatzea hainbat egitura eta ekitaldiren bidez: Kultura Zientifikoko Katedra, Zientzia Astea, Gazteak Laborategietan…

• UPV/EHUren Zientzia Astearen 17. edizioa egin da Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Barakaldon, eta 53.000 bisitari inguru izan ditu. Zientzia Astearen edizio honek jarduera eskaintza zabala izan du: 51 stand, 62 tailer, 40 ibilbide didaktiko, 6 hitzaldi, 7 erakusketa, haurrentzako 3 ikuskizun zientifiko eta Zientzia Klub bakarrizketa zientifikoen programa. Gainera, 4 lehiaketa antolatu dira.

• 2018ko lehen hiruhilekoan, Goi Mailako Prestakuntza Moduluetako 6 ikasle hartu ditugu. DBHko ikasleen artean bokazio zientifiko eta ikertzaileak sortzeko jardueren barnean, Zientziometria Unitateak “Kalitatezko informazioa bilatzea” tailerra eman die 37 ikasleri (% 54 emakumeak eta % 46 gizonak).

• Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azokan parte hartu dugu.

• Argazki Zientifikoen VIII. lehiaketa antolatu da.

• Azkenik, Kultura Katedrak jarduera ugari antolatu ditu ezagutza zientifikoa gizartean zabaltzeko.

3. IRAKASKUNTZAREKIN KONPROMETITURIKO UNIBERTSITATEA

3.1. UNIBERTSITATEKO KIDEEK ETA EUSKAL GIZARTEAK KALITATEZKO IRAKASKUNTZARI BALIO HANDIAGOA EMAN DIEZAIOTELA LORTZEA.

3.1.1. Garapen akademiko profesionalerako estrategiak indartzea Iraker eta Akademe programen bidez.

• IRAKER programaren lehen deialdia egin da. 18 irakasle atxikik parte hartu dute (% 61 emakumeak eta % 39 gizonak), irakaskuntzako eta ikerketako mentoreen laguntzaz, eta dagoeneko martxan dago bigarren edizioa, 21 parte hartzailerekin (% 57 emakumeak eta % 33 gizonak).

• Akademe Programaren 3. edizioa egin da, 16 emakumek osatutako talde batekin, eta dagoeneko martxan dago 4. ediziorako deialdia.

3.1.2. UPV/EHUko irakaslerik onenek irakasleak prestatzeko programetan parte har dezatela lortzea.

• UIPP ikastaroetan, UPV/EHUko 20 irakaslek parte hartu dute prestatzaile gisa (% 55 emakumeak eta % 45 gizonak); horietatik 4 HBT-Adituak modalitatekoak (Hezkuntza Berrikuntzan Espezializatutako Taldeak).

3.1.3. Irakasleen irakaskuntza kalitateari buruzko emaitzak euskal gizarteari ezagutaraztea.

• Doktoregoko ikasleen iritzi inkesta egin dugu, eta lehenengo emaitzen arabera, haien gogobetetze maila 5etik 4koa da.

• Unibasq kalitate agentziara bidali dira irakaskuntza kalitatearen adierazleak (2017/2018 ikasturtea), agentziaren Irakaskuntzaren Behatokian argitara daitezen.

• UPV/EHUren Gardentasun Atarian, 2017-2018 ikasturteko irakaskuntza kalitatearen adierazleak argitaratu dira (Docentiaz eta Ikasleen Iritzia).

3.1.4. IKD irakasle taldeen deialdia abian jartzea.

• IKD Irakasle Talde Egituratuen (ikdIT/EDikd) akreditaziorako 2018 deialdi pilotua egin da. Aurkeztu diren 52 taldeetatik, 26 IKD talde egituratu gisa onartu dira (% 64 emakumeak eta % 36 gizonak); 13, IKD talde berri gisa (% 44 emakumeak eta % 66 gizonak).

3.2. IRAKASLANA EBALUATZEKO PROGRAMEN ERABILERA NORMALTZEA.

3.2.1. Ebaluazio prozedurak mailakatzea, irakaskuntzaren garapenean gaindi daitezkeen mugarriak ezartzeko.

• Docentiaz programaren 8. deialdi esperimentalean, 295 irakaslek parte hartu dute (% 56 emakumeak eta % 44 gizonak). Beraz, irakasle-ikertzaileen % 41,5a ebaluatu da.

• UPV/EHUk REDU taldean (Red Estatal de Docencia Universitaria) parte hartu du, eginkizuntzat duena Unibertsitate Irakasleen Garapen Profesionalerako Markoa lantzea.

3.2.2. Docentiaz programaren kanpoko ebaluazioa egitea.

• Docentiaz Programaren Ezarpenaren Jarraipenaren lehenengo txosten positiboa lortu da, eta Unibasq agentziak eginiko ziurtatze prozesuaren emaitzaren zain gaude.

3.3. ANTOLAKETA EREDU BERRI BAT DISEINATZEA, MASTERRAK IKASTEGIETATIK GESTIONATU DAITEZEN, ETA DOKTOREGO ESKOLA BAT SORTZEA.

3.3.1. Titulazioen gestioa berrantolatzea, ikastegi bakoitzak prestakuntza eskaintza koherentea eta sendoa izan dezan.

• Hainbat tramite egin dira ikastegietara eramateko Master eta Doktorego Eskolari atxikitako masterrak, eta informazioa eman zaie aldaketak ukituko dituen egiturei: Master eta Doktorego Eskola; lekuz aldatuko diren masterretako arduradunak; ikastegietako dekano taldeak eta zuzendaritzak.

3.3.2. Gestio taldeen barruan elkarlana bultzatzea (AZPko langileak eta IRIak) eta ikasleen ahotsa entzun dadila sustatzea titulazioei buruzko analisiak egin eta erabakiak hartzeko prozesuetan.

• EHUndu-A 2017 programaren bidez, ikasturtean zehar, foku taldeak antolatu dira ikasle taldeekin titulazioen batzordeetako kideen zuzendaritzapean. Datuen analisia eta hobekuntza ekintzen proposamenak 2018ko abenduan egingo diren Urteko Kudeaketa Txostenetan sartuko dira.

3.4. LIDERGO PARTEKATUA INDARTZEA TITULUEN ETA IKASTEGIEN KALITATEAREN GESTIOAN.

3.4.1. Laguntza ematea titulazioek eta ikastegiek erakunde akreditazioa lortu ahal izateko.

• Jardunaldi bat antolatu dute batera Graduondoko Ikasketen Zuzendaritzak eta Kalitate eta Ebaluazio Instituzionalerako Zuzendaritzak, ikasturte honetan ebaluatu diren titulazioen jarraipenaren eta akreditazioaren arduradunentzat.

• Gradu bat eta 51 master akreditatzeko txostenak egin eta bidali dira. Kanpoko bisitak 2018/2019 ikasturteko lehenengo hiruhilekoan etorriko dira.

• Berrikusi egin dira berrantolatu gabeko 12 ikastegien Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak, sistema horien ezarpenaren ziurtagiria lortzeko AUDIT programaren bidez. 4 ikastegik ezarpen ziurtagiria dute.

• Bilboko Hezkuntza Fakultateak KBBSren ezarpen ziurtagiria lortu du, AUDIT programaren bitartez.

• Gasteizko Ingeniaritza Eskolak Unibasq eta Euskalit agentzien AUDIT+KAE ebaluazio bikoitza lortu du, eta Kudeaketa Aurreratuari emandako zilarrezko A sariaren aitortza jaso.

• Akreditazio Instituzionala eskatu zaio Unibasq-i gure unibertsitateko 4 ikastegirentzat, haren baldintzak betetzeagatik: Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Farmazia Fakultatea, Bilboko Hezkuntza Fakultatea eta Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Baita ikastegi atxiki batentzat ere: Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola.

3.4.2. Zuzendaritza taldeei (dekanotza/zuzendaritza taldeak eta sailetakoak) gestio aurreratuaren ereduari buruzko prestakuntza ematea.

• Prestakuntza eman zaie fakultate eta eskoletako talde berriei, bai AUDIT programan bai Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan (KAE). 10 dekanotza taldek jaso dute prestakuntza; guztira, 112 pertsonak (% 59 emakumeak eta % 41 gizonak).

• Euskalitekin elkarlanean, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduari buruzko prestakuntza ikastaro bat diseinatu dugu, unibertsitatera egokitua, materiala eta lan metodologia barne, ikastegietako eta administrazio unitateetako arduradunentzat.

• “Gestio gida” landu eta prestakuntza ikastaro espezifiko bat eman zaie Psikologia Fakultatearen tituluak eta ikastegia gestionatzen duten 17 arduradunei (% 88 emakumeak eta % 12 gizonak), AUDIT-KAE ebaluazio bakoitzera aurkez daitezen.

• Berrikusi eta ebaluatu egin da AUDIT barne ebaluatzaileen prestakuntza ikastaroa, ziurtagiria lortzeaz batera egiten dena.

• Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren KBBSren barne ebaluazioa egin da, Unibasq agentziaren kanpo bisitaren aurretik. 6 ebaluatzailek parte hartu dute (% 33 emakumeak eta % 66 gizonak): 4 irakasle-ikertzailek eta AZPko bi langilek.

3.4.3. Ikastegietako kalitate batzordeek erakundearen erabaki estrategikoetan duten egitekoa indartzea.

• EHUndu-A 2017 programaren bidez, plan estrategikoak diseinatu dira UPV/EHUren ikastegi berrietan. Gaur egun, plan horiek Unikuden sartzen ari gara, berrikusiak eta ebaluatuak izateko.

3.5. SINERGIAN ETA JOERA PARTEKATUETAN (KOMUNIKAZIOA, ELKARREKIKO AITORPENA ETA ILUSIOA) OINARRITUTAKO ANTOLAKUNTZA KULTURA SUSTATZEA.

3.5.1. Ikastegietan kohesioa eta barne identifikazioa bultzatzea.

• EHUndu-A programaren bitartez, ikasturte honetan indartu egin dugu zuzendaritza talde berrien kohesioa, talde bakoitzaren prestakuntza espezifikoaren bidez, gestioari lotutako alor guztietan eta horretarako beharrezkoak diren tresnak erabilita (Unikude).

• Ikastegi berrien barne gestioaren lehen emaitzak, haien plangintza estrategikoari eta prozesuen araberako gestioari dagokienez, 2018ko abenduan egin beharreko lehen Kudeaketa Txostenean jasoko dira.

3.5.2. Unibertsitateko ikastegietako barne dinamika babestea eta indartzea (EHUndu programa).

• EHUndu-A programaren barnean, ikastegi berrien prozesuen mapak egin dira, kudeatzen dituzten prozedura guztiak hedatuta.

• Definitu egin da ikastegi berri bakoitzaren KBBSren prozeduren eta Kudeaketa Gidaliburu bat idazteko AUDIT programaren jarraibideen elementuen arteko korrespondentzia matrizea, aukera emango duena KBBSen diseinuaren ziurtagiria lortzeko AUDIT programari dagokionez.

• Unibasq agentziara bidali dira 7 ikastegietatik 5en Kudeaketa Gidaliburuak.

3.6. PRESTAKUNTZA ESKAINTZAREN, PROGRAMA OSAGARRIEN ETA BESTELAKO JARDUEREN KOMUNIKAZIOA ERRAZTEA.

3.6.1. Harremanak estutzea Lanbide Heziketako eta Batxilergoko sareekin.

• Ikastegiek eta fakultateek informazio saioak egin dituzte DBHko ikastetxeetan, beren graduko tituluak aurkezteko.

• UPV/EHUren prestakuntza eskaintzari buruzko informazio saioak egin ditugu EAEtik kanpo, eskaera espezifikoei erantzunez (Baionako Bernat Etxepare Lizeoa).

• “Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren Gida” argitaratu ondoren, haren edukia aurkeztu zaie DBHko ikastetxeetako, helduentzako hezkuntza zentroetako eta Berritzeguneetako orientatzaileei.

• Orientazio Jarduera Praktikoen Programa garatu dugu, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin lankidetzan. 52 jarduera praktiko eskaini dira 15 ikastegitako 62 titulutan, eta 2.674 ikaslek parte hartu dute (% 60 emakumeak, % 39 gizonak eta % 1 pertsona ez binarioak). EAEko DBHko 163 ikastetxetako ikasleek parte hartu dute.

• Ateak Zabaltzeko Egunak egin ditugu, eta 5.155 ikaslek parte hartu dute (% 63 emakumeak eta % 37 gizonak).

3.6.2. Eskaintza akademikoari zabalkundea ematea, ikasleek prestakuntza ibilbideak diseinatzeko aukera izan dezaten (graduak, graduondokoak eta etengabeko prestakuntza).

• Unibertsitate Orientaziorako Azokak antolatu ditugu hiru campusetan, eta 10.024 lagunek parte hartu dute (% 69 emakumeak eta % 31 gizonak).

• Banakako arreta eskaini zaie 4.500 pertsonari. Kontsulten % 60 telefonoz egin dira; % 25, posta elektronikoz; eta % 15, aurrez aurre.

• “Graduko Ikasketen Eskaintza 2018/19” dokumentua argitaratu dugu, graduen eskaintza osoa eta bakoitzaren espezialitateak/aipamenak/ibilbideak biltzen dituena.

• Ikastegien eta graduen liburuxkak argitaratu dira.

• Iruñeko Ikaslearen Europar Aretoan izan gara.

3.6.3. Eskaintza akademikoa ezagutzera ematea euskal diasporan.

• Mundu osoko 182 Euskal Etxerekin jarri gara harremanetan, eta UPV/EHUren eskaintza akademikoari buruzko informazio zehatza eman diegu, nola gradukoa hala graduondokoa.

3.7. UPV/EHUK BERE INGURUNEARI EGITEN DION EKARPENA EZAGUTZERA EMATEA.

3.7.1. UPV/EHUko profesionalen presentzia areagotzea hedabideetan, eta Adituak zerbitzua hedabideei ezagutaraztea.

• Adituak datu basean, unibertsitateko 580 profesionalek parte hartzen dute (% 37 emakumeak eta % 63 gizonak), hedabideekin elkarlanean aritzeko prest daudenak. Azken urtean, kopurua mantendu egin da, parte hartzaileen kopurua handitu arren bajak ere izan direlako erretiroengatik.

3.7.2. Zientziaren dibulgazioa indartzea gizartean.

• UPV/EHUren Zientzia Astearen 17. edizioa egin dugu Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Barakaldon, eta 53.000 bisitari inguru hurbildu dira. Zientzia Astearen edizio honek jarduera eskaintza zabala izan du: 51 stand, 62 tailer, 40 ibilbide didaktiko, 6 hitzaldi, 7 erakusketa, haurrentzako 3 ikuskizun zientifiko eta Zientzia Klub bakarrizketa zientifikoen programa. Gainera, 4 lehiaketa antolatu dira.

• Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn antolatutako “UPV/EHU Espazioan” izeneko saio tematikoak 28.600 bisitari erakarri ditu iraun duen 20 egunetan.

• Unibertsitateko irakasle-ikertzaileek Elhuyar-ek antolatutako Zientzia Azokan eta Bizilab-en parte hartu dute, baita EiTB Teknopolis saioan ere, zeinaren audientzia % 50 igo baita aurten.

3.7.3. Praktika egokien katalogo bat sortzea jakintza adar bakoitzean.

• Datu base bat sortu dugu UPV/EHUn 2003az geroztik egin diren Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektu guztien datuekin, jakintza adarren, ikastegien eta lehentasunezko lerroen arabera sailkatuak.

3.8. UPV/EHUREN IRAKASKUNTZA BERRITZAILEA EZAGUTARAZTEA ETA ZABALTZEA TOKIAN-TOKIAN ZEIN NAZIOARTEAN.

3.8.1. Harremanak sendotzea beste unibertsitate publiko batzuekin, eta, bereziki, euskara komunikazio hizkuntza moduan darabiltenekin, irakaskuntzaikaskuntzako esperientzia berritzaileak partekatzeko.

• Prestakuntza ikastaro espezifiko bat eman da Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP), Kudeaketa Aurreratuaren Eredua ezartzeko aukera aztertzeko. Parte hartu dute errektore taldeak, Gizarte Kontseiluko kideek, ikastegietako dekano taldeek eta zuzendaritza taldeek, eta unibertsitateko zerbitzuen arduradunek: 60 lagunek guztira (% 47 emakumeak eta % 53 gizonak).

• Lantalde bat jarri dugu martxan UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko kideekin, Unikude aplikazioa Bordeleko unibertsitatearen barne gestioan erabiltzeko aukerak aztertzeko.

• Gonbidatu egin ditugu Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA), Mondragon Unibertsitatea (MU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen 2018/2019 deialdiaren ebaluazio paneletan parte hartzera.

• Proiektu bat jarri dugu martxan Bordeleko Unibertsitatearekin batera gai honi lotutako ebaluazio praktikak aztertu eta prestakuntza modulu bat sortzeko.

• UPV/EHUk gonbidatu egin ditu Deustuko Unibertsitatea (DU), Mondragon Unibertsitatea (MU), Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP), Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA) eta Bordeleko  Unibertsitatea aktiboki parte hartzera Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn egin den REDUren I. Nazioarteko Batzarraren antolakuntzan. Batzorde zientifikoan parte hartu dute Bordeleko eta NUPeko bina irakaslek, eta 7 irakaslek aurkeztu dituzte beren ekarpenak (Bordeleko 3k, NUPeko 2k eta DUko 2k).

• Koordinazio bilerak egin ditugu Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin (UPPA), Erasmus+ ECBS proiektuaren baitan mugaz gaindiko gaitasunak definitzeko sortu nahi den nazioarteko plataformaren ezaugarriak zehazte aldera.

• Espainiako Estatuan Kataluniako Unibertsitate Politeknikoak koordinatzen duen Telescopi Sarean (Unibertsitateko Zuzendaritza Estrategikoko Jardunbide Egokien Latinoamerikako eta Europako Behatokien Sarea), eguneratu egin da “UNIKUDE, unibertsitate ikastegien kudeaketa errazteko aplikazioa” izeneko praktika.

