KUDEAKETA TXOSTENA

1. IKASTEKO UNIBERTSITATEA

1.1. DAGOENEKO ESKAINTZEN DIREN TITULAZIOAK HOBETZEA ETA TITULAZIO BERRITZAILEAK ETA ERAKARGARRIAK SORTZEA, GIZARTE ERAGILEEN ETA IKASLEEN PARTAIDETZAREKIN.

1.1.1. UPV/EHUko ikastegi guztiek EHUndu-Aurreratua programan hartutako konpromisoak babestea graduetako curriculumen hobekuntza eta erakunde akreditazioa bultzatzeko.

• EHUndu-A programa ebaluatu dugu eta amaierako txostena idatzi da ezarritako helburuei, konpromiso adierazleei eta deialdiaren emaitzei buruz. Ikastegien % 70ek bete egin dituzte konpromisoak eta programak lagundu du aurrera egiten curriculumaren hobekuntzan eta ikastegien barne kudeaketan. Hemendik aurrera, monitorizatu egingo dira EHUndu adierazleak ikastegien barne kudeaketaren parte gisa.

• 2018ko urrian, ministerio erabakiak iritsi ziren 5 ikastegiren erakunde akreditazioa ziurtatzeari dagokionez: Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Farmazia Fakultatea, Gasteizko Ingeniaritza Eskola, Bilboko Hezkuntza Fakultatea eta Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola (ikastegi atxikia). Beste hiru ikastegiren ziurtagirien zain gaude: Psikologia Fakultatea, Kimika Fakultatea eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoa.

• Zazpi ikastegi berrantolatuen Kalitatea Bermatzeko Sistemen (KBS) diseinuaren ziurtagiriak jaso ditugu Unibasquetik. Ondorioz, 2021. urte amaierara arteko epea izango dugu ikastegi horien KBSren ezarpena ziurtatzea eskatzeko eta, ondoren, erakunde akreditazioa eskatzeko. Arreikuspenen arabera, 2022rako lortuak izango ditugu UPV/EHUko ikastegi guztien erakunde akreditazioaren ziurtagiriak.

1.1.2. Egungo prestakuntza eskaintza euskal gizartearen premietara egokitu dadila sustatzea, titulu berritzaileak eta erakargarriak sortuta.

• EACEA agentziak (Education Audiovisual and Culture Executive Agency) europar finantzaketa duten programa hauek hautatu ditu Erasmus+ deialdian (1.ekintza- Erasmus Mundus Joint Master Degrees). UPV/EHU antolatzaile eta parte hartzaile da programa hauetan, eta prestaketa fasean daude, egiaztatuak eta RUCT erregistroan inskribatuak izateko, 2020-2021 ikasturtean inplementatzeari begira:

– Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologia Erasmus Mundus Masterra / Erasmus Mundus Master in Environmental Contamination and Toxicology ECT+. UPV/EHU da koordinatzailea, eta parte hartzen duten unibertsitateak dira: Bordeleko Unibertsitatea (Frantzia); Liejako Unibertsitatea (Belgika), Norwegian University of Science and Technology (Norvegia), Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea, Portoko Unibertsitatea (Portugal), Koblenz-Landau Unibertsitaea (Alemania).

– Hizkuntza eta Komunikazio Teknologiak Erasmus Mundus Masterra (LKT) / Erasmus Mundus Master in Language and Communication Technologies (LCT). University of Saarland (Alemania) da unibertsitate koordinatzailea, eta parte hartzen duten unibertsitateak dira, UPV/EHUz gainera: Trentoko Unibetsitatea (Italia); University of Malta (Malta); University of Lorraine (Frantzia), Charles University of Praga (Txekiar Errepublika); University of Groningen (Herbehereak).

• Gainera, Ministerioak dagozkion egiaztapen lanak egin ditu eta beharrezko izapideak egin dira 2019-2020 ikasturtean master hauek ezartzeko:

– Energiaren Biltegiratzea eta Konbertsioa Erasmus Mundus Masterra / Erasmus Mundus Master in Materials for Energy Storage and Conversion (MESC+). Ikastegi arduraduna: Bilboko Ingeniaritza Eskola.

– Komunitate eta Hiri Adimendunak Erasmus Mundus Masterra / Erasmus Mundus Master in Smart Cities and Communities (SMACCs). Ikastegi arduraduna: Bilboko Ingeniaritza Eskola.

– Mikrouhinen Elektronika eta Optika Erasmus Mundus Masterra / Erasmus Mundus Master in Innovative Microwave Electronics and Optics – EMIMEO. Ikastegi arduraduna: Zientzia eta Teknologia fakultatea.

– Subiranotasuna Europako Herrietan Unibertsitate Masterra.

• Titulu berri hauen proposamenak izapidetzen ari gara:

– Adimen Artifizialeko Gradua, Informatika Fakultatean emateko 2020-2021 ikasturtetik aurrera.

– Endologia Berritzailea Unibertsitate Masterra, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera antolatua, Farmazia Fakultatean emateko 2020-2021 ikasturtetik aurrera (egungo masterra amortizatuko du).

– Ingurumen Ingeniaritza eta Kudeaketa Unibertsitate Masterra, Kantabriako Unibertsitatearekin batera antolatua, Bilboko Ingeniaritza Eskolan emateko 2020-2021 ikasturtetik aurrera (egungo Ingurumen Ingeniaritza Unibertsitate Masterra amortizatuko du).

• Izapidetzen ari gara unibertsitate master hauen ikasketa planetako aldaketak:

– Ingeniaritza Kimikoa (unibertsitate artekoa), Zientzia eta Teknologia Fakultatearena.

– Aktuariotza eta Finantza Zientziak, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearena.

• Izapidetu egin da Unibasq-en “nazioartekotze” aitorpen eskaera Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen (Sarriko) titulu hauentzat:

– Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua.

– Ekonomiako Gradua.

– Zerga Sistemako eta Administrazio Publikoko Gradua.

– Marketineko Gradua.

1.1.3 Ikastegi eta/edo titulazioen arteko lankidetza bultzatzea, gradu bikoitzak garatzeko.

• Gradu bikoitz hauek onartu dira, 2019-2020 ikasturtean emateko:

– Ingeniaritza Mekanikoa + Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Arabako Campusean.

– Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritza, Arabako Campusean.

– Farmazia + Giza Nutrizioa eta Dietetika, Arabako Campusean.

– Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza + Zuzenbidea, Gipuzkoako Campusean.

– Negozioen Kudeaketa + Lan Harremanak eta Giza Baliabideak, Bizkaiko Campusean.

• Izapidetzen ari gara gradu hauen ikasketa planetako aldaketak: Ikus-entzunezko Komunikazioa, Kazetaritza, Publizitatea eta Harremen Publikoak, Soziologia eta Politika, eta Kudeaketa Publikoa.

1.1.4. Prestakuntza programak garatzea Lanbide Heziketako zentroekin lankidetzan.

• Informatika Fakultateak, lanbide heziketako zenbait ikastegirekin lankidetzan, eguneratu eta onartu egin du graduen artean kredituak aitortzeko taula bat: zehazki, Informatika Ingeniaritzako Graduaren eta LHko Informatika eta Komunikazioak familia profesionaleko goi-mailako hiru graduren artean.

– Sarean antolatutako Informatika Sistemen Administrazioko goi mailako teknikaria (48 kreditu).

– Multiplataforma Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikaria (48 kreditu).

– Web Aplikazioen Garapeneko goi mailako teknikaria (54 kreditu).

1.1.5. On-line irakaskuntza izango duten taldeak modu esperimentalean ezartzeari ekitea, hezkuntzaren arloko irakasgaiekin hasita.

• Hiru campusetan, UIPREren (Unibertsitateko Irakasleen Irakas prestakuntza) “Ikaskuntza ingurune birtualetan on-line ikastaroak sortzeko gakoak” (2 ECTS) tailerra eman da, aukera ematen diena irakasleei laguntza eta aholkuak jasotzeko on-line ikastaroak diseinatzeko orduan. 35 irakaslek parte hartu dute (% 54 emakumeak eta % 46 gizonak).

• 2019ko urtarrilean, eCampus-ek berraztertu egi zuen Miríada X plataforma bidezko MOOC ikastaroen deialdia, irakasle taldeen eskaeretara egokitzeko. Behar berriei hobeto erantzuteko, deialdia zabalik egongo da urte osoan eta hainbat plataforma erabili ahal izango dira (eGelaPI, eGelaX, Miríada X). Helburuak dira: egungo prestakuntza eskaintza on-line modalitatera egokitzea; prestakuntza osagarriko eta etengabeko prestakuntzako programak diseinatzen eta ezartzen laguntzea (prestakuntza erdipresentziala eta on-line); eta UPV/EHUren ikusgarritasuna sustatzea, on-line prestakuntzako agente gisa, online ikastaroak sortuz eta irekian emanez. 2019ko urtarriletik ekainera, on-line ikastaroetarako 7 proiektu aurkeztu ziren, datozen hilabeteetan eskainiko direnak.

• 2019ko otsailetik maiatzera, eCampus-eko zuzendaritzak ReGesA zeharkako lantaldearen bilerak koordinatu zituen, helburuen artean dituena egungo kudeaketa sistema ebaluatzea, haren gabeziak identifikatzea, beharrak diagnostikatzea eta kudeaketa akademikoko sistemaren berrikuntzari heltzeko etorkizunean sor litezkeen jokaleku posibleak planteatzea.

1.1.6. Prestakuntza duala (ikas-ekinezkoa) bultzatzea graduetan eta graduondokoetan, ikasleen prestakuntza praktikoa hobetzeko eta haien enpleguratzea errazteko.

• Unibasq-en “prestakuntza duala edo unibertsitate-entitate alternantzia” aitorpena lortu dugu honako titulu hauentzat:

– Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Automozio Ingeniaritzako Gradua.

– Ingeniaritza Dualaren Eskolako Prozesu eta Produktuen Berrikuntzaren Ingeniaritzako Gradua.

– Ingeniaritza Dualaren Eskolako Fabrikazio Digitala/Digital Manufacturing Masterra.

– Multimedia Kazetaritza Masterra.

• Unibasq-en “prestakuntza duala edo unibertsitate-entitate alternantzia” aitorpena lortu dugu titulu hauen ibilbide batentzat:

– Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko eta Gipuzkoa Atala) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua.

– Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua.

– Sistema Txertatuen Ingeniaritza Masterra.

• Unibasq-en “prestakuntza duala edo unibertsitate-entitate alternantzia” aitorpen eskaera izapidetu dugu titulu hauen ibilbide batentzat:

– Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Zibileko gradua.

– Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Elektrikoko Gradua.

– Bilboko Ingeniaritza Eskolako Industria Antolakuntzaren Ingeniaritzako Gradua.

– Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan Masterra / Control in Smartgrids and Distributed Generation.

1.2. GRADUONDOKO ESKAINTZA ESKARI ETA INTERES HANDIAGOKO ARLOETARA BIDERATZEN LAGUNTZEA.

1.2.1. Graduondoko Ikasketen Plan Estrategikoaren hiru ardatzak ezartzea: ikerketa-prestakuntza, lurraldearekiko lotura, eta nazioartekotzea.

• Berraztertu egin dira Graduondoko Ikasketen Plan Estrategikoaren helburu eta ekintza batzuk, master tituluetan, Eusko Jaurlaritzak argitaratutako 274/2017 Dekretuarekin lerrokatzeko.

– Master tituluen eskaintzaren birdimentsionamendua, ikasle kopurua handitzeko. Masterren kudeaketa eraman dugu ikastegietara eta titulu horien zabalkunde berezia egin da, graduetan hasitako ikasketen espezializazio gisa.

– 1.1.6. puntuan aipatutako master tituluen estrategiak prestakuntza duala akreditatzeko.

– Bultzada nazioartekotze aipamenari, lankidetza hitzarmenak eginez atzerriko unibertsitateekin, titulu bikoitzak, tesiak kotutoretzan eta irakasle lankidetza indartzeko (ikus 7. 4. 3 eta 7. 4. 4).

– Ministerioan eta Hezkuntza Sailean, Erasmus Mundus unibertsitate masterren hiru eskaera izapidetu ditugu, 2019-2020 ikasturtean ezartzeko (ikus 1. 1. 2.).

• 385 tesi defendatu dira guztira: 193 nazioartekoak; 66 euskaraz defendatu dira (horietatik 37 nazioartekoak). 10 tesi kotutoretzan egin dira, horietatik 7 beste herrialde batzuetako unibertsitateekin.

1.2.2. Egin beharreko izapideak egitea UEU (Udako Euskal Unibertsitatea) UPV/EHUko ikastegi atxiki izan dadin eta “Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako

Irakasleen Prestakuntza” masterra eskain dezan modalitate ezpresentzialean eta euskaraz.

• Atxikitze hitzarmen bat egin da Goi Mailako On-line Institutua (GOI.EUS) ikastegiarekin, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eskain ditzan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzarako Irakasleen Prestakuntzaren Unibertsitate Masterreko 3 espezialitate, modalitate erdipresentzialean, eta Ministerioari eskatu zaio ikasketak aldatzeko, modalitate hori sartu ahal izateko.

1.3. INGURUKO PREMIEI ERANTZUNGO DIEN ETENGABEKO PRESTAKUNTZA ESKAINTZA SUSTATZEA.

1.3.1. Etengabeko prestakuntzako politika espezifikoa diseinatzea, gizarteerakundeekin eta enpresekin lankidetzan.

• Bultzada eman diogu unibertsitate arteko berezko masterren eskaintzari, eta mota honetako bost titulu eskainiko ditugu 2019-2020 ikasturtean.

• Hobetu egin dugu berezko ikasketen kudeaketa ekonomikoa eta akademikoa:

– GAURen sartu da berezko tituluen kudeaketa prozesua.

– Hobetu egin da ikastaro osagarrien kudeaketa.

– Sistematizatu egin dira ikasleen ebaluazio inkestak berezko ikasketen unitatetik.

• Hobetu egin da komunikazio politika:

– Erabiltzailearen ikuspuntura egokitu da web orria.

– On-line komunikazio estrategia garatu dugu.

• Azterketa bat egiten ari gara berezko tituluen kalitatea eta kudeaketa hobetzeko, RUEPEP sarearekin (Red Universitaria de Estudios de Postgrado y Educación Permanente).

1.3.2. Euskadi-Akitania ardatzeko beste unibertsitate batzuekin itunak egitea, etengabeko prestakuntza eskaintza partekatua garatzeko.

• Lanean ari gara “Projet DIU transpyrénéen de pathologies de l’appareil locomoteur du sportif” proiektuan (kirolariaren sistema muskulueskeletikoaren patologiei buruzko Pirinioez gaindiko unibertsitate arteko titulu egiasmoa), Bordeleko Unibertsitatea, Institut Européen de Management de la Santé eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera. Proposamena aurkeztuko da 2019-2020 ikasturtean.

1.3.3. Esperientzia Gelen gizarte eta hezkuntza eskaintza sendotzea.

• Hiru campusetan eskaintzen den giza zientzien titulazioan, 702 ikasle matrikulatu dira (% 63 emakumeak eta % 37 gizonak).

• Helduentzako Unibertsitate Ikastaroak eta Prestakuntza Eguneratzeko Ikastaro Osagarriak antolatu ditugu, hiru campusetan, Giza Zientzien tituluan eskaini ez ziren hautazko irakasgaiekin eta beste gradu batzuetako ikasketa arautuko planetako irakasgaiekin. 418 lagun matrikulatu dira guztira (% 61 emakumeak eta % 39 gizonak).

• Prestakuntza eta kultura jarduerak programatu dira hiru campusetan irakasgaien irakats planak osatu eta beren testuinguruan kokatzeko. Jarduera horiek hobetu egin dute Esperientzia Geletan emandako formakuntza eta

handitu egin dute ikasleen motibazioa.

• Elkarlanean aritu gara AEIKErekin (Arabako Campuseko Esperientzia Gelen ikasleen eta ikasle ohien kultura elkartea), jarduerak batera antolatzen elkarteko bazkideentzat eta Esperientzia Gelen egungo ikasleentzat. Esperientzia Gelen jarduerak zabaldu dira Gasteizko Udalaren helduentzako zentro soziokulturaletan eta Arabako Foru Aldundiaren Hirugarren Adinekoen Geletan.

1.4. SORMENA BULTZATZEN DUTEN IKASKUNTZA EGOERA BERRIEN GARAPENA SUSTATZEA.

1.4.1. Prestakuntza programetan diziplinartekotasuna sustatzea, eta eredu irekieta malguagoak eskaintzea, ikasleen curriculum interesei erantzun ahal izateko.

• Ocean i3 Plataforma proiektua garatzen ari gara, helburutzat duena gradu amaierako lanak edo master amaierako lanak egitea diziplina anitzeko inguruneetan, aurre egiteko ozeanoak inbaditzen ari diren mikroplastikoen mehatxuari. 17 ikaslek parte hartu dute: 9 UPV/EHUkoak eta 8 Bordeleko Unibertsitatekoak (% 76 emakumeak eta % 24 gizonak). Gainera, UPV/EHUko 13 irakaslek eta UBko 8 irakaslek (% 62 emakumeak eta % 38 gizonak) eta UBko AZPko bi emakume langilek. Ocean i3 plataforma hezkuntza berrikuntzarako nazioarteko talde gisa eratu da.

• Zuzenbide Fakultatearen Justizia Soziala Lab Klinika Juridikoa erakunde berrikuntzarako proiektuan, 15 tailer eta ponentzia baino gehiago antolatu dira hainbat eragile sozial eta profesionalekin. Egitasmo honetan parte hartu dute 11 ikaslek (% 100 emakumeak) eta egin dira gradu amaierako 8 lan eta master amaierako 4 lan (beste bi defendatuko dira 2020ko urtarrilean), elkarlan estuan eragile sozialekin eta lotura bat ezarriz zuzenbidearen eta gizarte bidegabekeriako arazoen artean.

• Ikasgela Birtualen Kudeatzaile (IBK) berri bat sortu eta irakasleei zerbitzua ematen hasi zen 2019ko ekainean. Haren berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da ikasturte, gradu, master edo doktorego koordinatzaileen aukera alta emateko eGelan beren ikasgela birtualei (AVC, AVG, AVM edo AVD). Gainera, kudeatzaile berriaren bidez, berezko tituluetako irakasleek beren ikasgelak sor ditzakete eGela plataforman.

• Amaitutzat eman da irakaskuntza birtuala bultzatzeko urrutiko saioen sistema ikasgela birtualetan txertatzeko proiektu pilotua (BlackBoard Collaborate). Zerbitzuaren lizitazioa egin da, lehiaketa publiko bidez, bi urterako, beste hiru urtez luzatzeko aukerarekin.

1.4.2 Urtero kongresuak egitea graduko eta graduondoko ikasleek kalitateareneta berrikuntzaren ikuspegitik gehien nabarmentzen diren gradu amaierako lanak eta master amaierako lanak aurkez ditzaten.

• UPV/EHUko ikasleen I. Biltzarra egin da, “Gradu amaierako gure lanek mundua eraldatzeko balio dute” izenburupean. 2018ko urriaren 24an eta 25ean Arabako eta Bizkaiko campusetan egin zen biltzarrean, Nazio Batuen 2030 Agendaren Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako ikerlanak aurkeztu ziren. Guztira, 56 lan aurkeztu ziren (24 euskaraz, 31 gaztelaniaz eta 1 ingelesez), jakintza arlo guztietakoak –Gizarte eta Lege Zientziak (19), Ingeniaritza eta Arkitektura (15), Osasun Zientziak (12), Zientziak (7) eta Arteak eta Giza Zientziak (3)–, 33 gradutakoak. Parte hartzaileen % 59 emakumeak ziren (33) eta % 41, gizonak (23). Amaieran, bi sari eman ziren 2030 Agendaren ardatz tematiko bakoitzeko.

• UPV/EHUko Ikasleen II. Biltzarrerako deia egin da. Komunikazio kanpaina bat prestatu da, biltzarraren berri emateko ikasleei eta ikastegiei. Biltzarra 2019ko urrian egingo da.

1.5. GRADUKO ETA GRADUONDOKO IKASLEEN ARTEAN ERAGIN HANDIKO IKASKUNTZEN AUKERAK AREAGOTZEA.

1.5.1. Gaitasun zientifiko eta profesionalen garapena bermatuko duten ikaskuntza metodologia aktiboen erabilera finkatzea.

• “Metodologia aktiboen erabilerarako tailerra” (MeTaK, 1 ECTS) egin da hiru campusetan, urtarrilean eta ekainean. 57 irakasle akreditatu dira (% 70 emakumeak eta % 30 gizonak) urtarrileko edizioan (ekaineko prestakuntza

luzatu egin da 2019ko azken hiruhilekora). Gainera, aurreko tailerraren bidean sakontzeko, “Eginklik: metodologia aktiboak teknologiaren laguntzaz” (1 ETCS) tailerra egin da, metodologia aktiboak talde handiagoetan inplementatzeari buruzkoa. Urtarrileko edizioan, 29 irakasle (% 86 emakumeak eta % 14 gizonak) aritu dira.

• Lanean jarraitu dugu ikaskuntza kooperatiboko metodologietan, “Talde eta lankidetza estrategiak irakasgai batean lantaldeak prestatzeko” tailerraren bidez. 29 irakaslek parte hartu dute (% 70 emakumeak eta % 30 gizonak).

• Martxan daude Hezkuntza Berrikuntzarako 40 proiektu, metodologia aktiboak ezarri eta ikaskuntzan duten efektua aztertzeko. Parte hartzen ari dira 254 irakasle (% 57 emakumeak eta % 43 gizonak), 26 ikasle (% 69 emakumeak eta % 31 gizonak) eta kanpoko 5 profesional (% 20 emakumeak eta % 80 gizonak).

• Martxan jarri dugu ikaskuntzak ebaluatzeko prestakuntza modulu espezifiko bat: oinarrizko tailer bat, gaitasunak ebaluatzeko sistema bat diseinatzeari buruzkoa (1 ECTS), gehi ebaluazio tresnei eta teknikei buruzko hiru tailer (1 ECTS bakoitzak): errubriken elaborazioa, Moodle koebaluazio tailerrak eta prestakuntza ebaluaziorako Classroom Assessment Techniques (CATs). 2019ko ekainean hasi zen eta azaroan amaituko da. 89 irakaslek eman dute izena (67 emakumek eta 23 gizonek).

• Ikerketa, ikaskuntza eta jasangarritasuna konbinatzeko formulak saiatzen hasi gara, ikerketa eta irakaskuntza integratzeko eta IKD i3 ereduaren garapen handiago baterako baldintzak sortzeko. Hala, “Jasangarritasunerako Hezkuntzaren gaitasunak unibertsitate ikasketetan integratzea” izeneko on-line tailerra eskaini zaie irakasleei, eta 26 lagunek erantzun dute (% 77 emakumeak eta % 23 gizonak). Gainera, “Garapenerako lankidetza  proiektuetan oinarritutako kasu azterketako metodologia” tailer erdipresentziala, non 14 irakaslek parte hartu duten (% 50 emakumeak eta % 50 gizonak).

1.5.2. Kualifikazio handiko praktikak bultzatzea, praktika horiek erakundeetan, enpresetan edo UPV/EHUren beraren zerbitzu espezializatuetan egiteko.

• Praktikak egiteko 11.588 plaza adjudikatu dira (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak): % 63 curriculumekoak eta % 37 boluntarioak. Zehazki, 7.262 curriculum praktika egin dira (% 74 emakumeak eta % 26 gizonak) 2.165 enpresa eta erakundetan, eta curriculumetik kanpoko 4.326 praktika boluntario (% 53 emakumeak eta % 47 gizonak), 2.457 enpresa eta erakundetan; horietatik 2.600ek ekarpen ekonomikoa izan dute.

1.5.3. GRALak, MALak eta doktorego tesiak inguruko erakunde eta enpresekin lankidetzan egin daitezela sustatzea.

• 106 gradu amaierako lan egin dira enpresetan. 56 hitzarmen sinatu ditugu hainbat erakunderekin master amaierako lanak egiteko; 5 hitzarmen, doktoregoko praktikak egiteko; eta 12 hitzarmen, doktorego tesiak egiteko.

1.6. KALITATEZKO IKASKUNTZARI LAGUNGARRI IZANGO ZAIZKION BERRIKUNTZA ESPERIENTZIAK GARATZEA.

1.6.1. EHUPortfolio elektronikoa ezartzea, ikasleek, nahi izanez gero, aukera izan dezaten euren prestakuntza ibilbideak erregistratu eta ikusarazteko.

• Laguntza eta aholkularitza eskaini zaizkie hainbat irakats talderi, eGelaPortfolio tresna ezarri nahi dutenak ikasleen ikaskuntza prozesuan, Bilboko Hezkuntza Fakultatean eta Bilboko Ingeniaritza Eskolan.

• 2017-2018 ikasturtean eginiko esperientzia pilotuaren ondorioz, eGelaPortfolio tresna ezarri da Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Gipuzkoa atala) eskaintzen duen Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Graduaren ibilbide dualean, ikasleek enpresetan egiten duten lanaren jarraipen koordinatua egiteko.

1.7. ENPLEGAGARRITASUNARI LOTUTAKO ZEHARKAKO GAITASUNEN GARAPENA SUSTATZEA GRADUETAN ETA GRADUONDOKOETAN.

1.7.1. Ikasleen eskura jartzea euren premietara egokitutako prestakuntza osagarria, aurrez aurrekoa edo on-linekoa (teknologia berriak, testu profesionalen idazketa, artikulu zientifikoen idazketa, bizitza profesionalera

iragatea, ahozko komunikazioa, lan elkarrizketak, etab.).

• Jasangarritasunari buruzko bi on-line ikastaro sortu eta eskaini zaizkie graduko ikasleei: “Bat egin nahi duzu jasangarritasunaren erronkarekin?” eta “Garapenerako Unibertsitate Lankidetza”. Bi ikastaroak, 37,5 ordukoak (1,5 ECTS), euskaraz eta gaztelaniaz eman dira. Lehenengoan, 144 lagunek parte hartu dute (% 57 emakumeak eta % 43 gizonak); bigarrenean, 224 (% 72 emakumeak eta % 28 gizonak).

• “2030 Agenda gradu amaierako lanetan integratzea” izeneko tailerra eskaini zaie Arabako Campuseko ikasleei. 7 lagunek erantzun dute (% 100 emakumeak). Hortik abiatuta, tailerraren on-line bertsioa sortu dugu, euskaraz eta gaztelaniaz emango dena 2019-2020 ikasturtean.

• Ikastaro osagarri bat sortu dugu “trebetasun bigunak” (Soft Skills) lantzeko, Hezkuntza Mundutik Lan Mundura Igarotzeko Beken onuradun diren 510 lagunentzat (% 63 emakumeak eta % 37 gizonak). Euskaraz eta gaztelaniaz eman da, aurrez aurre (2018ko irailean) eta on-line (2018ko irailetik abendura bitartean).

• 7 ikastaro eman dira hiru campusetan ikasleek landu behar dituzten zeharkako gaitasunei buruz. 113 ikaslek parte hartu dute (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak). Komunikazio trebetasunak, autolidergoa eta marketin digitala izan dira landutako gaiak.

• Prestakuntza saioak egin dira ikasleentzat hiru campusetako Enplegu Foroetan, ‘gaitasun digitalak’, ‘enplegurako baliabideak’, ‘Linkedin’ eta ‘marka pertsonala’ gaien inguruan. 95 lagunek parte hartu dute Bizkaian (% 70 emakumeak eta % 30 gizonak) eta 38k Gipuzkoan (% 71 emakumeak eta % 29 gizonak), denak UPV/EHUn matrikulatuak. Arabako Foroan (Gasteizko Udalarekin batera antolatua) 126 pertsonak parte hartu dute (% 72 emakumeak eta % 28 gizonak).

1.7.2. Ikasleen parte hartzea bultzatzea oinarrizko gaitasunak eskuratzea bultzatuko duten jardueretan.

• Oratoriari buruzko jardunaldiak antolatu dira hiru campusetan eta 29 ikasle (% 76 emakumeak eta % 24 gizonak) trebatu dira. Azken mailetako eta masterretako ikasleak aritu dira trebakuntza lanetan.

• Bultzada eman diogu ikasleek G9 aurreko eztabaida txapelketan parte hartzeari, eta 19 ikasle lehiatu dira (% 53 emakumeak eta % 47 gizonak). Lehia horretatik atera da G9 eztabaida txapelketan (Extremadurako Unibertsitatean) UPV/EHU ordezkatu duen taldea: 5 ikaslek osatua (% 60 emakumeak eta % 40 gizonak).

1.8. UNIBERTSITATE OSOAN EKINTZAILETZA KULTURA SORTZEA.

1.8.1. UPV/EHUk ekintzailetzaren arloan eskaintzen dituen zerbitzuak zabaltzea ikasleen eta irakasle-ikertzaileen artean.

• Ekintzailetza sustatzeko jarduerak egin dira hiru campusetan, 2.936 lagunen parte hartzearekin (% 45 emakumeak, % 54 gizonak eta % 1 pertsona ezbinarioak).

1.8.2. Ekintzailetza sustatzeko sariak eta ekimenak bultzatzea hiru campusetan.

• Ekintzailetza sustatzeko lehiaketak eta sariak antolatu ditugu. 550 pertsonak parte hartu dute (% 46 emakumeak eta % 54 gizonak).

• 40 beka adjudikatu dira Eusko Jaurlaritzaren hitzarmen bidez finantzatzen diren ekintzaile gazteen beken deialdiaren barnean (% 40 emakumeak eta % 60 gizonak). 56 proiektu aurkeztu dira deialdira.

