UPV/EHUren PLAN ESTRATEGIKOA 2018-2021

UPV/EHUko Plan Estrategikoa (2018-2021) Unibertsitateko kideen artean eginiko gogoeta eta partaidetza prozesu ireki baten emaitza da. Plan Estrategikoak gure Unibertsitatearen indarrean egongo den lau urteetarako lehentasunak ezartzen ditu eta, era berean, irakaskuntza eta ikerketa bikainaren bitartez, gizartea hobetzen laguntzeko helburuan sakontzea ahalbidetuko du.

Plan Estrategiko hau gure Gobernu Kontseiluak onartu zuen 2018ko uztailaren 12an egin zuen batzarrean.

 

UPV/EHUren Plan Estrategikoa 2018-2021

1. AURREKARIAK

37 urteko ibilbidean, Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) heldutasunera iritsi da, eta aintzatespena duen unibertsitate gisa errotu da gure ingurunean ez ezik, nazioartean ere.

UPV/EHUk 300.000 ikasle baino gehiago prestatu ditu jada; bere ikasketen eskaintza eleaniztuna egokitu du Europako estandarretara; aurrerapen nabarmenak egin ditu ikerketan; eta, euskal gizartearen konfiantza irabazi du, aurrerapen zientifiko eta teknologikoaren alde eginez eta erakunde solidarioa, konprometitua eta sozialki arduratsua dela erakutsiz.

Izan ere, haren estatutuetako lehenengo arti- kuluak honela dio: «UPV/EHU zuzenbide pu- blikoko erakunde bat da, gizartearen  zerbitzura dagoena. Erakunde autonomiaduna da, nortasun eta ahalmen juridikoak dauzkana, bai eta ondare propioa ere. Goi mailako irakaskunt- za eskaintzen du, bere eskumenen eremuan, honako hauen bitartez: irakaskuntza, ikerketa, ikasketa, kultura eta unibertsitate hedakuntza, eta bere jardueren oinarri diren gestio prozesuak eta zerbitzuak. Bestalde, euskal gizartearen pre- miei erantzungo die, bai eta historiak eta aldaketa sozioekonomiko, politiko eta kulturalek ekarritakoei ere. Kultura eta zientzia unibertsalaren jakintza ere zabalduko du gizartean, eta euskara eta euskal kultura bultzatuko ditu bereziki. Eraberean, ekonomia, gizarte eta ingurugiroaren jasangarritasunerako irizpideei jarraiki eramango ditu aurrera eguneroko zereginak.»

UPV/EHUk beren plan estrategikoa berritzeari ekin dio 2018an. Orain arte indarrean egondako plana 2011ko abenduaren 15ean egindako Klaustroan onartutako plangintza estrategikoaren oinarrien gainean egin zen. Aipatutako plan estrategikoa Gobernu Kontseiluak onartu zuen, 2012ko ekainaren 21ean, eta 2017. urtea finkatu zen plana amaitu eta berrikusteko data gisa.

UPV/EHUk berezkoa duen dinamismoa dela eta, beharrezkoa da haren jarduera ildo nagusiak etengabe eguneratzea, errealitate berrietara egokitu daitezen. Plan estrategikoa berritzea guztiz beharrezkoa da, erakundeari azken urteetan nabarmen aldatutako testuinguru demografiko eta sozioekonomikora egokitzen laguntzeko.

EAEko unibertsitate publiko bakarra denez, UPV/ EHUk bertako giza kapitala prestatzeko eragile nagusia izatearen zeregina betetzen du; era be- rean, zientzia ekoizpen handieneko entitate gisa eratzen da, eta oinarrizko eginkizuna betetzen du ere euskararen garapenean eta normalizazioan. UPV/EHU eragile nagusietako bat izango da Euskal Herriko etorkizun kulturalaren, sozialaren eta ekonomikoaren eraikuntzan. Errealitatearen analisi xehe bat eta epe ertain eta luzerako haren estrategien proiekzio egoki bat egitea ezinbeste-koa da, haren ekarpena aberatsa eta esanguratsua izan dadin.

UPV/EHUk euskal gizartearen garapen kultu- ralean, sozialean eta ekonomikoan bereganatu duen garrantzia arreta handiz zaindu eta etengabe egindako lanaren emaitza da. Orain dela gutxi arte, UPV/EHUk, bere eginkizuna eta ta- maina zela eta, ez zuen betetzen I+G+B arloan zegokion trakzio eginkizuna, Zientzia, Teknolo- gia eta Berrikuntzaren Euskal Sisteman. Proze- su horretan ezinbestekoa izan da Nazioarteko Bikaintasun Casmpusa Euskampus proiektua, hura izan baita UPV/EHUren erronka aipatutako sistema horren eragile giltzarria eta erabakiga- rria izatera iristeko. Horretarako, unibertsitatea eta lurraldea lotzen dituzten aliantza estrategikoak sortu dira, zeinak, aldi berean, nazioarteko bikaintasuna eta proiekzioa sustatzeko palanka gisa balio baitute.

Euskampusek Nazioarteko Bikaintasun Cam- pusaren kalifikazioa jaso zuen proiektuaren amaieran, 2015ean. Agregazioak bere ahalme- nak aktibatu ditu gizartearen erronkei eta premiei kooperazioan eta diziplina aniztasunean oinarrituriko ikuspegi baten bitartez erantzu- teko, eta lehentasuna eman dio nazioarteko proiekzioari, eta arlo horretan UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen Nazioarteko Bikaintasuneko Euroeskualdearen sorrera nabar- mendu behar da.

Espezializazio adimenduneko proiektu gisa sortutako Nazioarteko Bikaintasun Casmpusa Euskampusek RIS3 Euskadi Estrategia definitzen lagundu du, eta Euskadi 2020. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren (ZTBP-EUSKADI 2020) eta 2015-2018 aldirako Unibertsitate Planaren diseinuan eragin na- barmena izan du. Era berean, 2014-2020 Akitania-Euskadi Plan Estrategikoan jaso da, haren hedapenerako funtsezko elementu gisa.

Antzeko baldintzatan proiektatu da UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren 2017-2020 laurtekorako Plan Estrategikoa; horren bitartez, kontseiluak funtsezko eragile bilakatu nahi du proiektuak erakunde akademikoarekin batera definitzean eta exekutatzean, baita unibertsitatearen eta gizartearen arteko elkargune bat ere, ingurunearen erronkei erantzuten laguntzeko.