• Unikude aplikazioa aurkeztu da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (Kataluniako 4 unibertsitatetako 38 lagunen aurrean), Valladolideko Unibertsitatean, unibertsitateak AUDIT bidez kudeatzeko sistemak eta EFQM eredua zerbitzuetan erabiltzeko prozedura azaltzeko (40 pertsona), eta Malagako Unibertsitatean, AUDIT bidezko kudeaketa sistemak azaltzeko, haren ikastegietako dekano eta zuzendari guztien aurrean (55 pertsona).

4. AUKERA PROFESIONALAK ESKAINTZEN DITUEN UNIBERTSITATEA

4.1. IBILBIDE AKADEMIKOAREN GARAPENA ETA PROMOZIOA BABESTEA (IRI).

4.1.1. Prestakuntza jarduerak garatzea IRIen promozioa errazteko.

• DOITU: Zer hobetu dezaket nire irakaskuntzaren plangintzan? izeneko tailerra zabaldu dugu Gipuzkako Campusera. 42 lagunek eman dute izena (% 55 emakumeak eta % 45 gizonak).

• Lehenbiziko aldiz, irakaskuntza proiektua hobetzeko tailer bat eskaini dugu, irakasle-ikertzaile iraunkorren postuen lehiaketetan aurkeztuko dena. 161 pertsonak parte hartu dute (% 65 emakumeak eta % 35 gizonak).

• UIPP 2017/2018 ikastaroetan, 794 lagunek parte hartu dute (% 61 emakumeak eta % 39 gizonak).

• Martxan jarri dugu iraKLINIK programa, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle klinikoen irakaskuntza prestakuntzarako. Ikastaroetan eta tailerretan, 123 irakasle klinikok parte hartu dute (% 45 emakumeak eta % 55 gizonak).

4.2. IRIEN BELAUNALDI ALDAKETA EGOKIA BERMATZEA.

4.2.1. Prestakuntza orokorreko programa bat (irakaskuntzakoa, ikerketakoa eta gestiokoa) ezartzea, lagungarria izango dena IRI berrien akreditaziorako.

• UPV/EHUko irakasle berrien harrera gida banatu dugu ikastegi guztietan, irakasle kontratatu berrien harrera hobetzeko.

• UPV/EHUko irakasle-ikertzaileen harrera akademikoari buruzko jardunaldi bat egin dugu, irakasle ez-iraunkorrentzat. 223 irakaslek parte hartu dute guztira (% 66 gizonak eta % 34 emakumeak). Streaming bidez eman da.

4.2.2. Sailetan integratutako tutoretza estrategiak finkatzea, irakasle berriei aholkua eta babesa emateko euren ibilbide akademikoaren diseinuan eta garapenean.

• IRAKER programaren lehenengo deialdian, 19 mentorek parte hartu dute (11 gizonek eta 8 emakumek). Bigarren deialdirako, 20 mentore berri hautatu dira (% 45 gizonak eta % 55 emakumeak). Sailek mentoreen hautapenean parte hartu dute.

4.3. UNIBERTSITATEAREN MISIOAREKIN BAT DATORREN IBILBIDE PROFESIONALA GARATZEKO BALDINTZAK HOBETZEA (AZPKO LANGILEAK).

4.3.1. Funtzionarioen lekualdaketa lehiaketarako deialdia egitea.

• AZPko funtzionarioen Plangintza Batzordean, adostu egin dira funtzionarioen lekualdaketa lehiaketarako oinarriak, eta soilik gelditu da zehazteke lehiaketan eskaini beharreko lanpostuen eranskina (4.7.3 atalean lor daitekeen Akordioaren helburu den esparruaren mende dagoen aldagaia).

4.3.2. Lan kontratudunen lanpostuak betetzeko prozesurako deialdia egitea.

• Ikus honi buruzko azalpenak hurrengo atalean (4.3.3), prozesu hau eta atal horretakoa erlazionatuta daudelako.

4.3.3. Lan kontratudunen promozio profesionalerako prozesurako deia egitea

• Indarrean dagoen AZPko lan kontratudunen Hitzarmen Kolektiboak behartu egiten du, sarrerako hautapen prozesuen deialdia martxan jarri aurretik, lanpostuak betetzeko prozesu bat eta barne promozioko prozesu bat egitera. Hortaz, AZPko lan kontratudunen Plangintza Batzordeak, 2017ko urriaren 6an, oinarri orokorrak adostu zituen UPV/EHUko kontratudun finkoen promozio profesionalaren eta postu hutsak betetzeko LEP aurreko prozesuen deialdietarako. UPV/EHUko gerentearen azaroaren 2ko bi erabakiren bidez, bi prozesuen deialdiak egin dira.

• Plazak betetzeko prozesua 2018ko urtarrilaren 8ko erabaki bidez amaitu da, eta promozio profesionalarena exekuzio fasean dago oraindik.

• Onartu egin da AZPko kontratudunen LEP 2017 lehiaketa, UPV/EHUren Gobernu Kontseiluaren 2017ko abenduaren 14ko saioan.

4.3.4. Funtzionarioentzako barne promoziorako prozesurako deia egitea.

• Prozesu hau ez da martxan jarri, AZPn 2016 eta 2017 urteei dagozkien LEPak onartu direlako lan eskaintza publikoko deialdia egiteko lege ezintasuna altxatu zenetik gaur arte. Bi LEPak langile kontratudunentzat dira, eta funtzionarioen barne promozioa loturik dago ezinbestez funtzionarioentzako LEP bat onartzearekin.

4.3.5. Lanpostuen monografien eguneraketa prozesuari berriro ekitea.

• Oraingoz ez zaio prozesuari berrekin.

4.3.6. Prestakuntza ibilbideen diseinuarekin hastea.

• Oraingoz ez da ibilbideen diseinua hasi.

4.4. GESTIOAREN EGITURA EGOKITZEA UPV/EHUREN EGUNGO PREMIETARA (AZPKO LANGILEAK).

4.4.1. Organigramak eguneratzen eta egiturak bateratzen jarraitzea, lan bermeak mantentzeko 2014ko irailaren 17an onartutako akordioan ezarritakoa garatzeko.

• AZPko langileen antolamendu egitura batzuk aztertu ditugu eta aldaketak egin dira Lanpostuen Zerrendan, baita organigramaren egokitzapen batzuk ere. Zehazki, hainbat aldaketa onartu dira AZPkoen lanpostuen zerrendetan, egun hauetan eginiko bilkuretan: 2017ko azaroaren 2an eta abenduaren 14an, eta 2018ko apirilaren 26an, ekainaren 7an eta uztailaren 12an. Aldaketa hauek, besteak beste:

– Ikastegiak berrantolatzeko prozesutik sortutako aldaketak, 2017ko azaroaren 2an onartu zirenak.

– 2014ko irailaren 17ko lan bermeen Akordioaren 3.3 atalak ezarritakoa betetzeko egin diren aldaketak. Bilboko Ingeniaritza Eskolaren berrantolaketa burutu ondoren, aldatu egin dira lanpostu batzuen atxikipenak: hain zuzen, sail jakin batean lanaldiaren % 50a gaindituz zerbitzuak ematen zituzten lanpostuenak. Aldaketa hauek 2018ko ekainaren 7an onartu ziren.

4.4.2. Unibertsitateko zenbait zerbitzuren egitura berrikusteko lanean aurrera egitea eta antolaketa modu berriak ezartzea, baita horietara egokitutako gestio prozedurak ere.

• Akordio batera heldu gara UPV/EHUko AZPkoen lan poltsak eratzeari, kudeatzeari eta poltsa horietako kideen ordenazioari dagokienez, kudeaketa gardenago eta arinago bat lortzeko, pertsona guztien eskubideak bermatuko dituena. Akordio hori Gobernu Kontseiluak berretsi zuen, 2017ko irailaren 28ko bilkuran, eta 2018ko ekainaren 1ean sartu da indarrean.

• Denbora tarte horretan, urrats hauek egin dira:

– Argitaratu egin ditugu UPV/EHUren web orrian lan poltsetan dauden langileen zerrendak.

– Ebatzi egin dira argitaratutako eranskinei egin zaizkien erreklamazioak.

– 10 egun balioduneko epea ezarri da poltsetan dauden pertsonek prest egoteari dagokionez dituzten lehentasunak ezar ditzaten.

– Argitaratu egin dira lan poltsetako behin betiko zerrendak EHAAn, poltsetan dauden pertsona guztien lehentasunak kontuan hartuta.

4.5. AZPKO LANGILEEI LAGUNTZA EMATEA IBILBIDE PROFESIONAL OSOAN (AZPKO LANGILEAK).

4.5.1. Harrera plan bat egitea langile berrien integrazioa errazteko.

• Oraingoz ez da planik egin.

4.5.2. Ezagutza gestionatzeko eta transferitzeko plan bat ezartzen hastea.

• Oraingoz ez da hasi.

4.6. ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO PROZESUAK AZTERTZEA.

4.6.1. Langileen egonkortasuna hobetzea, eta, horretarako, finantzaketa arruntera pasatzea programa kontratuen bidez finantzatutako plaza eta kontratuak, eta lanpostuen zerrendan sortzea kasuan kasuko plazak.

• Ezin izan da helburu honetan aurrera egin.

4.6.2. Kanpo finantziazio bidezko kontratuen egoera aztertzea, nagusiki, ikerketa proiektuei lotutakoena.

• Ezin izan da helburu honetan aurrera egin.

4.6.3. 2017ko LEP negoziatzea, baita 2016-2018ko LEPerako deialdiaren oinarriak eta jarduera protokoloari buruzko akordioa ere.

• UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak, 2017ko abenduaren 14an eginiko bilkuran, berretsi egin zuen AZPko kontratudunen Negoziazio Mahaiak 2017ko urriaren 23an lortutako akordioa, eta AZPko kontratudunentzako 2017ko LEPa onartu zen horrela.

• Negoziatu eta adostu egin dira sindikatuekin 2016 eta 2017ko LEPei lotutako 23 prozesuen oinarri orokorrak eta oinarri espezifikoak, eta Gobernu Kontseiluak onartzea eta ondoren argitaratzea falta da.

4.7. PERTSONEN OSASUN FISIKOAN, MENTALEAN ETA SOZIALEAN ERAGIN POSITIBOA DUTEN LAN INGURUNEAK SORTZEA (AZPKO LANGILEAK ETA IRIAK).

4.7.1. Indarrean dauden lanaldi motak aztertzea, ikusteko eraginik duten unibertsitateko zerbitzuen eraginkortasunean, eta behar diren egokitzapenak egitea, lana eta familia uztartzeari begira.

• Sakondu egin dugu lanaren eta familia bizitzaren arteko kontziliazioan, beren horretan mantenduta arrisku psikosozialen ebaluazioan aztertutako presentzia bikoitzaren faktorea hobetzen duten neurriak. Hala, 2017ko eta 2018ko lanaldiari eta egutegiari buruzko Zirkularrarekin lanean jarraitu eta neurri batzuk sendotu ditugu: hala nola hainbat motatako lanaldiak hartzeko aukera (normalizatua, mistoa eta trinkoa), ordutegiaren malgutasun marjina handitzea, baimen orduak hartzeko malgutasun handiagoa eta telelana indartzea.

4.7.2. Telelanaren ezarpenarekin jarraitzea.

• Sendotu egin dugu telelana, eta lan egiteko modalitateetako bat bihurtu da.

4.7.3. Aurrera egitea Prebentzioaren Gestiorako Eskuliburuko prozeduren zuzenketa, moldaketa eta onarpenean.

• 2018ko uztailaren 13ko bileran, Kudeaketa Eskuliburuaren ondoko prozedurak aurkeztu ziren Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordean, batzordeak berak izendatutako lantaldeak berrikusi eta eguneratu ondoren:

– 1. prozedura: Arriskuen ebaluazioa.

– 2. prozedura: Norbera babesteko ekipamenduak.

– 3. prozedura: Segurtasun ikuskapenak.

– 4. prozedura: Prebentzio neurrien jarraipena.

– 5. prozedura: Larrialdien kudeaketa.

– 6. prozedura: Istripuen, gorabeheren eta laneko gaixotasunen ikerketa.

– 7. prozedura: Arrisku larria edo berehalakoa.

– 8. prozedura: Langileen osasunaren zaintza.

– 9. prozedura: Produktuak eskuratzea.

– 10. prozedura: Prestakuntza.

– 13. prozedura: Ikerketa eta irakaskuntza jardueren prebentzioa.

– 14. prozedura: Komunikazioa eta informazioa.

– 15. prozedura: Auditoria.

• Beste prozedura bat sortu da Eskuliburuan sartzeko: 0 prozedura: Prozedurak eta jarraibideak egitea, onartzea eta berrikustea.

4.7.4. Prebentzio neurriak ezartzen jarraitzea arrisku psikosozialen analisian ikusitako zenbait arrisku faktoreren aurrean.

• Eskakizun psikosozial emozionalen faktoreari dagokionez, hainbat teknikari buruzko ikastaroak eskaintzen jarraitu dugu (estresaren maneiua, coaching-a, talde dinamika edo adimen emozionala), Prestakuntza, Ikasketak eta Plangintza Kabinetearen ohiko plangintzaren barnean. Gainera, gatazkak konpontzeko eta bitartekaritza egiteko protokolo bat negoziatzen ari da Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordean.

• Eskakizun psikosozial kognitiboen faktoreari dagokionez, denbora luzez lanik egin gabe egon eta berriro lanean hasten direnen kasuan, mantendu egiten da neurri arbitrarioa: hots, aldi batez jarraitzeko baimena ematea ordezkoari, lanari berrekiten dion pertsonak bere burua prestatu eta lanpostura egokitu dadin.

• Etorkizunarekiko segurtasunik ezaren faktoreari dagokionez, aipatzekoa da lehen aipatutako 2017ko LEPren onarpena.

• Azkenik, lidergo kalitatearen faktoreari dagokionez, Prestakuntza, Ikasketak eta Plangintza Kabineteak deialdi berriak egin ditu lidergoaren, talde kudeaketaren, kudeaketa emozionalaren eta gatazkak konpontzearen alorretan.

4.7.5. Osasunaren promozioa instituzionalizatzea.

• Elkarlanean aritu gara REUS sarearekin (Red Española de Universidades Saludables) eta jarduera batzuk egin ditugu hainbat ikastegitako ikasleekin: “Alda ezazu GIBa ikusteko zure modua”, HIESaren aurkako Borrokaren Nazioarteko Eguneko jarduera gisa, “Frutarekin maitemindutakoen Astea” eta “Kalamua+Tabakoa” izeneko tailerra, kalamua eta tabakoa batera kontsumitzearen arriskuei buruzko sentsibilizazio jarduera, EVICT taldearekin lankidetzan.

• Martxan jarri dugu “Mindfulness eguneroko bizitzan” gaiari buruzko urteko  ikastaro bat, hamabost egunez behingo saioekin, AZP eta IRI kolektiboentzat. 3 campusetako 61 lagunek parte hartu dute, 2018ko maiatzaz  geroztik (% 74 IRI eta % 26 AZP) (% 84 emakumeak eta % 16 gizonak).

4.8. IRIEN ETA AZPKO LANGILEEN PRESTAKUNTZA PARTEKATUA BULTZATZEA ETA GARATZEA (AZPKO LANGILEAK/IRIAK).

4.8.1. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza eta informazioa sustatzea.

• Ezin izan dugu aurrera egin helburu honetan.

5. BIZIKIDETZARAKO UNIBERTSITATEA

5.1. AZPIEGITURAK EGOKITZEA PRESTAKUNTZA ETA IKERKETA PREMIA BERRIETARA.

5.1.1. Aurrera egitea Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilboko Udalarekin hasitako harremanetan, Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria eraikitzeko Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen ondoan.

• Proiektu integral berri bat egin dugu Basurtuko Unibertsitate Ospitale ondoan eraiki nahi den UPV/EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearentzat. Gainera, proiektu honi bultzada emateko, bilerak egin ditugu Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilboko Udalarekin.

5.1.2. Espazio eta instalazioen bizigarritasun eta lan baldintzak hobetzea.

• Araba: Berregituratu egin dira Campuseko Errektoreordetzako arreta publikorako zerbitzuak, irisgarritasun eta efizientzia irizpideen arabera. Aldaketari esker, gune bat sortu da Nazioarteko Harremanetarako Bulegoarentzat. Bestetik, hainbat lan egin ditugu campuseko eraikinak egokitu eta hobetzeko.

• Bizkaia: Martxan jarri da Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko telebistaren platoa, birgaitu egin dugu Errektoreordetzaren eraikina eta hainbat lan egin dira campuseko eraikinak egokitu eta hobetzeko.

• Gipuzkoa: Hainbat lan egin ditugu campuseko ikastegietako baldintza akustikoak, klimatikoak eta argitzapenezkoak hobetzeko. Gainera, konpondu egin dira Baimendutako Kontrol Erakundeak Arkitektura Goi Eskola Teknikoan eginiko prestaketa ikuskapenean aurkitutako gabeziak. Azkenik, segurtasun soka osagarriak ipini dira Zuzenbide Fakultatean, eta beste eraikin batzuetakoak berrikusi.

5.2. IRISGARRITASUNA HOBETZEA UNIBERTSITATEKO ESPAZIOETAN.

5.2.1. UPV/EHUko irisgarritasun planaren ezarpenarekin jarraitzea.

• Araba: Campuseko Errektoreordetzako arreta publikorako zerbitzuen berregituraketan, hobetu egin ditugu erabiltzaileen irisgarritasun baldintzak. Gainera, campuseko eraikin nagusietako ate automatikoak berrikusi eta mantentzeko lanetan jarraitu dugu.

• Bizkaia: Hainbat erreforma egin dira campusaren irisgarritasuna hobetzeko (eskudela, ate automatikoak…). Irisgarritasun ikuspegia sartu dugu Bizkaiko Campusaren azpiegiturak hobetzeko jarduera egituratzen duten sei proiektu lerroetan.