1.8.3. Egun dauden junior enpresak mantentzea eta era horretako proiektu berriak sustatzea.

• Indartu egin ditugu Leioan, Portugaleten, Bilbon eta Donostian kokatuta dauden 10 junior enpresak, eta beste 3 sortzen dihardugu: FLAGGY, ROSEO eta AWARE, gizarte zientzien, informazioaren teknologien eta energia berriztagarrien arloan, hurrenez hurren.

1.8.4. “XXI. mendeko unibertsitate ekintzailea” batzarra antolatzea.

• Batzarra 2019ko azaroaren 28an egingo da, UPV/EHUren instalazioetan.

1.9. TITULATUEN LANERATZEA SUSTATZEA.

1.9.1. Enplegu guneen jarduera babestea eta optimizatzea.

• Enplegu guneek UPV/EHUko 888 ikasleri lagundu diete (% 63 emakumeak eta % 37 gizonak), eta banakako 696 orientazio eskaini dituzte (% 62 emakumeak eta % 38 gizonak).

• Nabarmentzekoa da kudeatu den enplegu eskaintza kopurua (916 eskaintza), eta bete egin dira Lanbideren eta UPV/EHUren arteko hitzarmenak ezartzen dituen adierazle guztiak.

• Enplegu guneei buruzko informazioa zabaldu dugu eta informazio hitzaldiak egin dira hiru campusetan.

• Lehen enplegua lortzeko ikastaroak eta jarduerak antolatu dira, eta unibertsitate tituludunen enplegagarritasunarekin zerikusia duten foroetan parte hartu.

• EPEZ XIII programaren bidez, Erasmus+ Internship Graduates programaren barnean, 35 lagunek (% 69 emakumeak eta % 31 gizonak) praktikak egin dituzte Erresuma Batua, Italia, Portugal, Txekiar Errepublika, Austria eta Poloniako enpresetan.

• Erasmus+ Ikasle Praktikak 2018 programaren bidez, Erasmus+ Internship programaren barnean, 42 lagunek (% 45 emakumeak eta % 55 gizonak) praktikak egin dituzte Alemania, Belgika, Frantzia, Irlanda, Italia, Herbehereak, Polonia, Erresuma Batua, Portugal, Txekiar Errepublika, Errumania eta Suediako erakunde eta enpresetan.

• Hezkuntza Mundutik Lan Mundura Igarotzeko Beken Programarekin jarraitu dugu: 510 lagunek (% 63 emakumeak eta % 37 gizonak) praktikak egin dituzte enpresa eta erakundeetan.

• Talentia 2019 programan (Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Talent egitasmoak, UPV/EHUk, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean sortua), UPV/EHUko 112 ikaslek parte hartu dute (% 56 emakumeak eta % 44 gizonak). Talentiaren helburua da garapen profesional egoki baterantz bideratzea potentzial handiko unibertsitateko ikasleak, eta Bizkaiko eta EAEko errealitate zientifiko, teknologiko eta enpresarialera hurbiltzea.

1.9.2. Enplegu foro bat antolatzea UPV/EHUko campus guztietan.

• 2018ko urrian, “International Talents Match-10 minutes to convince the recruiter” izeneko jardunaldia egin zen Gasteizen, UPV/EHUk, Gasteizko Udalak eta GaragErasmus Fundazioak antolatuta. Helburua izan zen enplegagarritasuna bultzatzea Erasmus+ programan egonaldi bat egin duten gazteen artean, eta harremana erraztea gazte horien eta nazioarteko profilen bila dabiltzan enpresen artean. Enpresek aurkezpenak egin zituzten eta elkarrizketetan 6 enpresak eta 37 lagunek parte hartu zuten (% 40 emakumeak eta % 60 gizonak).

• 2019ko otsailean, UPV/EHUren Enplegu Foroak antolatu ziren hiru campusetan. Gainera, aurreko edizioetan bezala, Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatu genuen Arabako Enplegu Foroa. 34 enpresa eta erakunde izan ziren Arabako Foroan, 51 Bizkaikoan eta 32 Gipuzkoakoan. Unibertsitate profila duten 204 enplegu eskaintza aurkeztu ziren Bizkaian eta 140 Gipuzkoan. Arabako Foroan, 316 eskaintza egin ziren, unibertsitate profildunak nahiz profil gabekoak. 515 curriculum bidali ziren Bizkaian aurkeztu ziren enpresetara eta 225, Gipuzkoan aurkeztu zirenetara. Arabari dagokionez, pertsona interesdunek bidali zituzten zuzenean curriculumak enpresetara. Enpresek aurkezpenak egin zituzten hiru foroetan.

• Aitortza ekitaldiak egin dira begiraleentzat hiru campusetan.

• Beste erakunde batzuek antolatutako enplegu foroetan parte hartu dugu.

2. UNIBERTSITATE IKERTZAILEA

2.1. UPV/EHUN DEFENDATUTAKO DOKTOREGO TESIEN KOPURUA HANDITZEA ETA HORIEN KALITATEA HOBETZEA.

2.1.1. Doktoregoko deialdiak diseinatzea horien finantziazioan lagundu nahi duten erakundeekin lankidetzan, Zabalduz programari jarraipena emateko.

• Martxan jarri dugu ikertzaileak trebatzeko laguntzen beste deialdi bat (8 laguntza), elkarlanean erakundeekin eta enpresekin.

• Akordioak izenpetu ditugu enpresekin, gure ikertzaileek BIKAINTEK programan parte har dezaten. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren programa horren helburua da bultzada ematea industria doktoregoei.

2.1.2. Prestakuntza bidean dauden ikertzaileei zuzendutako prestakuntza eskaintza sustatzea.

• Izaera zientifiko eta teknologikoko 16 ikastaro eskaini dira eta prestakuntza bidean dauden ikertzaile profila duten 80 lagunek parte hartu dute (% 68 emakumeak eta % 32 gizonak).

• Ikerketan hasteko tailer bat eskaini zaie Master eta Doktorego Eskolako ikasleei. 72 pertsonak parte hartu dute (% 68 emakumeak eta % 35 gizonak).

• Inpaktu adierazleei buruzko prestakuntza saioak eman dira Ekonomia eta Enpresa, Nautika, Analisi Forentsea eta Kuaternarioa masterretan (% 57 emakumeak eta % 43 gizonak).

• Baliabide bibliografikoen arloko formakuntzari dagokionez, goranzko bidean jarraitzen dute master eta doktorego ikasleentzako eta ikertzaileentzako ikastaroek. Ikasturte honetan 385 lagunek parte hartu dute.

2.2. IKERTZAILE BERRIEI BABESA EMATEA, BELAUNALDI ALDAKETA EGOKIA BERMATZEKO.

2.2.1. Ikertzaile berriek ikerketa proiektuetan lidergorako aukera izan dezatela sustatzea.

• Ikerketa deialdietan, ikertzaile nagusi izateko aukera eman zaie Ramón y Cajal programa bidez UPV/EHUn kontratatutako pertsonei, irakasle atxikiei eta atxiki izan ondoren plaza iraunkor baterako akreditatuta daudenei.

• UPV/EHUko ikertzaileen prestakuntzarako 2019ko kontratazio deialdian, 5 puntu gehiago eman zaizkie doktorego tesi bat baino gehiago zuzendu ez dituzten zuzendari ez-iraunkorrak dituzten proposamenei.

• Unibertsitate-Enpresa-Gizarte proiektuen 2019ko deialdian eta UPV/EHUko ikertaldeentzako laguntzen 2019ko deialdian, mantendu egin da Ikertzailekide Nagusi bat sartzeko aukera. Gainera, aukera hori sartu da ere UPV/EHUko ikerketarako laguntzen 2019ko deialdian (III. modalitatea: lankidetza proiektuak).

• Bi infoday egin dira Eusko Jaurlaritza eta Ikerbasquerekin batera: bata European Research Council programari buruzkoa eta bestea Marie Sklodowska Curie Actions-Individual Fellowships programari buruzkoa. Lehenengoan, 33 pertsonak parte hartu dute (% 51 emakumeak eta % 49 gizonak); bigarrenean, 45 lagunek (% 62 emakumeak eta % 38 gizonak).

• How to write a successful IF proposal ikastaroa eman da, Marie Sklodowska Curie Actions programaren Individual Fellowship bat eskatu behar duten ikertzaileentzat, eta How to write a successful ERC proposal ikastaroa, etorkizuneko deialdietan Starting Grant edo Consolidator Grant bat eskatu behar dutenentzat. Lehenengo ikastaroan, 14 pertsonak parte hartu dute (% 43 emakumeak eta % 47 gizonak); bigarrenean, 28k (% 53 emakumeak eta % 47 gizonak).

2.2.2. Ikertaldeei laguntza ematea, ikertzaile berriak har ditzaten.

• UPV/EHUko ikerketarako laguntzen 2019ko deialdian, mantendu egin da hirugarren urtez I. modalitatea: Ikerketan hasteko edo ikerketari berriro ekiteko laguntzak. Ikertzaile bakoitzeko ekarpena: 3.000 euro.

• 7 laguntza eman dira 5 emakume ikertzaile eta 2 ikertzaile berri ikertaldeetan has daitezen. Laguntzak honela banatu dira zientzia arloen arabera: Zientziak (1 laguntza), Osasun Zientziak (2 laguntza), Gizarte eta Lege Zientziak (2 laguntza) eta Arteak eta Giza Zientziak (2 laguntza).

• Infoday bat egin dugu, Eusko Jaurlaritza eta Ikerbasquerekin batera, Marie Sklodowska Curie Actions - Initial Training Networks (ITN) programari buruz. Programaren helburua da zentro publiko eta pribatuen nazioarteko sare bat sortzea eta ikertzaile gazteak kontratatzea. 45 ikertzailek parte hartu dute (% 62 emakumeak eta % 38 gizonak).

2.3. IKERKETAREN KULTURA BULTZATZEA IKERKETARAKO OHITURA GUTXI DAUKATEN ARLOETAN.

2.3.1. Ikertalde berrien sorrera sustatzea ikerketarako ohitura gutxi daukaten arloetan.

• UPV/EHUko ikertaldeentzako laguntzen 2019ko deialdian, bigarren urtez, laguntza eskatzeko aukera eman zaie talde berriei edo sortze prozesuan daudenei, baldin eta ikertalde aitorturik ez duten sailetakoak edo arlo tematikotakoak badira, edota ikerketa tradizio txikiko arloetakoak badira, azken bost urteetan finantzaketa jarraiturik jaso ez badute ere edo beren finantzaketaren % 25a kanpokoa ez izan arren.

2.3.2. Pizgarriak ezartzea, berriak ez diren ikertzaileak ikertalde finkatuetan edo berrietan sartzeko.

• UPV/EHUko ikerketarako laguntzen 2019ko deialdian, mantendu egin da hirugarren urtez I. modalitatea: Ikerketan hasteko edo ikerketari berriro ekiteko laguntzak. Ikertzaile bakoitzeko ekarpena: 3.000 euro. 2018-2019 ikasturtean, laguntza bat eman da hasiberria ez den doktore batek ikerketari berrekiteko Zientzien arloko ikertalde batean.

2.3.3. Irakasle ez-doktoreei laguntza ematea doktorego tesiak egiteko, irakats betebeharrak murrizteko programa sustatuta.

• Doktore titulua lortzeko deialdia egin dugu 2018-2019 ikasturtean. Baiezkoa eman zaio eskaeren % 100ari. Lehenengo lauhilekoan, irakasleen % 56 emakumeak ziren eta % 44 gizonak; bigarren lauhilekoan, % 67 emakumeak eta % 33 gizonak.

• Jardun akademikoaren planaren “Kredituak ematea ikerketarekin lotutako jarduerengatik” atalean, kredituak aitortzen zaizkie doktore tesia azken 4 urteetan inskribatu duten irakasleei.

2.4. IKERKETA INDARTZEA JAKINTZA ADAR BAKOITZAREN PREMIEN ETA EGOERAREN ARABERA.

2.4.1. Taldeen I+G+Bren kalitatea monitorizatzea, jasangarritasuna eta bideragarritasuna ziurtatzeko.

• Dagoeneko 263 talde erregistratu dira 2016-2017 ikasturtean martxan jarri zen taldeen aplikazio informatikoan, azken urteetan egin dituzten I+G+b jarduerei buruzko informazioa barne.

2.4.2. Ikerketa gutxiko arloei zuzendutako prestakuntza eskaintza sustatzea.

• Giza Zientzien arloko argitalpenetako kalitate adierazleei buruzko saio bat antolatu dugu Historia Garaikidea doktoregoko ikertzaile eta ikasleentzat, eta 26 lagunek erantzun dute (% 75 emakumeak eta % 25 gizonak).

• Prestakuntza saio bat antolatu dugu lan zientifiko baten egitura eta elaborazioari buruz, Itsas Ikasketen II. Doktorego Jardunaldiaren barnean, Bilboko Ingeniaritza Eskolaren Portugaleteko egoitzan, ikertzaile eta doktoregoko ikasleentzat. 8 lagunek parte hartu dute (% 50 emakumeak eta % 50 gizonak).

• Ikertaldeei eta haien kudeaketari buruzko prestakuntza saio bat eskaini zaie Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasleei.

2.4.3. Azpiegiturak, laguntzaileak eta baliabide bibliografikoak ikertzaileen premietara egokitzea.

• Egokitu egin ditugu ikerketa laguntzeko azpiegiturak, prestazio handiak dituen ekipamendu zientifiko berri bat eskuratuta. 1,6 milioi euro inbertitu ditugu.

• Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorren (SGIker) 13 unitate ziurtatu, analisi laborategietarako 8 teknika akreditatu eta 5 zerbitzu gutun (2 ziurtatuak) egin dira.

• Baliabide bibliografikoei dagokienez, editorialen urteko igoerak behartu egin gaitu datu base erlazional batzuei baja ematera, testu osokoak mantenduta, eta ikerketako liburu elektronikoen erosketa murriztera. Hala ere, aldizkari eta datu base bilduma on bat izaten jarraitzen dugu. 6.832 monografia eskuratu dira eta eskura daude 33.463 aldizkari eta 84 datu base. 586.760 aldiz kontsultatu dira ordainpeko baliabide elektronikoak eta baliabide horien 2.573.371 deskarga egin dira. ADDI artxiboari dagokionez, 1.520 ikerketa artikulu eta 169 doktorego tesi gehitu zaizkio.

• UPV/EHU, G9 taldeko kide eta ordezkari gisa, Erosketa Taldeen eta Kontsortzioen Mahaian dago. Mahai horrek argitalpen zientifikoen argitaletxeekin negoziatzen du haien baliabide elektronikoetara sartzeko modua, eskaintza eta zerbitzu hoberenak lortzen saiatuz. Open Science plana ezartzeko estatuko unibertsitateek hartutako konpromisoari buruz CRUEk egin duen dokumentuko gomendioei dagokienez, dokumentu horren hirugarren puntua landu da: “Berehalako sarbide irekia sartzea argitalpen zientifikoen editoreekiko edozein negoziaziotan, aldi berean sustatuz bidezko prezio baten ordainketa, inola ere eragingo ez duena egungoa baino gastu handiagorik, eta komunikazio zientifikoko sistema jasangarri egitea ahalbidetuko duena”.

• Ikusirik zer emaitza ona izan duen aurreko ikasturtean estatuko unibertsitateen artean artikulu zientifikoak doan banatzeko proba pilotuak, ikasturte honetan erabaki da sistema ezartzea. Gaur egun 55 unibertsitate daude proiektuan (UPV/EHU barne).

2.5. LANKIDETZA ETA EZAGUTZA TRUKEAK BULTZATZEA IKERTALDEEN ARTEAN.

2.5.1. Komunikazio bideak sortzea jakintza arlo desberdinetako ikertaldeen artean, lankidetza sustatzeko.

• Martxan jarraitzen du EAEko RIS3 estrategian inpaktu handia duten erronka sozial eta globaletara orientatutako lankidetzazko ikerketa eta berrikuntza ekimenak, Euskampus Jakintza Guneen bitartez. 150 ikertzaile eta kudeatzaile baino gehiago parte hartzen ari dira ko-sorkuntza prozesuetan, zeinen bidez desafioak identifikatu eta jardun agendak definitzen diren.

2.5.2. Taldeen arteko lankidetza bultzatzea egitasmo garrantzitsuei elkarrekin ekiteko.

• Euskampus Jakintza Guneen dinamikaren barruan, lanean jarraitzen da UPV/EHUren (Tecnalia eta DIPCrekin batera) eta EAEko hainbat eragileren arteko lankidetzan RIS3 Euskadi Estrategiaren barnean. Zehaztu egin dira Gune bakoitzaren kontzeptu eta estrategia esparruak eta 2018-2020 Jardun Agendak. Gune guztiak lanean aritu dira bultzada emateko nazioartekotzeari, Europako proiektuen sarbideari eta Bordeleko Unibertsitatearekiko mugaz gaindiko laborategiei.

• Martxan jarri dugu jarduera berritzaileak garatzeko lankidetzazko proiektuen beste deialdi bat, aukera emango dutenak Europako finantzaketa duten proiektuei ekiteko edo ikertaldeen arteko elkarlana bultzatzeko Mugaz gaindiko Lankidetza Laborategiak (Joint Research Laboratory - JRL) bezalako ekimenen bidez.

2.5.3. Nazioarteko ikertaldeekin lankidetza sustatzea, horretarako bidea emango duten deialdien bidez.

• Mugikortasunerako Laguntzen III. modalitatean, 20 ekintza finantzatu dira nazioarteko ikerketa proiektuetako parte hartzea sustatzeko.

• 5 kontratu deitu dira tesia Bordeleko IDEXen egiteko, eta 3 kontratu Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatean egiteko, prestakuntza bidean dauden ikertzaileak kontratatzeko deialdien bitartez, doktorego tesiak kotutoretzan egiteko.

• Ikerketa jardunaldi bat egin dugu Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin batera. UPV/EHUko 44 ikertzailek parte hartu dute (% 47 emakumeak eta % 53 gizonak).

2.6. NAZIOARTEAN ERREFERENTZIAZKOAK DIREN ARGITALPENEN KOPURUA HANDITZEA JAKINTZA ADAR GUZTIETAN.

2.6.1. Ikertzaileen ekoizpen zientifikoa aztertzea, askotan aipatutako pertsonak (Highly Cited Persons) izan daitezkeenak aurkitzeko eta horiei laguntzeko.

• Aztertu egin dugu gure unibertsitateko ikertzaileen presentzia Clarivate Analytics enpresaren zerrendan. Zerrenda horretan, beren tematikari lotuta gehien aipatzen diren egileak agertzen dira. UPV/EHUko ikertzaile bat dago

zerrenda horretan.

2.6.2. Ikertalde berriei babes gehiago ematea, hasierako faseetan (sorrera eta abian jartzea) laguntzeko politiken bidez.

• UPV/EHUko ikerketarako laguntzen 2019ko deialdian, mantendu egin da II. modalitatea: Aurreko deialdietan finantzaketarik lortu ez duten ikertaldeentzako laguntzak. Laguntzak eman zaizkie 41 ikertalderi: Zientzien arloko 3 ikertalde; Ingeniaritza eta Arkitekturako 9 ikertalde; Gizarte eta Lege Zientzietako 14 ikertalde; Osasun Zientzietako 10 ikertalde; eta Arteen eta Giza Zientzien arloko 5 ikertalde.

• UPV/EHUko ikertaldeentzako laguntzen 2018ko deialdian, laguntzak eman zaizkie 2 ikertalde berriri.

2.7. LURRALDEAREKIN LANKIDETZAN JARDUTEKO KULTURA SUSTATUKO DUEN ERAKUNDE IREKI ETA BERRITZAILEA IZATEA.

2.7.1. Estrategia diseinatzea eta beharrezko azpiegitura sortzea behar diren zerga abantaila guztiak izango dituen mezenasgo eta dohaintzetarako prozedura erraz, ikusgarri eta eraginkor baten bidez hiritarrek, enpresek edo erakundeek proiektu zientifiko espezifikoei diru ekarpenak egin ahal izateko.

• Harremanetan jarri gara Bizkai eta Arabako Foru Aldundiekin, lehentasunezko jardueratzat hartuak izan daitezen, ekonomiaren sustapenaren eta berrikuntzaren arloan, UPV/EHUren zuzendaritza taldeak estrategikotzat dituen jarduera jakin batzuk.

2.7.2. UPV/EHUko Zientzia Parkearen hazkundea bultzatzea, plataforma zientifiko eta teknologikoak zabalduz, lankidetzako ikerketa proiektuak indartuz eta oinarri teknologikodun enpresak finkatuz.

• Errekurtsoa jarri zaio Martina Casiano eta Maria Goyri eraikinetako laborategiak ikertaldeen beharretara egokitzeko erreformari, eta esleitu gabe gelditu da azkenean. Lizitazio berri bat prestatu da.

• SGIker-ek plataforma teknologikoetan duten azpiegiturari ekipamendu txiki bat erantsi zaio prestakuntza laborategietarako, bi plataformetako bakoitzean.

2.7.3. Markoak eta tresnak diseinatzea ikerketa zentroekin, erakundeekin, enpresekin eta bestelako gizarte eragileekin epe luzerako elkarlana ezartzeko.

• Beste deialdi bat egin da UPV/EHUko ikertzaileek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) egonaldiak egiteko. 15-90 eguneko egonaldiak dira, lankidetzazko proiektuak sortu eta egiteko. 2018-2019 ikasturtean, 3 eskaera egin dira eta bat onartu da.

• Ikerketa eta irakaskuntzari lotutako bi bikaintasun zentro eratzen hasi gara uraren kudeaketaren eta ibai ekosistemen alorrean, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoarekin, URA agentziarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera.

• Programa bat jarri da martxan ikerketa emaitzak transferitzeko industriara, RIS3 estrategiarekin lerrokatuen dauden EAEko kluster nagusiekin batera eta arreta berezia ipinita Energia eta AFM klusterrean.

• Duela gutxi sortu den Bioaraba Osasun Ikerketako Institutuko Bazkide fundatzaile gara.

2.8. ERREFERENTZIAZKO ERAGILEA IZATEA EUSKAL HERRIAREN ERALDAKETA SOZIOEKONOMIKORAKO HAZKUNDE ZENTZUDUN ETA JASANGARRIARI DAGOKIONEZ.

2.8.1. Enpresei, erakundeei eta oro har, gizarteari zuzendutako komunikazio jarduerak garatzea, I+G+Bren aukerak eta emaitzak ezagutzera emateko.

• UPV/EHUren eskaintza zientifiko-teknologikoak bere lekua izan du SGIker-en gaitasun teknologikoei eskainitako 10 jardunaldi eta ekitaldietan eta berrikuntzara eta teknologia transferentziara bideratutako 95 enpresa topaketetan. Hainbat ikertaldek in situ parte hartu dute 315 ekimenetan.

• 302 esplorazio bilera egin dira enpresekin, eta alde biko 130 topaketa ikertaldeen eta UPV/EHUren ikerketa emaitzen eta aktibo zientifiko-teknologikoen transferentzian interesa duten enpresen artean.

• 14 jardunaldi antolatu dira ikertaldeen eta zientziaren hainbat arlo edo diziplinatan interesak dituzten enpresen partaidetzaz.

• Transferentzia funtzioa gauzatu dugu zabalkunde handiko hedabide eta argitalpenen bidez, urtean zehar 18 aldiz, eta 11 komunikazio kanpaina espezifiko egin dira enpresentzako eta erakundeentzako aukera teknologokoei buruz.

• Ekintzailetza sustatzeko jarduerak egin ditugu hiru campusetan. 3.800 lagunek parte hartu dute.

• Negozio berriak sortzeko 80 aukera berri baloratu eta 10 spin-off berri sortu dira.

2.8.2. Ikerketa eta berrikuntza politika eta praktika arduratsuak diseinatzea eta ezartzea.

• Etika batzordeek ebaluatu egin dituzte gizakiak, haien laginak eta datuak, animaliak eta agente biologikoak, eta genetikoki aldatutako organismoak erabiltzen dituzten ikerketa proiektuak (ikerketa tutelatua eta ez-tutelatua).

• Datuak babesteko erregelamendu berriaren jarraibideak gehitu ditugu.

• Formakuntza eman da hala eskatu duten arlo guztietan, eta beste unibertsitate batzuek ikerketa alorreko etikari buruz sustatu dituzten jarduera eta ekintzetan parte hartu dugu.

• Amaitu egin da ebaluatu beharreko proiektuen aurkezpen eta kudeaketa lanak telematikoki egitea ahalbidetzen duen aplikazioaren ezarpena.

2.8.3. Ikerketa egitura berriak sortzea gure Nazioarteko Bikaintasun Campusaren eta Euskal Herriko RIS3 estrategiaren barruan, baita kanpoko laguntza duten beste arlo batzuetan ere.

• Matematikaren eta haren aplikazioen Mugaz gaindiko Lankidetza Laborategia sortu da. Egitasmoan partaide dira UPV/EHU, Bordeleko Unibertsitatea, CNRS, Bordeaux INP, BCAM eta Tecnalia.

• Baterako Ikerketa Laborategi bat –Joint Reseach Laboratory (JRL)– sortzea planteatu da Material Berrien alorrean, BASKRETE egitasmotik eratorria (nanomaterialen aplikazioa zementu materialei), eta alor honetan Euskadin LabEx Amadeus-ekiko (materialak) dauden lankidetza ugariak babesten jarraitu dugu Materialen Jakintza Gunearen bidez.

• Baterako Ikerketa Laborategi bat –Joint Reseach Laboratory (JRL)– sortu da Antibiotikoekiko Erresistentziaren eta horrek Ingurumenean duen loturaren alorrean, Lurralde Jasangarri eta Osasungarrien Jakintza Gunearen baitan. Laborategi horretan, UPV/EHUrekin batera, Neiker eta BC3 zentroek parte hartzen dute.

• Basque Center for Language Technologies (HITZ) sortu da, adimen artifizialeko teknologietan espezializatua; bereziki, alor hauetan: Natural Language Processing, Deep Learning eta Big Data.

• Basque Pharmalabs sortu dute elkarlanean Tecnaliak eta UPV/EHUk, lanak eta ikerketa proiektuak egiteko batera garapen galenikoaren eta analitikoaren arloan.

2.9. EGITURA SOZIOEKONOMIKORA HURBILTZEA UPV/EHUREN JAKINTZA ETA GAITASUN ZIENTIFIKO-TEKNOLOGIKOAK.

2.9.1. UPV/EHUren eta enpresen arteko elkarlana sustatzea Europa mailako lankidetza taldeetan, eta unibertsitateak ekimen garrantzitsuetan parte har dezala bultzatzea (Horizon 2020, 2014-20 aldirako egitura funtsak, Knowledge Innovation Communities-KICs...), lortutako itzulkina handitzeko.

• Martxan jarri da Euskampus Joint Research Unit (JRU) bat UPV/EHUren eta Tecnalia Research & Innovation-en artean, batera landutako ikerketa proiektuak areagotzeko eta Oinarrizko Programaren deialdietan lortutako itzulkinen bolumena handitzeko.

• 2018ko abenduaren 12an, How to write a competitive proposal in H2020 (with special focus on impact) izeneko ikastaroa egin zen. UPV/EHUko 27 ikertzailek parte hartu zuten (% 59 emakumeak eta % 41 gizonak).

2.9.2. Ikertaldeei eskaintza teknologikoa merkaturatzen laguntzea, enpresekin kontratu gehiago izenpetzeko, eta patenteak erabiltzeko lizentzien eta software erregistroen kopurua handitzeko.

• 1.284 transferentzia kontratu sinatu ditugu 643 kanpoko erakunde eta enpresekin, 9,4 milioi euroren zenbatekoaz, eta 200 ikertaldek baino gehiagok parte hartu dute.

• 199 asmakizun sartu dira aktibo teknologikoen zorroan, 400 patentek baino gehiagok babestuak; horietatik 17, lehentasunezkoak. Bestetik, 12 lizentzia kontratu sinatu ditugu enpresek UPV/EHUren aktibo teknologikoak ustia

ditzaten.

2.9.3. Komunikazio zientifikoko programa bultzatzea hainbat egitura eta ekitaldiren bidez: Kultura Zientifikoko Katedra, Zientzia Astea, Gazteak Laborategietan...

• Lehen hezkuntzako ikasleen artean bokazio zientifikoak eta ikertzaileak sortzeko jardueren barnean, hiru tailer eman zaizkie Leioako Artaza-Pinueta Ikastetxeko lehen hezkuntzako 2. mailako 10 ikasleri (% 40 neskak eta % 60 mutilak), Hezkuntza Sailaren eta Leioako Udalaren laguntzaz, gazteen artean STEAM jarduerekiko (Science, Technology, Engineering, Arts and Mathematics) interesa pizteko programaren baitan.

• 2019ko lehen hiruhilekoan, goi mailako prestakuntza moduluetako 3 ikasle hartu ditugu (2 neska eta mutil bat), lan zentroetan beren prestakuntza osatzeko praktikak egiteko (3 hilabeteko egonaldia).

• Ikerketa Gizartean Zabaltzeko Zuzendaritza sortu dugu, UPV/EHUn egiten den ikerketaren emaitzak zabaltzeko estrategia diseinatzeaz arduratuko dena.