UPV/EHUk, euskal gizarteak ezarri dion zeregina gauzatzeko ahaleginean, kanpoko esparrue- kiko sinergiak bilatu behar ditu, horien bitartez Goi Mailako Hezkuntzako politikak modu estrukturalean orientatzeko, hainbat mailatan. Europa mailan, unibertsitateak modernizatzeko agenda berriak baldintzatzen du egoera, baita Europako Unibertsitate Eremuan kalitatea bermatzeko irizpideak  eta  jarraibideak  ere. Aldi berean, eginkizun garrantzitsua du Goi Mailako  Hezkuntza  Nazioartekotzeko   Europar Batasuneko Estrategiak, zeinaren hel- burua baita, besteak beste, ikasleen eta langileen nazioarteko mugikortasuna sustatzea eta goi mailako hezkuntzako sistemak eta erakundeak nazioartekotzea.

Hezkuntzako (Erasmus+) eta ikerketako (Hori- zonte 2020) programa berriak martxan jartzearekin batera, goi mailako hezkuntzaren errefor- mak hasi dira hainbat herrialdetan. Erreforma horiek guztiek jakintzaren gizarterantz aurrera egiteko helburua partekatzen dute, eta horretarako jakintza sortzen duten erakundeen dimentsio globala indartu nahi dute, bai eta ikerketa, teknologia, enpresa eta gizarte ingurunearekiko interakzioa ere, XXI. mendeko gizarteek ekarri- tako erronka global handiei erantzuteko gai izan gaitezen. Testuinguru horretan kokatzen da, hain zuzen, Espainiako Unibertsitateak Nazioartekotzeko 2015-2020 Estrategia.

Gizartearen inplikazioari dagokionez, Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak 2015eko irailean onarturiko Garapen Jasangarrirako 2030eko Agendak ikuspegi eraldatzailea ezarri du. Horren bidez, hura sinatu zuten 193 estatu kideen jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa lortu nahi da. Agenda hori, gainera, erreferentziazko gida bat izango da aipatutako erakundeak hurrengo 15 urteetan egingo duen lanerako. Agendak 2015-2030 aldirako Garapen  Jasangarrirako  Helburuak   biltzen ditu, eta jarduteko agertoki berri bat proposatzen du, zeinak zeharkako ikuspegi integratzaile bat eskatzen baitu bakea, justizia, genero berdintasuna, hezkuntza, garapen energetikoa eta elikagai segurtasuna bultzatzeko eta klima aldaketari aurre egiteko.

Gizarte dimentsioa eta haren alderdi guztiak erabat lotuta daude gaur egungo gizarteen garapenari, eta horregatik, ezinbestekoa da haiek aintzat  hartzea  erakunde  publikoen   proiektu estrategiko guztietan. Oroz gain, UPV/EHU unibertsitate publiko bat da, eta, hortaz, inklusioaren, ekitatearen eta jasangarritasunaren balioak sustatu behar ditu. Gure aburuz, unibertsitateak potentziala du gizarte konpromisoaren eremuan erreferentziazko eredu bat bilakatzeko.

Azken urteetan, ordea, bizi dugun krisi ekonomikoak eta Espainiako gobernuak onartutako arau aldaketek erabat baldintzatu dute 2012-2017 aldirako Plan Estrategikoak ezarritako helburuetako batzuen lorpena. Horrek, baino, arrazoi bat izan behar du unibertsitatearen ekarpena eta arduraz jokatzearen beharra azpimarratzen jarraitzeko. Unibertsitateak gai izan behar du egoera zaile- tan aurrera egiteko. Horregatik, ezinbestekotzat deritzogu hurrengo Unibertsitate Plana (2019- 2022) prestatzeari, oinarrizko elementu bat baita finantzaketa esparru egonkor bat lortzeko, non atzerakada demografikoan den eta goi mailako prestakuntza eta kualifikazioa jasoko duen biz- tanleria baten alde egin behar duen gizarte baten etorkizuna bermatuta egongo den.

Plan Estrategiko hori unibertsitateko kideen artean eginiko gogoeta, partaidetza ireki eta berrelikadura prozesu baten emaitza da. Prozesu horrek unibertsitatearen lehentasunak ezarri ditu datozen urteetarako, eta aurrera egiteko aukera ematen digu gizartea irakaskuntza eta ikerketa bikainaren bidez hobetzeko helburua lortzeko bidean.

2. GAUR EGUNGO EGOERAREN DIAGNOSTIKOA

Gogoeta estrategikoaren abiapuntua 2017an eginiko UPV/EHUren egoeraren azterketa izan da. UPV/EHUren diagnostikoa egiteko AMIA analisia erabili da. Analisi mota horren helburua unibertsitateari bere faktore estrategiko kritikoak bilatzen laguntzea da, eta, haiek identifikatu ondoren, indarguneak sendotu, ahuleziak minimizatu, abantailei etekina atera, eta mehatxuak murriztu nahi dira.

2.1. BARNE DIAGNOSTIKOA

Ahuleziak

  1. Lotura ahula graduen eta graduondokoen artean, leialtasun eta erakarpen maila txikia eraginda graduondoko ikasleengan.
  2. Sarekoetaetengabekoprestakuntzakoerakunde estrategia baten gabezia.
  3. Ikasleen prestakuntza zeharkako hainbat
  4. Prestakuntzaren nazioartekotzea eta ingelesezko prestakuntza eskaintzahobetua.
  5. Nazioarteko gradu bikoitzen eta bikoitzen kopuru.
  6. Euskarazko prestakuntza eskaintza graduondoko ikasketetan eta graduko zenbait
  7. Rankingetan dugun lekua hobe daiteke.
  8. Lankidetzako kulturaren gabezia, UPV/EHUko ikertaldeen artean.
  9. Zientzia, Teknologia eta Eus- Sareko eskasa, proiektu handiei helduko dieten partzuergoak eratzeari
  10. UPV/EHUren eskaintza zientifiko-teknologikoaren transferentzia hobedaiteke.
  11. Estrategia zehatzen gabezia, jasangarritasunaren eta gizarte erantzukizunaren gaiak prestakuntzan eta ikerketan zeharka txertatzeko.
  12. Irakasle-ikertzaileen zahartzea, eta zailtasunak belaunaldi aldaketari aurre egiteko.
  13. Irakasle-ikertzaileen motibazioaren galera (irakaskuntza,  zuzendaritza   eta   kudeaketa jardueren gutxiespena; I+G+b-ko inbertsioaren murrizketa).
  14. AZPko behin-behinekotasun/bitartekotasun
  15. Irakaskuntzan eta ikerketan laguntzeko  AZPko langileen gabezia.
  16. Ingeleseko akreditazioa duten AZPko leengabezia.
  17. Zailtasunak, euskararen erabilera unibertsitate bizitzaren arlo guztietara zabaltzeko.
  18. Unibertsitate bizitza.
  19. Genero desorekak eta estatus akademikohandienekoetan.
  20. Erakundearen izatearen sentimendu unibertsitateko kideen.
  21. Unibertsitateko hainbat kolektibotako pertsonen inplikazio unibertsitatearen.
  22. Atzerapena eta kontabilitate sistemaren.