• Gipuzkoa: Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, eskudelak jarri dira ikastegiaren eta kafetegiaren sarrera nagusien eskailera eta arranpan. Gainera, Carlos Santamaria zentroan, ate automatiko bat ipini da mugimen ezgaitasuna duten pertsonentzat. Azkenik, sarrera nagusietako ate automatikoak berrikusi eta mantentzeko lanetan jarraitu dugu.

5.3. ESKAINITAKO ZERBITZUEN KALITATEA HOBETZEA.

5.3.1. Azterketa garaian, ahal dela, ikasteko gelak irekitzeko eta ixteko egunak egokitzea eta koordinatzea hiru campusetan.

• Ikasteko gelak zabaldu ditugu asteburuetan ikasturteko bi lauhilekoetako azterketa garaietan, aurreko urteetako ordutegiak eta zerbitzuak zabalduz kasu batzuetan.

5.3.2. Erabilera partekatuko espazioak uztea ikasleen elkarteei euren jardueretarako.

• Araba: Campuseko Ikasleen Kontseiluak lanerako espazio bat dauka Unibertsitate Pabiloian. Puntualki, campuseko lokalak utzi zaizkie (Unibertsitate Pabilioia, Elurretako Ikasgelategia) ikasleen elkarteei, beren  jardueretarako.

• Bizkaia: Ikasleen elkarteekin elkarlanean, campuseko ikasleen lan, ikasketa eta aisia gune partekatuen publizitatea egin dugu, haien erabilera hobetzeko.

• Gipuzkoa: Bilera bat egin da campuseko ikasleen kontseilu guztiekin, haiei buruzko informazioa eskuratzeko: osaera, erregelamenduak, ordezkaritza duten egituretan beraien hartzea, eta eskura jartzen zaizkien baliabideen erabilera.

5.4. BIZI OHITURA OSASUNGARRIAK HARTZEN LAGUNDUKO DUTEN EKIMENAK BULTZATZEA.

5.4.1. Lankidetza esparru egonkorrak bultzatzea inguruko erakundeekin, kirol eskaintza erakargarria eta kalitatezkoa izan dadin.

• Araba: Gasteizko Udalarekiko oinarrizko lankidetza hitzarmenaren garapenean, izenpetu egin dugu udalaren kirol instalazioak erabiltzeko hitzarmen espezifiko berri bat, unibertsitateko kideek –bereziki ikasleek– azpiegitura horiek baldintza onuragarrietan erabiltzeko modua izan dezaten.

• Bizkaia: Lankidetza hitzarmen berri bat egin dugu erakunde publikoekin eta pribatuekin, UPV/EHUko kideek haien kirol instalazioak eta zerbitzuak baldintza onuragarrietan erabil ditzaten.

• Gipuzkoa: Oinarrizko lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute UPV/EHUk, Realak eta Real Sociedad Fundazioak. Gainera, pilota eskola sortzen lagundu dugu, Gipuzkoako Euskal Pilotako Federazioarekin elkarlanean, eta akordio batera heldu gara Gipuzkoako Piraguismo Federazioarekin, piraguaren eguna ospatzeko.

5.4.2. Elikagai ekologiko eta osasungarrien erabilera bultzatzen jarraitzea jantokietan, kafetegietan eta vending makinetan.

• Jardunbide egokien eta unibertsitateko vending eredu osasungarrien zerrenda bat osatu dugu, eta Osasunaren Mundu Erakundearen parametroen arabera osasungarriak diren produktuak eta praktikak identifikatu ditugu. Zehaztapen horiek kontratazio pleguetan sartu dira, aintzat hartuz jasangarritasun irizpideak eta baremoak. Hori guztia hiru campusetan elikagai ekologiko eta osasungarrien presentzia areagotzeko.

5.4.3. Laguntza psikologikoa ematea eskaria egiten duten ikasleei, hiru campusetan, Psikologia Aplikatuko Zerbitzuko araudiaren babesean.

• Laguntza psikologikorako 280 eskaera berri jaso dira (% 76 emakumeak eta % 24 gizonak), eta % 48ko gehikuntza suposatzen du horrek aurreko ikasturteari dagokionez.

• 366 laguni eskaini zaie arreta, aurreko ikasturtetik kontsultan zeudenak barne (% 77 emakumeak eta % 23 gizonak), honela banatuak kolektiboen arabera: % 79 graduko ikasleak; % 10 graduondokoak; % 7 IRI; eta % 4 AZP.

• 2.026 saio egin dira guztira. Batez besteko saio kopurua 5,5ekoa izan da pertsona bakoitzeko, eta alta terapeutikoa lortu dutenena, 9,8koa.

5.4.4. Programa psikoedukatiboak eskaintzea unibertsitateko kolektiboei.

• Programa psikoedukatiboak egin dira tailer formatuan, hiru campusetan, ikasleentzat, AZPko langileentzat eta irakasle-ikertzaileentzat.

• Zehazki, tailer hauek egin dira ikasleentzat: “Emozioak eta Komunikazioa” tailerraren 4 saio (80 parte hartzaile; % 85 emakumeak, % 14 gizonak eta % 1 pertsona ez-binarioak); “Desira, Erotismoa eta Tratu Onak” tailerraren 2 saio (35 parte hartzaile; % 91 emakumeak eta % 9 gizonak); “Azterketa garaiko estresa kudeatzea” tailerraren 3 saio (45 parte hartzaile; % 87 emakumeak eta % 13 gizonak) eta “Aisialdirako IKTak kudeatzea” tailerraren saio bat (10 parte hartzaile; % 90 emakumeak eta % 10 gizonak).

• “Mindfulnessaren hastapena” tailerraren 6 saio egin dira AZP eta IRI kolektiboentzat (128 parte hartzaile; % 90 emakumeak eta % 10 gizonak; % 61 IRI eta % 39 AZP).

• Gainera, “Tratu onak harremanetan” izeneko jardunaldi zientifikoa egin da, gogoeta egiteko bortizkeriari aurre egiteko egiten den lanari buruz, eta eredu alternatiboak proposatzeko harreman desorekatuen eta ez-osasuntsuen jatorrian dauden jarreren aurrean. 80 lagunek parte hartu dute (% 83 emakumeak, % 14 gizonak eta % 3 pertsona ez binarioak).

5.5. HARREMANAK SENDOTZEA INGURUKO ERAKUNDEEKIN.

5.5.1. Lankidetza esparruak bultzatzea erakunde publiko eta pribatuekin, guztien intereseko jarduerak egiteko goi mailako hezkuntzaren, ikerketaren eta lurralde garapenaren esparruan.

• Araba: 23 lankidetza hitzarmen izenpetu ditugu: 13 hitzarmen erakunde publikoekin eta 10 hitzarmen enpresekin eta enpresa erakundeekin. Gainera, aurreko urteetan sinatutako 6 hitzarmenen luzapena izapidetu dugu. Nabarmentzekoak dira Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin lehen aldiz sinatutako oinarrizko hitzarmenak, aukera eman dutenak hitzarmen espezifikoak garatzeko prestakuntzaren eta ikerketaren esparruetan. Bereziki aipatzekoa da Jarduera Fisikoaren Ikerketa Gunea sortzeko Gasteizko Udalarekin egin den hitzarmena, zeinaren bidez udal instalazioak utziko zaizkien jarduera fisikoak herritarren osasunean dituen efektuak aztertzen dituzten UPV/EHUko ikertaldeei. Nabarmentzekoa den beste hitzarmen bat Arabako Enpresak-ekin sinatutakoa da, elkarlanean aritzeko hainbat alorretan: nagusiki, prestakuntza dualean, automozioan, praktiketan eta berrikuntzan.

• Bizkaia: 31 hitzarmen sinatu ditugu hainbat eragilerekin: erakunde publikoak (13 hitzarmen), irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuak (3 hitzarmen), enpresa erakundeak (10 hitzarmen) eta estatuko eta atzerriko  nibertsitateak (5 hitzarmen). Ekintzailetzari lotuta, aipatzekoak dira zabalkunde handiko bi jarduera: ETORKIZULAN eta EKINDUZ, helburutzat dutenak ikasleei eskaintzea ekintzailetzaren balioetan parte hartzeko aukera.

• Gipuzkoa: 20 lankidetza hitzarmen izenpetu ditugu; besteak beste, UPV/EHUren eta honako erakunde hauen arteko oinarrizko lankidetza hitzarmenak: Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa (Tabakalera), Gipuzkoako Bazkundea, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia (Musikene), ADEGI Gipuzkoako Enpresen Elkartea eta El Diario Vasco - Sociedad Vascongada de Publicaciones SA. Gainera, aipatzekoa da bereziki UPV/EHUren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmen estrategikoa. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, martxan jarri dugu Talentia programa, helburutzat duena unibertsitate talentua garatzea Gipuzkoako campusean, Gipuzkoa Talent estrategiaren barnean. 2017/2018 ikasturte akademikoaren edizioan, campuseko 7 ikastegitako 118 ikaslek parte hartu dute programan (% 69 emakumeak eta % 31 gizonak). Diseinatu eta martxan jarri dugu EGOkITU Udako Campusa, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren koordinaziopean eta Gipuzkoako Bazkundearekin lankidetzan. Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak eta Arkitektura GETk parte hartzen dute. Lankidetzan hasi gara IKASLAN Gipuzkoarekin (Gipuzkoako Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkartea), 2 + 3-a ezartzeko aukera aztertzeko (unibertsitateko graduko titulu bat lortzea hiru ikasturtetan LHko goi mailako titulua duten ikasleentzat).

5.6. KULTURA UNIBERTSITATEKO BIZITZAN TXERTATZEA.

5.6.1. Lankidetza finkatzea eta handitzea inguruko kultur eragileekin, erakunde publikoekin eta pribatuekin, kultur jarduerak bultzatzeko.

• Araba: Cortada laburmetraien jaialdia eta Ehuskarabanda euskarazko laburmetraien bideo-maratoia antolatzeko, elkarlanean aritu gara berriro Gasteizko Udalarekin eta Vital Fundazioarekin. Zientziaren Astearen kasuan, erakunde horiei Arabako Foru Aldundia gehitu zaie. Gainera, fantasiazko kontakizun laburren eta iritzi artikuluen lehiaketak ere egin ditugu.

• Bizkaia: Unibertsitatea eta gizartea kultura arloan konektatzeko helburuarekin eta kontuan izanik UPV/EHUn sortutako ekoizpena sustatu eta ikusgarri egiteko konpromisoa, lan sareak bultzatu eta zabaldu dira hainbat talde eta erakunde publiko eta pribaturekin. Harreman horiei esker, kalitatezko kultura jarduera ugari egin ditugu.

• Gipuzkoa: Lankidetza hitzarmen bat izenpetu dugu Musika eta Dantza Udal Eskolarekin, haize talde bat eta hari talde bat sortzeko campuseko ikasle eta irakasleekin. Lankidetza hitzarmen bana izenpetu dugu Medicus Mundi eta Calcuta Ondoan GKEekin, campusean kultura eta prestakuntza jarduerak antolatzeko. Gainera, lankidetza ekintzak egin dira SOS Arrazakeria GKErekin eta Kaxilda kultura elkartearekin. Gipuzkoako campuseko Antzerki Faktoriak trukeak egin ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateko taldeekin. Azkenik, Musikene eta Tecnumekin elkarlanean, I. MUSICAMPUS Lehiaketa antolatu da erakunde horietako ikasleen talde mistoentzat.

5.6.2. Ikasleekin komunikazio bideak bultzatzea, kultura eta kirol politikak elkarrekin diseinatzeko.

• Araba: Hileko bilerak egin ditugu Campuseko Ikasleen Kontseiluarekin, haren proposamenak ezagutu eta informazioa trukatzeko kultura eta kirol arloetako jarduerei dagokienez. Bestetik, campuseko ikasleen kultura ohituren azterketa bat egin dugu, borondatezko on-line inkesta baten bidez. 350 ikaslek erantzun dute (% 76 emakumeak, % 23 gizonak, % 1 pertsona ez-binarioak).

• Bizkaia: Bilerak egin dira Ikasleen Kontseiluko ordezkariekin, hainbat gairi buruzko informazioa eman eta haren proposamenak biltzeko. Gainera, indartu egin dira ikasleekiko harremanak, ikasleek zuzendutako eta ikasleei zuzendutako kultura ekintzak bultzatzeko: esZena proiektua, BItaBE jaialdia, ikasleentzako ad hoc tailerrak, etab.

• Gipuzkoa: World Cafe batean, campuseko kultura jardueretan inplikatuta dauden 30 lagun bildu dira (AZP, IRI eta ikasleak), campusaren kultura bizitza haren 7 alderdietan (hizkuntzak, arte plastikoak, zinea, literatura, arte eszenikoak, kritika eta jakintza ez formalak) dinamizatzeko proposamenak jaso eta eztabaidatzeko. Bilkura horren txostena eta bideoa kolektibo interesdun guztiei helarazi zaizkie. Andrestegi aretoan eginiko 11 erakusketen artetik, 4 erakusketa ikasleenak izan dira. Gipuzkoako Campuseko Antzerki Faktoria unibertsitateko kultura elkarte bihurtzeko prozedura hasi dugu, ikasleek, irakasle-ikertzaileek eta AZPko langileek nagusiki osatuko duten elkartea.

5.6.3. Campusetan kultura eta kirol jarduerak antolatzea

• Musiversika sortu da, unibertsitateko musika taldeentzako deialdi bat, unibertsitateko kide guztiei zabalik. Ondorioz, UPV/EHUren proposamena sortu da G9 taldearen V. Musika Lehiaketaren finala antolatzeko (2018ko urria).

• BItaBe deialdia diseinatu dugu (Bideo Talentu Berria), UPV/EHUko ikasleei zabalik dagoen ekimena. Ikasle talde batek antolatu duen lehen edizio honetan, 44 lan aurkeztu dira; horietatik 16 amaierako proiekziorako hautatu eta azkenean hiru saritu dira. Ekimen honetan lagundu dute ZINEBIk, Arte Ederren Fakultateak eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak.

• 12 kontzertu programatu dira (tartean, EHUorkestraren lehen emanaldia –ikus 5.6.4–), 21 erakusketa (horietako batzuk ibiltariak, hiru campusetan); 14 antzerki saio (horietako batzuk ibiltariak, baita gure unibertsitatetik kanpora ere –NUP, UPPA–); 15 tailer, artearen eta kreazioaren hainbat esparrutan; 9 zine eta bideo proiekzio; 2 dantza jarduera; errezitaldiak, ikastaroak, hitzaldiak, eztabaidak…

• Araba: Unibertsitate hedakuntzako ohiko deialdien eta kirol ikastaroen bitartez urtero sustatzen diren jarduerez gainera, bultzada eman diogu unibertsitateko kideek talde ekimenetan parte hartzeari; hala nola Gasteizko Enpresen Lasterketan. Kultura arloan, hiru ikastaro berri diseinatu ditugu campusaren berezko jarduera gisa: zine tailer bat, idazketa kreatiboko beste bat eta oratoria ikastaro bat. Gainera, unibertsitate pabiloian, hainbat musika emanaldi eta erakusketa egin dira, Ehuskarabandaren kultur egitarauaren osagarri izan direnak. Azkenik, lanean aritu gara UPV/EHUren antzerki taldearen eta EHU Orkestra Sinfonikoaren etorkizuneko emanaldien egutegian.

• Bizkaia: Ikastaro eta jarduera ugari eskaini dira, kirola sustatzeko bai neguan bai udaberrian, eta kirol txapelketak antolatu dira. Gainera, EAEko unibertsitate arteko txapelketan parte hartu dugu, eta Jaenen egin diren Espainiako Estatuko txapelketetan. EHUkultura-Bizkaiatik, hainbat antzezlan bultzatu ditugu, eta zinemarekin lotutako jarduera ugari antolatu. Bizkaia Aretoa-UPV/EHUk dibulgazio zientifikoko jarduerak antolatu ditu, ikuspegi ludiko eta interaktibo batetik, bisitari ugari izan dituztenak (ikasleak eta ikasleak ez direnak).

• Gipuzkoa: Andrestegi aretoan eginiko 11 erakusketekin batera, hainbat ekitaldi paralelo izan dira: inaugurazioa, prentsaurrekoa, mahai inguruak eta bisita gidatuak. Gipuzkoako Campuseko Antzerki Faktoriak “Marat-Sade” izeneko ekoizpena aurkeztu du (es/eu/fr) Donostian, Iruñean eta Pauen; baita “Frontoiak” (eu) ere Pauen eta Bilbon. Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Sariaren XVII. edizioan, ekitaldi berezi bat egin da Barriola eraikinean. Lauhileko bakoitzean, 5 EHUkultura ikastaro egin dira (argazkigintza, poesia, mindfulness, esku hartzeak animaliekin, kultura proiektuen kudeaketa). Azkenik, mantendu egin da erakunde hauekiko lankidetza: BiArt, Zine Klub Kresala, Dock of the Bay Zine Dokumentalaren Jaialdia, Elias Querejeta Zinema Eskola eta San Telmo Museoa.

5.6.4. UPV/EHUko Orkestra Sinfonikoa finkatzea.

• Elkarte bihurtu ondoren, EHUorkestra Sinfonikoak sendotu egin du bere egitura. 2018ko maiatzaren 3an, bere lehen kontzertua eskaini zuen Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn. Gainera, emanaldien egutegia finkatu da (kontzertuak gure unibertsitatean eta gure unibertsitatetik kanpo).

5.7. CAMPUS JASANGARRIAK IZATEKO ESTRATEGIA OROKORRA GARATZEA.

5.7.1. Unibertsitateko kideak sentsibilizatzea bizikleta ordezko garraiobide moduan erabiltzearen inguruan.

• Araba: Aktiboki parte hartu dugu Mugikortasunaren Astean antolatu diren jardueren sustapenean eta zabalkundean: hitzaldi espezializatuak, zine-foruma eta bizikletak konpontzeko tailer bat (Unibertsitate Pabilioian kokatu dena).

• Bizkaia: “Bizikleta Leioako Campusean: aukerak, baldintzatzaileak eta garatu beharreko ekintzak” izeneko azterlana egin dugu, eta txirrindularien proposamenak jaso ditugu, amaierako txostenean jasotzeko.