• 2018ko azaroaren 7tik 11ra, Zientzia Astearen XVIII. edizioa (UPV/EHUren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea) egin zen EAEko hiru hiriburuetan, Barakaldon eta Eibarren (lehen aldiz). 2018ko Zientzia Asteko jardueren eskaintza inoiz baino zabalagoa izan zen: 190 jarduera, 46 txoko zientifiko (21 Bilbon, 14 Donostian eta 11 Gasteizen) eta era guztietako 145 proposamen gehiago: tailerrak (ia 60), bisita gidatuak (40tik gora), hitzaldiak, lehiaketak, erakusketak, ikuskizun zientifikoak eta bakarrizketa zientifikoen Zientzia Klub programa (bost egoitzetara zabaldu zena). Guztira, Zientzia Asteak 20.000 bisitari izan zituen.

• Zientzia Astearen aurreko hiru asteetan (urriaren 16tik azaroaren 4ra), “UPV/EHU Itsasoan” jarduera tematikoa egin zen Bilboko Bizkaia Aretoan. DBH eta Batxilergoko ikasleentzat bereziki pentsatutako jarduera izanik, 67 ikasle talderen bisita izan zuen (1.676 ikasle guztira). Jarduerak 4.400 pertsona inguru erakarri zituen asteburuetan, eta 8-14 urteko 100 bat haurrek parte hartu zuten tailerretan. Hiru hitzaldiek 150 lagun baino gehiago bildu zituzten.

• UPV/EHUk lankidetza hitzarmen bat izenpetu du The Conversation España egitasmoarekin. Hitzarmen horren baitan, gure unibertsitateko irakasleen eta ikertzaileen 13 artikulu argitaratu dira The Conversation España plataforman (2018ko abuztutik abendura bitartean).

3. IRAKASKUNTZAREKIN KONPROMETITURIKO UNIBERTSITATEA

3.1. UNIBERTSITATEKO KIDEEK ETA EUSKAL GIZARTEAK KALITATEZKO IRAKASKUNTZARI BALIO HANDIAGOA EMAN DIEZAIOTELA LORTZEA.

3.1.1. Garapen akademiko profesionalerako estrategiak indartzea.

• irakasBERRI deialdia egin dugu hiru campusetan (irakasle berriei harrera egiteko eta orientatzeko egitasmoa). 73 irakasle berri akreditatu dira (% 73 emakumeak eta % 27 gizonak).

• IRAKER programaren bigarren eta hirugarren deialdiak egin ditugu. 39 irakasle atxiki parte hartzen ari dira (% 63 emakumeak eta % 37 gizonak), irakaskuntzako eta ikerketako mentoreen laguntzaz. Bigarren deialdian, 21 irakasle (% 57 emakumeak eta % 41 gizonak) eta beste horrenbeste mentore ditugu, eta izena eman dutenen % 100 akreditatzea espero dugu. Hirugarren edizioan, aldiz, 30 eskaera jaso dira, eta horietatik 18k baldintza guztiak betetzen dituzte. 2019ko irailean hasiko dute formakuntza.

• UIPRE ikastaroen bi deialdi egin dira, urtarrilean eta ekainean. Lehenengoan, irakas lana hobetzeko eta unibertsitate irakaskuntzaren kalitatea areagotzeko 20 ikastaro eskaini dira; bigarrenean, 29 ikastaro. Lehenengo deialdian, 352 irakasle akreditatu dira (% 66 emakumeak eta % 34 gizonak). Nabarmentzekoa da ikastaroetan parte hartu duten irakasleen batez besteko balorazioa: 5etik 5ekoa. Ekaineko deialdia martxan dago.

• Bestetik, iraKLINIK programa berrikuspen fasean dago. Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak eta HELAZ zerbitzuak martxan jarri dute informazioa hainbat mailatan biltzeko prozesua: lehenengo edizioan parte hartu duten irakasleak, Irakaskuntza Unitateetako irakasle klinikoak eta ikasleak, iraKLINIK programaren helburuak eta programazioa doitzeko eta detektatu diren arazo batzuei erantzuten saiatzeko (irakasle klinikoen ibilbidearekin estu lotuta dauden arazoak).

3.1.2. UPV/EHUko irakaslerik onenek irakasleak prestatzeko programetan parte har dezatela lortzea.

• 81 irakaslek parte hartu dute hainbat eginkizunekin UPV/EHUren programetan. UIPRE ikastaroetan, 29 irakasle aritu dira prestatzaile gisa (% 48 emakumeak eta % 52 gizonak); % 14 HBT-Adituak taldeetakoak dira; % 86 HELAZ zerbitzuaren prestatzaile taldekoak. Gainera, UPV/EHUko 14 irakasle aritu dira tutore gisa Metodologia Aktiboen Tailerretan (% 57 emakumeak eta % 43 gizonak). Azkenik, 38 irakaslek parte hartu dute mentore gisa iRAKER programaren lehenengo bi edizioetan (% 39 emakumeak eta % 61 gizonak).

3.1.3. Irakasleen irakaskuntza kalitateari buruzko emaitzak euskal gizarteari ezagutaraztea.

• Doktoregoko ikasleen iritzi inkesta egin dugu (2018-2019 ikasturtea) eta txosten espezifikoak egin dira programa bakoitzerako. Lehenbiziko emaitzen arabera, ikasleen gogobetetze maila 5etik 4koa da.

• 2018-2019 ikasturteko irakaskuntza kalitatearen adierazleak argitaratu dira (Docentiaz eta Ikasleen Iritzia) UPV/EHUren Gardentasun Atarian, eta Unibasq kalitate agentziari bidali zaizkio, Irakaskuntzaren Behatokian argitara ditzan.

• 2019ko maiatzaren 31n, kalitatezko irakaskuntzari aitortza publikoa egiteko jardunaldi bat egin zen. 49 irakasleren lana aitortu zen, 7. eta 8. deialdietan parte hartu eta bikaintasun maila lortu dutenak Docentiaz programak aintzat hartzen dituen hiru dimentsioetan (% 55 emakumeak eta % 45 gizonak). Gainera, 62 ebaluatzaileren zeregina ere aitortu zen (% 45 emakumeak eta % 55 gizonak), programan eginiko lanagatik, eta beren irakasle-ikertzaileen % 50 baino gehiago programan ebaluatua duten 42 sail eta 9 ikastegi.

• Dibulgazio bideo batean, Docentiaz programan bikaintasun maila erdietsi duten irakasleen esperientziak bildu dira. Unibertsitatearen web orrian argitaratu da bideoa.

3.1.4. Kalitatezko irakaskuntzari prestigioa ematea aitortza publikoaren bitartez.

• 27 ikdIT/EDikd irakasle talde egituratuk, 2018ko lehen deialdi pilotuan aitortuak, leku bat dute Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren arloko Errektoreordetzaren web orrian (https://www.ehu.eus/es/web/berrikuntza-gizarte-konpromiso-eta-kulturgintza-errektoreordetza/ikdit-edikd-2018-katalogoa). Lantzen duten arloa eta irakaskuntza hobetzeko beren lerro nagusiak deskribatzen dira hor.

• 217 irakaslek osatzen dituzten 27 talde aktiboez gainera (% 60 emakumeak eta % 40 gizonak), beste 13 talde berri daude, 87 irakaslek osatuak (% 49 emakumeak eta % 51 gizonak). Bigarren deialdi pilotuan, talde berriak aitortzeko 14 eskari jaso dira. Ebaluazio prozesuan daude.

3.2. IRAKASLANA EBALUATZEKO PROGRAMEN ERABILERA NORMALTZEA.

3.2.1. Ebaluazio prozedurak mailakatzea, irakaskuntzaren garapenean gaindi daitezkeen mugarriak ezartzeko.

• Docentiaz programaren 9. deialdian, 317 irakaslek parte hartu dute (% 56 emakumeak eta % 44 gizonak). Beraz, irakasle-ikertzaileen % 46,66a ebaluatu da. Datorren ikasturtetik aurrera, egonkortze eta erakundetze fase batean sartuko da programa, Unibasq agentziaren ziurtapena jaso ondoren.

• Unibertsitate irakaskuntza eredu progresibo eta eskalagarri bat formulatzea erronka bat da komunitate zientifikoarentzat, eta ebazpen fasean dago oraindik. UPV/EHUk REDU sarean (Red Estatal de Docencia Universitaria) parte hartzen du, eginkizuntzat duena Unibertsitate Irakasleen Garapen Profesionalerako Esparrua lantzea. Esparru hori III. EuroSoTL Batzarrean aurkeztu zen, 2019ko ekainean Bizkaia Aretoan egin zena, erakunde hauek antolatua: UPV/EHU (Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren Errektoreordetza

- HELAZ), REDU (Red Estatal de Docencia Universitaria) eta ISSOTL elkatearen (International Society for the Scholarship of Teaching and Learning) Europako adarra. Lan horren emaitzak azaltzen dituzten liburu bat, koaderno bat eta dibulgazio mapa bat argitaratu dira.

3.2.2. Docentiaz programaren kanpoko ebaluazioa egitea.

• Docentiaz programak ziurtapena jaso du, eta aipamen hori lortu duen EAEko lehen unibertsitatea izan da. Amaitutzat eman da horrela programaren fase esperimentala.

3.2.3. Docentiaz programa instituzionalizatzea.

• Docentiaz programan parte hartzea eta ebaluazioan lortutako maila ezinbesteko baldintzak dira irakaskuntza garapena eta kalitatea areagotzeko programetan aritzeko; zehazki, UPV/EHUko irakasleen garapen akademikorako Gaituz programan parte hartzea eskatzeko, haren bi modalitateetan: IKD-IT irakasle talde egituratuak eta hezkuntza berrikuntzarako proiektuak. Ekintza erradio hori handituz joango da pixkanaka, normaltzera iritsi arte bai garapen profesionalean bai karrera akademiko barneko promozioan.

• Une honetan, UPV/EHUk 91 emakume ebaluatzailek eta 89 gizon ebaluatzailek osatutako poltsa bat du Docentiaz programaren eskaerei erantzuteko (UPV/EHUren irakaskuntza jarduera ebaluatzeko programa).

• Nabarmen hobetu dugu Docentiaz programaren webgunearen ikusgarritasuna (https: //www.ehu.eus/es/web/sed-iez/docentiaz). Informazio xehea ematen du: deialdiak, emaitza orokorrak, irakaskuntza hobetzeko prestakuntza plana, ebaluatzaileen poltsa eta irakaskuntza jardueraren zifrak.

3.2.4. UPV/EHUko irakaslana ebaluatzeko arautegi bat egitea.

• Beste unibertsitate batzuetan indarrean dauden araudien analisi lan bat egin eta lehen zirriborro bat egin da, datorren ikasturtean garatu eta onartu beharko dena.

3.3. ANTOLAKETA EREDU BERRI BAT DISEINATZEA, MASTERRAK IKASTEGIETATIK GESTIONATU DAITEZEN, ETA DOKTOREGO ESKOLA BAT SORTZEA.

3.3.1. Titulazioen gestioa berrantolatzea, ikastegi bakoitzak prestakuntza eskaintza koherentea eta sendoa izan dezan.

• Master eta Doktorego Eskolari atxikitako 87 unibertsitate master lekualdatu dira ikastegietara: 11 Arabako campuseko ikastegietara, 20 Gipuzkoako campuseko ikastegietara eta 56 Bizkaiko campuseko ikastegietara, beharrezko izapideak eginez Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioan (Unibertsitateen, Ikastegien eta Titulazioen Erregistroa).

3.3.2. Gestio taldeen barruan elkarlana bultzatzea (AZPko langileak eta IRIak) eta ikasleen ahotsa entzun dadila sustatzea titulazioei buruzko analisiak egin eta erabakiak hartzeko prozesuetan.

• Unibertsitatearen ikastegi guztietan egin diren 2017-2018 ikasturteko Kudeaketa Txostenean, lehen aldiz sartu dira ikasleentzako eta enplegatzaileentzako foku taldeen emaitzak. Horrela, hurrengo ikasturteetan hedatu behar diren lehenengo hobekuntza ekintzak definitu dira, urteko txosten horietan jada jasoak.

• 2018-2019 ikasturtean, berrikusi egin dugu irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen gogobetetze inkesta, egungo eta etorkizuneko beharretara egokitzeko, baita gure unibertsitatearen ikastegi antolakuntza berrira ere. Hobekuntza horren ondorioz, inkestaren bertsio berri bat dugu. Informazio hau ikastegien eskura dago, dagozkion hobekuntza ekintzak egin ditzaten 2018-2019 ikasturteko kudeaketa txostenetan.

3.4. LIDERGO PARTEKATUA INDARTZEA TITULUEN ETA IKASTEGIEN KALITATEAREN GESTIOAN.

3.4.1. Laguntza ematea titulazioek eta ikastegiek akreditazioa lortu ahal izateko.

• Jardunaldi bat antolatu dute batera Graduondoko Ikasketen Zuzendaritzak eta Kalitate eta Ebaluazio Instituzionalerako Zuzendaritzak, ikasturte honetan ebaluatu diren titulazioen jarraipenaren eta akreditazioaren arduradunentzat.

• Berrikusi egin dira berrantolatu gabeko 12 ikastegien Kalitatea Bermatzeko Barne Sistemak, sistema horien ezarpenaren ziurtagiria lortzeko AUDIT programaren bidez eta beren kudeaketa hobetzeko. Ikasturte honetan, 3 ikastegi gehiagok lortu dute KBBS ziurtagiria (Psikologia Fakultatea, Arkitektura GET eta Kimika Fakultatea). Ekainean, ziurtagiri hori lortzeko kanpo bisita jaso zuen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak. Beraz, 2018-2019 ikasturtean, UPV/EHUk AUDIT bidez lorturiko KBSren ezarpenaren 8 ziurtagiri ditu berezko ikastegietan eta beste bat atxikitako ikastegi batean.

• Psikologia Fakultateak Unibasq eta Euskalit agentzien AUDIT+KAE ebaluazio bikoitza lortu du, eta Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren zilarrezko A aitortza jaso (2018ko abenduan).

• 2018ko urriaren 30ean, 4 ikastegiren Akreditazio Instituzionalaren ziurtapenari buruzko Ministerioaren ebazpena jaso genuen: Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Farmazia Fakultatea, Bilboko Hezkuntza Fakultatea eta Gasteizko Ingeniaritza Eskola. Baita ikastegi atxiki batentzat ere: Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola. 2019ko martxoan eta apirilean, beste hiru ikastegiren akreditazio instituzionala eskatu dugu: Psikologia Fakultatea, Kimika Fakultatea eta Arkitektura Goi Eskola Teknikoa.

3.4.2. Zuzendaritza taldeei (dekanotza/zuzendaritza taldeak eta sailetakoak) gestio aurreratuaren ereduari buruzko prestakuntza ematea.

• 2018ko urrian, azaroan eta abenduan, prestakuntza espezifikoko 97 ordu eskaini zitzaizkien ikastegietako KBSren arduradunei eta Kalitate Batzordeetako kideei. 311 lagunek parte hartu zuten (% 61 emakumeak eta % 39 gizonak).

• Lehen aldiz unibertsitate ikastegi batean eta elkarlanean Euskalitekin, ikastaro bat eman da ikastegi arduradunentzat (irakasle-ikertzaile nahiz AZP) unibertsitateari egokitutako Kudeaketa Aurreratuaren Ereduari buruz. Ikastaroa

22,5 ordukoa izan da (aurrez aurrekoak), bakarka eta taldeko eginiko lanaz gainera. 73 lagun akreditatu dira (% 80 emakumeak eta % 20 gizonak).

• Master eta Doktorego Eskolak bere urteko Kudeaketa Txostena egin du lehen aldiz, eta haren mende dauden tituluen kudeaketa eta akreditazioa erraztuko du horrek.

3.4.3. Ikastegietako kalitate batzordeek erakundearen erabaki estrategikoetan duten egitekoa indartzea.

• Berrantolatutako ikastegi guztiek beren plangintza estrategikoa egin dute EHUndu-A progamaren bidez, eta UNIKUDEn grabatu dute, 2019-2020 ikasturtetik aurrera jarraipena egiteko.

• Arkitektura GET bere Plan Estrategikoa burutzen ari da Kalitate eta Ebaluazio Instituzionalerako Zerbitzuaren laguntzaz. Zuzendaritza taldeko 8 kide eta eskolako kalitate teknikaria ari dira lanean (% 50 emakumeak eta % 50 gizonak).

3.5. SINERGIAN ETA JOERA PARTEKATUETAN (KOMUNIKAZIOA, ELKARREN AITORPENA ETA ILUSIOA) OINARRITUTAKO ANTOLAKETA KULTURA SUSTATZEA.

3.5.1. Ikastegietan kohesioa eta barne identifikazioa bultzatzea.

• Barne kohesioa indartu dugu ikastegien tituluen arduradunen eta haien kudeaketa integralaren arduradunen artean, lankidetza sustatuz, kudeaketa txostenak eta lehenengo hobekuntza planak idazteko, aintzat harturik Unibasq-en gomendioak. Lanean jarraituko dugu ikastegi kudeaketaren txosten bakarra idatz dadin, eginiko ekintza guztiak jasoko dituena: hala nola ikastegiaren emaitza gakoak eta estrategikoak, eta ikastegiak ardurapean dituen titulu guztien emaitzak.

3.5.2. Unibertsitateko ikastegietako barne dinamika babestea eta indartzea (EHUndu programa).

• Programa 2018an amaitu zen eta bere helburua bete du: ikastegiei laguntzea kudeaketa unitate autonomo gisa. Hemendik aurrera, programa honen bidez egiten zen jarduera prozesuen araberako kudeaketa eskema batean txertatuko da, eskema konbentzionala eta lerrotua urteko kudeaketa txostenen errutinetatik abiatuta.

3.6. PRESTAKUNTZA ESKAINTZAREN, PROGRAMA OSAGARRIEN ETA BESTELAKO JARDUEREN KOMUNIKAZIOA ERRAZTEA.

3.6.1. Harremanak estutzea Lanbide Heziketako eta Batxilergoko sareekin.

• Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailarekin elkarlanean, orientaTU jardunaldiak egin ditugu lehen aldiz Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntza Ez Derrigorrezko orientatzaileentzat. Hiru campusetan egin diren jardunaldietan, 154 orientatzailek parte hartu dute (% 83 emakumeak eta % 17 gizonak), Bigarren Hezkuntzako 149 ikastetxetakoak (% 15 Arabakoak, % 40 Bizkaikoak, % 42 Gipuzkoakoak eta % 3 Nafarroakoak). Gainera, bigarren hezkuntzako irakasleek eta hainbat jakintza arlotako UPV/EHUko 35 irakaslek (% 69 emakumeak eta % 31 gizonak) beren esperientziak trukatu dituzte.

• Orientazio Jarduera Praktikoen Programa garatu dugu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin batera. 62 jarduera praktiko eskaini dira 17 ikastegitako 67 titulutan, eta 3.050 ikaslek parte hartu dute (% 68 emakumeak eta % 32 gizonak). EAEko DBHko 158 ikastetxetako ikasleek parte hartu dute (% 14 Arabakoak, % 50 Bizkaikoak, % 36 Gipuzkoakoak).

• Ateak Zabaltzeko Egunak egin ditugu eta 4.911 ikaslek parte hartu dute (% 64 emakumeak, % 34 gizonak eta % 2 pertsona ez-binarioak).

• Eskolek eta fakultateek informazio saioak egin dituzte DBH eta Batxilergoko ikastegietan bere graduko tituluak aurkezteko.

• Ikasleentzako Argibide Zerbitzuaren Gida argitaratu dugu eta haren edukia azaldu zaie DBH eta Batxilergoko ikastetxeetako, helduentzako hezkuntza zentroetako eta Berritzeguneetako orientatzaileei.

3.6.2. Eskaintza akademikoari zabalkundea ematea, ikasleek prestakuntza ibilbideak diseinatzeko aukera izan dezaten (graduak, graduondokoak eta etengabeko prestakuntza).

• Unibertsitate Orientaziorako Azokak antolatu ditugu hiru campusetan, eta 10.860 lagunek parte hartu dute.

• Unibertsitateko kolektiboek (irakasleak, ikasleak eta AZPko langileak) eskaintza akademikoaren zabalkundean duten parte hartzea bultzatzen jarraitu dugu. Zehazki, UPV/EHUko 514 pertsonak parte hartu dute orientazio azoketan (% 61 emakumeak eta % 39 gizonak), 472k jarduera praktikoetan (% 55 emakumeak eta % 45 gizonak) –horietatik 57 ikasleak (% 63 emakumeak eta % 37 gizonak)– eta 1.214k ateak zabaltzeko egunetan (% 57 emakumeak eta % 43 gizonak) –horietatik 580 ikasleak (% 63 emakumeak eta % 37 gizonak)–.

• Ikasleentzako Argibide Zerbitzuak 3.600 lagun inguru hartu ditu. Kontsulten % 60 telefonoz egin dira; % 25 posta elektroniko bidez; eta % 15, aurrez aurre.

• “Graduko Ikasketa Eskaintza 2019-2020” dokumentua argitaratu dugu, graduko tituluen eskaintza osoa eta bakoitzaren espezialitateak/aipamenak/ibilbideak biltzen dituena.

• Ikastegien eta graduen liburuxkak argitaratu dira.

• Iruñeko Ikaslearen Europar Aretoan izan gara.

3.6.3. Eskaintza akademikoa ezagutzera ematea euskal diasporan. Mundu osoko 160 euskal etxerekin jarri gara harremanetan eta UPV/EHUren eskaintza akademikoari buruzko informazio zehatza eman diegu, nola  gradukoa hala graduondokoa.

3.7. UPV/EHUK BERE INGURUARI EGITEN DION EKARPENA EZAGUTZERA EMATEA.

3.7.1. UPV/EHUko profesionalen presentzia areagotzea hedabideetan, eta Adituak zerbitzua hedabideei ezagutaraztea.

• UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek Zientzia Azokan eta Bizilab-en parte hartu dute, Elhuyarrek antolatutako jarduerak, baita EiTBren Teknopolis saioan ere. UPV/EHU anfitrioi izan zen jadanik 20 urte bete dituen saio horren 2018-2019 denboraldiaren aurkezpenean.

• Adituak datu basean, unibertsitateko 493 profesionalek parte hartzen dute (% 35 emakumeak eta % 66 gizonak), hedabideekin elkarlanean aritzeko prest daudenak. Adituak-en dauden irakasle-ikertzaileen % 55 elebidunak dira.

3.7.2. Zientziaren dibulgazioa indartzea gizartean.

• UPV/EHUko irakasle-ikertzaileek Zientzia Azokan eta Bizilab-en parte hartu dute, Elhuyarrek antolatutako jarduerak, baita EiTBren Teknopolis saioan ere.

• Halaber, unibertsitateko irakasle-ikertzaileak First Lego League-ren prestakuntza programan aritu dira, Innobasquek urtero antolatzen duen egitasmoa.

• Kultura Zientifikoko Katedrak jarduera ugari antolatu ditu jakintza zientifikoa gizartean zabaltzeko.

3.7.3. Praktika onen katalogo bat sortzea jakintza adar bakoitzean.

• Webgune bat sortu da ikusgarritasuna emateko irakasle talde egituratuei (https://www.ehu.eus/es/web/berrikuntza-gizarte-konpromiso-eta-kulturgintzaerrektoreordetza/ikdit-edikd-2018-katalogoa), bakoitzak lantzen duen alorraren deskribapenarekin.

• HBT Adituak atarian sartu dira Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen azken deialdietan aitortu eta finantzatu diren HBT Adituak taldeak (https://www.ehu.eus/es/web/sae-helaz/hbp-adituak). Haien web orrietan aurki daitezke taldeen argitalpenak, material didaktikoak eta hezkuntza arloko ikerketarako lerroen deskribapena.

3.7.4. Ikasketak amaitu berri dituzten ikasleen bikaintasuna ikusaraztea espediente hoberenei eginiko aitortza publikoaren bidez.

• Ikastegiek urteko graduazio ekitaldietan titulu bakoitzeko espediente hoberenei egiten dieten aitortza osatzeko, 2017-2018 ikasturteko espediente onenen aitortza ekitaldi bat egin dugu UPV/EHUko Gipuzkoako campusean. Diplomak eman zaizkie Gipuzkoako campuseko 21 tituluetako 42 espediente hoberenei (% 60 emakumeak eta % 40 gizonak).

3.8. UPV/EHUREN IRAKASKUNTZA BERRITZAILEA EZAGUTARAZTEA ETA ZABALTZEA TOKIANTOKIAN ZEIN NAZIOARTEAN.

3.8.1. Harremanak sendotzea beste unibertsitate publiko batzuekin, eta, bereziki, euskara komunikazio hizkuntza moduan darabiltenekin, irakaskuntzaikaskuntzako esperientzia berritzaileak partekatzeko.

• Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateak koordinatzen duen Erasmus+ECBS proiektua garatzen jarraitzen dugu, mugaz gaindiko gaitasunak definitu eta haien ziurtapena zehazteko. Gure unibertsitatea, proiektuaren koordinatzailearekin batera, ustiapen plataforma garatzeaz arduratzen da.

• Unikude aplikazioa aurkeztu da Viceko Unibertsitatean unibertsitate hori kudeatzeaz arduratzen diren pertsonen aurrrean (12 pertsona, % 50 emakumeak eta % 50 gizonak).

• Sendotu egin dugu Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearekin (UPPA), Mondragon Unibertsitatearekin (MU) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (UPNA)dugun elkarlana Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen 2018-2019 deialdiaren ebaluazio panelak garatzeko.

• UPV/EHUren Hezkuntza Laguntzarako Zerbitzua eta Bordeleko Unibertsitateko MAPI (Mission d’appui à la pédagogie et à l’innovation) lanean ari dira EVA2020 proiektuan, helburutzat duena diagnostiko bat egitea bi unibertsitateetako ebaluazio prozesuen egoerari buruz, gida bat argitaratzea unibertsitateen errealitatera egokitutako ikaskuntzaren ebaluazioari buruz eta martxan jartzea irakasleentzako prestakuntza moduluak.

3.8.2. Nazioarteko eremuetan lan egingo duten hezkuntza berrikuntzako taldeen kopurua handitzea.

• 2018-2019 HBP deialdian, lehentasuna eman zaie, lerro estrategiko gisa, nazioartekotze estrategiak indartzen dituzten hezkuntza berrikuntzarako proposamenei. 14 irakaslek osatutako bi HBT Adituak talde (% 36 emakumeak eta % 64 gizonak) elkarlanean ari dira Frantzia, Portugal eta Brasilgo unibertsitateekin, eta lau irakaslek osatutako beste HBP talde batek (% 100 emakumeak) ikasleen eta irakasleen gaitasunak hobetzen dihardu unibertsitate frankofonoekiko trukeari begira.

• Hezkuntza Berrikuntzarako Taldeak finantzatu ditugu 71 komunikazio aurkez ditzaten ikasturtean zehar goi mailako hezkuntzako nazioarteko batzarretan.

• Ikusgarritasun handiagoa emateko UPV/EHUko irakasle taldeek nazioarteko goi mailako berrikuntzari egiten dieten ekarpenei, III. EuroSoTL Batzarra egin zen Bizkaia Aretoan, ekainaren 13an eta 14an, honako hauek antolatua: UPV/EHUk (Berrikuntzaren, Gizarte Konpromisoaren eta Kulturgintzaren Errektoreordetza - HELAZ), REDUk (Red Estatal de Docencia Universitaria) eta ISSOTL elkartearen (International Society for the Scholarship of Teaching and Learning) Europako adarrak. Jarduera hauek egin ziren: 2 tailer, sareen 4 bilera, 4 osoko saio, 93 ahozko komunikazio, 100 poster baino gehiago. 346 profesionalek parte hartu zuten (% 71 emakumeak eta % 29 gizonak), 23 herrialdetako 104 unibertsitatetakoak. Batzarrean UPV/EHUko 110 kide izan ziren, 24 ahozko komunikazio eta 43 poster aurkezten eta osoko saioetako batean parte hartzen.

• Ocean i3 Plataforma proiektuan (helburutzat duena gradu amaierako lanak edo master amaierako lanak egitea diziplina anitzeko inguruneetan, aurre egiteko ozeanoak inbaditzen ari diren mikroplastikoen mehatxuari), 17 ikaslek parte hartu dute: 9 UPV/EHUkoak eta 8 Bordeleko Unibertsitatekoak (% 76 emakumeak eta % 24 gizonak). Gainera, UPV/EHUko 13 irakaslek eta UBko 8 irakaslek (% 62 emakumeak eta % 38 gizonak) eta UBko AZPko bi emakume langilek ere parte hartu dute. Ocean i3 plataforma hezkuntza berrikuntzarako nazioarteko talde gisa eratu da.

4. AUKERA PROFESIONALAK ESKAINTZEN DITUEN UNIBERTSITATEA

4.1. IBILBIDE AKADEMIKOAREN GARAPENA ETA PROMOZIOA BABESTEA (IRI).

4.1.1. Prestakuntza jarduerak garatzea irakasle-ikertzaileen promozioa errazteko.

• 2018an, martxan jarri genuen “GAITUZ: UPV/EHUko irakasleen garapen akademikorako laguntzen deialdia” programa, finantzaketa bideratzeko irakasleen akreditazio jarduerei. 2018-2019 ikasturtean, 133 laguntza banatu dira 90 lagunen artean (% 71 emakumeak eta % 29 gizonak). Finantzaketa hori bereziki egokitzen da irakasleen ibilbidera. Programak kontuan hartzen ditu bi ibilbide: lehenengo ibilbidean, irakasle berriei dagokiena, 69 laguntza eman dira (% 74 emakumeak eta % 26 gizonak); bigarrenean, irakasle iraunkorrena, 21 (% 62 emakumeak eta % 38 gizonak).