Indarguneak

  1. Kalitatezko prestakuntza masterrean eta doktoregoan, jakintza adar guztietan.
  2. UPV/EHUren kalitatea eta akademikoa, berezko hezkuntza ereduari eta EHUNDU, Iraker, IKDGazte, Docentiaz eta beste programa batzueiesker.
  3. UPV/EHUko egresatuen laneratze maila ona.
  4. Kalitatezko ikertaldeak jakintza arlo guztietan, ekoizpen zientifikoaren igoera nabarmena, eta gero eta gaitasun handiagoa I+Gko nazioarteko deialdietan finantzazioa lortzeko.
  5. Irakaskuntza  eta  ikerketarako  azpiegitura eta instalazio lehiakorren eskuragarritasuna.
  6. Ekintzailetza bultzatzeko eta enpresak sortzeko programak.
  7. Komunikazio eta hedapen zientifikoko programak.
  8. Lidergoa euskarazko jakintzaren ekoizpenean, transmisioan eta hedapenean.
  9. UPV/EHUren posizioa, erreferentziazko era- kunde gisa euskal gizartearentzat.
  10. Irakasle-ikertzaile doktoreen ehuneko oso handia arduraldi osoko kontratuarekin.
  11. Karrera akademikoa bultzatzeko programak.
  12. Irakaskuntza ingelesez emateko irakasle akreditatuen kopuru handia.
  13. Euskarazko profila egiaztatua duten irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen kopuru handia.
  14. Unibertsitatearen proiektua bere egiten dutenlangileak, zerbitzuei eutsi eta haiek hobetzen dituztenak lan baldintza txarrak eduki arren.
  15. Prestakuntza akademiko zabala duten AZPko langileak.
  16. Hizkuntza ez-ofizialetan gero eta prestakuntza hobea duten ikasleak.
  17. Nazioarteko mugikortasunen bat egin duten egresatuen ehuneko handia.
  18. Egresatuen artean emakume gehiago gizonak baino, graduetan, masterretan eta doktorego programetan.
  19. Unibertsitatean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko baliabideak eta programak.
  20. Irakasle-ikertzaileen eta AZPko langileen ekipamendu informatiko ona.
  21. Baliabide bibliografikoei lotutako inbertsio handia eta sarbide zabala.
  22. Erakundearen konpromisoa gardentasunarekin, jasangarritasunarekin eta gizarte erantzukizunarekin.

2.2. KANPOKO DIAGNOSTIKOA

Mehatxuak

  1. Lehiakortasuna lurraldeko unibertsitateen artean graduko, masterreko eta etengabeko pres takuntzako titulazio eskaintzari dagokionez.
  2. Estatuko eta nazioarteko unibertsitateak, graduak eta graduondokoak sarean eta ingelesez eskaintzen dituztenak.
  3. Enpresa ehunak, elkarteek eta sektoreko klusterrek UPV/EHU ikusten dute beren etenga beko prestakuntza premietatik urrun dagoen erakunde gisa.
  4. Nazioarteko prestigioa duten unibertsitateen eta  ikerguneen  lehiakortasunaren   gorakada nabarmena, finantzaketa baliabideak eta I+G+B garatzeko kualifikazio handiko ikertzai- leak erakartzeari dagokionez.
  5. Ingelesaren hegemoniak euskararen erabilera eragozten du jakintza zientifikoaren transmisioan.
  6. Arrazoi ekonomikoetan, sozialetan eta genero arrazoietan oinarritutako desoreken gorakada nabarmena.
  7. Zientzia eta teknologia bokazioen gabezia, bereziki emakumeen artean.
  8. Irakasle-ikertzaileen politika egokia oztopatzen duen lege eta finantza esparrua (birjarpen eta erakartze tasa, eta talentuaren zaintza).
  9. AZPko langileentzako politika egokia oztopatzen duen lege eta finantza esparrua (langileen zerrendak handitzea, lan promozioa, birjarpen tasa eta langileen zerrendak unibertsitatearen premietara egokitzea).
  10. Agentzienebaluaziosistemak (ikerketa, irakaskuntza eta zuzendaritza, eta kudeaketa jardueren balorazio desorekatua; irakasle-ikertzaileak akreditatzeko irizpideen aldian behingo aldaketa).
  11. Beherakada demografikoa Euskal Herrian.
  12. Zientziaren munduan parte hartzea galarazten duten egiturazko trabak.
  13. Administrazio Publikoaren finantzaketa eznahikoa, jarduerari eusteko eta proiektu berriak abiarazteko (ikerketa jardueraren hazkundea, Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria, Zientzia Parkeko eraikin berriak martxan jartzea eta eraikinen eta ekipamenduen mantentzea).
  14. Unibertsitate publikora bideratutako mezenasgoa ahalbidetzen duten tresnen gabezia  eta horri lotutako gizarte kultura urria.