• Gipuzkoa: Proiektu bat jarri dugu martxan bizikletaren erabilera dinamizatzeko, campuserako garraiobide gisa. Barriola eraikinean, bizikletak konpontzeko gune bat ipini da. Mugikortasunaren Astearekin denboran bat etorriz, bizikletak konpontzeko bi tailer egin dira unibertsitateko kideentzat.

5.7.2. Inguruko entitateekin lankidetzan jardutea bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko ekintzetan.

• Araba: Gasteizko Udalak aparkaleku estali bat jarri du Letren Fakultatearen eta Farmazia Fakultatearen artean, eta aparkaleku kopurua handitu da campusean. Campusera iristeko tranbiari dagokionez, elkarlanean aritu gara eskumena duten erakundeekin (Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala), ahalik eta modurik onenean antolatzeko trenbidearen trazatua campusaren inguruetan.

• Bizkaia: Autobusen atzealdean, linea jakin batzuetan bereziki, bizikletak eramatekoak jartzea proposatu zaio Bizkaibus zerbitzua kudeatzen duen Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio Zuzendaritzari.

• Gipuzkoa: Donostiako Udalaren “Klima DSS 2050 Ekintza Planaren Dokumentua” estrategiaren aurkezpenean parte hartu dugu. Oinezkoen eta Txirrindularien Mugikortasunaren Udal Ordenantzei buruzko II. Lan Jardunaldian izan gara. Azkenik, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako “Bizikleta eta tokiko gobernuak. Bizikleta bidezko mugikortasun politiken gida” dokumentuaren aurkezpenean parte hartu dugu.

5.7.3. Erakundeei formulak proposatzea ikasleei garraio publikoaren kostua murriztu ahal izateko.

• Araba: Bilerak egin ditugu Eusko Jaurlaritzako garraio publikoaren plangintza zuzendaritzarekin, ikasleei tranbiaren kostuak murrizteko bideak aztertzeko. Gaur egungo tarifa sistemaren aurrean, UPV/EHU murrizketa unibertsal baten alde dago, adinaren eta jardueraren (ikasleak) araberakoa, Gasteizko Udalak bere kirol instalazioetako tarifetan aplikatzen duenaren antzekoa.

• Bizkaia: Errektoreordetzak eskatuta, Leioako metro geltokitik campuserako autobusen lotura zerbitzu bati buruzko azterketa egin du Bizkaiko Foru Aldundiak. Bilerak egin dira ETS-Eusko Trenbide Sarea eta Eusko Jaurlaritzako Azpiegiturak eta Garraioa Sailburuordetzarekin, Leioako metro geltokitik campusera joateko garraio publikoko sistema onena aukeratzeko. Bestetik, “Gipuzkoatik eta Arabatik Bizkaiko Campusera iristeko garraioa” inkesta egin dugu, unibertsitateko kideen mugikortasun ohiturak ezagutu eta hobekuntza proposamenak egiteko. Azkenik, Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusian, bigarren urtez jarraian, autobus zerbitzu bat kontratatu da Leioako Campusera joateko.

5.7.4. Autoa partekatzeko eta erabiltzaile askoko ibilgailuak aparkatzeko programak mantentzea eta bultzatzea.

• Araba: Autoa partekatzeko programarekin jarraitu dugu, haren publizitatea eginez campusaren webgunearen bidez.

• Bizkaia: Mantendu egin ditugu erabiltzaile askoko ibilgailuentzako aparkalekuen eta “autoa partekatu” programak. Bi zerbitzu horien publizitatea batera egiten da. Gainera, Bizkaiko Campusaren web orria aldatu dugu, ikusgarritasun handiagoa emateko bi programa horiei.

• Gipuzkoa: Autoa partekatzeko programarekin jarraitu dugu, plataforma erabiliz. Gainera, indarrean jarraitzen dute Donostiako Udalarekin eginiko hitzarmenek partzelak lagatzeko erabiltzaile askoko ibilgailuentzako aparkaleku gisa erabiltzeko.

6. GURE INGURUNEAN ERROTUTAKO UNIBERTSITATEA

6.1. EUSKARAZKO IRAKATS ESKAINTZA HANDITZEA.

6.1.1. Euskarazko nahitaezko irakasgaien eskaintza handitzea.

• 23 nahitaezko irakasgai gehiago eskaini ditugu euskaraz. • Euskarazko nahitaezko irakasgaien eskaintzaren jarraipen txostenak egin ditugu eta irakasgai horiek hizkuntza horretan eskaintzen ez dituzten ikastegi eta sailei

bidali dizkiegu.

• Osakidetzarekin sinatutako akordioa medio, Barrualde-Galdakao ESI-n Medikuntzako Graduaren formazioa eskainiko da, eta horri esker euskalduntzean aurrera egingo da.

6.1.2. Euskarazko hautazko irakasgaien eskaintza sustatzea hizkuntza horretan hautazko irakasgai gutxi dituzten graduetan.

• Euskarazko hautazko irakasgai gutxi dituzten graduetan, euskarazko hautazko irakasgaien eskaintzaren jarraipen txostenak egin ditugu, eta inplikatuta dauden ikastegi eta sailei bidali zaizkie.

• Aztertu egin da 2018/2019 ikasturterako hautazko irakasgaien eskaintza, Euskararen II. Plan Gidarian ezarritako helburuak betetzeko.

6.1.3. Erraztasunak ematea masterretan euskarazko irakasgaiak parteka daitezen, eskaintza zabaltzeko.

• Aztertu egin dugu master jakin batzuen eskaintza, irakasgaiak taldekatzeko aukera aztertu eta euskarazko irakasgaien inplementazioaren eraginkortasuna handitzeko.

• Hegoa institutuak eskaintzen dituen Globalizazioa eta Garapena masterrean eta Garapena eta Nazioarteko Lankidetza masterrean, master bakoitzeko irakasgai komunak elkartzea onartu da, talde bat euskaraz eta beste bat gaztelaniaz eskainita.

• Euskarazko irakasgai talde berriak onartu dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza unibertsitate masterrean eta Industria Ingeniaritzako unibertsitate masterrean.

6.1.4. Euskarazko etengabeko prestakuntzako eskaintza sustatzea.

• Mantendu egin dugu unibertsitate espezialistako berezko 3 tituluren euskarazko eskaintza, eta unibertsitate hedakuntzako diploma eskaini dugu euskaraz lehen aldiz.

• Prestakuntza pedagogiko eta didaktikoko ikastaro ofizialaren lehen edizioa egin da, lanbide heziketako irakasle teknikoentzat.

• Antolakuntzetan trebetasun bigunak garatzeko programaren lehen edizioa egin da, beharrezkoa dena Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen trantsizio bekak eskuratzeko.

• 7 ikastaro osagarri eman dira euskaraz; horietako batean, lehen edizioa izan da.

• Mantendu egin ditugu hainbat lankidetza etengabeko prestakuntzaren alorrean: Udako Euskal Unibertsitatea, Osakidetza eta Uda Ikastaroen Fundazioa.

• Berezko bi tituluren diseinuan lan egin dugu, kulturaren eta osasunaren alorretan, euskaraz eskaintzeko 2019/2020 ikasturtean.

6.2. BIKAINTASUNA LORTZEA EUSKARAZKO IRAKASKUNTZAN.

6.2.1. Terminologia teknikoaren garapena sustatzea.

• “Terminologia Sareak Ehunduz” programaren barnean, jakintza adar guztietako taldeak antolatu dira, terminologia teknikoa garatzeko.

• Euskara Zerbitzuak 704 termino berri sartu ditu GAIKA corpus terminologikoan, eta 43.764 sarrera izango ditu hemendik aurrera, jakintza adar guztietakoak.

• Lau argitalpenen edukia irauli da EHUSKARATUAK corpusean. Euskara Zerbitzuak koordinatu du lan horien itzulpena, eta honako hauek dira: Nazioarteko Harremanak Zer diren, Munduaren Eskualde Geografia, Greziar

munduaren historia politikoa eta Algebra lineala ondo egina.

• Laguntza eman diogu Euskara Institutuari corpus linguistiko espezializatuak garatzen jarrai dezan.

6.2.2. Unibertsitateko kolektiboen komunikazio gaitasunak hobetzea prestakuntza ekintza espezifikoen bidez.

• Hizkuntza hobekuntzarako 5 ikastaro antolatu dira irakasleentzat. 120 irakaslek parte hartu dute (% 60 emakumeak eta % 40 gizonak).

• AITZINATU planaren lehen diseinua egin da, helburutzat duena irakasleen hizkuntza gaitasuna hobetzea.

6.2.3. Euskarazko eskuliburuen ekoizpena bultzatzea.

• 2017/2018 deialdia egin dugu euskarazko irakaskuntza materialaren ekoizpena sustatzeko.

• UPV/EHUko irakasleek sortutako euskarazko 11 irakaskuntza material argitaratu ditugu.

• 6 irakaskuntza eskuliburu itzuli dira euskarara, 14 irakaskuntza eskuliburu sortu dira, eta beste 3 eskuliburu argitaratu dira Udako Euskal Unibertsitatearekin batera.

• LEGEAK-LEYES eta LIMES bildumetako 2 lan itzuli dira euskarara, eta EUSKAL LITERATURA SAILA bildumako beste 2 argitalpen.

• 5 lan argitaratu dira Euskara Zerbitzuaren hizkuntza baliabideen atalean.

• Berritu egin dugu UPV/EHUren irakaskuntza materialen argitalpen elektronikoen web ataria, material horien bilaketa errazteko, eta ISSN bat esleitu zaio, irakaskuntza materialen argitalpen ataria identifikatzeko.

6.2.4. Euskararen II. Plan Gidaria (2013-2017) ebaluatzea eta III. Plan Gidaria (2018-2022) egitea.

• Euskararen II. Plan Gidariaren ebaluazioa egin da, dagozkion batzordeetan eta Gobernu Kontseiluan aurkeztu da, eta web orrian argitaratu da, unibertsitateko kideen eskura egon dadin.

• Onartu egin da Euskara Batzordean Euskararen III. Plan Gidaria egiteko prozedura, eta oinarrien dokumentua idatzi eta zabaldu da, campusetako euskara batzordeen bidez ikastegi guztien proposamenak jasotzeko helburuaz.

6.3. EUSKARAZ ARRETA EGOKIA EMATEA JENDEAREKIN HARREMAN ZUZENA DUTEN LANPOSTUETAN.

6.3.1. AZPko langileen liberazioen programan lehentasuna ematea jendearekin harreman zuzena duten lanpostuetako zerbitzua hobetzera bideratutakoliberazioei.

• Euskara arloko ikastaroen eta liberazioen 2016/2017 deialdietan, kontuan izan dugu lanpostua zer unitate motatan dagoen, eta lehentasuna eman zaie jendearekin harreman zuzena dutenei.

6.3.2. Unibertsitateak erabilgarri dituen hizkuntza tresnen erabilera bultzatzea administrazio eta zerbitzuetako langileen artean.

• Prestakuntza pilulak inplementatu ditugu eta saritu egin dira haien erabiltzaileak, Azpidazki hizkuntza baliabide berrituaren erabilera handitzeko. Ekintza honi esker, modu esanguratsuan handitu da tresnaren erabiltzaileen kopurua (400 sarrera hilean batez beste).

• EHUlku Zerbitzuaren aholkuak bidali zaizkie hilero langile guztiei, lanean euskara zuzen erabil dezaten. Hala, bultzada eman zaio webean eskura dagoen tresnaren erabilerari, “Kontsultagunea”-tik eskura daitezkeen gainerako hizkuntza baliabideekin batera.

6.4. EUSKARAREN ERABILERA SOZIALA SUSPERTZEA IRAKASKUNTZAN ETA UNIBERTSITATEKO BIZITZAN.

6.4.1. Indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzea euskararen erabileran eta presentzian kanpo ebaluazioko prozesuen bidez.

• BIKAIN ebaluazio eta akreditazio prozesua hasi duten ikastegiei, informazioa eta aholkuak eman zaizkie EUSKALITek ebaluazio sisteman egin dituen aldaketei buruz. Gainera, koordinatu egin da BIKAIN ziurtagiria jada jaso duten ikastegien eta ikasturte honetan prozesua hasi duten ikastegien arteko informazio fluxua.

• UPV/EHUko ikastegietako langileen artean euskararen erabilera maila aztertzeko, interpretatzeko eta jarraipena egiteko programa bat diseinatzen hasi gara.

6.4.2. Beste administrazio publikoekin batera, euskararen erabilera eta presentzia indartzen duten ekimenak sortzea eta horietan parte hartzea.

• V. Eztabaida Txapelketa antolatu da, Eusko Legebiltzarraren laguntzaz eta bost unibertsitateren parte hartzearekin: Mondragon Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Nafarroako Unibertsitatea eta UPV/EHU.

• Lankidetza hitzarmen bat izenpetu dugu Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin Eztabaida Txapelketa antolatzeko txandaka. Eusko Legebiltzarraren edo Nafarroako Parlamentuaren laguntzaz egingo da, unibertsitate anfitrioia zein den kontuan harturik.

• Soziolinguistikako Klusterrak koordinatzen duen “Jendaurrean erabili” proiektuan parte hartu dugu, helburua izanik Praktika Komunitate bat eratzea, euskarak komunikazio publikoetan duen presentzia areagotzeko orduan sortzen diren zailtasunak partekatzeko eta irtenbideak adosteko. Egitasmo honi lotuta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren “Gipuzkoa berdinago” deklarazioa sinatu dugu.

• Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Euskararen Adierazle Sistema (EAS) martxan jartzen lagundu dugu.

6.5. EUSKARAZKO EKOIZPEN ZIENTIFIKOA BULTZATZEA, ZABALTZEA ETA DIBULGATZEA.

6.5.1. Doktorego tesiak euskaraz egin daitezela sustatzea.

• Doktorego aurreko 7 kontratu berri egin dira doktorego tesiak euskaraz egiteko urteko deialdiaren barnean.

• Gainera, doktorego tesiak euskaraz defendatzeko, itzulpen eta interpretazio lanak diruz laguntzeko urteko deialdia egin dugu.

6.5.2. Euskara euskarri digitaletan (blogak, Wikipedia...) ager dadila bultzatzea.

• “EHU-Wikipedia 2017/2018” proiektua gauzatu dugu, Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin koordinatuta. 800 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute: 317 artikulu berri idatzi eta 716 artikulu berrikusi dira.

• Laguntza eman diogu Kultura Zientifikoko Katedraren “Zientzia Kaiera” euskarazko dibulgazio zientifikoko blogari.

6.5.3. Euskararen presentzia sustatzea ekitaldi zientifikoetan.

• Bultzada eman diegu euskarazko ponentziei Erreminta Makinen eta Fabrikazio Teknologien 21. Batzarrean, Erreminta makinen, osagarrien, osagaien eta tresnen Espainiako Fabrikatzaileen Elkarteak antolatua.

• Laguntzak eman zaizkie UPV/EHUko ikertzaileei Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen 28. batzarrean ponentziak aurkez ditzaten.

• “Euskararen bariazioa eta bariazioaren irakaskuntza” izeneko workshop-an lagundu dugu, UPV/EHUko Eudia ikertaldeak antolatutakoa.

6.6. ERREFERENTE IZATEA EUSKAL ARTE ETA KULTURAREN ARLOKO PRESTAKUNTZAN, IKERKETAN ETA ZABALKUNDEAN.

6.6.1. Euskal arte eta kultura adierazpenen azterketarekin eta gizarte proiekzioarekin lotutako jarduerak bultzatzea eta zabaltzea.

• Batu egin dira hiru campusetako kultura politikak EHUkultura izeneko proiektu komuna sortzeko.

• Martxan jarri dugu proiektu hori zabaltzeko estrategia baliabide elektronikoen bidez: EHUkultura bloga (41 artikulu 2018ko martxoa eta uztaila artean, hiru campusetan programatutako jarduerei buruz) eta EHUkultura Facebook (4.110 jarraitzaile), Twitter (3.269 jarraitzaile) eta Flickr (53 jarraitzaile).

6.6.2. Sare zientifikoak sortzea, edo antzeko ekintzak sustatzea, euskal arte eta kulturaren azterketan diharduen komunitate zientifikoa egituratzeko, arreta berezia jarrita emaitzen nazioarteko zabalkundeari.

• “Kultura unibertsitatean/tik/rentzat” izeneko udako ikastaroa antolatu dugu Kutxa Kultur eta Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin elkarlanean. 45 pertsonak parte hartu dute (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak).

• UPV/EHU, Kultura Ekintzako Zuzendaritzaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Kulturaren Euskal Kontseiluan sartu da, kide gisa, baita Arabako Kulturaren Plan Estrategikoaren jarraipen mahaian ere.

6.7. UPV/EHUREN IRUDIA PROIEKTATZEA, ETA HAREN POTENTZIAL AKADEMIKOA IKUSGARRIAGO EGIN ETA ZABALTZEA.

6.7.1. Aplikazio bat garatzea euskal diasporako doktore, ikertzaile eta aditu euskaldunei buruzko informazioa biltzeko.

• Doktore Euskaldunak izeneko aplikazioa jarri dugu ikertzaileen eskura, UPV/EHUren web orriaren bitartez.

6.7.2. Hedabideekin aldizkako bilerak egitea UPV/EHUn egiten diren jarduera akademikoen berri emateko gizarteari.

• UPV/EHUren Komunikazio Bulegoak 46 prentsaurreko antolatu ditu ikasturte honetan, eta 501 komunikatu bidali ditu (prentsa oharrak, elkarrizketak, erreportajeak…) hedabideetara, unibertsitatearen jarduerak gizartera hurbiltzeko helburuarekin.

6.7.3. Lankidetzan jardutea, era aktiboan, euskal arte eta kulturaren azterketan diharduten beste erakunde eta entitate batzuekin.

• Lankidetza talde egonkor bat sortu da Bordeleko Unibertsitateko kultura arduradunekin, artisten eta Artearen eta Zientziaren ikertzaileen truke programa bat sortzeko, besteak beste.