• “DOITU: Zer hobetu dezaket nire irakaskuntzaren plangintzan?” izeneko tailerrak irakasleak trebatzen ditu beren irakasle lana Docentiaz bidez ebaluatzeko. Hiru campusetara zabaldu da eta 53 irakasle trebatu ditu (% 60 emakumeak eta % 40 gizonak).

• “Irakasle agregatu eta titularren oposaketarako irakaskuntza-proiektu memoriaren elaborazioa” izeneko ikastaroa eman da, helburutzat duena gakoak eta laguntza teknikoa ematea oposizioetako probak egiteko prestatzen diren irakasleei. 77 irakaslek parte hartu dute (% 60 emakumeak eta % 40 gizonak).

• Gizarte eragileekin negoziatu ondoren, hitzartu egin da bosturtekoak eta seiurtekoak ordaintzea aitortuak dituzten lan kontratudun irakasleei. UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak berretsi egin ditu akordioak.

4.2. IRAKASLE-IKERTZAILEEN BELAUNALDI ALDAKETA EGOKIA BERMATZEA.

4.2.1. Prestakuntza orokorreko programa bat (irakaskuntzakoa, ikerketakoa eta gestiokoa) ezartzea, lagungarria izango dena irakasle-ikertzaile berrien akreditaziorako.

• irakasBERRI deialdia egin dugu hiru campusetan (irakasle berriei harrera egiteko eta orientatzeko egitasmoa). 73 irakasle berrik eman dute izena eta denek (% 100) lortu dute akreditazioa (% 73 emakumeak eta % 27 gizonak). Programa honek lehen urratsa izan nahi du epe ertainera irakasle plaza egonkorrak bete ditzaketen pertsonen ibilbide akademikoaren hasieran. iRAKER da programa horren jarraipena.

4.2.2. Sailetan integratutako tutoretza estrategiak finkatzea, irakasle berriei aholkua eta babesa emateko euren ibilbide akademikoaren diseinuan eta garapenean.

• 38 irakaslek parte hartu dute mentore gisa iRAKER programaren lehenengo bi edizioetan (% 39 emakumeak eta % 61 gizonak).

• Berraktibatu egin da irakasle atxikien plaza hutsetan dauden bitarteko irakasle kontratatuentzako tutorizazio programa, hartu duten plazaren kategorian lehiatzeko baldintzak betetzen laguntzeko irakasle horiei. 68 lagunek eman dute izena (% 63 emakumeak eta % 47 gizonak), 28 saili atxikitakoak. 22 kasutan, programan parte hartuko duen pertsonak jadanik badu doktore titulua. Programa honetan parte hartzeak berekin dakar ere kredituak aitortzea Jardun Akademikoaren Planean ikerketari loturiko jarduerengatik.

4.3. UNIBERTSITATEAREN MISIOAREKIN BAT DATORREN IBILBIDE PROFESIONALA GARATZEKO BALDINTZAK HOBETZEA (AZPKO LANGILEAK).

4.3.1. Funtzionarioen lekualdaketa lehiaketarako deialdia egitea.

• AZPko funtzionarioen Plangintza Batzordean, adostu egin dira funtzionarioen  lekualdaketa lehiaketarako oinarriak.

• 2018ko abenduaren 3an, funtzionarioen 2018 LEPri, lekualdaketa lehiaketari eta barne promozioari lotutako irizpide orokorrei buruzko akordioa izenpetu zen. Abenduaren 20an, Gobernu Kontseiluak berretsi zuen akordio hori.

• 2019ko ekainean, lekualdaketa lehiaketaren deialdia egin zen, eskaini beharreko lanpostuen inguruan Eranskina negoziatu ondoren.

4.3.2. Deialdia egitea, hala badagokio, 2018ko LEPri lotutako lan kontratudunen lanpostuak betetzeko prozesurako.

• Ez da egin, 2018ko LEPn eskainitako plazak funtzionarioenak bakarrik direlako.

4.3.3. Deialdia egitea, hala badagokio, 2018ko LEPri lotutako lan kontratudunen promozio profesionaleko prozesurako.

• Ez da egin, 2018ko LEPn eskainitako plazak funtzionarioenak bakarrik direlako.

4.3.4. Funtzionarioen barne promoziorako prozesurako deia egitea, 4.7.3. atalean adierazitako prozesuekin lotuta.

• 2018ko abenduaren 3an, AZPko funtzionarioen Negoziazio Mahaiak irizpide orokor batzuk ezarri zituen 2018ko birjarpen tasari dagokion funtzionarioen LEPrako eta funtzionarioen lekualdaketa eta barne promoziorako. Akordio hori Gobernu Kontseiluak berretsi zuen, abenduaren 20an.

• Barne promoziorako plazen erreserba 2019ko LEPn sartuko da, 2017ko eta 2018ko Aurrekontuen Legeek onartutako tasa gehigarritik eratorria, eta barne promoziorako % 15eko erreserba bermatuko da.

4.3.5. Berriro ekitea prozesu hauei: lanpostuen monografiak eguneratzeko prozesua; sailkapen profesionala aldatu eta lanpostuak talde, kategoria eta espezialitateetan behar bezala txertatzekoa; funtzionarioen eskalak definitzekoa...

• Lan arloko bermeei buruzko Oinarrizko Akordioan jasotako konpromisoak betetzeko (ikastegiak berrantolatzeko prozesuan sindikatuek eta UPV/EHUk 2014ko irailaren 17an sinatutako akordioa), 2018ko urriaren 11n, birsailkapen profesionalari eta lanpostuen balorazio prozesuaren hasierari buruzko akordio proposamen bat aurkeztu zen AZPko funtzionario eta kontratudunen Negoziazio Mahaietan.

• 2019ko urtarrilean, Balorazio Batzordeko kideen izendapena eguneratu zen. Ondoren, Bibliotekari Aplikatutako Teknologia Berrien Arloko Burua lanpostuaren behin betiko balorazioa egin zen, AZPko funtzionarioen Plangintza Batzordearen 2019ko martxoaren 13ko saioan haren monografia behin betiko onartu ondoren.

4.3.6. Prestakuntza ibilbideen diseinuarekin hastea.

• Oraingoz ez da ibilbideen diseinua hasi.

4.4. GESTIOAREN EGITURA EGOKITZEA UPV/EHUREN EGUNGO PREMIETARA (AZPKO LANGILEAK).

4.4.1. Organigramak eguneratzen eta egiturak bateratzen jarraitzea, lan bermeak mantentzeko 2014ko irailaren 17an onartutako akordioan ezarritakoa garatzeko.

• AZPko langileen antolamendu egitura batzuk aztertu ditugu eta aldaketak egin dira Lanpostuen Zerrendan, baita organigramaren egokitzapen batzuk ere. Zehazki, hainbat aldaketa onartu dira AZPkoen lanpostuen zerrendetan (2018ko irailaren 14ko eta urriaren 30eko plangintza batzordeen bilkuretan). Aldaketa horiek Gobernu Kontseiluak onartu zituen 2018ko azaroaren 13ko bilkuran.

4.4.2. Unibertsitateko zenbait zerbitzuren egitura berrikusteko lanean aurrera egitea eta antolaketa modu berriak ezartzea, baita horietara egokitutako gestio prozedurak ere.

• 2018ko ekainean poltsen araudi berria indarrean sartu ondoren, 12 lan poltsen deialdi egin dira:

1.- Prozesuaren amaierako fasean dauden 2018ko deialdiak.

1. Irakaskuntzan eta Ikerketan laguntzeko maila ertaineko teknikaria (KIMIKA).

2. Teknikari/espezialista (KIMIKA).

3. Gestioko teknikarien eskalaren lan poltsa (ZUZENBIDEA).

4. ADMINISTRAZIO eskala.

5. LIBURUTEGIKO LAGUNTZAILEAK (B taldea).

2.- Izapidean dauden 2019ko deialdiak.

1. Gestioko teknikarien eskala (INGURUMENA).

2. Gestioko teknikarien eskala (MEDIKUNTZA).

3. Gestioko teknikarien eskala (OROKORRA).

4. Unibertsitate Gestioaren Eskala (Enpresako EUD/ Enpresako ERIZAINA).

5. SGIKER goi mailako teknikaria.

• Kalkulu zientifikoa.

• 3. mailako euspen biologikoa.

• Materialen eta gainazalen mikroskopia.

4.5. AZPKO LANGILEEI LAGUNTZEA BEREN IBILBIDE PROFESIONALEAN.

4.5.1. Harrera plan bat egitea langile berrien integrazioa errazteko.

• Plana egiten ari gara.

4.5.2. Ezagutza gestionatzeko eta transferitzeko plan bat ezartzen hastea.

• Oraingoz ez da hasi.

4.6. ENPLEGUA EGONKORTZEKO ETA FINKATZEKO PROZESUAK AZTERTZEA.

4.6.1. Langileen egonkortasuna hobetzea, eta, horretarako, finantzaketa arruntera pasatzea programa kontratuen bidez finantzatutako plazak eta kontratuak, eta lanpostuen zerrendan sortzea kasuan kasuko plazak.

• Ezin izan da helburu honetan aurrera egin.

4.6.2. Kanpo finantziazio bidezko kontratuen egoera aztertzea, nagusiki, ikerketa proiektuei lotutakoena.

• Ezin izan da helburu honetan aurrera egin. 4.6.3. 2018ko LEPeko oinarri orokorrak eta espezifikoak negoziatzea.

• 2018ko abenduaren 3an, AZPko funtzionarioen Negoziazio Mahaiak irizpide orokor batzuk ezarri zituen 2018ko birjarpen tasari dagokion funtzionarioen LEPrako eta funtzionarioen lekualdaketa eta barne promoziorako.

• Akordio horren arabera, 2018ko LEP oinarriak, 2016 eta 2017ko lan kontratudunen LEP kasuetan bezala, prozesu bakar batean sartuko dira, aldi baterako enplegua egonkortzeko tasa gehigarrietatik eratorritako LEPri dagokion enplegu publikoaren eskaintzarekin. Tasa horiek aurreikusita daude 3/2017 Legean, ekainaren 27koa, 2017ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa, eta 6/2018 Legean, 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa (negoziazio sindikala 2019ko irailean hasiko da).

• Irakasle-ikertzaileen lanpostuak finkatzeko, plaza iraunkorretarako 2018ko LEPa argitaratu zen. Zehazki, 140 plaza: irakasle osoen 5 plaza, unibertsitateko irakasle titularren 22 plaza, irakasle agregatuen 92 plaza eta ikertzaile doktore iraunkorren 21 plaza. Gainera, unibertsitateko irakasle katedradunen 22 plaza ere argitaratu dira, barne promozio bidez.

4.7. PERTSONEN OSASUN FISIKOAN, MENTALEAN ETA SOZIALEAN ERAGIN POSITIBOA DUTEN LAN INGURUNEAK SORTZEA (AZPKO LANGILEAK/IRIAK).

4.7.1. Indarrean dauden lanaldi motak aztertzea, ikusteko eraginik duten unibertsitateko zerbitzuen eraginkortasunean, eta behar diren egokitzapenak egitea, lana eta familia uztartzeari begira.

• Sakondu egin dugu lanaren eta familia bizitzaren arteko kontziliazioan, beren horretan mantenduta arrisku psikosozialen ebaluazioan aztertutako presentzia bikoitzaren faktorea hobetzen duten neurriak. Hala, 2019ko lanaldiari eta egutegiari buruzko Zirkularrarekin lanean jarraitu eta neurri batzuk sendotu ditugu: hala nola hainbat motatako lanaldiak hartzeko aukera (normalizatua, mistoa eta trinkoa), ordutegiaren malgutasun marjina handitzea, baimen orduak hartzeko malgutasun handiagoa eta telelana indartzea.

4.7.2. Telelanaren ezarpenarekin jarraitzea.

• Sendotu egin dugu telelana lan egiteko modalitate gisa.

4.7.3. Prebentzioaren Gestiorako Eskuliburua onartzea eta haren prozedurak etengabe egokitzea.

• Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordeak 2018ko uztailaren 13an, urriaren 22an, azaroaren 6an eta azaroaren 20an eginiko bilkuretan:

– Prozedura berri bat zehaztu zen Prebentzioaren Gestiorako Eskuliburuan  sartzeko: “Laneko Arriskuen Prebentzioko prozedurak eta jarraibideak egitea, berrikustea eta onartzea”.

– Prebentzioaren Gestiorako Eskuliburuko 15 prozedurak berrikusi ziren.

4.7.4. Prebentzio neurriak ezartzen jarraitzea arrisku psikosozialen analisian ikusitako zenbait arrisku faktoreren aurrean.

• Eskakizun psikosozial emozionalen faktoreari dagokionez, hainbat teknikari buruzko ikastaroak eskaintzen jarraitu dugu (estresaren maneiua, coaching-a, talde dinamika edo adimen emozionala), Prestakuntza, Ikasketak eta Plangintza Kabinetearen ohiko plangintzaren barnean. Gainera, gatazkak konpontzeko eta bitartekaritza egiteko protokolo bat negoziatzen ari da Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordean.

• Campus arteko Segurtasun eta Osasun Batzordean, 2018ko urriaren 22an eta azaroaren 20an eginiko saioetan, lanpostuan gertatzen diren indarkeria eta eraso kasuetarako prozedura aurkeztu zen. Gainerako prozedurekin batera onartzea falta da.

• Eskakizun psikosozial kognitiboen faktoreari dagokionez, denbora luzez lanik egin gabe egon eta berriro lanean hasten direnen kasuan, mantendu egiten da neurri arbitrarioa: hots, aldi batez jarraitzeko baimena ematea ordezkoari, lanari berrekiten dion pertsonak bere burua prestatu eta lanpostura egokitu dadin.

• Etorkizunarekiko segurtasunik ezaren faktoreari dagokionez, aipatzekoa da lehen aipatutako 2018ko LEPren onarpena.

• Azkenik, lidergo kalitatearen faktoreari dagokionez, Prestakuntza, Ikasketak eta Plangintza Kabineteak deialdi berriak egin ditu lidergoaren, talde kudeaketaren,  kudeaketa emozionalaren eta gatazkak konpontzearen alorretan.

4.7.5. Osasunaren promozioa instituzionalizatzea.

• Elkarlanean aritu gara REUS sarearekin (Red Española de Universidades Saludables) Unibertsitate Osasuntsuen Egunerako: #Reto5000 (odol emateak areagotzeko unibertsitateko kideen artean), SETS elkartearen (Odol

Transfusioaren Espainiako Elkartea) Ekimen Onenaren Saria jaso duena; #IIRetofrutaREUS, Farmazia Fakultatean; eta UPV/EHU Osasuntsua jardunaldia, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. 295 pertsonak parte hartu dute guztira (% 51 emakumeak eta % 49 gizonak).

• Informazio eta sentsibilizazio jarduera bat egin dugu HIESaren aurkako Borrokaren Nazioarteko Egunean Gipuzkoako Campusean: “Alda ezazu GIBa ikusteko zure modua”. 86 ikaslek parte hartu dute (% 78 emakumeak eta % 22 gizonak).

• Zabaldu egin dira kalamua+tabako kontsumoaren prebentzioari lotutako jarduerak (EVICT taldearekin lankidetzan) bi batzarretan (estatuan eta atzerrian).

• “Mindfulness eguneroko bizitzan” izeneko urteko ikastaroa egin dugu hamabost egunez behingo saioekin, IRI eta AZP kolektiboentzat (% 71 IRI eta % 29 AZP). 55 lagunek parte hartu dute (% 78 emakumeak, % 18 gizonak eta % 4 EB). Ikastaroaren ebaluazioa aurkeztu da Unibertsitateko Zerbitzu Psikologikoen eta Psikopedagogikoen XVI. Topaketan.

4.8. IRAKASLE-IKERTZAILEEN ETA AZPKO LANGILEEN PRESTAKUNTZA PARTEKATUA BULTZATZEA ETA GARATZEA.

4.8.1. Laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza eta informazioa sustatzea.

• Ezin izan da helburu honetan aurrera egin.

4.9. BERRIRO NEGOZIATZEA, HALA BADAGOKIO, AZPKO LANGILEEN ETA IRAKASLE-IKERTZAILEEN LAN BALDINTZEI ERAGITEN DIEN ERRETIROEN AKORDIOA.

• 2018ko abenduaren 5ean, AZP eta IRI lan kontratudunen eta AZP eta IRI funtzionarioen Negoziazio Batzordeek Erretiro Partzialerako Plana onartu zuten batera (2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartekoa).

4.10. PRESTATZEA ETA ABIAN JARTZEA 2019KO HAUTESKUNDE SINDIKALEN PROZESUA.

• 2018ko abenduaren 19an, akordio bat izenpetu zen sindikatuekin 2019ko martxoaren 26ko hauteskunde sindikaletarako irizpideak eta jarraibideak zehazteko.

5. BIZIKIDETZARAKO UNIBERTSITATEA

5.1. AZPIEGITURAK EGOKITZEA PRESTAKUNTZA ETA IKERKETA PREMIA BERRIETARA.

5.1.1. Aurrera egitea Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilboko Udalarekin hasitako harremanetan, Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria eraikitzeko Basurtuko Unibertsitate Ospitalearen ondoan.

• Kontratazio espediente bat prestatu dugu Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berriari begira, eraikin berriaren proiektuaren idazketa, hirigintza tresnen idazketa eta obren exekuzioaren zuzendaritza lizitatzeko. Horretarako, beharren memoria idatzi da, fakultatearekin elkarlanean, eta bilerak egin dira Eusko Jaurlaritzarekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Bilboko Udalarekin

5.1.2. Espazio eta instalazioen bizigarritasun eta lan baldintzak hobetzea.

• Araba: hainbat lan egin ditugu laborategietako eta ikasgeletako baldintza akustikoak, klimatikoak eta argitzapenekoak hobetzeko. Lanak hasi ditugu irakats gune berri bat sortzeko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean eta simulazio ikasgela bat, Farmazia Fakultatean, baita Micaela Portilla Ikerketa Zentroaren arkeologia laborategia egokitzeko ere. Gainera, Farmazia Fakultatearen lokal bat eraberritu dugu ikasleek lanerako nahiz denbora librerako erabil dezaten.

• Bizkaia: campuseko hainbat puntu hobetzeko eta egokitzeko lanak egin ditugu, hobekuntzak egin dira Bilboko Ingeniaritza Eskolako igogailuetan eta fakultate batzuetako komunak eraberritu dira. Gainera, Bilboko Ingeniaritza Eskolaren fatxadak eraberritu ditugu eta hezetasun arazoak konpondu dira campuseko hainbat eraikinetan. Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, ate berri bat zabaldu da, ebakuazioa errazteko.

• Gipuzkoa: hainbat lan egin dira (inpermeabilizazio lanak, uren kanalizazioa, plakazko estaldura…) fakultate batzuen argiteria, segurtasun eta bizigarritasun baldintzak hobetu eta egokitzeko: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, Psikologia Fakultatea, Zuzenbide Fakultatea eta Informatika Fakultatea.

5.2. IRISGARRITASUNA HOBETZEA UNIBERTSITATEKO ESPAZIOETAN.

5.2.1. UPV/EHUko irisgarritasun planaren ezarpenarekin jarraitzea.

• Araba: campuseko eraikin nagusietako ate automatikoak berrikusi eta mantentzeko lanak egin dira, irisgarritasun unibertsala bermatzeko.

• Bizkaia: hainbat lan egin dira campuseko eraikinetan (igogailuak, komunak, ateak…) dibertsitate funtzionala duten pertsonen sarrera errazteko.

• Gipuzkoa: irisgarritasuna hobetzeko lanak egin dira (ate automatikoak, tratamendu irristagaitzak, komunak egokitzea, margoketak…) hainbat ikastegitan: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Barriola eraikina, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, Psikologia Fakultatea eta Zuzenbide Fakultatea.

5.3. ESKAINITAKO ZERBITZUEN KALITATEA HOBETZEA.

5.3.1. Azterketa garaian, ahal dela, ikasteko gelak irekitzeko eta ixteko egunak egokitzea eta koordinatzea hiru campusetan.

• Ikasteko gelak zabaldu ditugu asteburuetan ikasturteko bi lauhilekoetako azterketa garaietan, aurreko urteetako ordutegiak eta zerbitzuak zabalduz kasu batzuetan.

5.3.2. Erabilera partekatuko espazioak uztea ikasleen elkarteei euren jardueretarako.

• Araba: campuseko Ikasleen Kontseiluak lanerako toki bat dauka Unibertsitate Pabiloian. Behar izan denean, campuseko lokalak utzi zaizkie ikasleen elkarteei, beren jardueretarako.

• Bizkaia: ikastegiekin eta ikasleen elkarteekin elkarlanean, ikasleek campuseko ikastegietan dituzten lan, ikasketa eta aisia guneen publizitatea egin dugu, leku horien berri emateko eta haien erabilera sustatzeko.

• Gipuzkoa: campuseko Ikasleen Kontseiluak Carlos Santamaria Zentroaren sarrera ondoko gelan jarraitzen du (errektoreordetzak baimendu zuen erabilera hori). Ikastegi bakoitzeko jangelez gainera, campusak ikasleentzako jangela bat du pabiloietan, eta ikasleek campuseko espazioak erabiltzen dituzte beren jardueretarako.

5.4. BIZI OHITURA OSASUNGARRIAK HARTZEN LAGUNDUKO DUTEN EKIMENAK BULTZATZEA.

5.4.1. Lankidetza esparru egonkorrak bultzatzea inguruko erakundeekin, kirol eskaintza erakargarria eta kalitatezkoa izan dadin.

• Araba: Gasteizko Udalarekin eginiko oinarrizko lankidetza hitzarmenak aukera ematen die UPV/EHUko kideei udalaren kirol instalazioak erabiltzeko. Gainera, berritu egin ditugu kirol elkarte pribatuekin eginiko akordioak, abantaila handiagoak eskaintzeko unibertsitateko kideei.

• Bizkaia: lankidetza hitzarmenak eguneratu egin ditugu Bilbao Kirolak eta Santurtziko Udal Kirol Institutuarekin, UPV/EHUko kideek abantaila handiagoak izan ditzaten haien instalazioak erabiltzean. Bestetik, lankidetza hitzarmen bat izenpetu dugu Bizkaiko Errugbi Federazioarekin, errugbi eskola bat sortzeko campusean eta taldea sendotzeko campusaz gaindiko txapelketei begira.

• Gipuzkoa: oinarrizko lankidetza hitzarmenak sinatu dituzte UPV/EHUk eta hainbat elkartek, unibertsitateko kideek elkarte horien kirol instalazioak eta zerbitzuak erabil ditzaten. Nabarmentzekoa da Ordizia Rugby Elkartearekin eginiko hitzarmena.

5.4.2. Elikagai ekologiko eta osasungarrien erabilera bultzatzen jarraitzea jantokietan, kafetegietan eta vending makinetan.

• Araba: jaki solidoen eta likidoen makinen kontratu berriak produktu osasungarrien eskaintza egokia bermatzen du. Letren Fakultateko eta Farmazia Fakultateko kafetegien adjudikazio berrietan, saritu egin dira jaki osasungarrien eguneroko eskaintza (fruta freskoa, entsaladak, barazkiak…) eta elikagaien ezaugarri organoleptikoen mantenimendua bermatzen duten prozeduren erabilera. Bestetik, elikadura agroekologikoko tailerrak antolatu dira.

• Bizkaia: vending zerbitzu berri bat kontratatu dugu, aintzat hartzen dituena jasangarritasunari eta elikadura osasungarriari loturiko irizpideak eta baremoak. Gainera, Leioako Ostalaritza Eskolarekin elkarlanean, indartu egin da elikagai ekologiko eta osasungarrien erabilera eta lanean ari gara sortutako hondakinen kudeaketa ekologikoago bat lortzeko.

• Gipuzkoa: menu orekatuagoak eta osasungarriagoak lortzeko jarraibideak sartu dira fakultate batzuetako jangela-kafetegi zerbitzuak adjudikatzeko idatzi diren baldintza agiri berrietan (Kimika Fakultatea, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea, Psikologia Fakultatea eta Ekonomia eta Enpresa Fakultatea).

• 2017an UPV/EHUk “Espainiako unibertsitateak bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren alde” adierazpenarekin bat egin eta Ideas erakundearen irizpide estandarrak neurri handi batean bete ondoren, “Bidezko Merkataritzaren aldeko Unibertsitatea” diploma eta zigilua lortu ditugu unibertsitateko kideen artean kontsumo arduratsua sustatzeko eginiko lanagatik.

5.4.3. Laguntza psikologikoa ematea eskaria egiten duten ikasleei, hiru campusetan, Arreta Psikologikorako Zerbitzuaren arautegiaren babesean.

• Laguntza psikologikoko 306 eskaera berri jaso dira (% 72 emakumeak eta % 28 gizonak). Beraz, % 9,3ko igoera izan da aurreko ikasturteari dagokionez.

• 411 laguni eskaini zaie arreta (% 71 emakumeak, % 28 gizonak eta % 1 ezbinarioak), honela banatuak kolektiboen arabera: % 77 graduko ikasleak; % 9 graduondokoak; % 9 IRI; eta % 5 AZP. Aurreko ikasturtetik kontsultan zeuden pertsonak barne.

• 2.381 saio egin dira guztira. Batez besteko saio kopurua 5,7koa izan da pertsona bakoitzeko, eta alta terapeutikoa lortu dutenena, 9,4koa

5.4.4. Programa psikoedukatiboak eskaintzea unibertsitateko kolektiboei.

• Programa psikoedukatiboak egin dira tailer formatuan, hiru campusetan, ikasleentzat, AZPko langileentzat eta irakasle-ikertzaileentzat.

• Tailer hauek egin dira ikasleentzat: “Emozioak eta Komunikazioa” tailerraren 3 saio (52 parte hartzaile; % 83 emakumeak, % 15 gizonak eta % 2 pertsona ez-binarioak); “Desira, Erotismoa eta Tratu Onak” tailerraren 2 saio (42 parte hartzaile; % 86 emakumeak eta % 14 gizonak); “Azterketa garaiko estresa kudeatzea” tailerraren 3 saio (26 parte hartzaile; % 81 emakumeak eta % 19 gizonak) eta “Mindfulnessa estresa kudeatzeko” tailerraren 3 saio (50 parte hartzaile; % 78 emakumeak, % 18 gizonak eta % pertsona ez-binarioak).

• “Mindfulnessaren hastapena” tailerraren 3 saio egin dira AZP eta IRI kolektiboentzat (70 parte hartzaile; % 83 emakumeak eta % 17 gizonak; % 51,5 IRI

eta % 48,5 AZP).

• Dokuforum bat egin da “Ustelkeria. Organismo kaltegarria” dokumentalarekin, helburua izanik gogoeta egitea ustelkeriak eguneroko bizitzan duen eraginari buruz eta gardentasun eta praktika egokien estrategiak proposatzea. 50 lagunek parte hartu dute (% 70 emakumeak eta % 30 gizonak).

5.5. HARREMANAK SENDOTZEA INGURUKO ERAKUNDEEKIN.

5.5.1. Lankidetza esparruak bultzatzea erakunde publiko eta pribatuekin, guztien intereseko jarduerak egiteko goi mailako hezkuntzaren, ikerketaren eta lurralde garapenaren esparruan.

• Araba: 24 lankidetza hitzarmen izenpetu ditugu: 12 hitzarmen erakunde publikoekin eta beste 12 hitzarmen erakunde pribatuekin. Gainera, Gasteizko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin eginiko hitzarmen batzuk berritu ditugu; hala nola Esperientzien Gelei, campuseko gazte informazio zerbitzuari eta Cortada jaialdiari buruzkoak. Nabarmentzekoa da Vital Fundazioarekin sinatu dugun hitzarmena hainbat programa garatzeko: ekintzailetza eta jakintza transferentzia, garapen jasangarrirako helburuei lotutako ikerketa proiektuak, helduentzako hezkuntza eta kultura jarduerak. Aipatzekoa da ere Arabako Foru Aldundiarekin eta Tecnaliarekin egin dugun hitzarmena, Pharmalab 4.0 proiektua bultzatzeko Garapen Farmazeutikoko Gunean (Arabako Parke Teknologikoa). Azkenik, nabarmentzekoa da Arabako Foru Aldundiarekin eginiko hitzarmena, automozioaren sektoreari aplikatutako 4.0 teknologiei lotutako doktorego tesiak bultzatzeko, eta Gasteizko Udalarekin eginikoa, campuseko 15 ikaslek CERN zentroan (Organisation européenne pour la recherche nucléaire) egonaldi bat egiteko.

• Bizkaia: 2018-2019 ikasturtean, 40 hitzarmen sinatu ditugu erakunde publikoekin, irabazi asmorik gabeko erakunde pribatuekin eta estatuko nahiz atzerriko unibertsitateekin. Hitzarmen batzuen helburua da ikerketa sustatzea; hala nola BBK Fundazioarekin eta Basque Centre For Climate Change zentroarekin eginiko hitzarmenen kasuan. Oinarrizko lankidetza hitzarmen bat ere izenpetu dugu Tecnaliarekin, teknologia trukerako eta interes komuneko ikerketetan lankidetzan aritzeko. Bestetik, Arte Ederren Fakultateko ikasleen artean sorkuntza artistikoa sustatzen duten hitzarmenak egin ditugu. Ikasleentzako etxebizitzei dagokienez, berritu egin dugu Bilboko Udalarekin genuen lankidetza, graduondoko ikasleek Etxebizitza Solidarioa programaren bidez udal alokairuko etxebizitzak eskura ditzaten. Kirol arloan, Bilboko eta Santurtziko udalekin genituen hitzarmenak berritu ditugu, baita Martiartu Klubarekin genuena, unibertsitateko kideek hiru erakunde horien kirol instalazioak erabil ditzaten. Azkenik, ikasleen praktiketarako hitzarmenen tramitazioa izan da ikasturteko beste zeregin garrantzitsuenetako bat, unibertsitateekin izandako harremanak barne (hala nola Bartzelonako Unibertsitatearekin), haien ikasleek praktikak egin ditzaten UPV/EHUko proiektu eta sailetan.