Aukerak

  1. Graduondoko ikasleen kopuru handia erakartzeko gaitasun handia.
  2. Ikasleen interesa, UPV/EHUren gradu bikoitzetan eta nazioarteko titulazio bikoitzetan.
  3. Gero eta eskaera handiagoa, sareko prestakuntzan eta bizi osoko prestakuntzan.
  4. Enpresa ehunaren, elkarteen eta sektoreko klusterren interesa, prestakuntza praktiko- rako eta zeharkako gaitasunak garatzeko.
  5. Eraldaketa digitala, ingurune teknologiko berria ulertzeko gai izango diren profil profesio- nalak eskatzen dituena.
  6. Gizarteak aurrera egin dezan ikertzaileen lanak eta ikerketak duen garrantziaren erreko- nozimendua gizartean.
  7. I+G+B jarduera berria erakartzeko gaitasuna, UPV/EHUko Zientzia Parkea martxan jartzea- rekin batera.
  8. Enpresa ehunean eta ingurune sozioekonomikoan berrikuntza txertatzeko premia.
  9. I+G+Bko beste eragile batzuekin harremanetan jarri eta lankidetzan aritzeko eredu berriak garatzea.
  10. UPV/EHUren eta Bordeleko Unibertsitatearen arteko Nazioarteko Bikaintasunaren Euroeskualdeko Campusa sendotzea.
  11. Aurrerapenak EHUalumnien eta UPV/EHUren arteko loturan.
  12. Ingurunearekiko gero eta lotura handiagoa, komunikazio kanal berrien bitartez.
  13. Garapen Jasangarrirako Helburuei lotutako nazioarteko politikak (Agenda 2030).
  14. Gazteen artean euskara dakitenen kopurua- ren gorakada nabarmena.
  15. Europako erakundeen eta sareen sentsibilitatea, mugikortasuna eta lankidetza sustatzen duten irakaskuntzako eta ikerketako ekimenak sustatzeari begira.
  16. Eusko Jaurlaritzaren politikak prestakuntza duala, bikaintasunezko ikerketa, euskararen erabilera, prestakuntzaren nazioartekotzea, genero berdintasuna eta jasangarritasuna sustatzeko.
  17. Euskal Herria erakargarria da ingurune na- turalagatik, bizi kalitateagatik, hirietako bizitza sozialagatik eta testuinguru politiko eta sozialagatik.

3. EGINKIZUNA ETA IKUSPEGIA

Eginkizuna

UPV/EHU unibertsitate publiko bat da, gizartearen goi mailako hezkuntza premiei erantzuten diena eta kalitatezko ikerketa gauzatzen duena, lankidetza bidez ezagutza sortuta eta gero hura lurralde inguruneari eta nazioarteko komunitateari transferituta. Euskal gizartean erroturiko unibertsitatea da, munduari irekita dagoena, eta gogoeta eta pentsamendu kritikorako espazio aske bat eskaintzen duena. Liderra da euskarazko prestakuntzaren arloan, eta bereziki zaintzen du euskal kultura, konpromiso etikoz eta sozialaz lan eginez.

Ikuspegia

  • Graduko eta graduondoko eskaintza eleaniztuna, jasangarria eta kalitatezkoa sustatzea, bai ikasgeletan bai sarean, euskal gizartearen premiei erantzuteko.
  • Ikasleak graduondoko ikasketetara  erakartzea, eskaintza dibertsifikatuta eta bideratuta gero eta interes handiagoa duten arloetara, baita unibertsitatean balio bereizgarria duten horietara ere.
  • Graduko eta graduondoko egungo prestakuntza eskaintza euskal gizartearen premietara egokitu dadin bultzatzea, oraingo ikasketak moldatuta (graduko eta graduondoko titulu bikoitzak, pasabideak, ikasketa desberdinak aldi berean egitea, besteak beste) eta titulu berriak eta erakargarriak sortuta hainbat arlotan.
  • Gradu eta graduondokoetan sareko irakaskuntza duten taldeak eta ibilbideak ezartzea pixkanaka.
  • Inplikatutako eragile eta erakundeekin batera, ikasleen unibertsitate aurreko orientazioa (DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) areagotzea, unibertsitate ikasketak modu egokian hasi eta garatzen laguntzeko.
  • UPV/EHUren eskaintza akademikoa  zabaltzeko estrategia bat garatzea, ikasleei eta, oro har, gizarteari prestakuntza eskaintzaren aukerak ezagutzera emateko.

4. ARDATZ ESTRATEGIKOAK

AMIA analisitik abiatuta, UPV/EHUren Barne eta Kanpo Diagnostikoa egin eta haren eginkizuna eta ikuspegia zehaztu ondoren, hurrengo fasean unibertsitatearen ardatz estrategikoak finkatuko dira.

Ardatz horietan biltzen dira, hain zuzen, unibertsitateak datozen  urteotan  bere  eginkizuna  betetzeko landu beharko dituen jarduera arlo nagusiak.

I. ARDATZA - PRESTAKUNTZA

Helburuak

  • Graduko eta graduondoko eskaintza eleaniztuna, jasangarria eta kalitatezkoa sustatzea, bai ikasgeletan bai sarean, euskal gizartearen premiei erantzuteko.
  • Ikasleak graduondoko ikasketetara  erakartzea, eskaintza dibertsifikatuta eta bideratuta gero eta interes handiagoa duten arloetara, baita unibertsitatean balio bereizgarria duten horietara ere.

Ekintzak

  • Graduko eta graduondoko egungo prestakuntza eskaintza euskal gizartearen premietara egokitu dadin bultzatzea, oraingo ikasketak moldatuta (graduko eta graduondoko titulu bikoitzak, pasabideak, ikasketa desberdinak aldi berean egitea, besteak beste) eta titulu berriak eta erakargarriak sortuta hainbat arlotan.
  • Gradu eta graduondokoetan sareko irakaskuntza duten taldeak eta ibilbideak ezartzea pixkanaka.
  • Inplikatutako eragile eta erakundeekin batera, ikasleen unibertsitate aurreko orientazioa (DBH, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa) areagotzea, unibertsitate ikasketak modu egokian hasi eta garatzen laguntzeko.
  • UPV/EHUren eskaintza akademikoa  zabaltzeko estrategia bat garatzea, ikasleei eta, oro har, gizarteari prestakuntza eskaintzaren aukerak ezagutzera emateko.

Helburua

  • Hezkuntza eredu propio baten garapenean sakontzea.

Ekintzak

  • Ikerketa eta irakaskuntzaren arteko harremana indartzea, ikertaldeen jarduera ikasgeletara hurbilduz.
  • Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan metodologia berritzaileen erabilera areagotzea eta, hala behar denean, sendotzea, irakasle talde egituratuetan egindako lana bultzatuz eta ebaluazioa Docentiaz programaren bidez eginez.
  • Graduko ikasleen etengabeko orientazioa bultzatzea, etekin handiagoa ateratzeko unibertsitate jarduerari eta ibilbide akademikoei, baita haien errendimendua areagotzeko ere.

 Helburua

  • Baldintzak sortzea, ikasleen enplegagarritasuna bultzatzeko.

Ekintzak

  • Ikaskuntza testuinguru  profesional  errealetan bultzatzea, graduko eta graduondoko prestakuntza dualaren bidez, eta praktikak, Gradu Amaierako Lanak, Master  Amaierako  Lanak eta doktorego tesiak egitea, administrazio publikoen, enpresen eta gizarte erakundeen lankidetzaz.
  • Zeharkako gaitasunen garapena areagotzea: lidergoa, pentsamendu kritikoa,  eleaniztasuna eta kultura aniztasuna, arazoen ebazpena, gaitasun digitalak.
  • Ikasleen laneratzea errazteko, campusetan enplegu foroak antolatzea administrazio publikoarekin, enpresekin eta gizarte erakundeekin batera (elkarteak, fundazioak, GKEak, etab.).