6.8. GIZARTE ETA KULTURA ERAGILEEKIKO HARREMANA INDARTZEA.

6.8.1. Bultzada ematea EHUgune topaguneari.

• EHUgune topaketa foroan, jardunaldi, mintegi edo konferentzia formatuko 17 ekitaldi antolatu ditugu edo antolatzen lagundu dugu.

6.8.2. Babesa ematea erakunde katedrei.

• Laguntza eman zaie erakunde katedra aktiboei.

• Giza Eskubideak eta Botere Publikoak Katedrak UNESCO Katedraren aipamena lortu du.

7. MUNDURA IREKITAKO UNIBERTSITATEA

7.1. ITUN ESTRATEGIKOAK EGITEA ELKARLANEAN ARITZEKO PRESTAKUNTZA, IKERKETA, GARAPEN ETA BERRIKUNTZAKO JARDUERETAN.

7.1.1. UPV/EHUren internazionalizazio mapa egitea eta, emaitzen arabera, Internazionalizazio Plana diseinatu eta garatzea unibertsitateko kideekin elkarlanean.

• UPV/EHUren Internazionalizazio Mapa egin dugu, ikastegi bakoitzaren internazionalizazio maila zehaztu eta haren indarguneak eta ahulguneak ikusarazteko. 2018ko otsailaren 1eko Gobernu Kontseiluan aurkeztu zen mapa.

• Diagnostiko horretatik abiatuta, ikastegi bakoitzak bere internazionalizazio estrategia landu du Nazioarteko Harremanetarako Bulegoarekin elkarlanean.

• Jardunbide Egokien Truke Jardunaldia egin dugu Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn. Unibertsitateko ikastegi guztietako zuzendariek parte hartu dute.

7.1.2. UPV/EHUk Latinoamerikan duen presentzia finkatzea, unibertsitateekin eta goi mailako hezkuntzako erakundeekin lankidetzan. Zehazki, Graduondokoen Latinoamerikako Sarea finkatzea.

• Guztira, 362 ikasle matrikulatu dira Graduondoko Latinoamerikako Sarean eskaintzen diren graduondoko ikasketa ofizialetan: 170 ikasle master ofizialetan (% 36 emakumeak eta % 64 gizonak); 192, doktorego programetan (% 43 emakumeak eta % 57 gizonak).

• Gainera, 10 doktorego tesi defendatu dira sare horren barruan (% 30 emakumeak eta % 70 gizonak).

• Lankidetza hitzarmenak egin ditugu unibertsitate hauekin:

– Universidad Autónoma de Chile, UPV/EHUren doktorego programak eskaintzeko unibertsitate horren Graduondoko Nazioarteko Eskolan.

– Universidad de Aconcagua, bi unibertsitate master eskaintzeko (“Globalizazioa: Gizarte Prozesuak eta Ekonomia Politikak” eta “Hizkuntza Politikak eta Plangintza”) eta doktorego programa batean parte hartzeko (“Globalizazioa Aztergai: Erronkak eta Diziplinarteko Erantzunak”).

• Fundación Carolina-rekin dugun hitzarmena berritu dugu, ikasteko laguntzak emateko “Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan” eta “Multimedia Kazetaritza” masterretako ikasleei. Ikasturte honetan, 4 ikasle

matrikulatu dira hitzarmen hauen bidez (% 50 emakumeak eta % 50 gizonak).

7.2. EUROESKUALDEKO ERAKUNDEEKIKO LANKIDETZA FINKATZEA.

7.2.1. Gure presentzia eta parte hartzea finkatzea Akitania-Euskadi-Nafarroa sarean.

• “Gizarte Ekonomia eta Solidarioaren lurralde dinamikak Akitania Berria - Euskadi – Nafarroa Mugaz Gaindiko Eremuan” izeneko jardunaldian parte hartu dugu.

• AEN Sarearen batzorde iraunkorraren bilera egin da, burutu diren ekintzen balantzea egiteko eta etorkizunerako ekintza proposamenak eztabaidatzeko.

• Euroeskualdea egituratzen duten berrikuntza proiektuen garapenean parte hartu dugu, Euskadi-Akitania-Nafarroa Lurralde Lankidetzako Europako Taldeak sustatzen dituena. Helburua izan da unibertsitate gaitasunak konektatzea lurraldeko gizarte eta ekonomia eragileekin; zehazki, itsas bioteknologiaren (Turquoise 00) eta bitikulturaren (MetaBotryTool) arloetan dihardutenak.

• Bordeleko Unibertsitatearekin eta Agglomération Pays Basque-rekin batera, “Campus Ocean Experiences” euroeskualdeko proiektuaren garapenean parte hartu dugu.

• “Ocean Living Lab”-en Administrazio Kontseiluan parte hartu dugu (mugaz gaindiko lehen living lab-a, irristatze kirolei buruzkoa).

• Azkenik, Euskal Herriko eta Akitaniako eragileekin batera lanean aritu gara zahartze aktibo eta osasungarrian oinarritutako Berrikuntza Plataforma baten sorreran –GERONTOPOL–. UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitatea izan dira bultzatzaile nagusiak.

7.2.2. Mugaz Gaindiko Euroeskualdea garatzea Bordeleko Unibertsitatearekin batera.

Titulu bikoitz hauen ezarpenean aritu gara:

– Master in Nanoscience Materials: Polimeroen Unibertsitate Institutua (POLYMAT), Materialen Fisika Saila (UPV/EHU), Materialen Fisika Zentroa (CSIC-UPV/EHU), Donostia International Physics Center eta CIC Nanogunerekin lankidetzan, Bordeleko Unibertsitateko L’Institut de Sciences Moleculaires-ekin batera.

– Master in Polymer Science and Engineering: UPV/EHUren aldetik, Polimeroen Zientzia eta Teknologia Saila, Kimika Aplikatua Saila, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola eta Bilboko Ingeniaritza Eskola; Bordeleko Unibertsitatearen aldetik, Laboratoire de Chimie de Polymères Organiques, Centre de Recherche Paul Pascal, Institut de Chimie de la Matière Condensée, Institut de Sciences Moleculaires, Laboratoire des Composites Thermostructuraux eta Laboratory of the Future.

• Elkarlanean aritu dira Medikuntza fakultateak eta unibertsitate ospitaleak gaixotasun autoimmuneen alorrean (lupusean, bereziki), eta udako ikastaro bat sortu da lankidetza horretatik, 2018ko ekainaren 25ean eta 26an egin zena, 96 lagunen parte hartzearekin (% 64 emakumeak eta % 36 gizonak).

• 27 doktorego proiektu egin dira kotutoretzan, hainbat diziplinatan.

• Bordeaux-Euskampus Doktorego Komunitatearekin jarraitu dugu, doktoregaiak eta haien nazioarteko ikerketa prestakuntzan laguntzen duten pertsonak elkartzen dituena: zuzendariak, arlo zientifikoko eta praktika eremuetako erreferenteak, unibertsitate bakoitzeko bideratzaileak...

• Urtebetez luzatu da (2018ko azarora arte) UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko hitzarmena, Agglomération Pays Basque-rekin batera Campus Oceans Experiences proiektua garatzeko. Helburua da Sokoako Gotorlekua birgaitzeko lanak amaitzea, irristatze kirolen ekonomiari lotuta egongo den prestakuntza eta berrikuntza plataforma bateratu bihurtzeko, baita mugaz gaindiko lankidetzaren gune sinboliko ere.

7.2.3. Lankidetzan jardutea Akitania-Euskadi-Nafarroa sareko unibertsitateekin, elkarren arteko itunak egiteko mugikortasunaren, tutoretzan egindako tesien eta titulazio bikoitzen arloetan.

• 9 tesi defendatu dira Akitania Berriko unibertsitateekin kokutoretzan.

• Berritu egin da UPV/EHUk eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateak (UPPA) mugaz gaindiko doktorego ikasketak antolatzeko duten lankidetza hitzarmena.

7.3. NAZIOARTEKO RANKINGETAN HOBETZEKO AUKERAK IDENTIFIKATZEA.

7.3.1. UPV/EHUren jarduera akademikoa behar bezala islatuko duten rankingak identifikatzea.

• Identifikatu egin dira UPV/EHU agertuko den rankingak, eta aztertzen eta hobetzen ari gara ranking horiek erabiltzen dituzten adierazleentzako datu iturriak. Honako ranking hauetan parte hartzen dugu aktiboki: Shanghai, CWUR, Times Higher Education, CyD eta U-multirank.

7.3.2. UPV/EHUko datuen unitate bat sortzea eta kualifikatutako langilez hornitzea, jarduera zientifiko eta teknologikoa etengabe monitorizatzeko, identifikatutako rankingetako adierazleen bidez.

• Teknikari bat izendatu da unibertsitatea agertzen den rankingek behar duten informazioa bildu eta zentralizatzeko: Shanghai, CWUR, CyD eta U-multirank.

7.4. GURE PRESTAKUNTZA ESKAINTZAREN NAZIOARTEKOTZEA SUSTATZEA.

7.4.1. Atzerriko hizkuntzetan eskainitako prestakuntza akademikoa handitzea eta berrantolatzea.

• Graduko tituluetan, bultzada eman zaio atzerriko hizkuntzetan ematen diren ikasketen eskaintzari. 338 irakasgai eskaintzen dira (333 ingelesez eta 5 frantsesez) Eleaniztasunaren Planaren barnean, eta ikasketa planetan jasotakoak gehitu behar zaizkie: 243 irakasgai ingelesez eta 172 irakasgai ofizialak ez diren beste hizkuntza batzuetan (alemana, arabiera, frantsesa, antzinako greziera eta greziera modernoa, italiera eta errusiera). Guztira, graduko 753 irakasgai eman dira hizkuntza ez-ofizialetan (576 ingelesez eta gainerakoak aurretik aipatutako hizkuntzetan). Eskaintza hau handitu egiten da atzerriko ikasle bisitarientzat, 247 irakasgaiekin (English Friendly Course - EFC).

• 17 master eman dira ingelesez, osoki edo partzialki, hizkuntza horretan eskainitako 322 irakasgaien eskaintzaren bitartez.

7.4.2. Ingelesez eta hiru hizkuntzatan ematen diren graduen eta graduondokoen eskaintza handitzea hezkuntzaren eta ekonomia eta enpresaren arloetako graduetan eta jakintza adar guztietako graduondokoetan.

• Ekonomiako eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradu bikoitzaren diseinua hasi dugu, ingelesez emateko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean.

7.4.3. Gradu bikoitzak eta titulu bateratuak sustatzea nazioarteko partaide estrategikoekin, lanbide gaitasuna eduki ahal izateko hainbat herrialdetan.

• UPV/EHUk nazioarteko titulu bikoitzetako hitzarmenak egin ditu honako unibertsitate hauekin:

– Universidad Santo Tomás (Kolonbia), titulu hauetarako: “Zuzenbideko Gradua” (UPV/EHU) eta “Abogado/a” (USTA).

– Université de Strasbourg (UNISTRA), titulu hauetarako: “Kimikako Gradua” eta “Kimika eta Polimeroak Unibertsitate Masterra”, edo “Kimika Sintetiko eta Industriala Unibertsitate Masterra” (UPV/EHU) eta “Diplôme D’Ingénieur -Grade de Master” (UNISTRA).

– École Nationale Supérieure D’arts et Metiers (ENSAM, Frantzia), titulu hauetarako: “Ingeniaritza Mekanikoa Unibertsitate Masterra” (UPV/EHU) eta “Knowledge Integration in Mechanical Production –KIMP–” (ENSAM)/ “Master in Materials and Engineering Science -MAGIS” (ENSAM)/ “Master in Mechanics and Energy M&E” (ENSAM)/ “Ensam Engineer Degree” (ENSAM).

– Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea (Institut Universitaire de Technologie de Bayonne Pays-Basque), titulu hauetarako: “Licence Professionnelle, Systèmes Informatiques et Logiciels” eta “Informatika Ingeniaritzako Gradua”.

– École Supérieure des Technologies Industrielles Avancées (ESTIA, Frantzia), titulu hauetarako: “Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Unibertsitate Masterra/Control in Smartgrids and Distributed Generation” (UPV/EHU) eta “Diplome d’ingenieur” (ESTIA).

– Université Bordeaux Montaigne (UBM), master hauetarako: “Études Basques” (UBM) eta “Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologia” (UPV/EHU).

– Fachhochschule Dortmund - University of Applied Sciences and Arts, Dortmund (Alemania), master hauetarako: “Proiektuen Zuzendaritza” (UPV/EHU) eta “European Master in Project Management –EUROMPM (FHDO).

– Università Degli Studi di Milano eta Lege Soziologiako Nazioarteko Erakundea, titulu hauetarako: “International Master in Sociology of Law” (UPV/EHU) eta “Master Programme in Sustainable Development” (U. Milano).

– Universidad Nacional de Colombia (UNAL), titulu hauetarako: “Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak Unibertsitate Masterra” (UPV/EHU) eta “Master en Maestría en Derecho” (UNAL).

• Kredituak aitortzeko akordio bat sinatu da “Language and Communication Technologies” sareko unibertsitateek ematen dituzten masterren artean: Saarland University, Università degli Studi di Trento, L-Università ta’ Malta,

Université de Lorraine, Charles University in Prague, University of Groningen eta UPV/EHU.

• EACEAk (Education, Audiovisual and Culture Executive Agency) eta UPV/EHUk (unibertsitate koordinatzailea) bi europar finantzaketa akordio sinatu dituzte, martxan jartzeko honako titulu hauek: Erasmus Mundus “Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean / Renewable Energy in the Marine Environment (REM)” eta “Itsas Ingurumena eta Baliabideak /Marine Environment and Resources – MER+”

• Egoitza Bilboko Ingeniaritza Eskolan izango duen REM partzuergoa sinatu dute honako unibertsitate hauek: UPV/EHU, University of Strathclyde (Erresuma Batua), Norwegian University of Science and Technology eta Université de Nantes (Frantzia). Helburua, programa hau garatzea: Erasmus Mundus Energia Berriztagarriak Itsas Ingurunean Masterra / Erasmus Mundus Master in Renewable Energy in the Marine Environment (REM).

• UPV/EHUk lankidetza hitzarmen bat egin du goi mailako 5 erakunderekin (Warsaw University of Technology, Varsovia –Polonia–; Université Paul Sabatier, Toulouse –Frantzia–; Aix-Marseille Université, Marsella, –Frantzia–, University of Ljubljana, Liubliana –Eslovenia–; Université de Picardie Jules Verne, Amiens–Frantzia–) eta loturiko 5 erakunderekin (Drexel University, Filadelfia –AEB–; Deakin University, Geelong –Australia–; Centre National de la Recherche Scientifique, Paris –Frantzia–, bi hauen ordezkari gisa: ALISTORE-ERI, Amiens–Frantzia– eta Réseau sur le Stockage Electrochimique de l’Energie, Amiens –Frantzia–; CIC Energigune, Gasteiz; eta National Institute of Chemistry, Liubliana–Eslovenia–), elkarrekin antolatzeko Energiaren Biltegiratzea eta Kontserbazioa Unibertsitate Masterra –MESC-. Alde biko lankidetza hitzarmen bat izapidetu dute UPV/EHUk eta CIC-Energigunek, martxan jartzeko titulu hori.

7.4.4. Erraztasunak ematea atzerriko eta Iparraldeko ikasleei UPV/EHUn sartzeko.

• Baionako Bernat Etxepare Lizeoari eskatu diogu 2018/2019 ikasturtean UPV/EHUn matrikulatzeko interesa duten ikasleen zerrenda, eta zerrenda horretako ikasle bakoitzaren jarraipen indibidualizatua egin dugu.

• Informazio saio bat egin dugu Baionako Bernat Etxepare Lizeoan, UPV/EHUra sartzeko prozesua azaltzeko Iparraldeko ikasleei.

• Iparraldeko ikasleei UNEDen egin behar izan dituzten gestio guztietan lagundu zaie, eta zuzenean jo dugu unibertsitate horretara, arazoren bat sortu denean.

7.4.5. Mugikortasun birtuala sustatzea.

• Hitzarmen bat egin dugu Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin mugikortasun birtuala sustatzeko.

7.5. UNIBERTSITATEKO KOLEKTIBO DESBERDINEK HIZKUNTZEN ARLOAN PRESTAKUNTZA IZAN DEZATELA ETA HIZKUNTZA GAITASUNAK EGIAZTA DITZATELA BULTZATZEA.

7.5.1. Erraztasunak ematea unibertsitateko ikasle eta langileei atzerriko hizkuntzetako prestakuntza ikastaroak eta egiaztapen probak egiteko.

• Hainbat unibertsitatek eskatzen duten hizkuntza egiaztagiria lortzen laguntzeko, ingelesezko BULATS azterketaren prozesuan lagundu dugu, CERTIUNIren bitartez, bi deialditan (2017ko urria eta azaroa); 69 ikasle aurkeztu dira guztira (% 51 emakumeak eta % 49 gizonak).

• Cambrigdeko FCE (First) eta CAE (Advanced) eta IELTS azterketak egin dira, unibertsitateko kide guztiei zuzenduak. 183 lagun aurkeztu dira (% 54 emakumeak eta % 46 gizonak).

• Irakasleei eskainitako hainbat ikastaro egin dira, ingeles hizkuntza eta trebetasunak hobetzeko unibertsitate testuinguruan:

– Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Leioan, “Improving English-Medium Communication and Instruction Skills at Level B2+” izeneko ikastaroaren 4 saio egin dira. 56 pertsonak parte hartu dute (% 45 emakumeak eta % 55 gizonak).

– C1 mailako “Improving Pronunciation for English-Medium Instruction” ikastaroaren 4 saio egin dira Gasteizen, Leioan, Bilbon eta Donostian. 53 irakaslek parte hartu dute (% 58 emakumeak eta % 42 gizonak).

– Bilbon, “Improving Oral Communication Skills for English-Medium Instruction” ikastaroa eman da. 14 lagunek parte hartu dute (% 79 emakumeak eta % 21 gizonak).