• Gipuzkoa: 2018-2019 ikasturtean, 23 hitzarmen izenpetu ditugu, honako erakunde hauekin sinatutakoak izanik aipagarrienak: LHri aplikatutako ikerketa eta berrikuntzarako EAEko zentroa (TKNIKA), HEIZE-Euskal Eskola Publikoaren Zuzendaritza Elkarteen Federazioa, Donostiako Orfeoia eta CAF (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA). Nabarmentzekoa da Gipuzkoako Foru Aldundiarekin egin dugun lankidetza hitzarmena, Joxe Azurmendi Pentsamendu Garaikidearen Katedra sortu, garatu eta bultzatzeko. Aldundiarekin elkarlanean ere, Talentia programarekin jarraitu dugu, Gipuzkoa Talent estrategiaren barnean. Aldundiko Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren Zuzendaritzarekin elkarlanean, martxan jarri da “Jauzi handia” izeneko programa, kultura politiko demokratikoa indartzeko. 2019ko ekainaren 21ean, Jakiunderekin lankidetzan, lehendakariaren eta unibertsitate ikasleen arteko topaketa antolatu genuen, Gipuzkoako campuseko Carlos Santamaria zentroan. EGOkITU Uda Campusaren bigarren edizioa egin dugu, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzak koordinatuta, Gipuzkoako Bazkundearen laguntzaz. Elkarlanean hasi gara Tecnalia Ventures enpresa mintegiarekin. Elkarlanean jarraitu dugu IKASLAN Gipuzkoarekin, Informatika Ingeniaritza tituluaren 2 + 3-a ezartzeko. UPV/EHUri atxiki zaio Elias Querejeta Zine Eskola, eta haren ikasketak unibertsitatearen berezko tituluen eskaintzan sartu dira.

5.6. KULTURA UNIBERTSITATEKO BIZITZAN TXERTATZEA.

5.6.1. Lankidetza finkatzea eta handitzea inguruko kultur eragileekin, erakunde publikoekin eta pribatuekin, kultur jarduerak bultzatzeko.

• Araba: Cortada film laburren jaialdia eta EHUskarabanda euskarazko film laburren bideo maratoia antolatzeko, elkarlanean aritu gara berriro Gasteizko Udalarekin eta Vital Fundazioarekin. Zientziaren Astearen kasuan, erakunde horiei Arabako Foru Aldundia gehitu zaie. Bestetik, aurten Literaturcampus jardunaldiak egin ditugu lehen aldiz, Arabako Campusean, Vital Fundazioaren laguntzaz. Gainera, kontakizun laburren, iritzi artikuluen eta, lehen aldiz, musika taldeen lehiaketak egin ditugu.

• Bizkaia: elkarlanean aritu gara Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Bilboko Udalarekin eta Azkuna Zentroarekin, besteak beste. Baita eragile pribatu ugarirekin ere (antzerki eta dantza konpainiak, arte eszenikoen konpainiak). Elkarlan horri esker, jarduera askotarikoak antolatu dira, kalitatezkoak eta bat datozenak UPV/EHUren irudiarekin. Aipatzekoa da ere Bizkaia Aretoaren jarduera: 2018-2019 ikasturtean, 576 ekitaldi egin dira eta 67.000 bisitari izan ditu.

• Gipuzkoa: Alliance Francaise Donostia Kultura Elkartearekin eginiko lankidetza hitzarmenaren barnean, bi jardunaldi frankofono antolatu dira Musikene eta Donostia Kultura (Poesaldia jaialdia) erakundeekin elkarlanean. Sendotu egin dugu Musika eta Dantza Udal Eskolarekin dugun harremana, haize talde bat eta hari talde bat sortzeko campuseko ikasle eta irakasleekin. Lankidetza ekintzak egin ditugu Unibertsitate Kritikoa Sarearekin eta Kaxilda kultura elkartearekin. Gipuzkoako campuseko Antzerki Faktoriak trukeak egin ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoko taldearekin. Campuseko Poesia Tailerrak ikasturte amaierako bere saioa antolatu du Donostiako Arteko Galerian. Kresala zine klubarekiko elkarlana ere estutu dugu. GOGORA institutuarekin lankidetzan,“Memoriaren Plaza” izeneko erakusketa antolatu da. “Begirada kontzienteak” izeneko erakusketa eta tailerrak antolatu dira Calcuta Ondoan garapenerako GKErekin batera. Tabakalera eta Kutxa Fundazioarekin elkarlanean,EHUkulturak “Kultura unibertsitate (an/tik/arentzat)” izeneko uda ikastaroa antolatu du. Azkenik, kultura jarduerak egin dira euskaraz Euskaraldia eta Korrikarekin elkarlanean.

5.6.2. Ikasleekin komunikazio bideak bultzatzea, kultura eta kirol politikak elkarrekin diseinatzeko.

• Araba: bilerak egin dira ikasturtean zehar Campuseko Ikasleen Kontseiluarekin, haren proposamenak ezagutu eta informazioa trukatzeko formakuntza, kultura eta kirol arloetako jarduerei dagokienez. Laguntza eman zaio ikasle talde bati Gasteizen Formula Student ekimena garatzeko, lehiaketa auto elektriko bat diseinatzea izanik helburua.

• Bizkaia: bilerak egin dira ikasturtean zehar Campuseko Ikasleen Kontseiluarekin, haren proposamenak ezagutu eta informazioa trukatzeko formakuntza, kultura eta kirol arloetako jarduerei dagokienez. Hala, egitasmo zehatzak bultzatu dira: hala nola esZena proiektua, BitaBE jaialdia, HormigaFest edo ikasleentzako ad hoc tailerra.

• Gipuzkoa: “Kultura martxan” jardunaldia antolatu da, kultura politikak batera antolatzeari buruzkoa. Egin diren 12 erakusketen artetik, bat Arkitektura GETeko ikasleek egin dute. Ikasleek eskatuta, bigarren urtez jarraian, areto bat utzi dugu NaNoWriMo idazketa maratoia egiteko. Musikenerekin elkarlanean eta Ikasleen Kontseiluaren bultzadaz, “Musika gozatuz” ikastaroa egin da. Gainera, beste hainbat ekimenetan lagundu dugu: hala nola BurRUMBA kontzertua, campuseko ikasleen eskutik, eta Emakumezko idazleen irakurketa saioa, Psikologia Fakultateak antolatuta

5.6.3. Campusetan kultura eta kirol jarduerak antolatzea.

• Araba: 5.6.1 puntuan aipatutako jarduerez gainera (kontakizun laburrak, iritzi artikuluak, Cortada eta EHUskarabanda bideo maratoia), Musiversika lehiaketaren bigarren edizioa egin da, unibertsitateko musika talde guztientzat zabalik. 5 taldek parte hartu dute (17 pertsona; % 12 emakumeak eta % 88 gizonak). Unibertsitate hedakuntzako ohiko deialdien eta kirol ikastaroen bitartez urtero sustatzen diren jarduerez gainera, bultzada eman diogu unibertsitateko kideek talde ekimenetan parte hartzeari; hala nola Gasteizko Enpresen Lasterketa eta Arabako campuseko lehenengo unibertsitate lasterketa. Bestetik, Zabalki-2019 antolatu dugu, Unibertsitate arteko Nazioarteko Pilota Txapelketa. Martxoaren 7an egin zen, Gasteizen. Kultura arloan, lau ikastaro eskaini ditugu campusaren berezko jarduera gisa: zine tailerra, idazketa kreatiboko tailerra, oratoria ikastaroa eta antzerki ikastaroa. Unibertsitate pabilioian, 11 musika kontzertu programatu ditugu, bertako taldeekin, 7 erakusketa (horietako batzuk ibiltariak campusetan) eta bi antzerki emanaldi. Gainera, hiru unibertsitate elkarte sortzen lagundu dugu, eta haien jarduerak bultzatu ditugu EHUKultura Araba programaren barnean: EHUTERPE abesbatzaren kontzertuak (ikasleek, irakasle-ikertzaileek eta AZPko langileek osatutako abesbatza); Iragarri elkartearen (irakasle-ikertzaileak) zineforum saioak, eta The Vitorian Society elkartea osatzen duen ikasle taldeak zuzendutako konferentziak.

• Bizkaia: EHUkultura-Bizkaiaren jardueren helburua da UPV/EHUren eta oro har gizartearen kultura ondarea aberastea. 2018ko irailetik ikasturte honen amaierara, zazpi antzerki saio izan dira (esZena proiektua), musikari eta dantzari lotutako zazpi ikuskizun, hiru zine jaialdi/ziklo, hitzaldi eta tailer ugari, eta hainbat erakusketa. Kirola sustatzeko ikastaro eta jarduera ugari eskaini ditugu, neguan nahiz udan. Kirol txapelketak antolatu dira UPV/EHU mailan eta Donostian egin den Euskadiko unibertsitate arteko txapelketan parte hartu dugu, baita estatuko txapelketan ere, Valentzian. Urriaren 7an, igandez, XV. Tipi Tapa - UPV/EHUren osasunaren aldeko martxa egin zen. 2019ko otsailaren 25-26an, Bizakaia Aretoan, “Emakumeak eta kirola” estatuko batzarra egin zen. Urrian eta azaroan, Bizkaia Aretoan ere, “UPV/EHU Itsasoan” erakusketa egon zen ikusgai. Ildo berean eta Bizkaia Aretotik ere abiatuta, eraikinaren posizionamendua eta UPV/EHUren irudia sendotzen duten kanpoko jardueretan parte hartu dugu: hala nola Bilboko gau zuria, Bilbao Open House, etab.

• Gipuzkoa: Txillardegi aretoan bata bestearen atzetik programatutako 12 erakusketek hainbat jarduera paralelo izan dituzte: inaugurazioa, mahai inguruak, prentsaurrekoak, bisita gidatuak, etab. Gipuzkoako Campuseko Antzerki Faktoriak bere lanak aurkeztu ditu: “Beckettiana” (es/eu), Donostian eta Iruñean; eta “Frontoia” (eu), Gasteizen. Donostiako Orfeoia-UPV/EHU Sariaren XVIII. edizioan, ekitaldi berezi bat egin da Barriola eraikinean. 3 EHUkultura ikastaro eskaini dira (argazkigintza, poesia, kultura proiektuen kudeaketa, haize eta hari tailerra, irakurketa taldea) eta haien kudeaketa berrantolatu da, irakasleen txandaketa errazteko eta ikasleen sorkuntzak zabaltzeko. Elkarlana sendotu dugu Donostia Kultura, Euskal Wikipedia Kultur Elkartea, Kresala Zine Kluba eta San Telmo Museoarekin. Gipuzkoako Campuseko Antzerki Faktoria eraldatu eta UPV/EHUko kideek (ikasleak barne) osatutako unibertsitateko kultura elkarte bihurtu da: UNEA Unibertsitateko Eszena Arteak elkartea. Ikasturte honetatik aurrera, UNEA arduratuko da jarduerak proposatu eta campusarekin lankidetzan antolatzeaz, arte eszenikoen eta performatiboen alorrean. Ikasleak kultura eta kirol jardueretan parte hartzera bultzatzeko eta jarduera horiei ikusgarritasun handiagoa emateko, aztertu egin dugu EHUkirola eta EHUkultura bulegoa Barriola eraikinaren beheko solairura eramateko aukera.

• “BitaBE, Bideo Talentu Berriak” deialdiaren bigarren edizioa egin dugu. UPV/EHUko ikasle guztiek parte har dezakete. Edizio honetan, 53 lan aurkeztu dira, aurreko urtean baino 9 gehiago (% 49 emakumeak eta % 51 gizonak), eta 12 lan aukeratu dira amaierako proiekziorako. Ikasle talde batek antolatu du, ZINEBIren, Arte Ederren Fakultatearen eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen laguntzaz. Sari banaketa Bizkaia Aretoan egin da (2019ko ekainaren 20an). Elias Querejeta Zine Eskola (EQZE) laguntzen aritu da lehen aldiz (UPV/EHUri atxikitako ikastegia). Hiru lanek jaso dute saria.

• EHUkulturak 73 kultur jarduera egin ditu: 14 erakusketa, 20 kontzertu, 11 antzerki eta dantza saio, 12 konferentzia eta errezitaldi, 5 lehiaketa, 9 ekitaldi eta 3 proiekzio. Bereziki indartu nahi izan ditugu campus batetik bestera doazen jarduerak, eta 3 erakusketa eta 2 antzerki saio ibiltari antolatu ditugu.

5.6.4. UPV/EHUko Orkestra Sinfonikoa finkatzea.

• Ikastaro hau inflexio puntu bat izan da EHUorkestra Sinfonikoa sendotzeko bidean. 2018ko maiatzean Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn egin zen lehen kontzertuaren ondoren, beste lau kontzertu izan dira, Bizkaian eta Araban, horietako batzuk unibertsitatetik kanpo: adibidez, Bertendona BHIn, Bilboko Udaleko proiektu baten baitan, eta Gasteizko Jesus Guridi kontserbatorioan. Gipuzkoan, prestakuntza lanetan ari gara orkestraren kontzertu bat antolatzeko 2019ko udazkenean, Musikenen, Donostiako Orfeoiaren abesbatza gaztearen laguntzaz, eta beste kontzertu bat, Passion for Knowledge jaialdiaren inaugurazioan.

5.7. CAMPUS JASANGARRIAK IZATEKO ESTRATEGIA OROKORRA GARATZEA.

5.7.1. Unibertsitateko kideak sentsibilizatzea bizikleta ordezko garraiobide moduan erabiltzearen inguruan.

• Hainbat jarduera antolatu dira ibilgailu ez-motordunen erabilera bultzatzeko. Jarduera horiek ugaritu egin ziren Europako Mugikortasunaren Astean, hiru campusetan egin zena 2018ko irailaren 16tik 22ra, “Mix & Move - Hala edo hola mugi zaitez!” lemapean. Jarduera horien artean, nabarmentzekoa da mugikortasun jasangarriaren aldeko Europako Unibertsitate Sarearen bideo lehiaketa, U-MOB LIFE proiektuaren baitan.

• Araba: aktiboki parte hartu dugu Mugikortasunaren Astean antolatu diren jardueren sustapenean eta zabalkundean (2018ko irailaren 20a): hitzaldi espezializatuak, zine foruma eta bizikletak konpontzeko tailerra (Unibertsitate Pabiloiaren ondoan).

• Bizkaia: Mugikortasunaren Astean, “Mugikortasun jasangarria unibertsitateetan. Esperientziak eta praktika egokiak” izeneko hitzaldia antolatu dugu. 2018ko urrian, bizikleta erabiltzaileen eskaerei erantzunez, 4 gune prestatu genituen Leioa-Erandio gunean campusera bizikletan doazen txirrindulariak dutxatzeko (dutxak eta armairuak). 2019ko martxoan, bizikletentzako aparkaleku berriak jarri ziren Leioa-Erandio gunean.

• Gipuzkoa: zabalik jarraitzen du Barriola eraikinaren beheko solairuan bizikletak konpontzeko guneak, eta mugikortasunari buruzko informazioa emateko atal bat zabaldu da campusaren webgunean: (https://www.ehu.eus/es/web/gipuzkoa/mugikortasuna). Mugikortasunaren Astearekin denboran bat etorriz, bizikletak konpontzeko bi tailer egin dira unibertsitateko kideentzat.

• “Erronka: 30 egun bizikletaz” kanpainaren II. edizioa egin dugu, helburutzat duena ohitura aldaketa sustatzea unibertsitateko kideen artean eta campusera joateko bizikleta erabil dezaten bultzatzea. Kanpaina apirilean egin zen eta 83 lagunek parte hartu zuten (% 45 emakumeak eta % 55 gizonak). 6.576,1 km ‘jasangarri’ egin zituzten guztira.

5.7.2. Inguruko entitateekin lankidetzan jardutea bizikletaren eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko ekintzetan.

• Araba: elkarlanean jarraitu dugu lurraldeko erakundeekin garraio publiko jasangarriaren erabilera sustatzeko. Campusera tranbiaz iristeari dagokionez, obrak nola doazen ikusita, aurreikus daiteke inaugurazioa 2020. urte amaieran izan daitekeela.

• Bizkaia: harremanetan jarri gara Leioako Udalarekin jakiteko zertan diren udalerriko bidegorrien sarea zabaltzeko lanak eta zer asmo dituzten lotzeko sare hori Leioa-Erandio gunearekin.

• Gipuzkoa: “Segurtasuna bizikletan. Etnografia bat” izeneko azterlanaren aurkezpenean izan gara, Gipuzkoako Foru Aldundiak argitara eman duena

“Bide eta espazio publikoen erabilera eta pertzepzioa bizikletaren ikuspegitik”

jardunaldian.

5.7.3. Garraio publikoen joan-etorrien iraupena eta kostua txikitzeko formulak proposatzea erakundeei.

• Arabako campuseko ikasleei tranbiaren kostuak murrizteko aukerak azter ditzala eskatu zaio Euskadiko Garraio Agintaritzari (EAEko Administrazio Orokorraren aholku eta koordinazio organo gorena). UPV/EHUk proposatu du egungo tarifa sistema aldatzea eta adinaren eta jardueraren (ikasleak) araberako murrizketa unibertsala ezartzea.

5.7.4. Autoa partekatzeko programa eta erabiltzaile askoko ibilgailuak aparkatzeko programa mantentzea eta sustatzea.

• Autoa partekatzeko programarekin jarraitu dugu hiru campusetan. Hala ere, kontuan izanik ugaritu egin direla garraioa partekatzeko era guztietako baliabide birtualak, uste dugu programa hauek jada ez direla beharrezkoak. Gipuzkoan, indarrean jarraitzen dute Donostiako Udalarekin eginiko hitzarmenek partzelak lagatzeko erabiltzaile askoko ibilgailuentzako aparkaleku gisa erabiltzeko.

6. GURE INGURUNEAN ERROTUTAKO UNIBERTSITATEA

6.1. EUSKARAZKO IRAKASKUNTZA ESKAINTZA HANDITZEA.

6.1.1. Euskarazko nahitaezko irakasgaien eskaintzan aurrera egitea.

• Nahitaezko 7 irakasgai gehiago eskaini ditugu euskaraz.

• Medikuntzako graduaren 4. eta 5. mailako nahitaezko irakasgaien ehunekoa 4,7 puntu igo da, ospitaletako irakasguneetan.

• Euskarazko nahitaezko irakasgaien irakaskuntza eskaintzaren jarraipen txostenak egin ditugu, eta irakasgai horiek hizkuntza horretan eskaintzen ez dituzten ikastegiei eta sailei bidali dizkiegu.

• Euskararen III. Plan Gidarian finkatutako helburuen betetze mailari buruzko informazioa eskatu diegu ikastegiei, euskarazko graduko irakats eskaintzari dagokionez, eta finkatutako helburua bete ahal izateko dituzten beharreei buruz galdetu diegu.

6.1.2. Euskarazko hautazko irakasgaien eskaintza sustatzea hizkuntza horretan hautazko irakasgai gutxi dituzten graduetan.

• Euskarazko hautazko irakasgai gutxi dituzten graduetan, hizkuntza horretako hautazko irakasgaien eskaintzaren jarraipen txostenak egin ditugu, eta inplikatutako ikastegiei eta sailei bidali dizkiegu.

• 2019-2020 ikasturterako Hautazko Irakasgaien eskaintza aztertu dugu, Euskararen III. Plan Gidarian finkatutako helburuak bultzatzeko.

6.1.3. Erraztasunak ematea masterretan euskarazko irakasgaiak parteka daitezen, eskaintza zabaltzeko.

• Elkartu daitezkeen masterretako hainbat irakasgairi buruzko txostena osatu dugu, euskarazko irakasgaien ezarpena eraginkorragoa izan dadin.

6.1.4. Euskarazko etengabeko prestakuntzaren eskaintza babestea.

• Unibertsitate Espezialistako berezko 3 tituluren euskarazko eskaintza mantendu dugu.

• Euskaraz osorik emango diren 2 berezko titulu aurkeztu eta ebaluatu dira, eta 2019-2020 ikasturteko eskaintzan sartu ditugu.

• Berezko titulu bihurtu da lanbide heziketako irakasle teknikoei (LHIT) eskainitako prestakuntza pedagogiko eta didaktikoko ikastaro ofiziala. 2019-2020 ikasturtean, Unibertsitate Hedakuntzako Diploma gisa eskainiko dugu lehenengoz.

• Etengabeko prestakuntzaren arloan lankidetzan jarraitu dugu Udako Euskal Unibertsitatearekin (UEU), Osakidetzarekin eta Uda Ikastaroak Fundazioarekin.

6.2. BIKAINTASUNA LORTZEA EUSKARAZKO IRAKASKUNTZAN.

6.2.1. Terminologia teknikoaren garapena sustatzea.

• “Terminologia Sareak Ehunduz” programan, terminologia teknikoa garatzeko antolatutako jakintza arlo guztietako taldeak mantendu ditugu.

• Euskara Institutuari corpus linguistiko espezializatuak garatzen lagundu diogu.

6.2.2. Unibertsitateko kolektibo desberdinen komunikazio gaitasunak hobetzea prestakuntza ekintza espezifikoen bidez.

• Irakasleen hizkuntza hobetzeko 6 ikastaro egin dira, eta 146 pertsonak parte hartu dute (% 60 emakumeak, % 40 gizonak).

• AITZINATU programa martxan jarri dugu, osasun arloko graduetan. Programaren barruan, graduetako euskararen egoeraren diagnostikoa egin dugu, eta Medikuntzako graduan irakasle klinikoen komunikazio gaitasunak hobetzeko prestakuntza moduluak eskaini ditugu.

6.2.3. Euskarazko eskuliburuen ekoizpena babestea.

• 2018-2019 deialdia egin dugu euskarazko irakaskuntza materialaren ekoizpena sustatzeko.

• UPV/EHUko irakasleek sortutako euskarazko 15 irakasmaterial argitaratu ditugu.

• Lau eskuliburu euskaratu dira; 10 idatzi dira euskaraz; eta euskarazko hiru eskuliburu argitaratu dira, Udako Euskal Unibertsitatearekin batera.

• Lau argitalpen euskaratu dira bilduma hauetan: LEGEAK-LEYES (2), ZIO (1) eta EUSKAL LITERATURA SAILA (1).

• Euskara Zerbitzuaren hizkuntza baliabideen atalean 2 argitalpen argitaratu dira.

6.2.4. Euskararen III. Plan Gidaria (2018-2022) prestatzea.

• Euskararen III. Plan Gidaria (2018-2022) egin da, Gobernu Kontseiluak onartu du, eta EHAAn argitaratu da.

6.3. EUSKARAZ ARRETA EGOKIA EMATEA PUBLIKOAREKIN HARREMAN ZUZENA DUTEN LANPOSTUETAN.

6.3.1. AZPko langileak liberatzeko programetan lehentasuna ematea publikoarekin harreman zuzena duten lanpostuetako zerbitzua hobetzera bideratutakoei.

• AZPko langileentzako ikastaro espezifikoen eta liberazioen deialdietan, hautapen irizpideen artean, jendaurreko lanpostua izatea lehenetsi dugu.

6.3.2. Administrazio eta zerbitzuetako langileek unibertsitateak erabilgarri dituen hizkuntza tresnak erabil ditzaten sustatzea.

• Azpidazki hizkuntza tresnaren erabilera sustatu dugu, eta tresna 5 eduki berriz hornitu dugu. Hilero, batez beste, 400 sarrera izan dira.

• EHULKU zerbitzuak euskara lanean zuzen erabiltzeari buruz egindako aholkuak langile guztiei bidali dizkiegu.

• “Kontsultagunea”n dauden tresnen erabilera bultzatu dugu.

6.4. EUSKARAREN ERABILERA SOZIALA SUSTATZEA IRAKASKUNTZAKO ETA UNIBERTSITATE BIZITZAKO EREMUETAN.

6.4.1. Euskararen erabileran eta presentzian indarguneak eta hobetu beharreko alderdiak identifikatzea, kanpo ebaluaziorako prozesuen bidez.

• BIKAIN ziurtagiria lortzeko hautagai diren ikastegiekin lankidetzan jardun dugu, euskararen presentziari, erabilerari eta kudeaketari buruzko autodiagnostikoa egin dezaten.

• Ohiko solasaldietako euskararen erabilera neurtu dugu, hainbat ikastegitan.

• Unibertsitateko administrazio zerbitzuetan euskara zerbitzu hizkuntza eta lan hizkuntza gisa zenbat erabiltzen den neurtzeko proposamen bat egin dugu.

• Soziolinguistika Klusterrarekiko lankidetza bultzatu dugu, euskal gizartean euskararen egoera ezagutzeko azterketa soziolinguistikoak bultzatzeko jarraitu beharreko estrategia batera lantzeko.

6.4.2. Jarduerak sustatzea euskararen erabilera handitzeko unibertsitateko bizitzako esparru guztietan.

• Euskarazko eztabaiden unibertsitate arteko ligaren VI. edizioa antolatu dugu, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera, eta ikasketak euskaraz ematen dituzten sei unibertsitateetatik bostek parte hartu dute.

• Gipuzkoako Campusean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dinamizatuta, IKA MIZKA ekimena egin dugu. Horren bidez, unibertsitateko ikasleen arteko elkarrizketa foroak sortu nahi dira, gaur egungo ideia bat ardatz hartuta eta aztertu beharreko gaiari buruzko bideo bat eztabaidan sartuta.

• Eusko Jaurlaritzak bultzatutako 2018ko Euskaraldian parte hartze aktiboa izan dugu (7.000 parte hartzaile baino gehiago, hiru campusetan). Ekimen horren bidez, unibertsitateko kideen artean euskarazko elkarrizketak izateko espazioak sortu nahi dira.

• AEK-k antolatutako 2019ko Korrikan parte hartu dugu; lau kilometro antolatu dira campusetan.

• EAEn esanguratsuak diren beste erakunde publiko nahiz pribatuekin batera, Soziolinguistika Klusterrak koordinatutako “Jendaurrean Erabili” proiektuan parte hartu du UPV/EHUk, baita Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako “Gipuzkoa Berdinagoa” proiektuan ere.

6.5. EUSKARAZKO EKOIZPEN ZIENTIFIKOA BULTZATZEA, BAITA HAREN HEDAPENA ETA DIBULGAZIOA ERE.

6.5.1 Doktorego tesiak euskaraz egin daitezela sustatzea.

• Doktorego tesiak euskaraz egiteko urteko deialdian, doktore aurreko 7 kontratu berri eman ditugu.

• Urteko deialdia egin dugu, doktorego tesiak euskaraz defendatzeko beharrezkoak diren itzulpen eta interpretazio lanak diruz laguntzeko.

• Koldo Mitxelena sarien VI. edizioa antolatu dugu, bost jakintza arlotan euskaraz egindako doktorego tesi onenak saritzeko. Sari hau bi urtean behin antolatzen dugu, Euskaltzaindiarekin batera.

6.5.2. Euskara euskarri digitaletan (blogak, Wikipedia…) ager dadin bultzatzea.

• Kultura Zientifikoko Katedraren “Zientzia Kaiera” euskarazko dibulgazio zientifikoko bloga laguntzen jarraitu dugu.

• “EHU-Wikipedia” proiektua gauzatu dugu, Euskal Wikilarien Kultura Elkartearekin koordinatuta. Proiektuan 1.200 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute, eta guztira ia 500 artikulu berri sortu dituzte, eta beste hainbeste hobetu.

6.5.3. Ekitaldi zientifikoetan euskararen presentzia sustatzea.

• Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Baionan antolatutako “Ikergazte 2017” nazioarteko biltzarra antolatzen lagundu dugu.

• UPV/EHUren “Eudia” ikertaldeak hizkuntzari eta hezkuntzari buruz antolatutako VIII. Nazioarteko Konferentzian lagundu dugu.

6.6. EUSKAL ARTEAREN ETA KULTURAREN PRESTAKUNTZAN, IKERKETAN ETA HEDAPENEAN ERREFERENTE IZATEA.

6.6.1. Euskal artearen eta kulturaren adierazpenen azterketarekin eta hedapen sozialarekin zerikusia duten jarduerak bultzatzea eta zabaltzea.

• EHUkultura sendotu da, hiru campusetako kultura jardueraren berri emateko marka gisa webguneetan karteletan eta argitaratutako beste euskarri batzuetan.

• EHUkultura bloga UPV/EHUren kultura jardueraren erreferentzia nagusi bihurtu da. Ikasturte honetan, hiru campusetan programatutako jarduerei buruzko 110 artikulu argitaratu dira (2017/2018 ikasturtean baino % 168 gehiago). EHUkulturak presentzia bateratua eta koordinatua du hainbat sare sozialetan: Facebook (4.349 jarraitzaile), Twitter (3.567 jarraitzaile) eta Flickr (202 irudi). EHUkulturaren online ekosistemari beste sare sozial bat gehitu zaio: Instagram, gaur-gaurkoz 550 jarraitzaile ditu.

• BItaBE bideo artxiboa martxan jarri dugu (www.bitabe.eus), eta bideoz egindako 9 lan aukeratu ditugu. Artxiboa ikasturtez ikasturte elikatzen joango gara.