Helburua

  • Prestakuntza etengabeko eskaintza bat garatzea, bai ikasgeletan bai beharrei erantzuteko izango dena.

Ekintzak

  • Prestakuntza etengabeko programak diseinatzea eta ezartzea modu presentzialean, erdipresentzialean eta sarean, gizarte eta enpresa erakundeen lankidetzarekin.
  • Prestakuntza etengabeak ingurune sozioekonomikoan duen ikusgarritasuna eta posizioa hobetzea.

Helburua

  • Prestakuntzaren nazioartekotzea bultzatzea.

Ekintzak

  • Hirugarren hizkuntzetan emandako irakasgaien eta tituluen eskaintza areagotzea, eta Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak eta doktorego tesiak bultzatzea hizkuntza horietan.
  • Ikasleei profesionalki hainbat herrialdetan jarduteko prestakuntza eskainiko dieten titulu bikoitzak eta baterako tituluak sustatzea, nazioarteko bazkide estrategikoekin.
  • Akitania-Euskadi-Nafarroa sareko unibertsitateekiko lankidetza indartzea,  mugikortasuna, tutorekidetzako tesiak eta titulu bikoitzak areagotuz.
  • Graduondokoen Latinoamerikako Sarea handitzea, Zientziak, Ingeniaritza eta Arkitektura eta Osasun Zientziak haren barruan sartuta.

Helburua

  • Irakaskuntza eskaintzaren euskalduntzean aurrera egitea.

Ekintzak

  • Euskarazko irakats eskaintza ofiziala areagotzea, Gradu Amaierako Lanak, Master Amaierako Lanak eta prestakuntza etengabea euskaraz eginez.
  • Euskarazko prestakuntzaren kalitatea sustatzeko programak diseinatzea.

II. ARDATZA - IKERKETA

Helburua

  • Ikertzaile berriei eta prestatzen ari direnei laguntzea, eta ikertzeko kultura sustatzea.
  • Ezagutza eta berrikuntza bultzatzea, Euskal Herriari lotzeko eta mundura irekitzeko konpromiso bikoitzetik, ikerketa unibertsitate prestakuntzarako oinarrizko elementua dela kontuan hartuta.

Ekintzak

  • Ikerketa ibilbidearen eredu bat definitzea eta garatzea, nazioartekotzea lehenetsiko duena gure gizartearen beharretara eta UPV/EHUren gaitasunetara egokituta.
  • Talentuaren sorrera, erakarpena eta finkapena  bultzatzea,  eta  horretarako   mugikortasun programak egitea, ikertzeko interesa bultzatzea, eta prestakuntza bidean diren ikertzaileak (doktore aurrekoak eta ondokoak) kontratatzea.
  • Ikertalde egonkorrei eta sortu berriei laguntzea, eta talde berriak sortzea ikerketa tradizio urriko arloetan, haiek finkatuz ikerketa egituratzeko erreferentziazko unitate gisa.
  • Sailen inplikazioa sutatzea ikerketa jardueran, eta konpromisoak hartzea, irakasle-ikertzaileen ikerlanaren jarraipena egin ahal izateko.
  • Nortasun juridikorik gabeko ikerketa egitura berriak sortzea, I+G+B eragileekin harreman eta lankidetza eredu berriak bultzatuko dituztenak.
  • Ikerketa laguntza eta kudeaketa zerbitzuei baliabideak eta tresnak ematea, eraginkorragoak izan daitezen.
  • Ikerketan laguntzeko azpiegituren plan bat egitea, Euskal Herrian diren ikerketa azpiegiturak aintzat hartuta.
  • Ikerketa institutuen jarduera aztertzea, ikerlanaren egitura espezifiko gisa, eta jarduera hori ebaluatzeko prozedura bat ezartzea.

Helburua

  • Bikaintasuneko, diziplina anitzeko eta mugako ikerketa sustatzea, jarduera zientifiko eta teknologikoaren nazioartekotzea areagotzeko.
  • Gure unibertsitatearen nazioarteko posizioa indartzea, aliantzak finkatuta bai Bordeleko Unibertsitatearekin Nazioarteko Bikaintasunaren Euroeskualdearen esparruan, bai beste ikerketa eragile batzuekin.

Ekintzak

  • Ikertalde egonkorrei eta sortu berriei laguntzea, eta talde berriak sortzea ikerketa tradizio urriko arloetan, haiek finkatuz ikerketa egituratzeko erreferentziazko unitate gisa. 
  • Sailen inplikazioa sutatzea ikerketa jardueran, eta konpromisoak hartzea, irakasle- ikertzaileen ikerlanaren jarraipena egin ahal izateko. 
  • Nortasun juridikorik gabeko ikerketa egitura berriak sortzea, I+G+B eragileekin harreman eta lankidetza eredu berriak bultzatuko dituztenak. 
  • Ikerketa laguntza eta kudeaketa zerbitzuei baliabideak eta tresnak ematea, eraginkorragoak izan daitezen. 
  • Ikerketan laguntzeko azpiegituren plan bat egitea, Euskal Herrian diren ikerketa azpiegiturak aintzat hartuta. 
  • Ikerketa institutuen jarduera aztertzea, ikerlanaren egitura espezifiko gisa, eta jarduera hori ebaluatzeko prozedura bat ezartzea.

Helburuak

  • Bikaintasuneko, diziplina anitzeko eta mugako ikerketa sustatzea, jarduera zientifiko eta teknologikoaren nazioartekotzea areagotzeko. 
  • Gure unibertsitatearen nazioarteko posizioa indartzea, aliantzak finkatuta bai Bordeleko Unibertsitatearekin Nazioarteko Bikaintasunaren Euroeskualdearen esparruan, bai beste ikerketa eragile batzuekin.

Ekintzak

  • Hainbat jakintza arlotan diharduten UPV/ EHUko ikertaldeen eta ikertzaileen arteko lankidetza bultzatzea, taldeen diziplina anitzeko izaera areagotuz eta haien inpaktua eta ikusgarritasuna bultzatzeko garrantzi handiko proposamen bateratuak eginez.
  • Nazioarteko   Bikaintasunaren   Euroeskualdeko Campusaren esparruan, nazioarteko par- tzuergo eta sare egonkorren sorrera  bultza- tzea, nazioarteko I+G+B proiektu lehiakorretan aurkezteko.
  • Harremanak areagotzea nazioarteko ikertalde prestigiotsuekin, mugikortasuna, trukea eta lankidetzako ikerketa proiektuak bultzatuz.