– Donostian eta Bilbon, “Improving English Medium Instruction Skills at Level C1” ikastaro trinkoa antolatu da ingelesez irakasten duten edo irakatsi behar duten irakasle-ikertzaileentzat. 30 lagunek eman dute izena (% 63 emakumeak eta % 37 gizonak).

• Konfuzio Ikasgelan, 4 ikastaro eskaini dira eta 28 lagunek eman dute izena (% 54 emakumeak eta % 46 gizonak). Ikastaroetako bi Bilbon eman dira, A1 eta A2/B1 mailetan; aldiz, Gasteizen eta Donostian eman diren ikastaroak hizkuntzaren hastapenak erakusteko izan dira (A1).

• Campuseko errektoreordetzen eskaintzari dagokionez, hauek izan dira datuak:

– Arabako Campusean, 5 ingeles ikastaro eskaini dira, eta 73 pertsonak parte hartu dute (% 59 emakumeak eta % 41 gizonak). Gainera, jarduera soziokultural hauek eskaini dira: Language Lab Blog-Gasteiz, hainbat gairi buruzko 8 sarrera eta 911 bisitekin; eta English PintxoPote, 2 orduko 10 saiorekin (4 saio lauhileko bakoitzean), non 6 pertsonak parte hartu duten batez beste (163 lagunek eman badute ere izena bilerei buruzko informazioa jasotzeko). Bestetik, unibertsitateko kideei Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Multimedia Laborategiaren zerbitzua eskaintzen jarraitu dugu (ingelesa, frantsesa eta alemana), hizkuntza modernoak modu interaktiboan ikasteko programen eta tutore baten laguntza pedagogiko eta linguistikoaren bitartez. Ikasturte honetan, 12 lagunek parte hartu dute lehen lauhilekoan (% 86 emakumeak eta % 14 gizonak), ingelesean, eta 9 lagunek bigarrenean (% 50 emakumeak eta % 50 gizonak); 6k ingelesean eta 3k frantsesean.

– Bizkaiko Campusean, mantendu egin dugu ingeles, frantses, italiera eta txinera ikastaro generikoen eskaintza, erakunde hauekin elkarlanean: Hizkuntza Laborategia (Leioako Campusa), Frantziako Institutua, Casaitalia eta Lu Xun Txinera Ikasketen Zentroa. Ingeles ikastaroetan, 229 lagunek parte hartu dute (% 56 emakumeak eta % 44 gizonak). Frantses, italiera eta txinera ikastaroak dagokion institutu edo zentroan ematen dira, eta unibertsitateko kideei murrizketak egiten zaizkie prezioan. Gainera, 25 orduko ingeles teknikoko ikastaro bat antolatu da irakasle eta ikertzaileentzat, eta 45 pertsonak parte hartu dute guztira (% 67 emakumeak eta % 33 gizonak).

– Gipuzkoako Campusean, ingeles, frantses, aleman eta italiera ikastaroak eskaini dira. Ingelesean, azterketak prestatzeko ikastaroak eman dira, UPV/EHUko ikasleentzat nahiz irakasleentzat: B2 mailakoak (21 pertsona: % 67 emakumeak eta % 33 gizonak) eta C1 mailakoak (15 pertsona: % 73 emakumeak eta % 27 gizonak). Gainera, Socialize your English ikastaroa eman da, hainbat talde eta mailatan (38 pertsona: % 74 emakumeak eta % 26 gizonak). Hastapen ikastaroak antolatzen jarraitu dugu, publiko guztientzat: alemana, frantsesa (15 pertsona: % 53 emakumeak eta % 47 gizonak) eta italiera (12 pertsona: % 67 emakumeak eta % 33 gizonak), Goethe Institutuarekin, Frantziako Campusarekin eta Casaitaliarekin lankidetzan, hurrenez hurren. Campusaren hizkuntza laborategiari dagokionez, hainbat hizkuntzatako autoikaskuntza ikastaroak eskaini zaizkie unibertsitateko kideei, eta tutore baten laguntza izan dute, zalantzak argitzeko. Bestetik, ingelesez hitz egiteko jarduera osagarriak antolatu dira: solasaldi klaseak, irakurketa kluba… 1. lauhilekoan, 39 lagunek eman dute izena (% 62 emakumeak eta % 38 gizonak); 2. lauhilekoan, 31k (% 71 emakumeak eta % 29 gizonak). Azkenik, BiArt Elkartearekin eta Frantziako Campusarekin dugun lankidetzari esker, aipatzekoa da zinema frantziarraren zikloa eskaintzen jarraitu dugula (hilean behin) ikasturte osoan zehar.

• 2016-2017 ikasturtean 1.080 irakasle akreditatu izatetik (% 48 emakumeak eta % 52 gizonak), 2017-2018 ikasturtean 1.218 irakasle akreditatu izatera (% 48 emakumeak eta % 52 gizonak) igaro gara. 1.077k C1 maila dute ingelesean.

7.5.2. Kultura aniztasunarekin lotutako prestakuntza jarduerak antolatzea UPV/EHUko kolektibo guztientzat.

• “Intercultural Competences” ikastaroa antolatu dugu, ikasleei komunikazio, kultura eta prestakuntza gaitasunak eskuratzen laguntzeko, beren esperientzia pertsonalak eta akademikoak optimizatu ditzaten beste herrialde batzuetan egiten dituzten egonaldietan. 6 ikaslek parte hartu dute Arabako Campusean (% 83 emakumeak eta % 17 gizonak) eta 9k Bizkaiko Campusean (% 78 emakumeak eta % 22 gizonak). Gipuzkoako Campusean ez da ikastarorik eman, nahikoa eskaririk egon ez delako.

7.5.3. Nazioarteko Sakontze Egiaztagiri bat martxan jartzea.

• 2018ko ekainaren 7ko Gobernu Kontseiluan, baldintza batzuk betetzen dituzten egresatuei Tituluaren Gehigarri Europarrean nazioarteko profila aitortuko dien Nazioarteko Sakontze Aipamena onartu zen: gutxienez 15 kreditu edukitzea atzerriko hizkuntzetan eginiko ikasketetan edo “Intercultural Competences” ikastaroa egin izana; nazioarteko mugikortasun bat egin izana; C1 maila edo hortik gorakoa akreditatzea atzerriko hizkuntza batean.

7.6. UPV/EHUREN PARTAIDETZA ETA LIDERGOA AREAGOTZEA EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO IKERKETA PROIEKTUETAN.

7.6.1. Europako Proiektuen Bulegoa indartzea, lankidetza estuan arituta Eusko Jaurlaritzak eta CRUEk Bruselan dituzten bulegoekin.

• Urrian, UPV/EHUko ordezkaritza batek bilerak egin zituen Eusko Jaurlaritzak eta CRUEk Bruselan dituzten bulegoetako arduradunekin. CRUEren bidez, bilerak egin ziren ere Europako Batzordeko zuzendaritza nagusi batzuekin eta Europako Parlamentuko eta Ikerketarako Europako Kontseiluko (ERC) ordezkariekin.

7.7. MUGIKORTASUNA AREAGOTZEA ETA DIBERTSIFIKATZEA EUROPAN ETA EUROPAZ KANPOKO HAINBAT HERRIALDETAN IKASTEKO ETA PRAKTIKAK EGITEKO.

7.7.1. Hitzarmenak sustatzea eta/edo finkatzea, batez ere, lehentasunezkotzat jotzen diren eremu geografikoetan.

• Lankidetzarako 4 oinarrizko hitzarmen sinatu ditugu goi mailako hainbat unibertsitate eta erakunderekin: Latinoamerikakoak (4) eta Asiakoak (1).

• Mugikortasun arloko 9 hitzarmen espezifiko izenpetu dira unibertsitate eta erakundeekin: Latinoamerikakoak (5), Ipar Amerikakoak (2) eta Japoniakoak (2).

7.7.2. Staff Weeks direlakoak antolatu daitezela eta nazioarteko azoketan parte har dadila sustatzea.

• “Langileen Prestakuntzarako Nazioarteko Astea” (International Staff Training Week) egitasmoaren laugarren edizioa antolatu da. Astebetez, UPV/EHUn bisitari izan ditugu atzerriko 20tik gora unibertsitateetako 31 ordezkari (% 77 emakumeak eta % 23 gizonak). Bisitariak etorri dira Europatik (Italia, Irlanda, Suedia, Finlandia, Bulgaria, Eslovenia, Txekiar Errepublika, Frantzia, Belgika, Herbehereak eta Alemania) eta munduko beste herrialde batzuetatik (AEB, Kanada, Hego Korea, Errusiako Federazioa eta Japonia), eta hiru campusak ezagutzeko aukera izan dute. Nazioarteko ikasleen harrera zerbitzuak izan dira jardunaldiaren edizio honetako aztergaia, eta ikasleen eta langileen nazioarteko mugikortasunari lotutako gaietan sakontzeko aukera izan da.

• UPV/EHUk aktiboki parte hartzen du nazioarteko foro nagusietan, eta goi mailako hezkuntza erakundeentzat erreferentziazkoak diren azoketan. Alde horretatik, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko Errektoreordetzak laguntza eskaini die UPV/EHUko ikastegietako mugikortasun arduradunei EAIEn (8: % 50 emakumeak eta % 50 gizonak) eta ERACONen (5: % 80 emakumeak eta % 20 gizonak).

7.8. IKASLEENTZAKO, AZPKO LANGILEENTZAKO ETA IRIENTZAKO MUGIKORTASUN PROGRAMAK FINKATZEA.

7.8.1. Deialdi espezifikoen bidez, babesa ematea unibertsitateko kolektibo desberdinen mugikortasunari.

• UPV/EHUko graduko 1.518 ikaslek (% 59 emakumeak eta % 41 gizonak) egonaldiak egin dituzte beste unibertsitate batzuetan, mugikortasun programen barnean: Erasmus+ (1.068 ikasle: % 57 emakumeak eta % 43 gizonak), Latinoamerika (384 ikasle: % 67 emakumeak eta % 33 gizonak) eta Beste norako batzuk (66 ikasle: % 58 emakumeak eta % 42 gizonak).

• Gainera, graduondoko 132 ikaslek egonaldiak egin dituzte beste unibertsitate batzuetan (% 34 emakumeak eta % 68 gizonak): Erasmus+ (107 ikasle: % 35 emakumeak eta % 65 gizonak); Beste norako batzuk (12 ikasle: % 25 emakumeak eta % 75 gizonak); Latinoamerika (1 ikasle: gizona); eta Erasmus Mundus Panther (12 ikasle: % 17 emakumeak eta % 83 gizonak).

• Erasmus+ programaren barruan, 77 pertsonak (% 58 emakumeak eta % 42 gizonak) izan dute aukera Europako Unibertsitate Eremuko unibertsitate batera joateko: irakasle-ikertzaileak (62: % 50 emakumeak eta % 50 gizonak) eta AZPko langileak (15: % 93 emakumeak eta % 7 gizonak). Gainera, Errektoreordetzaren mugikortasun deialdiaren bidez, 24 lagunek (% 66 emakumeak eta % 33 gizonak) mugikortasun beka jaso dute.

7.8.2. Mugikortasun programen gestiorako arautegia egitea.

• 2017ko irailaren 28an, Gobernu Kontseiluak mugikortasun programen Gestiorako Arautegia onartu zuen.

7.8.3. Egiturak eta zerbitzuak egokitzea mugikortasun programen gestio premietara.

• Egokitzapen batzuk egin dira GAUR plataformako Nazioarteko Harremanen atalean, langileen mugikortasuna kudeatzeko haren bitartez.

7.9. NAZIOARTEKO BISITARIAK ERAKARTZEKO EKIMENAK SUSTATZEA.

7.9.1. Ikasle nahiz irakasle-ikertzaile bisitariei harrera egiteko zerbitzua hobetzea.

• UPV/EHUk 1.181 ikasle jaso ditu (% 61 emakumeak eta % 39 gizonak) programa hauen barnean: Erasmus+ (721 ikasle: % 61 emakumeak eta % 39 gizonak); Latinoamerika (324 ikasle: % 57 emakumeak eta % 43 gizonak); eta Beste norako batzuk (136 ikasle: % 67 emakumeak eta % 33 gizonak).

• UPV/EHUk 123 irakasle-ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langile jaso ditu Erasmus+, Latinoamerika eta Beste norako batzuk programen barruan (% 55,28 emakumeak eta % 44,72 gizonak).

• Datuen bilakaerak adierazten du UPV/EHUk Europako ikasleak erakartzeko duen ahalmen gero eta handiagoa, gurera datozen ikasleen % 61 baitira. Gainera, 2016/2017 ikasturteari dagokionez, Latinoamerikako ikasleen kopuruak % 14 egin du gora, eta Beste norako batzuk programarenak, % 10. Estatu barneko trukeari dagokionez, SICUE programa % 12 hazi da 2016/2017 ikasturteari dagokionez.

• Ikasle bisitarien arretari dagokionez, Help Centres / Harrera Bulegoek 1.186 kontsulta jaso dituzte ikasturtean (% 57 emakumeak eta % 43 gizonak).

• Bi ongietorri eta orientazio ekitaldi egin ditugu UPV/EHUren hiru campusetan.

• Azkenik, atzerriko bisitariei agur egiteko ekitaldi bat egin da.

7.9.2. Ikasle bisitariak hartzeko Buddy programa finkatzea eta ikasle horientzako harrera eta orientazio saioak antolatzea.

• Bertako ikasleak eta bisitariak informatzeko zerbitzu birtuala desaktibatu ondoren, FAQetan oinarritutako atari bat zabaldu dugu, zeinera Nazioarteko Harremanen web orriko banner baten bidez sar daitekeen. 2019ko martxora arte egongo da zabalik, eta on-line informazio sistema honen emaitzak ebaluatuko dira orduan.

• Nazioarteko Harremanen Bulegoko Buddy programan UPV/EHUko 238 ikaslek parte hartu dute (% 78 emakumeak eta % 22 gizonak). Programa hau UPV/EHUko ikastegien antzeko ekimenen (Buddy, Cicerone…) osagarri da: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Bilboko Ingeniaritza Eskola, Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Gasteizko Ingeniaritza Eskola eta Arte Ederren Fakultatea.

7.9.3. Atzerritarrentzako gaztelania eta euskara ikastaroak gestionatzea, baitalortutako maila egiaztatu nahi duten bisitarientzako azterketak ere.

• Gaztelania eta espainiar kulturari buruzko ikastaroak eskaini ditugu, hiru mailatan: oinarrizkoa, ertaina eta goi mailakoa. Guztira, 834 ikaslek parte hartu dute, 2016/2017 ikasturtean baino 130 gehiagok (% 59 emakumeak eta % 41 gizonak). Gainera, euskara eta euskal kulturari buruzko hiru hastapen ikastaro eskaini ditugu Araba eta Gipuzkoako campusetan; 90 ikaslek parte hartu dute (% 68 emakumeak eta % 32 gizonak).

• DELE azterketaren (Diploma de Español como Lengua Extranjera) deialdi bat kudeatu dugu, Europako esparru bateratura egokitutako mailetan (B2 eta C1). 3 ikaslek eman dute izena (% 100 emakumeak).

• Irakasleentzako bi ELE Prestakuntza Ikastaro (Español como Lengua Extranjera) antolatu ditugu, Cervantes Institutuarekin elkarlanean: “Cómo ser Profesor de ELE” (21 pertsona: % 81 emakumeak eta % 19 gizonak) eta “Desarrollo de competencias y revisión de enfoques para la enseñanza de ELE” (31 pertsona: % 81 emakumeak eta % 19 gizonak).

• Etxepare Institutuarekin lankidetzan, “Atzerriko unibertsitateetan eta goi mailako ikastegietan euskara irakasteko prestakuntza ikastaroa” eman dugu, eta 29 pertsonak parte hartu dute (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak).

8. GIZARTEAREKIN KONPROMETITURIKO UNIBERTSITATEA

8.1. IKASLEEN PREMIA ANIZTASUNARI ERANTZUTEA.

8.1.1. Zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei erraztasunak ematea ikasten hasi eta jarraitzeko, laguntza mota desberdinen bidez.

• Gerora sortutako arrazoiengatik edo denboran irauten duten arrazoi ekonomikoengatik matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten ikasleentzako laguntza itzulgarrien deialdia kudeatu dugu. 51 ikaslek eskatu dituzte laguntzak (% 37 emakumeak eta % 63 gizonak).

8.1.2. Arloan eskumena duten erakundeekin lankidetzan abian jartzea Arrakasta programa, kalteberatasun egoeran dauden ikasleak goi mailako hezkuntzan sartzeko.

• Bi hitzarmen sinatu ditugu Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin Arrakasta programa garatzeko, zeinaren helburua baita ibilbide akademikoan aurrera egiten laguntzea adin nagusitasunera haurrak eta nerabeak babesteko eta gizarteratzeko aldundien neurrien pean iritsi diren gazteei. Lanean ari gara Bizkaiko Foru Aldundiarekin, antzeko hitzarmen bat egiteko.

• Arrakasta programa ikasturte osoan zehar garatu da, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, eta lurralde horretako 7 ikaslek parte hartu dute (% 86 emakumeak eta % 14 gizonak).

• Lankidetza hitzarmen bat egin dugu Santa Maria Fundazioarekin Arrakasta programa 3 ikasturtetan finantzatzeko.

8.1.3. UPV/EHUk errefuxiatuei laguntzeko hartuak dituen konpromisoak garatzea.

• Nazioarteko babes egoeran dauden 13 pertsona (% 8 emakumeak eta % 92 gizonak) unibertsitatean sar daitezen edo beren ikasketak jarrai ditzaten administrazio izapideetan lagundu dugu. Herrialde hauetakoak dira: Errusia, Siria, Sahara, Yemen, Kolonbia, Venezuela, Afganistan, Palestina eta Iran.

• Ostatua eta mantenua eman zaizkie UPV/EHUren egoitza eta ikastetxe nagusietan nazioarteko babes egoeran dauden graduko ikasleetako 3ri (% 100 gizonak).

• Datu base bat sortu dugu nazioarteko babes egoeran dauden ikasleei tutoretzen bidez laguntzeko prest dauden hainbat jakintza adarretako irakasleekin.