• UPV/EHUko 20 langile (AZP eta IRI) baino gehiagoren literatura testuak, poesia eta kontakizun laburrak bildu dira, 2019-2020 argitaratuko den liburu bat prestatzeko.

6.6.2. Sare zientifikoak sortzea, edo antzeko ekintzak sustatzea, euskal arte eta kulturaren azterketan diharduen komunitate zientifikoa egituratzeko, arreta berezia jarrita emaitzen nazioarteko zabalkundeari.

• Mikel Laboa Katedraren bidez, euskal arteari eta kulturari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatu dugu, doktorego tesiak egiteko eta ikerlan monografikoak saritzeko deialdien bidez. Horren helburua da euskal artea eta kultura nazioartean ezagutzera ematea.

6.7. UPV/EHUREN IDENTITATEA EZAGUTZERA EMATEA ETA HAREN POTENTZIAL AKADEMIKOAREN IKUSGARRITASUNA ETA HEDAPENA HOBETZEA.

6.7.1. Euskal diasporako doktore, ikertzaile eta aditu euskaldunei buruzko aplikazioa ezartzea.

• UPV/EHUko irakasle-ikertzaileei “Doktore Euskaldunak” datu basea elikatzeko lehen deialdia egin diegu. 2019ko ekainaren 30erako 648 doktorek sartua zuten jada (% 49 emakumeak, % 49 gizonak, % 2 ez-binarioak) aplikazioan eskatutako informazioa.

6.7.2. Hedabideekin aldizkako bilerak antolatzea, UPV/EHUn gauzatzen diren jarduera akademikoen berri emateko gizarteari.

• UPV/EHUko Komunikazio Bulegoak 415 albiste argitaratu ditu Campusa hedabide elektronikoan. UPV/EHUren jarduerei eta egunerokotasunari buruzko albisteak dira, eta unibertsitateko kideei (IRI, AZP, ikasleak) eta hedabideei zuzentzen zaizkie.

6.7.3. Lankidetzan jardutea, era aktiboan, euskal arte eta kulturaren azterketan diharduten beste erakunde eta entitate batzuekin.

• Artearen eta Zientziaren arloan, artistak eta ikertzaileak trukatzeko programa bat diseinatu dugu, Bordeleko Unibertsitateko kultura arduradunekin batera.

• Harremanetan jarri gara London College of Arts UAL zentroarekin, “Bilbo, Unibertsitate Hiria” udal proiektuaren testuinguruan, Zorrotzaurreko uhartean proiektu berriak ezartzeari begira.

• Lankidetzan jardun dugu euskal arteari eta kulturari buruzko ikerketak bultzatzen dituzten nazioarteko erakunde askorekin. Horren adibide dira: Nevadako Unibertsitatearen Euskal Ikasketen Zentroa, Comahueko (Argentina) Euskal Etxea, Arturo Campion Ikasketen Zentroa (Argentina) eta Bruselako Euskal Etxea.

6.8. GIZARTE ETA KULTURA ARLOETAKO ERAGILEEKIKO HARREMANA INDARTZEA.

6.8.1. EhuGune topagunea indartzea.

• Jardunaldi, mintegi edo hitzaldi formatuan eginiko 19 ekitalditan antolatzaileak edo antolakuntzako kideak izan gara, ehuGune foruaren testuinguruan. Manuel Castells soziologo ospetsuak emandako hitzaldia (Krisia Europar Batasunean) nabarmendu behar dugu.

6.8.2. Erakunde katedrei babesa ematea.

• Martxan dauden erakunde katedrei laguntza eman diegu.

• Komunikazio eta Hezkuntza Balioen UNESCO Katedrak katedra aipamena berritu du, beste lau urtez.

7. MUNDURA IREKITAKO UNIBERTSITATEA

7.1. ALIANTZA ESTRATEGIKOAK EZARTZEA, PRESTAKUNTZAKO, IKERKETAKO, GARAPENEKO ETA BERRIKUNTZAKO JARDUERETAN LANKIDETZAN ARITZEKO.

7.1.1. UPV/EHUk Latinoamerikan duen presentzia sendotzea, lankidetzan jardunda unibertsitateekin eta goi mailako hezkuntza erakundeekin. Zehazki, Graduondoko Sare Latinoamerikarra finkatzea.

• Orotara, 369 ikasle matrikulatu dira Graduondoko Sare Latinoamerikarra osatzen duten graduondoko ikasketa ofizialetan. Kopuru horretatik, 176 master ofizialetan (% 32 emakumeak eta % 68 gizonak) matrikulatu dira, eta 193, berriz, doktorego programetan (% 45 emakumeak eta % 55 gizonak).

• Sare horren barruan, 13 doktore tesi defendatu dira (% 38 emakumeak eta % 62 gizonak). Doktoregoko Sari Berezien azken deialdi honetan, hiru sari jaso dituzte sareko doktoregaiek (1 emakume eta 2 gizon).

• Lankidetza hitzarmenak izenpetu dira honako hauekin:

– Natalgo Humanitateen eta Gizarte Zientzien Nazioarteko Institutua (Brasil), Gizarte Demokratikoa, Estatua eta Zuzenbidea unibertsitate masterra emateko.

– Rafael Landívar Unibertsitatea (Guatemala), Hizkuntza Politikak eta Plangintza Unibertsitate Masterra emateko.

• Gizarte Demokratikoa, Estatua eta Zuzenbidea unibertsitate masterra emateko hitzarmena berritu dugu Rafael Landívar Unibertsitatearekin (Guatemala).

• Fundación Carolinarekiko lankidetza hitzarmenak berritu ditugu, “Energia Berriztagarrien Integrazioa Sistema Elektrikoan” eta “Multimedia Kazetaritza” masterretako ikasleei ikasteko laguntzak emateko.

• Lankidetza hitzarmena berritu dugu Dominikar Errepublikaren Goi Hezkuntza, Zientzia eta Teknologia Ministerioarekin (MESCYT), erakunde horrek herrialde hartako ikasleei bekak eman diezaien, UPV/EHUko unibertsitate master ofizialak egin ditzaten.

• Santo Domingoko Unibertsitate Autonomoarekin (Dominikar Errepublika) lankidetza hitzarmen bat izapidetzen ari gara, “Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitzea, Zaharberritzea eta Kudeaketa Osoa” unibertsitate masterra emateko.

• Lankidetza hitzarmena berritu dugu ““Partnership agreement for the creation of a collaborative network of doctorate programmes in physics and chemistry of advanced materials (PCAM)” sarearekin. UPV/EHUk sare horretan parte hartzen du, Europako beste 11 unibertsitaterekin batera.

• Lankidetza protokolo bat sinatu dugu Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, gizarte bazterketari eta horrek buru osasuneko arazoekin duen harremanari buruzko ikerketa proiektua garatzeko.

• Hezkuntza lankidetzarako hitzarmen bat sinatu dugu Estatuko Administrazioaren Esku hartzailetza Nagusiarekin, graduko eta masterreko kanpo praktika akademikoak egiteko.

• ICEX España Exportación e Inversiones (EPE, MP) erakundearekin hitzarmen bat sinatu dugu, masterreko ikasleek kanpoko praktikak egin ditzaten.

• UPV/EHUk eta Kultura eta Kirol Ministerioak hitzarmen orokor bat sinatu dute, gradu, master, doktorego eta berezko tituluetako ikasleek prestakuntzarako kanpoko praktikak egin ditzaten, Arte Ederren eta Ondare Kulturalen Zuzendaritza Nagusiari atxikita dauden eta estatuko titulartasuna duten museoetan.

• Hezkuntzaren Nazioartekotzerako Espainiako Zerbitzuarekin (SEPIE) hitzarmen bat sinatu dugu, Bec.Ar programaren “maisutzak” ezartzeko.

7.2. EUROESKUALDEKO ERAKUNDEEKIN DUGUN LANKIDETZA SENDOTZEA.

7.2.1. Akitania-Euskadi-Nafarroa sarean dugun presentzia eta partaidetza indartzea.

• Frantses-euskara irakasle elebidunak prestatzeko “ESKOLA FUTURA” Euroeskualdeko proiektuan parte hartu dugu, Bordeaux Unibertsitatearekin, Bordeaux Montaigne Unibertsitatearekin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin batera.

• Euskadi-Akitania-Nafarroa AECT erakundeak Euroeskualdearen eremuan bultzatutako berrikuntza proiektu egituratzaileen garapenean parte hartu dugu, eleaniztasunari lotutako unibertsitate gaitasunak konektatzeko (Gaztesare).

7.2.2. Bordeleko Unibertsitatearekin batera Mugaz Gaindiko Euroeskualdeko Campusa garatzea.

• Zeharkako gaitasunei buruzko prestakuntza ikastaro bat (16 ordu) eman dugu, Bordele-Euskampus komunitateko doktoreentzat. Horietako baten emaitza gisa, Frantzian egindako “Nire tesia 180 segundotan” (MT180s) lehiaketan parte hartu genuen, Euskampus Bordeaux Egunaren testuinguruan, 2018ko azaroaren 30ean, Donostian (2019. urtean, prestakuntza pilotu hau baterako tutoretzan dauden doktoregoen kolektiboei eskaintzea aurreikusten dugu).

• Industria antolakuntzaren arloan lankidetzan jardun dugu, eta horren emaitza LTC bat sortzea izan daiteke (Hytech en Management, Complexity, Collective Intelligence ekimena (UPV/EHU-ESTIA/UB)).

• Bordeleko LabEx Brain-en eta Euskampuseko osasun gunearen arteko loturen bidez, NEUROGUNE topaketa antolatu genuen Gasteizen, 2018ko irailaren 7an.

• Mugaz gaindiko topaketak eta workshopak egin dira Euskal Herriko eta Bordeleko ikertzaileen artean, hainbat arlotan (fabrikazio gehigarria, aeronautika, geriatria eta zahartzaroa, gaixotasun autoimmuneak, biofisika transnazionala, matematikak eta haren aplikazioak, artea eta zientzia, hizkuntza aniztasuna eta hezkuntza, industria antolakuntza, kimika fisikoa eskala kuantikoan, lan harremanak, itsas baliabideak eta berrikuntza pedagogikoa mikroplastikoen bidezko itsasoaren kutsaduraren inguruan).

• Ocean i3 mugaz gaindiko proiektua landu dugu (2019ko urtarrilean jarri zen martxan). Hezkuntza berrikuntzarako proiektu horren bidez, unibertsitateko ikasleen zeharkako gaitasunak garatu nahi dira, Research Based Learningean oinarritutako metodologietatik abiatuta, eta proiektua bera Garapen Jasangarriaren 2030eko Helburuen erronkei lotuta dago.

• UPV/EHUren eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatearen arteko lankidetza hitzarmena berritu dugu, mugaz gaindiko doktoregoak antolatzen jarraitzeko.

• Europako edo nazioarteko lau baterako proiektutan parte hartu dugu (non Euskampus-Bordeaux campusaren bazkideak partzuergoaren parte baitira):

– European Network for Alloys Behaviour Law Enhancement - ENABLE - H2020-MSCA-ITN-2017 proiektua; ekintza mota: MSCA-ITN-ETN (2017ko apirilean onartutakoa).

– Osasun arloan diziplina aniztasuna sustatzeko Europako sarea (Interdisciplinarity in and for Health: Steps to Making It Work - COST Action Proposal OC-2016-1-20452).

– “Demostración la mejora en la biodiversidad edáfica, funcionalidad y servicios ecosistémicos en terrenos contaminados y degradados mediante fitogestión dentro de la región Interreg Sudoe - PHYTOSUDOE” proiektua. Ekintza mota: SUDOE, SOE1/P5/E0189.

– RESET (Rethinking Gender Equality Excellence Together) proiektua, 2018ko azaroan Frantziako Goi Hezkuntza eta Ikerketa ministerioari aurkeztuzitzaiona, “Horizon 2020 Science with and for Society, SwafS-09-2018/2019: Supporting research organisations to implement gender equality plans. Coordination and Support Action” deialdiari erantzuteko (ikus behean).

• Europako deialdietara honako proiektu hauek aurkeztu dira:

– ToShare: Adressing Technological Transformations: Exploring and Sharing Knowledge to Co-create a Strategy for a Diverse, Inclusive, Sustainable and Smart Europe. Proposamen hori H2020-SC6-transformations-2018/2019/2020 (Socioeconomic and cultural transformations in the context of the fourth industrial revolution) deialdiaren ardatz tematiko honi dago lotuta: “Research for inclusive growth: addressing the socioeconomic effects of technological transformations”.

– Proiektu hori Bordeleko Unibertsitateak gidatzen duen eta Europako 10 unibertsitatek osatzen duten partzuergo baten inguruan egituratzen da, “Horizon 2020 Science with and for Society, SwafS-09-2018/2019: Supporting research organisations to implement gender equality plans. Coordination and Support Action” deialdiaren testuinguruan.

– Ocean i3 proiektua POCTEFA 2019ko deialdira aurkeztu da.

– Lanean ari gara Bordeleko Unibertsitatearekin batera, unibertsitate europar baten proposamena diseinatzeko, “Unibertsitate Europarrak-European Universities” deialdiaren testuinguruan (azken data: 2019ko urria).

7.2.3. Lankidetzan jardutea Euroeskualdeko unibertsitateekin, elkarren arteko itunak egiteko mugikortasunaren, tutoretzan egindako tesien eta titulazio bikoitzen arloetan.

• Euroeskualdeak antolatutako hainbat bilera egin dira Bordeleko Unibertsitatearekin eta inplikatutako UPV/EHUko ikastegiekin, titulu bikoitzeko hitzarmen bat garatzeko UPV/EHUko Lehen Hezkuntzako graduaren eta Bordeleko Unibertsitateko MEEF “Métiers de l’Enseignement, de l’Éducation et de la Formation” masterraren artean, POCTEFA-ESKOLA FUTURA proiektuaren garapenean.

7.3. NAZIOARTEKO SAILKAPENETAN HOBETZEKO AUKERAK IDENTIFIKATZEA.

7.3.1. UPV/EHUko jarduera akademikoa egokiro islatuko duten sailkapenak identifikatzea.

• UPV/EHUk zer rankingetan parte hartuko duen identifikatuko da, eta erabilitako adierazleek eskatzen dituzten datu iturriak hobetzen ari dira. Ranking hauetan ari gara parte hartzen: Shanghái, CWUR, Times Higher Education, CyD, U-multirank. Aurten, arlo espezifiko hauetan parte hartu dugu: Biozientziak eta Kimika.

7.4. GURE PRESTAKUNTZA ESKAINTZAREN NAZIOARTEKOTZEA BULTZATZEA.

7.4.1. Eleaniztasun Plana (2018-2022) prestatzea ikastegi eta sailekin batera.

• UPV/EHUko ikastegi bakoitzak bere Eleaniztasun Estrategia (2018-2022) prestatu du, sailekin lankidetzan, eta gero Ikastegiko Batzarrean onartu du. Estrategia horiek kontuan hartuko dira, hain zuzen, Lanpostuen Zerrendako (RTP) plazen hizkuntza profil aldaketen aldeko txostenak egiteko, hizkuntza ez-ofizialetan irakasgai berriak emateko aukera onartzeko eta horretarako trantsizio planak emateko.

7.4.2. Atzerriko hizkuntzen eskaintza akademikoa areagotzea eta berrantolatzea.

• Graduko tituluetan, atzerriko hizkuntzen eskaintza akademikoa bultzatu dugu. Hala, 396 irakasgai eman dira (385 ingelesez eta 11 frantsesez) Eleaniztasun Planaren testuinguruan, eta horiei ikasketa planetan jasotakoak batu behar zaizkie, hau da: 247 irakasgai ingelesez, Practicuma eta Gradu Amaierako Lanari dagozkion 70 irakasgaiak barne, eta beste hizkuntza ez-ofizial batzuetan (alemana, arabiarra, frantsesa, greko modernoa, italiera eta errusiera) emandako 174 irakasgai, Gradu Amaierako Lanari dagozkion 7ak barne. Orotara, graduko tituluetan 817 irakasgai eman dira hizkuntza ez-ofizialetan (632 ingelesez eta gainerakoak aipatutako hizkuntzetan). Nazioarteko ikasle bisitarien kasuan, eskaintza hori areagotu egin da English Friendly Courseko (EFC) 338 irakasgairekin.

• 19 master eman dira osorik edo partzialki ingelesez, hizkuntza horretan guztira 360 irakasgai eskainita.

7.4.3. Ikasleei profesionalki hainbat herrialdetan jarduteko prestakuntza eskainiko dieten titulu bikoitzak eta baterako tituluak sustatzea nazioarteko bazkide estrategikoekin.

• UPV/EHUk nazioarteko titulu bikoitzeko hitzarmenak izenpetu ditu honako hauekin:

– École Superieure des Technologies Industrielles Avancées (ESTIA, Frantzia), titulu hauetarako: UPV/EHUren Industria Antolakuntzako Ingeniaritza unibertsitate masterrerako eta ESTIAko Master d`Ingenieur Strato.

– Università Degli Studi di Milano, titulu hauetarako: UPV/EHUren Master Programme Sociology of Law eta UNIMI-IISren Master Programme in Sustainable Development.

– Puerto Ricoko Universidad Interamericana, titulu hauetarako: UPV/EHUren Globalizazioa: Gizarte Prozesuak eta Politika Ekonomikoak unibertsitate masterra eta UIPRren MBA Intermetro.

– Ritter dos Reis (UNIRITTER), titulu hauetarako: UPV/EHUren Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak unibertsitate masterra eta UNIRITTERen Zuzenbide Masterra.

– Duale Hochschule Baden Württemberg (DHBW), titulu hauetarako: UPV/EHUren Fabrikazio Digitaleko unibertsitate masterra eta DHBWren Master Integrated Engineering.

– UPV/EHUren eta Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitatearen arteko titulu bikoitzeko akordioa aldatu dugu, Matematikako gradurako eta Modelizazioa eta Ikerketa Matematikoa, Estatistika eta Konputazioa Unibertsitate masterrerako (UPV/EHU) eta Licence de Mathématiques eta Mathématiques et Applications, parcours Mathématiques, Modelisation et Simulation / parcours Méthodes Stochastiques et Informatiques (UPPA) masterrerako.

– UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko titulu bikoitzeko hitzarmena, Kimika eta Polimeroak unibertsitate masterrerako (UPV/EHU) eta Master in Chemistry Track in Polymers Sciences (UBx) masterrerako.

– UPV/EHUren eta Metropolia University of Applied Sciences (UAS) unibertsitatearen arteko gradu bikoitzeko akordioa, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza, Marketing eta Negozioen Kudeaketa (UPV/EHU) eta Business Administration Degree of Metropolia (UAS) graduetarako.

• Education, Audiovisual and Culture Executive Agency-k (EACEA) Europako finantzaketa akordio bat izenpetu du UPV/EHUrekin, Hizkuntzaren Analisia eta Prozesamendua Erasmus Mundus masterra ezartzeko eta martxan jartzeko.

• MESC+ partzuergoa eratzeko hitzarmen bat izenpetu dute UPV/EHUk, Warsaw University of Technology-k (Polonia), Université Paul Sabatier-ek (Frantzia), University of Ljubljana-k (Eslovenia) eta Université de Picardie Jules Verne-k (Frantzia), Eramus+ Key Action I - Erasmus Mundus Joint Master Degree MESC+Materials for Energy Storage and Conversion+ programa garatzeko.

• SMACCs partzuergoa eratzeko hitzarmena izenpetu dute UPV/EHUk, Université de Mons-ek (Belgika), Heriot-Watt University-k (Erresuma Batua), International Hellenic University-k eta Aristotle University of Thessaloniki-k (Grezia), Erasmus+Key Action I -Erasmus Mundus Joint Degree SMACCs: Smart Cities and Communities programa garatzeko.

• EMIMEO partzuergoa eratzeko hitzarmena izenpetu dute UPV/EHUk, Université de Limoges-ek (Fantzia), Aston University-k (Erresuma Batua), eta Universitá degli Studi de Brecia-k (Italia), Erasmus+Key Action I-Erasmus Mundus Joint Degree EMIMEO Innovative Microwave Electronics and Optics programa garatzeko.

7.4.4. Erraztasunak ematea atzerriko eta Iparraldeko ikasleei UPV/EHUn sartzeko.

• Ateak zabaltzeko egun berezi bat antolatu dugu lehenengoz, Baionako Bernat Etxepare lizeoko lehen eta bigarren mailako 110 ikaslerentzat (% 59 emakumeak eta % 41 gizonak).

• Baionako Bernat Etxepare lizeoari 2019-2020 ikasturtean UPV/EHUn matrikulatzeko interesa duten ikasleen zerrenda bat eskatu diogu, eta zerrenda horretako ikasle bakoitzaren jarraipen indibiduala egin dugu.

• Doktoregaien egonaldi laburrak egiteko 9 harrera akordio izapidetu ditugu, atzerriko goi mailako hezkuntza erakunde hauekin: Memorial University of  Newfoundland (Kanada), Dublin City University (Irlanda), Universidad Nacional Autónoma de México (Mexiko), Institut National de la Recherche Agronomique (Frantzia), University of Warwick (Erresuma Batua), Universidade de Oporto (Portugal), Universidade Regional de Blumenau (FURB-Brasil), Universidad de Araraquara (Brasil) eta Universidad Católica de Valparaiso (Txile).

7.5. UNIBERTSITATEKO TALDE GUZTIEN HIZKUNTZA GAITASUNEN PRESTAKUNTZA ETA EGIAZTAPENA SUSTATZEA.

7.5.1. Unibertsitateko ikasleei eta langileei erraztasunak ematea atzerriko hizkuntzen ikastaroetan eta egiaztapen probetan parte hartzeko.

• Hainbat unibertsitatek eskatutako hizkuntza egiaztagiria lortzen laguntzeko helburuarekin, British Council-en bitartez, ingelesezko APTIS azterketa egitea kudeatu dugu, hiru deialditan (2018ko urria, azaroa eta abendua), eta 162 ikasle aurkeztu dira (% 63 emakumeak, % 37 gizonak).

• Cambridgeko FCE (First) eta CAE (Advanced) eta IELTS azterketak egin ditugu unibertsitateko kide guztientzat. En total se han examinado 155 personas (60% mujeres, 40% hombres).

• Irakasleentzako hainbat ikastaro eskaini ditugu, ingelesaren trebetasunak hobetu ahal izateko, unibertsitateko irakaskuntzaren testuinguruan:

– Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Leioan, “Improving English-Medium Communication and Instruction Skills at Level B2+” izeneko 4 ikastaro antolatu ditugu, eta orotara, 53 pertsonak parte hartu dute (% 53 emakumeak eta % 47 gizonak).

– C1 mailako Improving Pronunciation for English-Medium Instruction izeneko 4 ikastaro eman ditugu Gasteizen, Leioan, Bilbon eta Donostian. 57 irakaslek parte hartu dute (% 62 emakumeak eta % 38 gizonak).

– Gasteizen eta Leioan, Improving Oral Communication Skills for English-Medium Instruction ikastaroa eskaini dugu. 23 pertsonak parte hartu dute (% 48 emakumeak eta % 52 gizonak).

– Leioan, Donostian eta Bilbon, Improving Writing Skills for English-Medium Instruction at C1 ikastaroa eman dugu. Orotara, 34 pertsonak hartu dute parte (% 56 emakumeak, % 44 gizonak).

– Leioan eta Gasteizen, Improving English-Medium Instruction Skills a C1 level ikastaro trinkoa eskaini dugu. 22 pertsonak parte hartu dute (% 59 emakumeak eta % 41 gizonak).

– Improving English Medium Instruction Skills - Online Tutoring ikastaroa eman dugu lehenengoz irakasgaiak ingelesez ematen dituzten irakasleikertzaileentzat. 20 pertsonak parte hartu dute (% 65 emakumeak, % 35 gizonak).

• Campuseko errektoreordetzetatik egindako eskaintzak hizpide hartuta, hauek izan dira datuak:

– Arabako Campusean, ingeleseko sei ikastaro eskaini ditugu (Oral Skills, Writing Skills, TED Text and Video Training, On the Move, Presentation Skills in English, Academic Writing Skills, Intensive Academic Writing Course eta Oral Presentations: Conferences and Congresses), eta 44 pertsonak hartu dute parte (% 52 emakumeak eta % 48 gizonak). Gainera, jarduera soziokultural hauek eskaini ditugu: Language Lab Blog-Gasteizen hainbat gairi buruzko 4 sarrera egin, eta 384 bisita jaso dira; eta English PintxoPotean, berriz, 2 orduko 10 saio antolatu dira (6, lehenengo lauhilekoan, eta 4, bigarrengoan), eta, batez beste, 7 pertsona joan dira (dena dela, 170 pertsonak eman dute izena bilerei buruzko informazioa jasotzeko. Bestalde, beste bi ikastaro osagarri eman dira:

a. Effective Research Communication: ikastaro honen bidez, ingeles maila ona (B2) duten ikertzaileei ikerketen esparruan eraginkortasunez mugitzeko beharrezkoak diren hizkuntza gaitasunak, bai ahozkoak bai idatzizkoak, erakutsi nahi zaizkie. Lehen lauhilekoan, 7 pertsonak hartu zuten parte (% 100 emakumeak). Bigarren lauhilekoan, bestalde, 8 pertsonak eman zuten izena (% 75 emakumeak, % 25 gizonak).

b. Communication for the Professional & Academic Sphere. Ikastaro horren bidez, komunikazio, hizkuntza eta kulturarteko gaitasunak hobetzen lagundu nahi zaie unibertsitate ikasleei eta, oro har, profesionalei. Lehen lauhilekoan, izen ematea ez zen nahikoa izan, eta, beraz, ikastaroa ez zen eman. Bigarrengoan, 7 pertsonak hartu zuten parte (% 71 emakumeak, % 29 gizonak).

– Bizkaiko Campusean, ingeles, frantses, italiera eta txinera ikastaro generikoen eskaintzari eutsi diogu, honako hauen lankidetzarekin: Hizkuntza Laborategia (Leioako campusean kokatutakoa), Frantziako Institutua, Casaitalia eta Lu Xun Txinera Ikasketen Zentroa. Ingelesezko ikastaroetan, 288 pertsonak parte hartu dute (% 53 emakumeak eta % 47 gizonak). Frantseseko, italierako eta txinerako ikastaroak haien egoitzetan ematen dira, eta unibertsitateko kideei prezio merkeagoa eskaintzen zaie. Horrez gain, maiatz-ekainean, ingeles tekniko/akademikoko 25 orduko bi ikastaro antolatu ditugu (ingeles teknikoa eta ahozko elkarrizketa eta adierazpena) irakasle-ikertzaileentzat; Bizkaiko Campuseko errektoreordetzak diruz lagundu ditu, eta 39 pertsonak hartu dute parte (% 61 emakumeak, % 39 gizonak).

– Gipuzkoako Campusean, ingeleseko eta alemaneko ikastaroak eman ditugu. Ingeleseko bi ikastaro osagarri berri eman dira.

a. Effective Research Communication, ikertzaileei hizkuntza gaitasunak eskuratzen lagundu nahi diena. Lehen lauhilekoan, 24 pertsonak hartu zuten parte (% 79 emakumeak, % 21 gizonak). Bigarren lauhilekoan, bestalde, 9 pertsonak ematen zuten izena (% 77 emakumeak, % 23 gizonak).

b. Communication for the Professional & Academic Sphere. Ikastaro horren bidez, komunikazio, hizkuntza eta kulturarteko gaitasunak hobetzen lagundu nahi zaie unibertsitate ikasleei eta, oro har, profesionalei. Lehen lauhilekoan, 19 pertsonak hartu zuten parte (% 73 emakumeak, % 27 gizonak). Bigarren lauhilekoan, izen ematea ez zen nahikoa izan, eta, beraz, ikastaroa ez zen eman.

c. Alemaneko A1 eta B1 mailako ikastaroak antolatu ditugu, eta prezio bereziak eskaini dizkiegu unibertsitateko kideei, baina izen emateen kopurua ez da nahikoa izan ikastaroak eman ahal izateko.

d. Frantsesari dagokionez, Donostiako Alliance Française-ren lankidetzaz, hainbat kultura jarduera antolatu ditugu frantsesa praktikatzeko. Un aprèsmidi en français: arratsalde bat frantsesez, Carlos Santamaria Zentroko entzunaretoan, non UPV/EHU barruko nahiz kanpoko 30 pertsonak inguruk parte hartu baitzuten. Campus poétique: gau ekitaldi poetikoa, non 25 pertsonak parte hartu baitzuten. Zinema zikloa hilabetean behin egiten da ikasturte osoan; filmak frantsesez ematen dira, eta gero solasaldi ireki bat dago publikoarentzat. Jarduera horretan, batez beste 20 pertsonak parte hartu dute.

• 2017-2018 ikasturtean, irakaskuntza beste hizkuntza batzuetan emateko 1218 irakasle zeuden akreditatuta (% 48 emakumeak, % 52 gizonak), eta 2018-2019 ikasturtean, 1.307ra iritsi gara (% 48,5 emakumeak, % 51,5 gizonak), horien artetik, 1.163 ingelesekoak dira (% 49 emakumeak, % 51 gizonak).