Helburua

  • Indarrean den Europar  Batasuneko  Ikerkuntza eta Berrikuntzarako Oinarrizko Programarekin bat datozen ekintzak sustatzea, eta parte hartzea bultzatzea programa horretan.

Ekintzak

  • Nazioarteko I+G Bulegoa indartzea, elkarlan hertsian jardunez Eusko Jaurlaritzako bulegoekin eta CRUEk Bruselan dituen bulegoekin.
  • Europako lankidetza elkarteak bultzatzea, eta indarrean den Europar  Batasuneko  Ikerkuntza eta Berrikuntzarako Oinarrizko Programaren ekimen nagusietan parte hartzea.
  • Politika proaktiboak ezartzea, UPV/EHUko ikertzaileek europar proiektuak koordinatzeko aukera izan dezaten.

III. ARDATZA - GIZARTEAREKIKO HARREMANA

Helburua

  • Unibertsitatea garapen jasangarria, inklusioa eta gizarte konpromisoa sustatzen duen erakun de bihurtzea.

Ekintzak

  • Unibertsitate kolektiboen (AZPko langileak, irakasle-ikertzaileak eta ikasleak) arteko lankidetza bultzatzea, UPV/EHUren jasangarritasunaren inguruan (ur kontsumoa, energia, hondakinen kudeaketa, garraioa, etab.).
  • Unibertsitatearen eta gizarte eragileen arteko elkarlana bultzatzea, ikaskuntza komunitate irekien bidez, Garapen Jasangarriaren Helburuei (GJH) lotutako erronken inguruan.
  • Premia bereziak dituzten kolektiboei (errefuxiatuak, gizarte, ekonomia eta kultura egoera ahulean dauden kolektiboak, etab.) laguntzeko programak eta deialdiak indartzea.

Helburua 

  • UPV/EHUren lidergoa indartzea, jakintza sortzeko eta transferitzeko eragile gisa  eta  euskal gizartearekin lankidetzan aritzeko eragile gisa, gizartearen lehiakortasuna eta garapena hobetzeko.

Ekintzak

  • UPV/EHUren eta gizartearen arteko lankidetza sustatzea, UPV/EHUko ikertzaileak inguruneko enpresa eta erakundeetara joan daitezen eta doktorego gehiago egin daitezen lankidetzan.
  • Ikerketa emaitzen balorizazio (identifikatzea, ebaluatzea, babestea eta ontzea) eta lizentzia prozesuak bultzatzea.
  • UPV/EHUko ikertaldeen eskaintza teknologikoa merkaturatzeko bitartekoak hobetzea, ingurune sozioekonomikoarekiko kontratuak areagotzeari begira.
  • Unibertsitateko kideen artean ekintzailetza plataformak indartzea, ikerketa emaitzen balorizaziotik abiatuta ekimenen sorrera bultzatuz.

Helburua

  • ZTBP-RIS Euskadi garatzen laguntzea, Zien tzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko gainerako eragileekiko kolaborazioa egituratuz. 
  • Zientzia eta teknologia bokazio goiztiarrak bul- tzatzea, bereziki emakumeen artean.

Ekintzak

  • Unibertsitatearen eskaintza zientifiko-teknologikoa eguneratzea eta zabaltzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen eragileekiko lankidetza errazteko.
  • Jakintza  transferitzeko  topaketak  antolatzea eta epe luzerako lankidetzak ezartzea ingurune sozioekonomikoaren erakundeekin, baldin eta teknologian, ezagutzan eta prozesuetan berrikuntza konponbideak ezartzeko interesa badute.
  • Hezkuntza zientifikoa eta zientziaren dibulgazioa bultzatzea gazte-gaztetik.
  • Bokazio goiztiarren inguruko sentsibilizazio eta sustapen programa bat diseinatzea eta ezartzea, hezkuntza ez-unibertsitarioko ikasleen artean eta, bereziki, lehen eta bigarren hezkuntzako nesken artean, beste eragile eta erakunde batzuen lankidetzaz.

Helburua

  • Zientzia eta teknologia bokazio goiztiarrak bultzatzea, bereziki emakumeen artean.

Ekintzak

  • Hezkuntza zientifikoa eta zientziaren dibulgazioa bultzatzea gazte-gaztetik.
  • Bokazio goiztiarren inguruko sentsibilizazio eta sustapen programa bat diseinatzea eta ezartzea, hezkuntza ez-unibertsitarioko ikasleen artean eta, bereziki, lehen eta bigarren hezkuntzako nesken artean, beste eragile eta erakunde batzuen lankidetzaz.

Helburua

  • UPV/EHUk euskararen erabileraren normalizazioan eta Euskal Herriko garapen soziokultura- lean betetzen duen lidergoa areagotzea.

Ekintzak

  • Prestakuntza, ikerketa, ekoizpena eta difusioa bultzatzea maila lokalean eta nazioartean, euskararen eta euskal kulturaren arloan (arte plastiko bisualak eta eszenikoak, literatura eta adierazpen bide berriak).
  • Unibertsitatea eta eragile soziokulturalak elkartzeko foroak bultzatzea, eta, bereziki, EhuGune foroa.

Helburua

  • UPV/EHUk bere inguruneari egiten dion ekarpena ezagutzera ematea.

Ekintzak

  • EHUalumni bultzatzea eta Mentoring, Enbaxadorea eta Cicerone programak finkatzea.
  • UPV/EHUren presentzia errotzea, hedabideetan eta sare sozialetan.
  • Parte hartzea bultzatzea ekitaldi akademikoean –hala nola graduazio ekitaldiak, ikasturte hasierako ekitaldia, doktore berrien inbestidura–, eta proiekzio publikoa ematea.

IV. ARDATZA - PERTSONAK

Helburua

  • Ikasleen artean unibertsitate balioak, lankidetza, berdintasuna, pentsamendu kritikoa, sormena  eta  gizarte  konpromisoa  bultzatzea, herritar gisa prestakuntza integrala jaso dezaten..