• Harremanetan jarri gara Eusko Jaurlaritzarekin –eta emaitza positiboak lortu–nazioarteko babes egoeran dauden ikasleak (asilo eta babes eskatzaileak) 2018/2019 ikasturteko unibertsitate tasak ordaintzetik salbuesteko.

• Boluntarioen lanean oinarritutako on-line esperientzia pilotu bat jarri da martxan errefuxiatuen hizkuntza prestakuntzan laguntzeko (errefuxiatuentzako Erasmus+ OLS programa). 4 ikaslek (% 50 emakumeak eta % 50 gizonak) jarri dute abian, CEAR erakundearekin elkarlanean, Bizkaiko Esperientzia Geletan, eta 15 lagunek parte hartu dute (% 40 emakumeak eta % 60 gizonak).

• Gainera, asilo eskatzaileen arretan jardunbide egokiak dituen erreferentziazko unibertsitate gisa, Unibertsitateak eta Errefuxiatuak gaiari eskainitako I. topaketan parte hartu dugu, CRUEren Internazionalizazio eta Lankidetza ataleko “Errefuxiatuak” lantaldeak martxoan Alcala de Henaresen antolatu zuena.

8.1.4. Presondegietan diren pertsonek unibertsitateko ikasketak egiteko dituzten aukerak zabaldu eta hobetu daitezela sustatzea.

• Onartu egin dugu datorren ikasturtean presondegietan ikas daitezkeen tituluen eskaintza (27 gradu eta bi master ofizial), ikasketak presondegietan amaitzeko  aukerari buruzko aipamenarekin.

• Bultzada eman zaio plataforma birtualen erabilerari, komunikazioa errazteko ikasleekin eta presondegietako koordinatzaileekin. Horretarako, proba pilotu bat egin da eGela Pi plataformaren bidez.

8.2. GENERO ZEHARKAKOTASUNA/MAINSTREAMINGA SUSTATZEA UNIBERTSITATEAREN JARDUNEAN.

8.2.1. Sentsibilizazio eta prestakuntza ekintzak sustatzea emakumeen eta genero identitate desberdinetako pertsonen ahalduntzeari laguntzeko.

• Akademe Jardunaldi irekian, programa aurkezteaz gainera, gogoeta egin da, beste emakumeen elkarte edo sareekin batera, sarearen kontzeptuari eta emakumeen eta gizonen espazio mistoei buruz. 63 lagunek parte hartu dute (% 86 emakumeak eta % 14 gizonak).

• Gobernu Kontseiluak onespena eman dio dokumentazioan genero Ez Binarioaren hirugarren laukia jartzeari, eta pixkanaka ari gara sartzen UPV/EHUren barne dokumentuetan.

• Ozen Liga LGTBrekin elkarlanean, mapaketa bat egin dugu komun mistoak kokatzeko UPV/EHUren ikastegietan.

• Akademe I eta II edizioetako parte hartzaileek eskatuta, gatazkak konpontzeari buruzko tailer bat egin da. Akademe I eta II edizioetako 16 emakumek parte hartu dute.

8.2.2. Ikasleei zuzendutako on-line ikastaro osagarriak ematea berdintasunaren eta maskulinitate berrien gaien inguruan.

• Emakunderekin elkarlanean, 25 orduko bi on-line ikastaro eman dira, euskaraz eta gaztelaniaz, ikasleentzat, irakasle-ikertzaileentzat eta AZPko langileentzat. 1.138 pertsonak eman dute izena, eta horietatik 438k gainditu dute (150 euskaraz eta 331 gaztelaniaz). Honako hauek dira ikastaroak gainditu dituzten pertsonen  datuak, sexuen arabera bereiziak: “Maskulinitate berriak”: % 72 emakumeak eta % 28 gizonak; eta “Berdintasuna”: % 81 emakumeak, % 18 gizonak eta % 1 pertsona ez binarioak.

• “Hezkidetzaren alde busti!” izeneko ikastaroa egin dugu hezkidetzarekin lotura duten ikastegi batzuetan: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea; Bilboko Hezkuntza Fakultatea; Psikologia Fakultatea; Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea; eta Hezkuntza eta Kirola Fakultatea. Izena eman duten 200 lagunetatik 118k gainditu dute ikastaroa (% 84 emakumeak, % 12 gizonak eta % 4 pertsona ez binarioak), denak ikasleak.

8.2.3. Hizkera inklusibo eta ez-sexistari buruzko on-line ikastaro bat eskaintzea unibertsitateko kide guztiei.

• On-line ikastaroen 1. deialdia egin da, ikasleentzat, irakasle-ikertzaileentzat eta AZPko langileentzat, eGela Pi plataformaren bidez. Izena eman duten 1.973 lagunen artetik, 832k gainditu dute ikastaroa: 640 ikasle (% 80 emakumeak, % 18 gizonak eta % 2 pertsona ez binarioak), 102 irakasle-ikertzaile (% 63 emakumeak eta % 27 gizonak) eta 90 AZPko langile (% 89 emakumeak eta % 11 gizonak).

• Hizkuntza inklusiboari buruzko on-line ikastaro bat eskaini zaie unibertsitateko kide guztiei, euskaraz eta gaztelaniaz. 635 pertsonak eman dute izena, eta 233k gainditu dute (66 euskaraz eta 167 gaztelaniaz): 152 ikasle, 38 AZPko langile eta 43 irakasle-ikertzaile. Ikastaroa gainditu dutenen artetik, % 80 emakumeak dira, % 18 gizonak eta % 2 pertsona ez binarioak.

• “Maskulinitate berriak”, “Berdintasuna” eta “Hizkuntza inklusiboa” ikastaroak eskaini zaizkie gaztelaniaz AZPko langileei, G9 taldearen plataformaren bidez.

8.2.4. Parekotasuna bermatzea UPV/EHUko kide anitzeko organoetan.

• Lanketa fasean dago kide anitzeko organoetako kideen artean parekotasuna lortzeko UPV/EHUren barne arautegia aldatzeko proposamena.

8.2.5. UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana ebaluatzea eta III. Plana egitea.

• Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana ebaluatu eta III. Plana egin da. Gobernu Kontseilura eramango da urtea amaitu aurretik.

8.2.6. Lankidetza finkatzea Berdintasunerako Batzorde Intersektorialarekin eta genero zeharkakotasuna txertatzea gizarte eta lan harremanetan.

• 2018ko ekainaren 7an, Gobernu Kontseiluak onartu egin zuen genero indarkerien kontrako UPV/EHUren Protokolo berria. 30 lagunek osatutako talde bat arduratu da protokoloa egiteaz (% 97 emakumeak eta % 3 gizonak), UPV/EHUko kolektibo guztietakoak.

• 2017ko urrian eta azaroan, prozesu parte hartzaile bat jarri genuen martxan unibertsitateko kideek genero indarkeriei buruz duten iritzia jasotzeko, eta protokolo berria landu zen, 290 lagunen ekarpenekin (% 82 emakumeak eta % 18 gizonak). Gainera, unibertsitateko beste egitura eta kolektibo batzuen ekarpenak ere jaso dira. Genero indarkerien aurkako protokoloak oihartzun handia izan du hedabideetan.

8.3. DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTEN IKASLEEI BABESA BERMATZEA.

8.3.1. Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonei laguntzea, bai unibertsitatean sartzeko prozesuan, bai ibilbide akademikoan.

• Zerbitzuan erroldatutako 347 ikasleren (% 47 emakumeak eta % 53 gizonak) beharren balorazioa, kudeaketa eta jarraipena egin da, ikastegiekin koordinatuta.

• Unibertsitate aurreko ikasleen 346 egokitzapen eskaera jaso eta baloratu dira (% 46 emakumeak eta % 54 gizonak), DBHko ikastetxeek izapidetuak, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio probak egiteko. 315 eskaerari erantzun zaie.

• Dibertsitate funtzionala duten 221 ikasleren harrera egin da. 122 sartu dira erroldan (% 43 emakumeak eta % 57 gizonak).

• Eguneratu egin ditugu ezgaitasunak dituzten tituludunen datu baseak eta 6 lan eskaintzari eta 5 ikasketa bekari buruzko informazioa eman zaie ikasle egresatuei. Gainera, hainbat entitaterekin (CRUE-Santander, CRUE-F. ONCE, Lantegi Batuak, Gureak eta Eusko Jaurlaritza), 6 deialdi kudeatu ditugu enpresetan praktikak egiteko 45 beken eskaintza batekin.

• 17 irakaslek (% 65 emakumeak eta % 35 gizonak) 3 campusetako 21 ikasleren tutoretza lanak egin dituzte.

• II. Inklusio Plana (2012-2017) ebaluatu eta 2018ko uztaileko Gobernu Kontseiluan aurkeztu ziren emaitzak.

• Sentsibilizazio eta prestakuntza ekintza hauek egin dira:

– “Aniztasunerako ikuspegi berriak” ikastaroa antolatu da hiru campusetako irakasleentzat (7 ikastaro guztira). 87 irakaslek eman dute izena (% 78 emakumeak eta % 22 gizonak), unibertsitate diziplina guztietakoak.

– Zeinu hizkuntzaren 6 ikastaro egin dira hiru campusetako ikasleentzat. 120 ikaslek parte hartu dute (% 81 emakumeak eta % 19 gizonak).

– Izaskun Heras Prado II. Saria eman da, ezgaitasunen, hezkuntza premia berezien eta hezkuntza inklusiboaren arloan eginiko master amaierako lanak saritzen dituena. Halaber, sariaren hirugarren edizioaren deialdia egin da.

– Unibertsitate Inklusiboari buruzko III. Kartel Lehiaketaren deialdia egin dugu, unibertsitateko ikasle guztiei zabalik, eta erakusketak egin dira hiru campusetako ikastegietan. I. ediziotik, % 56 handitu da ikasleen parte hartzea.

8.3.2. Dibertsitate funtzionala duten ikasleak gizarteratzearen eragile aktibo bilakatzea, bai UPV/EHUn, bai ingurunean, esperientzia arrakastatsuen hedapenaren eta transferentziaren bidez.

• Bilerak egin dira Berritzegune Nagusian ezgaitasunak dituzten ikasleez arduratzen den zuzendaritzarekin, ezgaitasunak dituzten unibertsitateko ikasleek egoera berean dauden DBHko ikasleekin egiten dituzten mentore saioak antolatzeko, unibertsitate ikasketetan arrakasta izateko aukera errealez jabetu daitezen.

8.4. POLITIKA BERRITZAILEAK GARATZEA, SORMENEZKO IRTENBIDE ERAGINKORRAK ESKAINIKO DITUEN UNIBERTSITATE JASANGARRI BAT GARATZEKO.

8.4.1. Unibertsitateko talde guztien (AZPko langileak, irakasle-ikertzaileak eta ikasleak) arteko lankidetza sustatzea, unibertsitatearen jasangarritasun  arazoak konpontzeko.

• Jatorri kimikoko hondakin arriskutsuak murrizteko aukera aztertu da, horrelako hondakin gehien sortzen dituzten 4 ikastegitan, eta horiek prebenitzeko eta zuzen kudeatzeko ekintzak identifikatu dira. Azterketa Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketa Sozietate Publikoaren (IHOBE) lankidetzaz egin da.

• Energia elektrikoaren kontsumo arduratsurako sentsibilizazio proiektu bat egin da, eraginkortasun energetikoa hobetzeko estrategiak unibertsitateko kideen parte hartzearen bidez landuz eta horiek monitorizatuz, UPV/EHUko 4 ikastegitako sistemetan eta erabilera patroietan.

• Unibertsitatearen ondasunen eta zerbitzuen zorroari lotutako sarrera-irteerak bildu eta ebaluatu dira, eta horiei lotutako balizko inpaktuen aurre ebaluazioa egin da, Ingurumen Aztarna korporatiboa kalkulatzeko.

• Hitzarmen bat sinatu da Leioako Ostalaritza Eskolarekin, bidezko merkataritzari, kontsumo arduratsuari eta elikadura burujabetzari lotutako ekimenak bultzatzeko.

• Irakasleentzako mintegi bat antolatu da “Nola egin laborategiko praktikak seguruagoak eta jasangarriagoak?” izenburupean, Unibertsitateko Irakasleak Prestatzeko Programaren testuinguruan. Guztira, laborategiko praktikak ematen dituzten 12 pertsonak parte hartu dute (% 58 emakumeak eta % 42 gizonak).

• Laborategiko jardunbide egokiei buruzko on-line ikastaro bat diseinatu da, hondakin arriskutsuen kudeaketari buruzko gaitegi bat duena. Ikastaroak 25 orduko iraupena du, eta unibertsitateko kide guztiei eskaintzen zaie. Euskaraz eta gaztelaniaz emango da 2018/2019 ikasturtetik aurrera.

8.5. UNIBERTSITATEKO JASANGARRITASUNAREN KUDEAKETAN AURRERA EGITEA.

8.5.1. Ikastegiek zerbitzu kartak eta konpromiso dokumentuak egiten dituztenean jasangarritasunarekiko konpromiso zehatzak jaso ditzaten eskatzea.

• Aholkularitza eta laguntza eman zaie ikastegietako Ingurumena Hobetzeko Taldeei eta Ingurumen Batzordeei, ingurumen hobekuntza ekintzak ezartzeko eta ebaluatzeko.

• Ikastegietako Ingurumena Hobetzeko Taldeei eta Ingurumen Batzordeei orientazioa eman zaie, ingurumen kudeaketako sistemen ziurtagiriak (Ekoscan) eskuratzeko eskaerak betetzeko eta auditoriak prestatzeko.

• UPV/EHUko ikastegi guztien hondakin arriskutsuen ekoizle txikien erregistroak berrikusi eta eguneratu dira.

8.6. JASANGARRITASUNERAKO, BERDINTASUNERAKO ETA GARAPENERAKO HEZKUNTZA SUSTATZEA, HORIEK UNIBERTSITATE CURRICULUMEAN TXERTATUZ.

8.6.1. Jasangarritasunerako hezkuntza graduko zein graduondoko curriculumean txertatuko duten berrikuntza proiektuak sustatzea.

• 2018/2019 ikasturteko Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen (HBP) deialdian, jasangarritasunean oinarritutako heziketa ezarri da, lehentasunezko ildo gisa. Lerro horren barruan, 6 HBP eskaera jaso eta diruz lagundu dira.

• UPV/EHUk I. Nazioarteko Biltzarra RED-U (2017) antolatu du, “Unibertsitatea eta garapen jasangarria: etorkizuna konprometitzen duten ikaskuntza esperientziak” izenburupean. Estatuko eta nazioarteko unibertsitateetako 116 pertsona joan ziren (% 29 emakumeak eta % 71 gizonak). UPV/EHUko 12 ikaslek (% 42 emakumeak eta % 58 gizonak) parte hartu zuten antolakuntza batzordean. Ekimenak “Erronka Garbia/Evento Ambientalmente Sostenible” jasangarritasun ziurtagiria eskuratu zuen.

• Hitzarmen bat sinatu da Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketa Sozietate Publikoarekin (IHOBE), 2030erako Euskadiko Jasangarritasunerako Hezkuntza Estrategian unibertsitaterako ezarritako ekintzak martxan jartzeko.

8.6.2. EHU Campus Bizia Lab proiektua unibertsitateko gradu guztietara zabaltzea.

• Campus Bizia Lab programaren lehen deialdia martxan jarri da. Unibertsitatearen 7 jasangarritasun erronkari heltzen dieten 18 proiektu onartu dira, eta hainbat diziplinatan diharduten 178 unibertsitateko kide ari dira parte hartzen: irakasle-ikertzaileak (94), AZPko langileak (27) eta ikasleak (55).

• “Iraunkortasunerako erronkak UPV/EHUn” izeneko jardunaldi-topaketa antolatu zen, eta bertan Campus Bizia Lab proiektuen aurrerapenak partekatu ziren (2018/06/14-15). Unibertsitateko kideen eta interesa zuten beste eragile batzuen artean, 73 pertsonak (% 60 emakumeak eta % 40 gizonak) parte hartu zuten guztira.

• Lankidetza bat jarri dugu martxan Bizkaiko Diputazioarekin, ingurumen jasangarritasunerako jarduerak sustatzeko, eta haren emaitza gisa Aktibatu+ekimenaren “Etxeak” programa abian jarri da. Nazio Batuek sustatutako Global Action Plan-aren barruan kokatzen den ekimen horretan, Bizkaiko unibertsitateko 757 kidek parte hartu dute (% 71 emakumeak eta % 29 gizonak), eta baliabideen erabileraren eraginkortasuna hobetzen eta haiek planetan duten inpaktu negatiboa gutxitzen saiatu dira.

• On-line tailer bat eskaini zitzaien irakasleei, “Gaitasunak integratzea unibertsitate ikasketetan jasangarritasunean oinarritutako hezkuntzan” izenburupean, Unibertsitateko Irakasleak Prestatzeko Programaren barruan, eta 33 pertsonak parte hartu zuten (% 67 emakumeak eta % 33 gizonak)”. Irakasleentzako aurrez aurreko ikastaro hauek ere eman dira: “Hezkidetzarako sarrera STEAM diziplinetan, jakintzen ikuspegi batetik: ulertzea, gaitzea eta unibertsitatean jardutea”, 10 pertsona akreditatu ziren (10 emakume); eta, “Nola jardun genero indarkeria kasuetan”, 9 pertsona akreditatu ziren (% 78 emakumeak eta % 22 gizonak).

8.7. BAKE ETA BIZIKIDETZA KULTURA SUSTATZEA.

8.7.1. Unibertsitateko ikasleek giza eskubideei begira duten konpromisoa sustatzea.

• Sei eztabaida eta sentsibilizazio ekimen antolatu dira, babesaren eta giza eskubideen inguruan.

• Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziarekin (ACNUR) lankidetzan lan egiten hasi gara, prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak egiteko, eta lankidetza horretatik “Ez utzi inor atzean: Unibertsitatean babesarekin eta garapen jasangarrien helburuekin konprometituta” proiektua sortu da.