7.5.2. Kultura aniztasunarekin lotutako prestakuntza jarduerak antolatzea UPV/ EHUko kolektibo guztientzat.

• “Intercultural Competences” ikastaroa antolatu dugu, ikasleei komunikazio, kultura eta prestakuntza gaitasunak eskuratzen laguntzeko; hartara, esperientzia pertsonalak eta akademikoak optimizatu dituzte, beste herrialde batzuetan egiten dituzten egonaldietan. Arabako Campusean, 9 ikaslek parte hartu dute (% 77 emakumeak, % 33 gizonak); Bizkaiko Campusean, 39 ikaslek (% 44 emakumeak, % 56 gizonak); eta, Gipuzkoako Campusean, 11k (% 54 emakumeak, % 46 gizonak).

7.5.3. Nazioarteko Sakontze Aipamena bultzatzea.

• 2018ko ekainaren 7ko Gobernu Kontseiluan, Nazioarteko Sakontze Aipamena onartu zen, baldintza batzuk betetzen zituzten egresatuei Tituluaren Gehigarri Europarrean nazioarteko profila aitortuko diena. Baldintzak hauek dira: atzerriko hizkuntzetan eginiko ikasketetan gutxienez 15 kreditu edukitzea edo “Intercultural Competences” ikastaroa egina edukitzea; nazioarteko mugikortasun bat egina edukitzea; C1 edo hortik gorako maila bat akreditatzea atzerriko hizkuntza batean. 2018-2019 ikasturtean, 49 ikaslek eskuratu dute Nazioarteko Sakontze Aipamena (% 69 emakumeak, % 31 gizonak).

7.6. UPV/EHUREN PARTAIDETZA ETA LIDERGOA AREAGOTZEA EUROPAKO ETA NAZIOARTEKO IKERKETA PROIEKTUETAN.

7.6.1. Europako Proiektuen Bulegoa indartzea, elkarlan hertsian jardunda Eusko Jaurlaritzako bulegoekin eta CRUEk Bruselan dituen bulegoekin.

• Europako Proiektuen Bulegoko bi kidek Europako proiektuen EUEB sarean parte hartzen dute; zehazki, bat kudeaketaren azpitaldean dago, eta bestea, nazioarteko harremanen azpitaldean; azken talde horrek lankidetza estuan dihardu Bruselako EUEBren bulegoarekin.

7.7. EUROPAN ETA EUROPAZ KANPOKO HAINBAT HERRIALDETAN IKASTEKO ETA PRAKTIKAK EGITEKO MUGIKORTASUNA AREAGOTZEA ETA DIBERTSIFIKATZEA.

7.7.1. Hitzarmenak sustatzea edo/eta sendotzea, funtsean lehentasunezkotzat jotzen diren eremu geografikoetan.

• Oinarrizko lankidetza hitzarmen bat sinatu dugu Simón Bolívar Unibertsitatearekin.

• Mugikortasunerako 2 hitzarmen espezifiko sinatu ditugu, Latinoamerikako (1) eta Japoniako (1) unibertsitateekin.

7.7.2. Staff Weeks direlakoak antolatzea eta nazioarteko azoketara joatea.

• UPV/EHUk parte hartze aktiboa du nazioarteko foru nagusietan, eta unibertsitateko hezkuntza erakundeentzat erreferenteak diren azoketara joaten da. Horren harira, Koordinazioaren eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordetzak UPV/EHUko ikastegietako mugikortasun arduradunen parte hartzea bultzatu zuen EAIEn (9: % 78 emakumeak, % 22 gizonak) eta ERACONen (2: % 100 emakumeak).

• 2019ko Staff Week-a udazkenean antolatuko da.

7.8 IKASLEENTZAKO, ADMINISTRAZIO ETA ZERBITZUETAKO LANGILEENTZAKO ETA IRAKASLE ETA IKERTZAILEENTZAKO MUGIKORTASUN PROGRAMAK FINKATZEA.

7.8.1. Deialdi espezifikoen bidez unibertsitateko talde guztien mugikortasuna babestea.

• UPV/EHUko graduko 1.555 ikasle (% 64 emakumeak, % 36 gizonak) joan dira beste unibertsitate batzuetara, Erasmus+ (1071 ikasle: % 64 emakumeak eta % 36 gizonak), Latinoamerika (409 ikasle: % 67 emakumeak eta % 33 gizonak) eta Beste Norako Batzuk (75 ikasle: % 49 emakumeak eta % 51 gizonak) programen esparruan.

• Graduondoko 119 ikaslek egonaldi bat egin dute beste unibertsitate batean (% 30 emakumeak, % 70 gizonak), Erasmus+ (74 ikasle: % 23 emakumeak, % 77 gizonak), Latinoamerika (4 ikasle: % 75 emakumeak, % 25 gizonak) eta Beste Norako Batzuk (41 ikasle: % 32 emakumeak, % 68 gizonak) programen esparruan.

• Erasmus+ programaren barruan, 104 pertsonak (% 67 emakumeak, % 33 gizonak) Europako Unibertsitate Eremuko unibertsitate batera joateko aukera izan dute; horien artean, 83 irakasle-ikertzaileen taldeko kideak ziren (% 56 emakumeak eta % 44 gizonak) eta 24, administrazio eta zerbitzuetako langileak (% 96 emakumeak, % 4 gizonak). Gainera, Errektoreordetzaren mugikortasun deialdiaren bitartez, 19 pertsonak (% 79 emakumeak, % 21 gizonak) mugikortasun beka bat jaso dute.

7.8.2. Egiturak eta zerbitzuak mugikortasun programa guztien kudeaketa premietara egokitzea.

• Bi aplikazio informatiko diseinatu ditugu, beste unibertsitate batzuetako eta enpresetako langileen mugikortasun eskaerak kudeatu ahal izateko.

7.9. NAZIOARTEKO BISITARIAK ETOR DAITEZEN SUSTATZEA.

7.9.1. Ikasle nahiz irakasle eta ikertzaile bisitariei harrera egiteko zerbitzua hobetzea.

• UPV/EHUk 1.242 ikasle (% 62 emakumeak, % 38 gizonak) hartu ditu, Erasmus+ (770: % 61 emakumeak, % 39 gizonak), Latinoamerika (342: % 63 emakumeak, % 37 gizonak) eta Beste Norako Batzuk (130: % 71 emakumeak, % 29 gizonak) programen esparruan.

• UPV/EHUk 86 irakasle-ikertzaile eta administrazio eta zerbitzuetako langile hartu ditu, Erasmus+, Latinoamerika eta Beste Norako Batzuk programen barruan (% 55 emakumeak, % 45 gizonak).

• Datuen eboluzioak baieztatzen duenez, Europako ikasleentzat UPV/EHU gero eta erakargarriagoa da, kanpotik etorritako ikasle guztien % 62 baitira. Era berean, Latinoamerika programatik etorritakoak % 27,5 dira, eta Beste Norako Batzuk programakoak, berriz, % 10,5. Estatuaren barruko trukeei dagokienez, SICUE programa Seneca beka kendu aurreko sarrera eta irteera jarioa ari da berreskuratzen pixkanaka.

• Ikasle bisitarien harrerari dagokionez, Help Centres edo Harrera Bulegoek 1.180 kontsultari erantzun zieten ikasturte honetan (% 60 emakumeak, % 40 gizonak).

• Ongietorri eta orientazio ekitaldiak egin ditugu, UPV/EHUko hiru campusetan.

• Nazioarteko bisitariak agurtzeko ekitaldi bat antolatu dugu.

7.9.2. Ikasle bisitariak hartzeko Buddy programa finkatzea eta ikasle horientzako harrera eta orientazio saioak antolatzea.

• Nazioarteko Harremanen Bulegoko Buddy programan UPV/EHUko 138 ikaslek parte hartu zuten (% 80 emakumeak, % 20 gizonak). Programa hori antzeko ekimenez (Buddy, Cicerone…) osatzen da, zeinak UPV/EHUko hainbat ikastegitatik kudeatzen baitira: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea; Bilboko Ingeniaritza Eskola; Zientzia eta Teknologia Fakultatea; Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea; Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola; Gasteizko Ingeniaritza Eskola; eta Arte Ederren Fakultatea.

7.9.3. Atzerritarrentzako gaztelania eta euskara ikastaroak kudeatzea, baita lortutako maila egiaztatu nahi dutenentzako azterketak ere.

• Gaztelania eta espainiar kulturari buruzko ikastaroak eskaini ditugu bisitarientzat, hiru mailatan: oinarrizkoa, ertaina eta goi mailakoa. Orotara, 873 ikaslek pare hartu dute ikastaro horietan (% 61 emakumeak, % 39 gizonak), 2017-2018 ikasturtean baino 39 gehiago. Era berean, euskara eta euskal kulturaren hastapeneko hiru ikastaro eskaini ditugu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan; 71 ikaslek parte hartu dute (% 76 emakumeak, % 24 gizonak).

• DELE (Diploma de Español como Lengua Extranjera) azterketaren deialdia ez dugu egin, ikasle bakar bat matrikulatu zelako.

• Irakasleentzako bi ELE (Español Como Lengua Extranjera) prestakuntza Ikastaro antolatu eta egiaztatu ditugu, Cervantes Institutuarekin elkarlanean: “Cómo ser Profesor de ELE” (31 pertsona: % 69 emakumeak eta % 31 gizonak) eta “Desarrollo de competencias y revisión de enfoques para la enseñanza de ELE” (31 pertsona: % 75 emakumeak eta % 25 gizonak).

• Etxepare Institutuarekin lankidetzan, bestalde, “Atzerriko unibertsitateetan eta goi mailako ikastegietan euskara irakasteko prestakuntza ikastaro bat” eman dugu, eta 19 pertsonak parte hartu dute (% 79 emakumeak, % 21 gizonak).

8. GIZARTEAREKIN KONPROMETITURIKO UNIBERTSITATEA

8.1. IKASLEEN PREMIEN ANIZTASUNARI ERANTZUTEA.

8.1.1. Zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei ikasten hasi eta jarraitzeko erraztasunak ematea, hainbat laguntza motaren bidez.

• Gerora sortutako arrazoiengatik edo denboran irauten duten arrazoi ekonomikoengatik matrikula ordaintzeko zailtasunak dituzten ikasleentzako laguntza itzulgarrien deialdia kudeatu dugu, eta, orotara, 30 ikaslek eskatu dituzt (% 50 emakumeak, % 50 gizonak).

8.1.2. Arloan eskumena duten erakundeekin lankidetzan garatzea Arrakasta programa, kalteberatasun egoeran dauden ikasleak goi mailako hezkuntzan sartzeko.

• Hitzarmena sinatu dugu Bizkaiko Foru Aldundiarekin Arrakasta programa garatzeko. Programaren helburua da haurrak eta nerabeak babesteko eta gizarteratzeko aldundien neurrien pean adin nagusitasunera iritsi diren gazteei ibilbide akademikoan aurrera egiten laguntzea.

• Arrakasta programa ikasturte osoan garatu da, Gipuzkoako eta Arabako foru aldundien lankidetzaz, eta Gipuzkoako 13 ikaslek eta Arabako 1ek hartu dute parte (% 86 emakumeak, % 14 gizonak). Era berean, jarraipen bilerak egin ditugu bi diputazioekin.

• Bilerak egin ditugu Santa Maria Fundazioarekin, Arrakasta programa finantzatzeko sinatutako lankidetza hitzarmenaren jarraipena egiteko.

• Arrakasta programa estatu mailako SIOU sarearen jardunbide egokien deialdira aurkeztu dugu, eta jardunbide egokien proposamen onenaren saria jaso du.

8.1.3. UPV/EHUk errefuxiatuei laguntzeko hartuak dituen konpromisoak garatzea.

• Nazioarteko babes egoeran dauden eta Errusia, Siria, Sahara, Venezuela eta Afganistanetik etorri diren 16 pertsonari (% 44 emakumeak, % 56 gizonak) unibertsitatean sartzeko eta ikasketak egiten jarraitzeko administrazio izapideak egiten lagundu diegu, eta horietako hiruri ostatua eta mantenua eman zaie UPV/EHUko ikastetxe nagusietan eta egoitzetan (% 100 gizonak).

• Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziak (AECID) finantzatutako “No dejes a nadie atrás: comprometidos con el Refugio y los ODS en la Universidad” proiektua garatu dugu. Proiektu hori Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataritzaren (ACNUR) lankidetzaz jarri dugu martxan, eta horren barruan sentsibilizazio (erakusketa ibiltaria hiru campusetan) eta prestakuntza jarduerak (mintegia eta tailer presentziala) antolatu ditugu. Erakusketa ibiltarian, 421 bisita gidatu zenbatu dira (% 42 gizonak, % 58 emakumeak). Mintegira 151 pertsona joan ziren (% 78 emakumeak, % 22 gizonak). Tailer presentzialaren prestakuntza 27 ikaslek egin zuten (% 81 emakumeak, % 19 gizonak). Proiektu horren emaitzak EUEBren Internazionalizazio eta Lankidetza ataleko “Errefuxiatuak” lantaldeak Unibertsitateei eta Errefuxiatuei buruz antolatutako 2. topaketan aurkeztu genituen.

8.1.4. Espetxeratuta dauden pertsonek unibertsitate ikasketak egiteko dituzten aukerak areagotu eta hobetu daitezen sustatzea.

• Datorren ikasturtean presondegietan ikas daitezkeen tituluen eskaintza onartu dugu (27 gradu eta 2 master ofizial), eta ikasketak presondegian amaitzeko aukerari buruzko informazioa ere banatu dugu.

• Ikasleekin eta presondegietako koordinatzaileekin komunikazioa ahalbidetzeko plataforma birtualen erabilera bultzatzen jarraitu dugu. eGela Pi plataformaren erabilera kudeatu dugu, 6 ikaslerekin (2 emakume eta 4 gizon).

8.1.5. UPV/EHUren III. Inklusio Plana prestatzea.

• III. Inklusio Plana inklusio kontzeptu konprometituago eta globalago baten ikuspegitik egin dugu, 2030eko Agendaren lehentasunekin bat etorrita. Hori dela eta, baztertze edo esklusio arriskuan edo urrakortasun egoeran egon daitezkeen ikasleei erreparatu diegu bereziki. Ezgaitasunak edo hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonez gainera, planak jarraian aipatutako egoeratan dauden pertsonak ere aintzat hartzen ditu: baliabide ekonomikoa urriak dituztenak, familia babesgabe egoeran daudenak, asiloa eta babesa eskatu dutenak, arreta psikologikoa behar dutenak, sexu eta genero identitateari lotutako egoera bat bizi dutenak, eta preso daudenak. III. Inklusio Plana Gobernu Kontseiluak onartu zuen, 2019ko apirilaren 11n.

8.2. UNIBERTSITATEKO JARDUERAN GENERO MAINSTREAMINGA/ZEHARKAKOTASUNA SUSTATZEA.

8.2.1. Emakumeen eta genero identitate desberdineko pertsonen ahalduntzea mesedetuko duten sentsibilizazio eta prestakuntza ekintzak sustatzea.

• AKADEME programaren IV. edizioa antolatu dugu, eta 26 akademikok hartu dute parte. Aurreko hiru edizioen jarraipena ere egin dugu. AKADEMEren V. edizioa jarri dugu martxan, horren difusioa eta izen emateak eginez, eta 44 emakumezko akademikok eman dute izena.

• Martxan jarri dugu, esperientzia pilotu gisa, “BATERA, lidergo espazio mistoa, Lidergo berdinzale baterantz” programa, eta 19 pertsonak hartu dute parte (% 47 emakumeak eta % 53 gizonak). Programa honen helburua da gizonen eta emakumeen arteko elkarrizketa bat sortzea, unibertsitate testuinguruan hautematen diren zailtasun eta abantaila diferentzialak identifikatzeko eta politika aktiboen proposamenak egiteko, lidergo eredu berdinzale baten alde egiteari begira.

• Ozen LGTB ligak planteatutako eskaerari erantzunez, unibertsitateko komunetan  esku hartze bat egin dugu, kolektibo horien sentsibilitateari modu inklusiboago batean erantzungo dieten instalazioak edukitzeko. Ozen LGTB ligarekin adostutako irisgarritasun, diskrezio eta pixatokirik eza irizpideak aintzat hartuta, UPV/EHUko ikastegi eta espazio komun guztietan baldintzak osorik betetzen dituzten 75 komun misto errotulatu dira, eta baldintzak partzialki betetzen dituzten beste 59 komun.

• Hirugarren laukitxoa (“persona no binaria” / “pertsona ez-binarioa” kalifikazioarekin) jartzen hasi gara unibertsitatearen barruko dokumentuetan.

• Hizkuntza inklusiboaren packa zabaldu da unibertsitateko kide guztien artean, bai gida modura, bai mini-gida eta bideo modura. Euskara/gaztelaniaren erabilera inklusiborako gida bizkorra 2018-2019 ikasturtean UPV/EHUra sartu ziren ikasle guztiei banatu zitzaien. Gidak eskuragarri daude, Berdintasunerako Zuzendaritzaren webgunean.

• Lehiaketa bat egin dugu, UPV/EHUko emakumeen nazioarteko eguneko, hots, martxoaren 8ko ekitaldi instituzionala iragartzeko kartela aukeratzeko. Sei lan aurkeztu dira, % 50 emakumeek egin dituzte, eta % 50 gizonek.

8.2.2. Unibertsitateko kide guztiei zuzendutako on-line ikastaro osagarriak ematea berdintasunaren eta maskulinotasun berrien gaien inguruan.

• Hainbat ikastaro eman ditugu sarean ikasle, irakasle-ikertzaile eta AZPko langileentzat. Ikastaroek 25 orduko iraupena izan dute, eta euskaraz eta gaztelaniez eman dira, honako gai hauen inguruan: Hizkuntza inklusiboa: akreditatutako 256 pertsona (% 78 emakumeak, % 21 gizonak, % 1 ez-binarioak); Berdintasuna: akreditatutako 277 pertsona (% 79 emakumeak, % 20 gizonak, % 1 ez-binarioak); Maskulinitateak: akreditatutako 237 pertsona (% 72 emakumeak, % 26 gizonak, % 2 ez-binarioak).

• “Hezkidetzaren alde busti!” on-line ikastaroa (75 ordukoa) eman dugu hezkuntza graduetan dauden ikasleentzat. Ikastaroaren lehen txandan, 46 pertsona akreditatu dira (% 83 emakumeak, % 11 gizonak eta % 6 ez-binarioak). Ikastaroaren bigarren txanda abenduan amaituko da; beraz, horren emaitzaren gaineko daturik ez dugu.

8.2.3. Parekotasuna bermatzea UPV/EHUko kide anitzeko organoetan.

• Ia prest dago unibertsitateko barne arautegia aldatzeko proposamena.

8.2.4. UPV/EHUko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana onartzea eta garatzea.

• 2019ko apirilaren 11n, Gobernu Kontseiluak UPV/EHUko Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako III. Plana onartu zuen, 2019-2022 aldirako. Oraingo honetan, berdintasun plana Garapen Iraunkorraren 5. helburuarekin lerrokatzen da, eta, horren ondorioz, plan sektorial gisa finkatzen da, iraunkortasunerako EHUAgenda 2030ean; horrek are zeharkakotasun eta koherentzia gehiago ematen digu IKD i3 (ikaskuntza, ikerkuntza, iraunkortasuna) hezkuntza ereduaren eraikuntzarako.

8.2.5. Berdintasunerako Sektorearteko Batzordearekiko lankidetza sendotzea eta genero zeharkakotasuna txertatzea gizarte eta lan harremanetan.

• UPV/EHUrako Kontziliazio Gida prestatzen hasi gara. Haren helburua da estatuan, erkidegoan eta unibertsitatean indarrean diren kontziliazio neurriak biltzea, eta testu bakar batean ematea, modu argian eta eskuragarrian. Horren bidez, egoeraren diagnostiko bat egin nahi da, UPV/EHUko langileen bizitza pertsonal,familiar eta laboralaren kontziliazio erantzunkidea ahalbidetuko duten politika berriak diseinatzeko eta ezartzeko.

• Hasteko, aitatasun baimena ezarri da. Transferiezina da, eta 8 asteko iraupena izango du 2019an, 12 astekoa, 2020an, eta 16koa, 2021ean, estatuko legediarekin bat etorrita. Edonola ere, Eusko Jaurlaritzak aitatasun baimena 18 astera luzatzeko neurria, dagoeneko iragarrita dagoena, EHAAn argitaratzen duenean, UPV/EHU automatikoki atxikiko zaio neurri horri, III Berdintasun Planaren

4.3.5 artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita. Akordio hori aho batez hartu zen Berdintasun Batzorde Intersektorialean.

• Adingabeen zaintzari lotutako kontziliazioari dagokionez, telelaneko plazen kopurua areagotzen hasi da pixkanaka. 2019an 32 plaza eskaini dira; 2020an, 35 plaza izango dira; 2021ean, 38; eta 2022an, 40. Akordio hori aho batez hartu zen Berdintasun Batzorde Intersektorialean.

8.2.6. Genero Indarkerien aurkako UPV/EHUren Protokoloa aktibatzea eta normalizatzea unibertsitateko kideen artean.

• Genero indarkerien aurkako UPV/EHUren protokoloa hainbat ikastegitan aurkeztu da. Orotara, 8 aurkezpen egin dira: 2 Gipuzkoako Campusean, 2 Arabakoan, eta 4 Bizkaikoan. 391 pertsonak hartu dute parte aurkezpenetan (% 79 emakumeak, % 21 gizonak).

• Protokoloari buruzko kartelen I. lehiaketa egin da. 29 proiektu aurkeztu ziren lehiaketara; % 76 emakumeek eginak, eta % 24, gizonek. Kartel irabazlea ikastegi guztiei bidali zaie, ikasgeletan eta espazio komunetan jartzeko. Era berean, kartela Berdintasunerako Zuzendaritzaren webgunearen bidez zabaldu da. Urtebetez egongo da jarrita espazio horietan.

• Genero indarkeria kasuak artatzeko batzordea sortu da, eta berdintasuneko teknikariak, Prebentzio Zerbitzuko pertsona batek, Arreta Psikologikoko Zerbitzuko beste batek eta UPV/EHUko Segurtasun Zerbitzuko beste batek osatzen dute. Ikasleak ez diren UPV/EHUko langileek jarritako salaketa kasuetan, batzordean sindikatuen ordezkari batek ere parte hartuko du. Unibertsitatearen barruan indarkeria kasuen harrerari eta kudeaketari buruzko 20 orduko ikastaro bat eskaini diegu unibertsitateko kide guztiei.

• Genero indarkeria prebenitzeko programa pilotu bat (INDARTU) diseinatu eta martxan jarri dugu, graduko lehenengo mailetan duden emakume ikasleekin, Bizkaian. Horren bidez, unibertsitateko emakume ikasleen ahalduntzea lortu nahi dugu, genero indarkeriei aurre egiteko, eta hainbat jakintza arlotako ikasleen arteko harremanak bultzatu nahi ditugu. Programa honetan 22 ikaslek eman dute izena.

8.2.7. Bigarren hezkuntzako emakumezko ikasleen artean zientziarako bokazioa bultzatuko duten ekintzak diseinatzea beste gizarte eta erakunde eragileekin batera.

• 2002an eta 2004an jaiotako emakume ikasleei bereziki zuzendutako ekimen bat antolatu dugu, Gipuzkoako Bazkundearen lankidetzaz antolatutako EGOkITU (Euskal Gazteen Orientaziorako Ikastaroa. Talentua  Unibertsitatean) Udako Campusaren barruan. Halere, kolektibo hartzailearen erantzuna ez da ona izan. Datorren ikasturterako ekimen berriak aztertuko dira.

8.3. DIBERTSITATE FUNTZIONALA DUTEN IKASLEEI BABESA BERMATZEA.

8.3.1. Hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonei laguntzea, bai unibertsitatean sartzen, bai ibilbide akademikoan zehar.

• Harrera egin zaie 259 ikasleri, eta horien artetik, 133 (% 49 emakumeak, % 51 gizonak) erroldan sartu dira.

• Zerbitzuan erroldatutako 390 ikasleen (% 52 emakumeak; % 48 gizonak) beharren balorazioa, kudeaketa eta jarraipena egin da, beste ikastegi batzuekin koordinatuta.

• Unibertsitate aurreko ikasleen 364 egokitzapen eskaera (% 46 emakumeak, % 54 gizonak) jaso eta baloratu ditugu, unibertsitatera sartzeko ebaluazio probak egiteko. Eskaerak bigarren hezkuntzako ikastetxeek izapidetu dituzte, eta 315 eskaerari erantzun diegu, epaimahaiekin lankidetzan.

• Ezgaitasunak dituzten tituludunen datu baseak eguneratu ditugu, eta egresatutako ikasleei 5 enplegu eskaintzaren eta 6 ikasketa bekaren berri eman diegu. Horrez gain, 4 deialdi kudeatu ditugu hainbat erakunderekin batera (ONCE-CRUE Fundazioa, Lantegi Batuak, Gureak eta Eusko Jaurlaritza), enpresetan praktikak egiteko 39 beka eskainita.

• 18 irakaslek (% 61 emakumeak, % 39 gizonak) 26 ikasleren tutoretza lanak egiten dituzte (% 23 emakumeak, % 77 gizonak), hiru campusetan.

• Sentsibilizazio eta prestakuntza ekintzak egin dira:

• “Aniztasunerako ikuspegi berriak” ikastaroak antolatu ditugu hiru campusetako irakasleentzat (4 ikastaro guztira). Unibertsitate diziplina guztietako 35 irakaslek eman dute izena (% 71 emakumeak, % 29 gizonak).

• Ikusmen ezgaitasuna duten ikasleentzako material eskuragarriei buruzko 2 prestakuntza saio antolatu ditugu, Zuzenbide Fakultatearen Bizkaiko Ataleko eta Letren Fakultateko unibertsitate irakasleentzat. Orotara, 25 irakaslek eman dute izena (% 84 emakumeak, % 16 gizonak).

• Zeinuen hizkuntzako 3 ikastaro antolatu ditugu, hiru campusetako ikasleentzat. Guztira, 60 ikaslek parte hartu dute (% 68 emakumeak, % 32 gizonak).

• Izaskun Heras Prado III. Saria banatu dugu. Sari horrek ezgaitasunen, hezkuntza premia berezien eta hezkuntza inklusiboaren arloan eginiko master amaierako lanak saritzen ditu.

8.3.2. Dibertsitate funtzionala duten ikasleak gizarteratzearen eragile aktibo bilakatzea, bai UPV/EHUn, bai ingurunean, esperientzia arrakastatsuen hedapenaren eta transferentziaren bidez.

• “Ikaslearen ahotsak” topaketa egin dugu campus bakoitzean. Topaketetan, ezgaitasuna duten UPV/EHUko 16 ikaslek eta bigarren hezkuntzako 15 ikaslek parte hartu dute, beren esperientziak trukatzeko.

8.4. POLITIKA BERRITZAILEAK GARATZEA, SORMENEZKO IRTENBIDE ERAGINKORRAK ESKAINIKO DITUEN UNIBERTSITATE JASANGARRI BAT GARATZEKO.

8.4.1. Unibertsitateko talde guztien (AZPko langileak, irakasle-ikertzaileak eta ikasleak) arteko lankidetza sustatzea, unibertsitatearen jasangarritasun arazoak konpontzeko.

• Berraktibatu+ Unibertsitateak ingurumen jasangarritasunerako ekimenaren testuinguruan, ingurumena hobetzeko planak martxan jarri dira, hainbat gairen inguruan (hondakinak, energia, mugikortasuna eta elikadura osasuntsua) Bizkaiko Campusaren lau ikastegitan: Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea, Zuzenbide Fakultatea, Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea eta Bilboko Hezkuntza Fakultatea. Berraktibatu+ Unibertsitateak programa bat da, Global Action Plan (GAP) sare globalak bultzatzen duena eta Bizkaiko Foru Aldundiak eta beste kolaboratzaile batzuek babesten dutena. Orotara, 124 pertsonak hartu dute parte (% 73 emakumeak, % 27 gizonak); horien artetik, 6 irakasle-ikertzaileak dira, 16, AZPko langileak, eta 102, ikasleak.

• Ikastegietan ingurumena hobetzeko taldeak edo batzordeak martxan jartzeko aholkularitza eta laguntza eskaini dugu, bai ingurumena kudeatzeko sistemen ziurtagiriei begirako auditoretzak prestatzeko, bai unibertsitateko jarduerak ingurumenean duen inpaktua gutxitzeko.

• “UPV/EHUren Mugikortasun Diagnostikoa” osatu dugu, Mugikortasun Plana egiteko aldez aurreko pausu gisa. Diagnostikoa eskura dagoen informazioren bilketan eta inkesta batean oinarritu da, eta AMIA formatuan aurkeztu da.

• Emaitzak eta ondorioak “UPV/EHUko hondakin kimiko arriskutsuak minimizatzeko eta zuzen kudeatzeko ekintzak identifikatzeko eta prebenitzeko ahalmenaren analisia” izeneko azterlanean jaso eta aurkeztu zaizkie jatorri kimikoko hondakin gehien ekoizten dituzten ikastegietako zuzendaritza taldeei, dekanotzei eta sailei.

• “UPV/EHUn hondakin kimiko arriskutsuak minimizatzeko jardunbide egokien eskuliburua” argitaratu dugu, eta hor 28 jardunbide egoki identifikatzen eta garatzen dira, sortutako hondakin arriskutsuak eta haien kudeaketari lotutako kostuak murrizteko, UPV/EHUko irakaskuntza eta ikerketa laborategietan.

• 2018ko azaroan, “Hondakin sanitarioen kudeaketa UPV/EHUn” izeneko aurrez aurreko bi prestakuntza ikastaro eman ditugu, Bizkaiko eta Arabako campusetan. Orotara, hainbat kolektibotako (IRI, AZP eta ikasleak) 99 pertsonak (% 75 emakumeak eta % 25 gizonak) parte hartu dute.