Ekintzak

  • Unibertsitate balioak lantzeko ekimenak (jarduerak, tailerrak, lehiaketak…) antolatzea eta haien integrazioa bultzatzea graduko eta graduondoko curriculumean.
  • Praktikak (practicuma eta kanpoko praktikak) bultzatzeaelkartasunari, kulturartekotasunarieta garapenerako lankidetzari lotutako ekimenetan.

Helburua

  • Karrera akademikoko (Irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketa) eredu bat garatzen laguntzea, ildoen araberakoa eta etapaka egituratua.

Ekintzak

  • Irakasle-ikertzaile berrien akreditazioan laguntzeko prestakuntza globaleko programa bat (irakaskuntza, ikerketa eta kudeaketakoa) ezartzea, sailetan txertatutako tutoretza estrategien bidez irakasle horiei aholkularitza eta laguntza emango diena beren karrera akademikoa diseinatu eta garatu dezaten.
  • Prestakuntza programak martxan jartzea, irakasle-ikertzaileen karrera akademikoaren hainbat fasetarako beste hainbat  helburu  izango dituztenak, eta orientazio zerbitzuak eskaintzea, helburu horiek lortzeko eta UPV/ EHUn horiek lortzeko dauden laguntzak jasotzeko bete beharreko baldintzei buruzko informazioa emateko.
  • Irakasle-ikertzaileen belaunaldi aldaketa bultzatzea, indarrean dauden lege eta aurrekontu esparruetan.
  • Ikertzaileentzako kontratu figuren garapena lantzea, eta bestelako kontratazio formulak arakatzea irakaskuntza eta ikerketa talentua zaintzeko eta barneratzeko, hainbat programa autonomikoren lankidetzaz.

Helburua

  • Unibertsitatearen eginkizunarekin bat datorren AZPko langileen ibilbide profesionalaren garapena bultzatzea.
  • AZPko langileen egiturak unibertsitatearen beharretara egokitzea.

Ekintzak

  • UPV/EHUko AZPko langileen garapen profesionala erraztea, lan ibilbideari orientatuta.
  • Prestakuntza ibilbideak ezartzea, UPV/EHUren funtzionamendu arloetan oinarrituta, kualifikazio profesionalari orientatuta.
  • Ibilbide profesionalaren itxaropenak hobetzea, barne hornidura eta sustapen prozesuen deialdiaren bidez.
  • Erreferentziazko langileen zerrenda eguneratzea eta 2014ko irailaren 17ko oinarrizko akordioa garatzea, egin beharreko ekintzen artean, honako hauek lehenetsita: lanpostuak birsailkatzea langileak egoki kokatzeko, monografiak berrikustea, eta lanpostuen balorazioa egitea.
  • AZPko langileen kontratazio kopurua areagotzea; batik bat, irakaskuntza eta ikerketa bul- tzatzeko zerbitzuetan (laborategiko teknikari espezialistak, teknikari informatikoak, ikerketa proiektuen kudeaketarako teknikariak…), gure IRI/AZP ratioa inguruko beste unibertsitate batzuenera egokitzeko.
  • Pertsonen arteko koordinazioa eta kolaborazioa indartzeko elkarlanerako taldeak edo poolak ezartzeko formulak eta prozedurak aztertzea, normalizatuaz bestelako ordutegia behar duten unitateetan unibertsitate kudeaketa eta harrera errazteko.

Helburua

  • Enpleguan  kalitatearen  hobekuntza  sustatzea.

Ekintzak

  • Funtsean ikerketa proiektuei lotuta dauden kanpo finantzaketako kontratuen egoera hobetzea, bai AZPkolangileenak bai irakasle-ikertzaileenak.
  • EAEko administrazio orokorrak eskainitako lege aukerez baliatzea, AZPko langileen egonkortasun klausula berri bat ezartzeko.
  • Arrisku psikosozialen ebaluazioan proposatutako neurriak aktibatzea; batik bat, lanaren eta familiaren kontziliazioa eta lan arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza  bultzatzen dituztenak.

Helburua

  • Enpleguan kalitatearen hobekuntza sustatzea.

Ekintzak

  • Funtsean ikerketa proiektuei lotuta dauden kanpo finantzaketako kontratuen egoera hobetzea, bai AZPko langileenak bai irakasle-ikertzaileenak.
  • EAEko administrazio orokorrak eskainitako lege aukerez baliatzea, AZPko langileen egonkortasun klausula berri bat ezartzeko.
  • Arrisku psikosozialen ebaluazioan proposatutako neurriak aktibatzea; batik bat, lanaren eta familiaren kontziliazioa eta lan arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza bultzatzen dituztenak.

Helburua

  • Hizkuntza eta kulturarteko gaitasunei buruzko prestakuntza eta akreditazioa bultzatzea unibertsitateko kolektibo guztietan (ikasleak, AZPko langileak, irakasle-ikertzaileak), baita haien nazioarteko mugikortasuna ere.

Ekintzak

  • Unibertsitateko kolektiboak joateko eta etortzeko mugikortasuna laguntzea, deialdi espezifikoen bidez, eta egiturak eta zerbitzuak mugikortasun programen kudeaketa beharretara egokitzea.
  • Ikasleei eta unibertsitateko langileei erraztasunak ematea, askotariko kultur prestakuntza jarduerak, atzerriko hizkuntzen ikastaroak eta akreditazio probak egin ditzaten, eta atzerritarrentzako gaztelania eta euskara ikastaroak kudeatzea, bai eta eskuratutako maila egiaztatu nahi dutenentzako azterketak ere.
  • UPV/EHUra datozen atzerritarrei eta haien senideei harrera egiteko eta laguntzeko zerbitzuak hobetzea.

Helburua

  • Euskararen erabileraren normalizazioa zabaltzea unibertsitate bizitzako eremu guztietara.

Ekintzak

  • Unibertsitateko kolektibo guztien komunikazio gaitasunak hobetzea, prestakuntza ikastaro espezifikoen bidez.
  • Euskararen erabilera sustatzea ikerketan eta zientzia dibulgazioan: doktore tesiak, artikuluak inpaktu indizea duten aldizkarietan eta berrikuspen eta ebaluazio prozesu homologatuak dituzten aldizkarietan, ekitaldi zientifikoak, eta ingurune digitalak.
  • Unibertsitateko zerbitzuetan euskararen erabilera bultzatzea, hizkuntza eskubideak bermatzeko protokoloa dibulgatuz.

V. ARDATZA - GOBERNANTZA ETA BALIABIDEAK

Helburua

  • Administrazio kudeaketa arinagoa, hurbilekoagoa eta gardenagoa sustatzea.