• UPV/EHUko hezkuntza graduetan, Adi-Adian programa jarri da martxan, biktima hezitzaileek aurrez aurre edo grabazio bidez emandako lekukotzarekin.

• ehuGune topaketa foroan, eztabaida jardunaldiak antolatu dira hilero giza eskubideei lotutako gaien inguruan, hainbat arlotatik hala nola bake eta bizikidetza prozesuak, ekonomia jasangarria, Brexit-a, erabakitzeko  eskubidea, Europako federalismoa, Trump-en osteko nazioarteko harremanak, identitateak eta pluraltasuna.

• UPV/EHUren Giza Eskubideen eta Botere Publikoen Katedrak, Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin batera, “Giza Eskubideei Begira” liburua argitaratu du, eta erakusketa ibiltari bat antolatu du izenburu berarekin.

8.8. GARAPENERAKO LANKIDETZAREN ARLOKO PRESTAKUNTZAN EGITEN DEN LANA FINKATZEA.

8.8.1 Practicuma eta kanpoko praktikak elkartasunezko ekimenetan eta garapenerako lankidetzako ekimenetan egitea bultzatzea.

• Laguntzak eman zaizkie 80 ikasleri (% 84 emakumeak eta % 16 gizonak), garapenerako lankidetzaren arloan unibertsitate praktikak eta gradu amaierako lanak egin ditzaten. Ikasle horiek 9 unibertsitate ikastegiri daude atxikita.

• Gaztenpatia Programaren 3. edizioa jarri da martxan. Kulturarteko proiektu honek enpatia eta elkartasuna sustatzen ditu UPV/EHUko ikasleen eta Euskal Fondoak lan egiten duen herrialdeetako gazteen artean, hau da: Mendebaldeko Sahara, Guatemala, El Salvador eta Nikaragua. Guztira, 6 ikastegitako 26 ikaslek (% 77 emakumeak, % 23 gizonak) parte hartu dute.

• Kulturarteko II. Gaztenpatia Topaketa antolatu da. Topaketa 2017ko azaroaren 27tik abenduaren 1era egin zen hiru campusetan, eta proiektuan inplikatutako Erdialdeko Amerikako erakundeetako ordezkariek parte hartu zuten.

8.8.2. Garapenerako lankidetzaren arloan diharduten elkarteekin batera egiten den lana ezagutzera ematea.

• 8 ikastaro monografiko antolatu ditugu, UPV/EHUko Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko Azterlanen Institutuaren (HEGOA) eta euskal GGKEn lankidetzaz. Ikastaro hauek euskaraz eta gaztelaniaz eman dira hiru campusetan (3 Bizkaian, 4 Gipuzkoan eta 1 Araban), eta 191 ikaslek parte hartu dute (% 77 emakumeak eta % 23 gizonak).

• Gaztenpatia Programaren eta Garapenerako Unibertsitate Lankidetzaren proiektuen emaitzen ikus-entzunezko materiala prestatu, eta unibertsitateko kideen eta eragile interesdunen esku utzi da.

• Lankidetza eta elkartasunaren arloan, antolakuntza kideak izan gara 9 ekitalditan (eztabaidak, erakusketak, zineforuma…). Nabarmentzekoa da film laburren “Invisible express” lehiaketa. GGKE KCDren lankidetzaz antolatu zen, eta 122 ikaslek parte hartu zuten (% 54 emakumeak eta % 46 gizonak).

• Hainbat tailerretan parte hartu dugu, EAEn garapenerako lankidetzaren esparruan lanean diharduten erakunderekin batera (Hegoa-Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko Azterlanen Institutua, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundea, Unesco Etxea…), esperientziak eta planak trukatzeko helburuarekin.

8.8.3. Ikasleek gizarte boluntariotzako ekimenetan parte har dezatela sustatzea.

• III. Boluntariotzaren Azoka antolatu da, hiru campusetan. Azoka horretan, elkartasunaren balioak zabaldu, eta unibertsitateko kideen gizarte parte hartzea sustatu nahi da. Aurten, 100 gizarte erakundek baino gehiagok hartu dute parte.

• Hainbat topaketa egin dira unibertsitatearen, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen eta EAEko boluntarioen hiru agentzien (Batekin, Araba; Bolunta, Bizkaia; eta, Gizalde, Gipuzkoa) arteko harremanak areagotzeko.

• Lankidetza eta elkartasun jarduerak egiteagatik hautazko kredituak aitortzeko protokoloa berrikusi eta eguneratu da. 430 kreditu baino gehiago aitortu zaizkie 170 ikasleri (% 69 emakumeak, % 29 gizonak eta % 2 pertsona ez-binarioak).

• Autokudeatutako boluntariotza bultzatu eta erraztu da. 17 ikaslek martxan jarritako ekimenetan 150 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute (% 59 emakumeak eta % 41 gizonak).

• Ingurumen Boluntariotzaren Unibertsitatearteko Sarearen (RIVA) jardunaldian parte hartu dugu.

9. GOBERNU ONA SUSTATZEN DUEN UNIBERTSITATEA

9.1. E-ADMINISTRAZIOA GARATZEA.

9.1.1. Kudeaketa prozedurak definitzen amaitzea.

• 20 prozedura definitu eta zehaztu dira, dagozkien fitxak eginez, egoitza elektronikoan inplementatzeko.

• Zerbitzu ordainen prozedura jarri da martxan.

9.1.2. Sistema elektroniko arin eta errazen bidez gara daitezkeen kudeaketa prozedurak identifikatzea, eta haien garapena lehenestea.

• Eskaera orokorraren prozedura garatu, eta Tiworks-en (egoitza elektronikoaren prozedurak garatzeko aukeratutako tresna) inplementatu da. Era berean, lan prozedura bat ezarri da (PTT moduluetan oinarrituta), prozeduren software garapen bizkorragoa ahalbidetuko duena.

9.1.3. Leihatila bakarra ezartzea, erabiltzaileek bertan egin ahal izateko unibertsitate izapide guztiak.

• Dokumentu elektronikoak lortzeko, EHUDOKUn kudeatu beharreko dokumentu elektronikoen metadatuak zehazteko eta sartzeko lanean ari gara.

9.2. UNIBERTSITATEKO JARDUERETAN GARDENTASUN MAILA HOBETZEA.

9.2.1. Konpromisoa eta Gardentasuna Fundazioak ezarritako irizpideak betetzen dituen gardentasun atari bat abian jartzea.

• Unibertsitatearen gardentasun ataria jarri da martxan (erakunde gardenaren kalifikazioa lortu da, Compromiso y Transparencia Fundazioak ezarritako irizpideen arabera).

9.2.2. Aldizkari Ofizial Elektroniko bat ezartzea, non unibertsitateko organoen hitzarmenak eta erabakiak argitaratuko diren.

• EHUDOKU plataformatik abiatuta, Aldizkari Ofizial Elektronikoa ezartzeko oinarritzat hartuko diren dokumentu elektronikoak sortzeko lanean ari gara.

9.3. UNIBERTSITATEKO EGITURAK EGOKITZEA ETA HAIEN KUDEAKETA HOBETZEA.

9.3.1. Ikastegi berriekin konpromiso dokumentu bat adostea eta kudeatzea.

• EHUNDU–A programan konprometitutako adierazle guztien jarraipena egin da, unibertsitateko ikastegi guztietan.

9.3.2. Sailen berrantolaketa amaitzea, tartean dauden eragileekin lankidetzan.

• Sailak berrantolatzeko proposamenaren zirriborro bat landu da, 2018ko urtarrilaren datuak erreferentzia gisa hartuta.

• Elkarrizketan aritu gara ikastegi eta sailetako zuzendariekin, proposamenaren zirriborroa kontrastatzeko eta iradokizunak jasotzeko. Topaketak ari dira antolatzen berrantolaketaren eraginpean dauden sail guztietako zuzendaritzekin.

9.3.3. Beste unibertsitate egitura batzuen funtzioa aztertzea (institutuena, katedrena...) eta haien jarduera ebaluatzeko prozedura bat ezartzea.

• UNIBASQ ebaluazio agentziarekin batera lan egiten hasi gara, institutuen ebaluazioan erabiliko diren irizpideak ezartzeko.

9.4. KONTABILITATE ANALITIKOKO SISTEMA MARTXAN JARTZEA.

9.4.1. Kontabilitate Analitikoaren lehen emaitzak aztertzea eta orraztea.

• Lanean ari gara OCUrekin batera, UPV/EHUren Kontabilitate Analitikoaren 2014ko ekitaldiaren emaitzak 2018ko azken lauhilekoan lortzeko, aztertzeko eta hobekuntzak proposatzeko, datozen ekitaldien emaitzei begira. Era berean, aztertu beharreko hurrengo ekitaldiari (2017koa) dagokion datuen bolumena biltzen duten interfazeak lantzen ari dira.

• Estatuko unibertsitate publiko nagusietako gerenteek osatutako lan talde batean parte hartu dugu. Taldea 23. arauaren idazketa berria lantzen ari da, eta horrek unibertsitateetako irakasle-ikertzaileen kostuen banaketa berria dakar, kostu ikastegien eta ikerketa jardueren artean. Aldi berean, taldea aldaketak proposatzen ari da, IGAEk unibertsitateetarako onartutako kontabilitate eredu orokorra sinplifikatzeko asmoz.

9.5. KUDEAKETA EKONOMIKO GARDENA EGITEA, ERRAZA ETA ULERGARRIA.

9.5.1. Informazio argia, eguneratua eta eskuragarria argitaratzea, kontuak emateko eta gobernu ekintzak justifikatzeko.

• Gobernu Kontseiluaren akordio guztiak unibertsitatearen webgunean argitaratzen dira, eta UPV/EHUko langile guztien esku daude.

• Unibertsitateko aurrekontuei buruzko informazioa jarri da Gardentasun Atarian, 2013ko ekitalditik hasita.

9.5.2. Eskatzen den dokumentazio guztia eskuratu daitekeela bermatzea, muga bakarrak izanik legeak babestutako datuetarako berariaz ezartzen dituenak.

9.5.3. Aurrekontuak egiteko mekanismoak argiago egitea.

• 2018ko aurrekontuaren aurkezpenean, unibertsitatearen ikastegiei eta sailei esleitutako pertsonaleko gastua aurkezteko modua aldatu eta hobetu da, UPV/EHUren 2018ko Aurrekontuen I. Liburukiaren azalpen eranskinean ikus daitekeen moduan. Horrela, UPV/EHUko pertsonaleko gastua bere kontabilizazioa egiten den organiko eta funtzional berberetan jasoko da.

9.5.4. Kontabilitate gestioaren arauen zabalkunde handiagoa egitea aurrekontu likidazioa ixterakoan.

• Kontabilitate Zerbitzuak, 2017ko ekitaldiaren itxiera aginduaren azalpena hobetzeko, sakon aldatu ditu aginduaren idazkera eta difusioa.

9.5.5. Ikastaroak egin eta apunteak presta daitezela bultzatzea, langileek hobeto uler eta erabil dezaten UXXI kontabilitate sistema.

• 2018ko urtean, lehen hiruhilekotik aurrera, UPV/EHUren barruan hainbat lar arlotan diharduten 8 pertsonako talde bat hautatu da (% 37,5 emakumeak eta % 62,5 gizonak), eta hainbat bilera egin dira OCUren langileekin (hilero bat, ia), gorabehera nagusiak aztertzeko eta lan arlo bakoitzean hobekuntzak proposatzeko.

• Hainbat ikastaro eman dira kontabilitate sistemari lotutako prozeduren erabilera errazteko. Horrez gainera, sektore publikoaren kontratazio lege berria martxoaren 9an indarrean sartzearekin batera, 2018ko bigarren lauhilekoan modulu espezifiko bat inplementatu da UXXI XXI sistema ekonomikoaren barruan, kontratu txikiei dagozkien ataletako erabiltzaileek erregistroa eta kudeaketa egin dezaten. Modulu horri erreferentzia eginez, prozedura azaltzeko gida bat argitaratu, eta unibertsitateko langile guztien esku jarri da, eta, horrez gainera, OCUk prestakuntza ikastaro bat eman die langile jakin batzuei, gero, hala behar bada, langile horiek unibertsitateko gainerako langileei prestakuntza eman diezaieten.

9.6. IRAKASLE-IKERTZAILE, AZPKO LANGILE ETA IKASLEEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA ETA HARREMANA ERRAZTUKO DUEN GIROA SORTZEA ERAKUNDEAN.

9.6.1. Unibertsitatearen webgune berria inplementatzea eta haren estilo liburua prestatzea.

• Unibertsitatearen webgune korporatiboa atalka berritzen ari da. Orain arte, webgunearen diseinu berria inplementatu da, eta graduko ikasketen eta graduondoko ikasketen atalen informazioa diseinatu da. Era berean, intranetaren proiektua lantzen ari gara.

9.6.2. Ikasle berrientzat graduei eta graduondokoei buruzko informazio material gehiago egitea eta dagoena hobetzea.

• Graduko ikasketen eskaintzari buruzko liburuxkak berritu dira 19 ikastegitan, euskaraz eta gaztelaniaz, eta, berritasun gisa, nazioarteko titulu bikoitzei buruzko informazioa gehitu eta homogeneizatu da.

• Graduondoko ikasketen eskaintza globalari buruzko informazio liburuxka eguneratu da, euskaraz eta gaztelaniaz. Unibertsitate masterren banakako liburuxken bildumari dagokionez, 2 berri argitaratu, eta 25 berritu dira. UPV/EHUko berezko tituluen eskaintzari buruzko informazio liburuxka diseinatu eta argitaratu da, lehenengoz.

• Unibertsitatearen webgunean graduko eta graduondoko ikasketen eskaintzaren diseinua berritu, eta edukia osatu da, webgune korporatibo berriaren diseinuarekin bat etorrita eta tituluen akreditazio eskakizunei erantzunda.

• Izen emandako graduko ikasleei bidaltzen zaizkien e-posten diseinua berritzen hasi dira.

9.6.3. Ingelesezko material berriak prestatzea UPV/EHUko ikastegiei eta eskaintza akademikoari buruz, unibertsitatearen irudia nazioartean zabaltzeko eta atzerriko ikasleak erakartzeko.

• 11 ikastegiren informazio liburuxken ingelesezko argitalpena bultzatu da.

• Graduondoko ikasketen eskaintzari buruzko informazio liburuxkaren ingelesezko bertsioa eguneratu eta argitaratu da. Era berean, Graduondoko Latinoamerikako Sarearen eskaintzari buruzko informazio liburuxka prestatu da.

9.7. UNIBERTSITATEKO TALDE GUZTIEK GOBERNANTZAKO ESTRATEGIETAN PARTAIDETZA HANDIAGOA IZATEAREN ALDEKO APUSTUA EGITEA.

9.7.1. Ikasleen partaidetza bultzatzea, unibertsitateko jardueretan.

• Berdinen Arteko Tutoretza (BAT) programaren esperientziak trukatzeko topaketa bat egin da, parte hartzen duten ikastegietako ikasle tutoreen arteko harremana areagotzeko. Horrela, ikasle tutorearen rola bete izan duten pertsonen gogoetak, balorazioak eta bizipenak partekatu ahal izan dira.

• BAT Programari buruzko balorazio bilerak egin dira, lehenengoz, campusaren mailan, parte hartzen duten ikastegien arteko harremana bultzatzeko, eta, horrez gain, ikasturte honetan, lehen mailako ikasleak eta ikasle tutoreak gonbidatu ditugu programaren ebaluazioan parte hartzera, haiek baitira programaren benetako protagonistak.

9.8. EHUALUMNI PROIEKTUA SUSTATZEA.

9.8.1. Jardueren katalogo erakargarri bat diseinatzea EHUalumni kolektiboarentzat.

• “Aukera profesionalak bilatzea eta hautematea” izeneko prestakuntza ikastaro espezifikoa antolatu da, eta 17 pertsonak parte hartu dute (% 71 emakumeak eta % 29 gizonak).

• EHUalumni-ren webgunean eta sare sozialetako kontuetan UPV/EHUko ikastegiek antolatzen dituzten jarduerei eta hitzaldiei buruzko informazioa zabaldu dugu.

• Hainbat ekimen jarri dira martxan EHUalumni-n ikasle egresatuen parte hartzea bultzatzeko.

9.8.2. Mentoring, Enbaxadorea eta Cicerone programak finkatzea.

• Mentoring programaren lehen edizioa osatu da, 25 lan bikoterekin. Aholkulariak: % 68 emakumeak eta % 32 gizonak; aholkatutakoak: % 80 emakumeak eta % 20 gizonak.

• Enbaxadore proiektua bultzatu da EHUalumni-n izena emandako pertsonen kolektiboan.

• Cicerone programa bultzatu da. Gaur egun, 22 pertsona ditu 17 herrialdetan eta 5 kontinentetan (% 41 emakumeak eta % 59 gizonak).

9.8.3. Unibertsitate barruan eta gizartean EHUalumni sustatzea, erregistro eta kolaborazio berriak erakarriz.

• 2018ko lehen seihilekoan, 751 pertsona erregistratu dira (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak), eta, guztira, 4.604 kide daude (% 58 emakumeak eta % 42 gizonak).

• Unibertsitate orientazioko azoketan parte hartu dugu, EHUalumni azoketan parte hartzen duten ikasleen gurasoen artean ezagutarazteko.

• EHUalumni-en liburuxkak eta bideoak bidali dira ikastegietako graduazio ekitaldietara.

• EHUalumi prestakuntza bilerak antolatzen dituzten bi elkarte hauetan sartu da: Alumni Erakundeen Nazioarteko Konferentzia eta Alumni Erakundeen Espainiako Federazioa.

• Aisialdiko atalean, informazioa eguneratzen jarraitzen dugu maiztasun batez, honako hauei buruz: erakusketak, zinema, kontzertuak eta arteari lotutako beste edozein ekitaldi, UPV/EHUri lotutakoa bada; EHUalumni-ek parte har dezaten UPV/EHUko kirol jarduerak; UPV/EHUn emandako hitzaldiak, bilerak eta kongresuak.

• EHUalumni-en ikusgarritasuna areagotzeko kanpaina bat egin da.