• Hondakin arriskutsuak minimizatzeari buruzko oinarrizko informazioa eman zaie Zientzia eta Teknologia Fakultateko eta Farmazia Fakultateko teknikariei. 26 pertsonak parte hartu dute (% 73 emakumeak eta % 27 gizonak).

• “Hondakin arriskutsuen kudeaketa arduratsuari” buruzko prestakuntza saioak eman ditugu, unibertsitate ikastegi hauen eskaerari erantzuteko: Biofisika Institutua, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea.

• Aurrez aurreko ikastaroen osagarri, “Laborategiko jardunbide egokiak: hondakinen kudeaketa” online ikastaroaren lehen bi edizioak antolatu ditugu, bai gaztelaniaz bai euskaraz, eta 25 orduko iraupena izan dute. Ikastaroaren lehen edizio hauek 436 pertsonak hartu zuten parte (196 IRI, 41 AZP eta 199 ikasle), eta horien artetik, % 66 emakumeak, % 33 gizonak eta % ez-binarioak ziren. Lehen bi edizio horien arrakasta tasa % 90ekoa izan da, eta gogobetetze maila globala, berriz, 8,1/10ekoa.

• Kontsumoak murrizteko eta birziklatze-berrerabilera bultzatzeko hainbat jardueraren antolakuntzako kide izan gara, hala nola “Paperik gabeko eguna” eta “Aparatu elektriko eta elektronikoen hondakin txikiak jasotzeko kanpaina”.

8.4.2. UPV/EHUko Garapen Jasangarrirako Agenda definitzea eta garatzea.

• Garanpen jasangarriaren aldeko EHUagenda 2030 prestatu eta onartu dugu (2019-2025), baita haren jarraipenerako adierazleen sistema ere. Agenda horren barruan hiru plan sektorial (Planeta Campusa, Inklusio Campusa eta Berdintasun Campusa) sartzen dira, eta UPV/EHUko irakaskuntza ikaskuntza ereduaren eguneraketa: IKD 3I (ikaskuntza x ikerketa x iraunkortasuna). Adierazleen taulak hura lortzeko metodologia eta abiapuntuko egoera jasotzen ditu.

• EHUagenda 2030en webgune bat argitaratu da, UPV/EHUk bere agendan jasotako helburuak lortzeko, egindako ekarpena eskura jartzeko, eta jendaurrean ezagutzera emateko.

• Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren 17 Helburuei buruzko panelak jarri dira unibertsitate ikastegi guztietan, eta hiru campusetako beste eraikin batzuetan.

• “Jarapen jasangarrirako 2030 agendarako sarrera” ikastaroa eman dugu administrazio eta zerbitzuetako langileentzat, eta 17 pertsonak parte hartu dute (% 94 emakumeak eta % 6 gizonak).

8.5. UNIBERTSITATEKO JASANGARRITASUNAREN KUDEAKETAN AURRERA EGITEA.

8.5.1. Jasangarritasunarekiko konpromiso zehatzak jaso daitezela sustatzea ikastegietako zerbitzuen kartak eta konpromiso dokumentuak egiterakoan.

• UPV/EHUren ingurumena eta osasuna kudeatzeko I. Plana prestatu eta onartu dugu (Planeta Campusa). Plan pilotu horrek erreferentzia puntu bat izan nahi du UPV/EHUren ingurumen kudeaketa jasangarri eta osasungarriaren politikan, 2019-2025 aldian.

• Aurrez aurreko 3 ikastaro eman ditugu administrazio eta zerbitzuetako langileentzat, “Nola diseinatu eta abiarazi ingurumen hobekuntza plana” izenburupean. Horren bidez, parte hartzaileei oinarrizko ezagutzak eta beharrezkoak diren tresnak eman nahi izan zaizkie, zerbitzuen eta ikastegien jardueran ingurumen faktorea txerta dadin. 39 pertsonak parte hartu dute (% 77 emakumeak, % 23 gizonak).

8.5.2. Era esplizituan garapen jasangarriaren parametroen baitan lan egiten duten elkarte, enpresa, erakunde publiko eta pribatuekin lehentasunezko harremanak izatea.

• Garapen Jasangarrirako Espainiako Sarean (GJES) sartzeko eskaera egin eta onarpena jaso dugu. Sare horren eginkizuna Espainiako gizartea, erakunde publikoak eta sektore pribatua sentsibilizatzea da, Garapen Jasangarriaren Helburuak hobeto ezagutu, eta horiek lortzeko konpromiso handiagoa har dezaten.

• Ingurumen klausulak zenbat lizitaziotan sartu diren eta horien prezioa zein izan den kontuan hartuta, UPV/EHU bigarren lekuan jarri da euskal erakunde publikoen rankingean. Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen aldeko lana berariaz aitortu du Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak (IHOBE).

8.6. JASANGARRITASUNERAKO, BERDINTASUNERAKO ETA GARAPENERAKO HEZKUNTZA SUSTATZEA, HORIEK UNIBERTSITATE CURRICULUMEAN TXERTATUZ.

8.6.1. Jasangarritasunerako hezkuntza graduko zein graduondoko curriculumean txertatuko duten berrikuntza proiektuak sustatzea.

• Hezkuntza Berrikuntzarako Proiektuen (HBP) 2019-2020ko deialdian, inklusioa lehentasun lerro gisa egonkortu da, gizarte erronkei, jasangarritasunari, ekitateari eta elkartasunari lotutako ikaskuntzan. Lerro horren barruan, 7 HBP eskaera jaso ditugu, eta horietan inplikatuta zeuden guztira 66 irakasle (% 71 emakumeak, % 29 gizonak), 21 kanpo profesional (% 43 emakumeak, % 57 gizonak), 4 ikasle (2 emakume, 2 gizon), eta AZPko langile bat (gizonezkoa).

• UPV/EHUk EuroSoTL biltzarra antolatu du, eta horren helburuetako bat zen, hain zuzen, ekimen akademiko jasangarri bat izatea.

• FOPU/UIPP ikastaroetan, “Docencia comprometida con la perspectiva de género” ikastaroaren bi edizio eman ditugu, eta orotara gai berari buruz lanean ari den HBP baten 4 irakaslek parte hartu dute. Ikastaroa 38 irakaslek egin zuten (% 74 emakumeak, % 26 gizonak), eta 32 akreditatu dira (% 78 emakumeak, % 22 gizonak).

8.6.2. EHU Campus Bizia Lab proiektua unibertsitateko gradu guztietara zabaltzea.

• Campus Bizia Lab (CBL) programan parte hartzen duten unibertsitateko kideen eta proiektuen kopurua areagotu da. da.

• CBLren bigarren deialdian, 4 proiektu berri onartu dira, eta CBL komunitatea 221 pertsonak osatzen dute (% 55 emakumeak, % 45 gizonak), eta horien artetik, 123 irakasle-ikertzaileak dira, 37 AZPko langileak eta 61 ikasleak. 2018-2019 ikasturtean egindako aurrerapenen emaitza gisa, 29 argitalpen egin dira: 5 inpaktuko aldizkarietan, 21 estatuko eta nazioarteko kongresuetan, eta 3 liburu kapitulu.

• “Taller sobre metodología de estudio de caso basado en proyectos de cooperación al desarrollo” izenburuko tailer erdipresentziala eman da irakasleentzat, Unibertsitate Irakasleen Prestakuntza Programaren esparruan, eta 28 pertsonak parte hartu dute (% 57 emakumeak, % 43 gizonak).

8.7. BAKE ETA BIZIKIDETZA KULTURA SUSTATZEA.

8.7.1. Unibertsitateko ikasleek giza eskubideei begira duten konpromisoa sustatzea.

• Eztabaida eta sentsibilizaziorako 9 ekitaldi antolatu ditugu, giza eskubideen inguruan.

• Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiarekin batera, “Giza Eskubideen Nazioarteko Batzarra: Erronka berriak” kongresua antolatu dugu.

• UPV/EHUko hezkuntza graduetan, Adi-Adian programak aurrera egin du, biktima hezitzaileek aurrez aurre edo grabazio bidez emandako lekukotzen bidez.

• Memoriaren Plaza antolatu dugu lehenengoz, astebetez, Gogora Institutuaren lankidetzaz, eta 634 pertsonak parte hartu dute.

• UPV/EHUk Herenegun unitate didaktikoari egindako ekarpenen dokumentua prestatu dugu.

8.8. GARAPENERAKO LANKIDETZAREN ARLOKO PRESTAKUNTZAN EGITEN DEN LANA FINKATZEA.

8.8.1 Practicuma eta kanpoko praktikak elkartasunezko ekimenetan eta garapenerako lankidetzako ekimenetan egitea bultzatzea.

• Laguntzak eman zaizkie 81 ikasleri (% 77 emakumeak, % 23 gizonak), garapenerako lankidetzaren arloan unibertsitate praktikak eta gradu amaierako lanak egin ditzaten. Ikasle horiek 8 unibertsitate ikastegiri daude atxikita.

• Gaztenpatia kulturarteko proiektuaren IV. edizioa egin dugu. Egitasmo honek gazteen arteko enpatia eta elkartasuna bultzatzen du, sormenaren eta gizarte ekintzailetzaren bitartez. Orotara, 7 unibertsitate ikastegietako 35 ikaslek parte hartu dute (% 80 emakumeak, % 20 gizonak), eta Euskal Fondoak lankidetza proiektuak dituen herrialdetara bidaiatu dute: El Salvador, Guatemala eta Kolonbia.

8.8.2. Garapenerako lankidetzaren arloan diharduten elkarteekin batera egiten den lana ezagutzera ematea.

• Boluntarioen erakusleihoak antolatu ditugu hiru campusetan, probintzia bakoitzeko boluntariotza agentzien lankidetzaz: Gizalde (Gipuzkoa), Bolunta (Bizkaia) eta Batekin (Araba). Gipuzkoako erakusleihoa azaroaren 21ean egin zen, Ignacio Mª Barriola eraikinaren behealdeetan (ikasgelategia), eta Gipuzkoan lanean diharduten boluntarioen 12 erakundek hartu zuten parte. Araban, Boluntariotzaren Nazioarteko Egunean antolatu zen erakusleihoa, abenduaren 5ean. Bizkaian, apirilaren 10ean egin zen UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean, eta Bizkaian lanean diharduten 10 boluntariotza erakundek parte hartu zuten.

• Gaztenpatia Kulturarteko III. Topaketa antolatu dugu. Topaketa maiatzaren 28-31 bitartean egin zen, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan, eta proiektuan inplikatutako Erdialdeko Amerikako erakunde eta elkarteen ordezkariek hartu zuten parte.

8.8.3. Ikasleek gizarteko boluntariotzako ekimenetan parte har dezaten sustatzea.

• Lankidetza eta elkartasun jarduerak egiteagatik graduko ikasleei hautazko kredituak aitortzeko ezarritako lehen bi aldietan (2018ko iraila eta 2019ko urtarrila), kredituak aitortu zaizkie 159 ikasleri (% 60 emakumeak, % 40 gizonak).

• Sustapen bideoen kanpaina bat antolatu dugu, “Gu geu bolondres!” boluntariotzako programa autokudeatuta bultzatzeko.

• 2018-2019 ikasturtean, errefuxiatuei hizkuntza prestakuntza on-line emateko esperientzia pilotu bat bultzatzen jarraitu dugu (Erasmus+ programa errefuxiatuentzako OLS), baita beste ekimen batzuk ere, hala nola lehen laguntzetako jardunaldiak, Medikuntzako eta Hezkuntzako ikasleentzat, eta laguntza akademikoa Donostiako Antigua-Luberri institutuko ikasleentzat.

• Bi proiektu berri jarri ditugu martxan: UPV/EHUko ikasle boluntarioek editatutako SOMOS+ blog inklusiboa, non hiru ikasle ari baitira parte hartzen (% 100 emakumeak), eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko sentsibilizazio eta ekintza proiektu bat, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatean, non hiru ikasle ari baitira parte hartzen (2 emakume, gizon 1).

• Garapenerako lankidetzari buruzko 5 ikastaro monografiko antolatu ditugu, UPV/EHUko Nazioarteko Lankidetzari eta Garapenari buruzko Azterlanen Institutuaren (HEGOA) eta euskal GGKEen lankidetzaz. Ikastaro horiek euskaraz eta gaztelaniaz eman dira Bizkaiko Campusean (3 ikastaro) eta Gipuzkoako Campusean (2 ikastaro), eta 82 ikaslek parte hartu dute (% 77 emakumeak, % 23 gizonak).

• Lankidetza eta elkartasun arloan, antolakuntzako kide izan gara 18 ekitalditan (eztabaidak, erakusketak, zineforum…). Nabarmentzekoa da “Invisible express” film laburren lehiaketa. “Jarrera konplizea” gaia ardatz hartuta eta KCK GGKEren lankidetzaz antolatuta, azken ekitaldian 192 ikaslek parte hartu dute (% 59 emakumeak, % 41 gizonak).

9. GOBERNU ONA SUSTATZEN DUEN UNIBERTSITATEA

9.1. E-ADMINISTRAZIOA GARATZEA.

9.1.1. Gestio prozedurak definitu eta egoitza elektronikoan ezartzea.

• Egoitza elektronikoko prozedurak kudeatzeko hainbat software tresna aztertu ditugu, eta tresna berri bat probatu dugu, emaitza positiboak eman dituena.

• Tresna berrirako funtzionaltasun guztiak dituen eskaera generiko bat garatu dugu eta, aldaketa gutxi batzuk eginda, egoitzan prozeduren multzo zabal bat garatu eta integratu ahal izango dugu.

9.1.2. Artxibo elektronikoa abian jartzea eta paperezko artxiboaren digitalizazioa antolatzea, pixkanaka artxibo elektronikoan sartzen joateko.

• Artxibo elektronikoa erabat martxan dago. Haren funtzionaltasunak artxibatu beharreko dokumentu elektronikoen sorrerak baldintzatzen du.

9.1.3. Erregistro elektronikoa bultzatzea.

• Unibertsitateen erregistro bulegoen kopurua gutxitu da, eta erregistro elektronikoaren erabilera bultzatu dugu.

• Gure egoitza Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko Ministerioaren erregistro elektronikoaren GEISER programan integratzeko probak egin ditugu, eta emaitzak positiboak izan dira. Horrek interoperabilitatea ahalbidetuko digu.

9.1.4. Dokumentuak elektronikoki sina daitezela bultzatzea eta sustatzea, baita EHUdoku dokumentuen gestiorako tresna erabil dadila ere.

• Aurrera egin dugu dokumentuen sinadura elektronikoan; gaur-gaurkoz, Gobernu Kontseiluaren erabakiak elektronikoki sinatzen dira.

• Dokumentuak eta sinadura kudeatzeko politika bat garatzen ari gara.

9.2. UNIBERTSITATEKO JARDUERETAN GARDENTASUN MAILA HOBETZEA.

9.2.1. Gardentasun atariko datuak eguneratzea eta datu kopurua handitzea.

• Ataria eguneratu dugu, eta aurrera pausoak eman, eguneraketen automatizazioan.

9.3. UNIBERTSITATEKO EGITURAK EGOKITZEA ETA HAIEN KUDEAKETA HOBETZEA.

9.3.1. Ikastegi berriekin konpromiso dokumentu bat adostea eta kudeatzea.

• Ehundu-A programan konprometitutako adierazleen jarraipena egin dugu, unibertsitateko ikastegi guztietan.

9.3.2. Sailen berrantolaketa amaitzea, tartean dauden eragileekin lankidetzan.

• UPV/EHUko sailak berrantolatzeko proposamena jasotzen duen memoria bat aurkeztu diegu unibertsitateko kideei.

• Sailen oinarrizko arautegi proposamena aurkeztu diegu unibertsitateko kideei, eguneratu eta sailen berrantolaketara egokitu dadin.

• Epe bat ireki dugu sailak berrantolatzeko memoriari ekarpenak egiteko eta sailen oinarrizko arautegiari zuzenketak egiteko. Horren amaieran, prest egingo dira behin betiko berrantolaketa proiektua eta arautegia.

9.4. KONTABILITATE ANALITIKOKO SISTEMA MARTXAN JARTZEA.

9.4.1. Aztertzea eta orraztea 2014ko kontuei buruzko Kontabilitate Analitikoaren emaitzak eta abian jartzea 2017ko kontuei buruzko informazioa sartzeko izapideak.

• 2018 osoan eta 2019ko lehenengo bi hilabeteetan, 2014ko ekitaldiari dagozkion UPV/EHUko Kontabilitate Analitikoaren emaitzak lortzeko lana egin dugu. Berrikuspenen ondoren eta lortutako emaitzen analisi kritiko bati jarraituz, lan dokumentu bat idatzi, eta OCUri igorri zaio. Bertan, hainbat aldaketa eta hobekuntza planteatzen dira, etorkizuneko ekitaldietan emaitza errealagoak eta fidagarriagoak lortzeko. Era berean, aztertu beharreko hurrengo urteari, hots, 2018ri dagozkion datuak jasotzen dituzten interfazeak lantzen ari gara.

• UPV/EHUko langileek Estatuko unibertsitate publiko nagusien gerentzietako ordezkariekin hilero egindako bileretan parte hartu dute, unibertsitate publikoei aplika dakiekeen kostuen eredu berri bat lantzeko asmoz. Eredu berri horretan jasotako aldaketa nagusiak 23. arauaren idazketa berri batean eta aplikazioan laburbildu dira. Horren ondorioz, unibertsitateko irakasle-ikertzaileen kostuak beste era batean banatuko dira, kostu zentro guztien eta askotariko ikerketa jardueren artean, eta ereduaren txostenak eta adierazleak are gehiago sinplifikatuko dira.

• Eredu hau Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioarekin batera landu dugu, eta 2019ko maiatzean, Estatuko Administrazioaren Kontularitza Orokorraren (EAKO) aurrean aurkeztu genuen.

9.5. KUDEAKETA EKONOMIKO GARDENA EGITEA, ERRAZA ETA ULERGARRIA.

9.5.1. Informazio argia, eguneratua eta eskuragarria argitaratzea, kontuak emateko eta gobernu ekintzak justifikatzeko.

• Gobernu Kontseiluaren erabaki guztiak unibertsitatearen webgunean argitaratzen dira, eta UPV/EHUko langile guztiek dute sartzeko aukera.

• 2013. urteaz geroztik, unibertsitateko aurrekontuei buruzko informazioa jarri da Gardentasun Atarian.

9.5.2. Eskatzen den dokumentazio guztia eskura daitekeela bermatzea, muga bakarrak izanik legeak babestutako datuetarako berariaz ezartzen dituenak.

• Datuak babesteko araudia garatu da, legedi berrira egokituta.

9.5.3. Aurrekontuak egiteko mekanismoak argiago egitea.

• Joan den urtean hasitako lerroari jarraituta, 2018ko ekitaldiaren likidazioari dagozkion datuak aurkeztu zaizkie errektoreordetzei, zehaztutako helburuak eta ekintzak barne hartuta, eta, datu horiek oinarri hartuta, 2019ko aurrekontu aurreproiektuaren proposamena egin dugu.

• 2019ko Aurrekontu Proiektuan, unibertsitateko ikastegiei eta sailei esleitutako langileen gastuaren xehetasuna ematen da, eta horren aurrekontua haren kontabilitatea egingo den organiko eta funtzional berberetan egiten da.

• Gizarte Kontseiluak emandako argibideekin bat etorrita, ahalegin bat egin da gastu estimatuen aurrekontua egiteko, baita finantzaketa erasaneko gastuen kasuan ere, gastu horien izaera aintzat hartuta, eta, horrela, 2. kapituluko gastuen pool kontzeptuak kendu dira.

9.5.4. Kontabilitate gestioaren arauen zabalkunde handiagoa egitea aurrekontu likidazioa ixterakoan.

• Kontabilitate Zerbitzuan, 2018ko ekitaldiko itxiera aginduaren idazketa hobetzeko eta soiltzeko lana egin dute, eta 2018ko ekitaldiaren aurrekontu likidazioarekin eta urteko kontuekin batera doan informazioaren aurkezpena txukundu eta hobetu da, 2017ko kontuen auditoria txostenean jasotako salbuespenak zuzentze aldera.

9.5.5. Langileek UXXI kontabilitate sistema erabiltzen ikasteko prestakuntza jaso dezatela bultzatzea (programa horretan kontratu txikiekin lotutako funtzionalitate berri bat sartuko da).

• UPV/EHUko hainbat zerbitzutako zortzi pertsonen talde batek bilerak egin ditu hilero OCUrekin, aplikazioaren erabileran hautemandako gorabehera nagusiak eta arazoak aztertzeko eta lan arlo bakoitzean hobekuntzak proposatzeko.

9.5.6. Sartutako gerakin espezifikoak aztertzea.

• 2018ko ekitaldiaren urteko kontuen aurkezpenari eta itxierari dagokienez, sartu beharreko gerakin nagusien azterketa zorrotza eta kritikoa egin da, funtzional eta organikoen arabera, eta horren emaitza gisa 2019ko ekitaldian sartutako gerakinei dagokien zenbatekoa % 9 murriztu da, 2018koan sartutakoekin alderatuta.

9.5.7. Aurreko urteetan aitortuta eta kobratzeke dauden eskubideak berraztertzea eta kontrolatzea.

• Aurreko urtean bezala, 2018. urteko bigarren seihilekoan eta 2019. urteko lehen hilabeteetan, lan talde bat eratu da, eta kobratu gabe dauden partida zaharrenen eta garrantzitsuenen jarraipena egin da.

9.5.8. Zerbitzu ordainen gestiorako prozedura egokitzea eta hobetzea.

• 2018ko ekitaldian, lan talde bat eratu da, eta aldizkako bilerak egin dira, gorabeherak konpontzeko eta zerbitzuagatiko ordainketak kudeatzeko sistema hobetzeko.

9.5.9. 9/2017 Legeak, azaroaren 8koak, definitutako araubide berria (SPKL).

• Jarduera ildoak eta protokoloak ezarri dira jarraibide berrien bitartez, aholkularitza organoen adierazpenak eta azaroaren 8ko 9/2017 Legeak (SPKL) ekarritako aldaketak aintzat hartuta.

• Kontratu txikien kudeaketarako funtzionaltasun bat gaitu da, UXXIn.

9.6. IRAKASLE-IKERTZAILE, AZPKO LANGILE ETA IKASLEEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA ETA HARREMANA ERRAZTUKO DUEN GIROA SORTZEA ERAKUNDEAN.

9.6.1. Campusa aldizkaria eta newsletter-a berritzea eta ingelesezko bertsio laburtua egitea.

• Diseinu aldaketak egin dira Campusa aldizkari digitalean, joera berrietara egokitzeko (zutabe gutxiago, irudi handiagoak); homerako sarbide berri bat jarri da; albisteak sare sozialetan partekatu daitezke, eta erlazionatutako albisteen atal berri bat sortu da; sekzio berriak daude (ikusiena, eguneko irudia); eta, Campusaren atari berri bat, soilik ingelesez dagoena eta etorkizunean newsletter bat hizkuntza horretan egiteko aukera emango duena.

9.6.2. UPV/EHUko extranet eta intranet berriak ezartzea.

• Unibertsitatearen webgune korporatibo berria inplementatzen hasi gara; hala, ikasturte honetan, graduko, masterreko, berezko tituluko eta doktoregoko eskaintzari buruzko orriak berritu ditugu. Era berean, atal berriak ari dira diseinatzen, hala nola ikastegiei buruzkoa.

9.6.3. Unibertsitate aurreko ikasleei (Batxilergokoei eta Lanbide Heziketakoei) informazioa emateko material espezifikoak eta zabalkunde kanpainak hobetzea.

• UPV/EHUk eskainitako gradu guztiei buruzko informazioa biltzen duen liburuxka berritu dugu. Graduei buruzko ikastegietako liburuxkak ere eguneratu dira.

9.6.4. Graduondokoei buruzko materiala, kanpainak eta informazioa presta daitezela bultzatzea.

• Graduondoko tituluen katalogo orokorra berritu dugu euskaraz eta gaztelaniaz, eta beste estetika eta antolakuntza modu bat eman diogu. Era berean, masterrak dibulgatzeko ekimen berriaren (Master Egunak) informazio kanpainaren irudia sortu eta kanpaina egin dugu, Graduko eta Graduondoko Ikasketen arloko Errektoreordetzaren ekimenez. Horretarako, besteak beste, webgunea, emailak, kartelak eta pantailetako iragarkiak erabili dira, eta kanpainarako bideo bat sortu sare sozialetan… • Etengabeko Prestakuntzako Zuzendaritzaren lankidetzaz, berezko tituluen katalogoa berritu dugu, eta hainbat bideo eta kanpaina egin ditugu, sare

sozialetan.

9.6.5. Ikerketa proiektuen dibulgazioa sustatzea.

• Komunikazio Bulegoak 29 prentsaurreko antolatu, 422 prentsa ohar argitaratu, eta askotariko ekitaldietarako 554 deialdi egin ditu. Era berean, gure ikertaldeek egindako ikerketa proiektuei buruzko 102 prentsa ohar idatzi ditu. Era berean, Campusa aldizkariak 74 elkarrizketa, erreportaje eta kronika argitaratu ditu, gehien-gehienak ikerketa gaiei buruzkoak.

9.6.6. Protokolo bat egitea UPV/EHUk maiztasun batez egiten ditu graduazio ekitaldietarako eta beste ekimen batzuetarako.

• UPV/EHUko graduazio ekitaldietarako gidaliburu bat prestatu eta argitaratu dugu, eta unibertsitateko ikastegietako zuzendaritzei bidali diegu.

9.7. UNIBERTSITATEKO TALDE GUZTIEK GOBERNANTZAKO ESTRATEGIETAN PARTAIDETZA HANDIAGOA IZATEAREN ALDEKO APUSTUA EGITEA.

9.7.1. Ikasleen partaidetza bultzatzea, unibertsitateko jardueretan.

• Ikasleen elkarteen parte hartzea bultzatu dugu, Ikasleen arloko errektoreordetza dinamiketan; zehazki, ADUEEE Eztabaida Elkarteak preG9 eztabaida ligaren antolakuntzan lagundu du.

• Orientazio azoketan, ikasleak UPV/EHUn partaide izateari buruzko informazio standak jarri dira, eta bertan ikasleen kontseiluak eta elkarteak eragile aktiboak izan dira.

• Azken mailetan diren ikasleek lehen mailako ikasleen tutoretzan parte har dezaten bultzatzen jarraitu dugu. Zehazki, 150 ikaslek ikasle tutore gisa hartu  dute parte BAT programan, 16 ikastegitan (% 63 emakumeak, % 37 gizonak). Lehen mailako 3.500 ikaslek inguruk parte hartu dute parekoen arteko tutoretza programan.

• BAT programari buruzko balorazio bilerak egin dira, campus bakoitzean, parte hartzen duten ikastegien arteko harremana bultzatzeko, eta lehen mailako ikasleei eta ikasle tutoreei programaren ebaluazioan parte hartzera gonbidatu zaie. Lehen mailako ikasleek oso modu positiboan baloratu dute bai ikasle tutoreekin ezartzen den lotura hurbila, bai ikasle tutoreek zalantzak argitzeko ematen dieten laguntza. Ikasle tutoreek, bestalde, zeharkako gaitasunak lantzeko aukera bat dela adierazi dute.

9.8. EHUALUMNI PROIEKTUA SUSTATZEA.

9.8.1. Jarduerak egitea EHUalumni kolektiboarentzat.

• Hainbat prestakuntza ikastaro antolatu ditugu (Networking tailerra; Y si me cuento mejor; ekonomia zirkularra; diseinatu zure estrategia komertziala), eta 51 pertsonak parte hartu dute (% 45 emakumeak, % 55 gizonak).

• Hainbat ekimen jarri dira martxan, ikasle egresatuen parte hartzea bultzatzeko EHUalumni-n.

9.8.2. Mentoring, Enbaxadorea eta Cicerone programak finkatzea.

• Mentoring programaren bigarren edizioa antolatu dugu, eta 35 lan bikotek hartu dute parte (aholkulariak: % 57 emakumeak, % 43 gizonak; aholkatutakoak: % 60 emakumeak, % 40 gizonak).

• Cicerone programa bultzatu dugu. Gaur egun, 23 pertsona ditu 18 herrialdetan eta 5 kontinentetan (% 48 emakumeak, % 52 gizonak).

9.8.3. Unibertsitate barruan eta gizartean ehualumni sustatzea, erregistro eta kolaborazio berriak erakarriz.

• 2019ko lehen seihilekoan, 664 pertsona erregistratu dira EHUalumni-n (% 63 emakumeak, % 37 gizonak). Gaur egun, 5.813 kide dira (% 59 emakumeak, % 41 gizonak).

• Unibertsitate orientazioko azoketan parte hartu dugu EHUalumni azoketan parte hartzen duten ikasleen gurasoei ezagutarazteko.

• Enplegu foroetan parte hartu dugu, eta liburuxkak banatu dizkiegu haietara joandako azken mailako ikasleei eta tituludunei, EHUalumni ezagut dezaten.

• EHUalumnien liburuxkak eta bideoak bidali ditugu ikastegietako graduazio ekitaldietara.

• Aisialdiko atalean, UPV/EHUn egindako erakusketei, zinema emanaldiei, kontzertuei, kirol jarduerei, hitzaldiei, bilerei eta kongresuei buruzko informazioa eguneratzen dugu, maiztasun batez.

• EHUalumnien ikusgarritasuna areagotzeko kanpaina bat egin dugu.