Ekintzak

  • Administrazio elektronikoaren ezarpenean aurreratzea, izapide berarako ikastegi edo zerbitzu bakoitzean aplikatutako kudeaketa administratiboko prozesuak prozeduretan ezartzea eta homegeneizatzea, eta denontzako leihatila bakarra bultzatzea.
  • Gardentasun ataria handitzea eta eguneratzea.
  • UPV/EHUren datu unitatea  sortzea  eta  langile kualifikatuak hartzea, jarduera akademikoa etengabe monitorizatu dezaten eta informazio iturri guztiak koordinatu ditzaten.
  • Administrazio unitateen kudeaketa arruntean eragiten duten aplikazio informatikoak eguneratzeko eta egokitzeko politika bat ezartzea.

Helburua

  • Unibertsitateko kolektibo guztiek gobernan- tzako estrategietan gehiago parte har dezaten bultzatzea.

Ekintzak

  • Komunikazio eta informazio  kanalak  ezartzea, gobernantza estrategietan parte hartzea bultzatzeko.
  • Unibertsitateko kide izatearen sentimendua kolektibo guztietan indartzeko estrategiak diseinatzea, erakundearen helburuekin bat etor daitezen.

Helburua

  • Emakumeen parte hartzea eta promozioa areagotzea arlo akademikoan eta zientifikoan.
  • Ikastegi eta sailetako egiturak unibertsitatearen premia eta erronka berrietara egokitzea.

Ekintzak

  • Emakumeen ahalduntzea eta lidergoa areagotzen lagunduko duten sentsibilizazio eta prestakuntza ekintzak bultzatzea, eta emakumeek unibertsitate jardunean egiten dituzten ekimenak ikustaraztea.
  • Sailen berrantolaketa amaitzea.
  • Sailak berrantolatzeko plana diseinatzea.
  • Masterrak ikastegietara eramatea.

Helburua

  • Gastuaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea, eta baliabideak lortzeko bide berriak bultzatzea.

Ekintzak

  • Kontabilitate analitikoa ezartzea.
  • Baliabide publikoen optimizazioari eta funts berriak eskuratzeari lotutako sentsibilizazio ekintzak bultzatzea, eta herritarrei, enpresei edo erakundeei unibertsitatearen garapenean laguntzeko aukera emango dien mezenasgo programa bat diseinatzea.
  • Ikastegiei eta sailei esleitutako aurrekontu partidak aztertzea, eta zer kontzeptutan erabiltzen diren, beharrezko egokitzapenak egiteko.

Helburua 

  • Gastuaren eraginkortasuna eta efizientzia hobetzea, eta baliabideak lortzeko bide berriak bultzatzea.

Ekintzak

  • Kontabilitate analitikoa ezartzea.
  • Baliabide publikoen optimizazioari eta funts berriak eskuratzeari lotutako sentsibilizazio ekintzak bultzatzea, eta herritarrei, enpresei edo erakundeei unibertsitatearen garapenean laguntzeko aukera emango dien mezenasgo programa bat diseinatzea.
  • Ikastegiei eta sailei esleitutako aurrekontu partidak aztertzea, eta zer kontzeptutan erabiltzen diren, beharrezko egokitzapenak egiteko.

Helburua

  • Campusetako unibertsitate bizitza sustatzea.

Ekintzak

  • Kirol eta kultura jardueren eskaintza erakargarri bat sustatzea, unibertsitateko kide guztien artean diseinatuko dena, inguruko eragile eta erakunde publiko nahiz pribatuen lankidetzaz.
  • Unibertsitate elkarteen sorrera sustatzea.
  • Bizitza pertsonala eta lana kontziliatzen laguntzeko zerbitzuak eta jarduerak (adib.: haurtzainde- giak) ezartzeko erraztasunak ematea.

Helburua

  • Campusak irakaskuntzako eta ikerketako azpiegiturez eta zerbitzuez hornitzea.

Ekintzak

  • Basurtuko eremuan Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea eraikitzeko proiektua bultzatzea (edo, hori ez bada, oraingo Fakultatea eta Basurtuko Irakasgunea eraberritzea).
  • Eraikinak eta azpiegiturak eraberritzeko, egokitzeko eta hobetzeko programa bultzatzea.
  • Hizkuntza ez-ofizialei buruzko hizkuntza aholkularitza ematea.

5. ADIERAZLEAK

PRESTAKUNTZA

  • Instituzionalki akreditatutako ikastegien %.
  • Docentiazek ebaluatutako irakaskuntza gaita- suna duten lanaldi osoko irakasle-ikertzaileen %.
  • Enplegu tasa graduan.
  • Enplegu tasa masterrean.
  • Enpresekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan eginiko tesi kopurua.
  • Graduko kanpoko praktikak egiten dituzten ikasleen kopurua.
  • Masterreko kanpoko praktikak egiten dituzten ikasleen kopurua.
  • Bizitzan zeharreko prestakuntza programetan irakasten duten irakasle-ikertzaileen %.
  • Hizkuntza ez-ofizialetan emandako ECTS % tituluen guztizkoari dagokionez (Gradua/Masterra).
  • Hirugarren hizkuntzetan eginiko doktore tesi kopurua.
  • Titulu bikoitzen eta nazioarteko baterako tituluen kopurua (Gradua eta Masterra).
  • Erasmus Mundus master kopurua.
  • Matrikulatutako atzerriko ikasleen kopurua.
  • Graduondoko Latinoamerikako sarean defendatutako tesi kopurua.
  • Graduetan euskaraz emandako ECTS % titulu guztizkoari dagokionez (Gradua/Masterra).
  • Euskaraz argitaratutako unibertsitate eskuliburu eta liburu kopurua.

IKERKETA

  • UPV/EHUren Plan Estrategikoa 2018-2021
  • Nazioarteko tesien kopurua.
  • Mugikortasun programetan parte hartzen duten lanaldi osoko irakasle-ikertzaileen kopurua (4 astetik gorako egonaldiak).
  • Marie-Curie programatik datozen ikertzaileen kopurua (4 astetik gorako egonaldiak).
  • Europako Ikerketa Kontseilutik (ERC) lortutako laguntza kopurua
  • Aitortutako ikerketa talde kopurua.
  • Lortutako akreditazio eta ziurtagiri kopurua ikerketari eta transferentziari laguntzeko zerbitzu orokorrei dagokienez (ENAC, AENOR).
  • Nazioarteko ko-argitalpen zientifikoen % (Scopus).
  • Nazioarteko ko-argitalpen zientifikoen % (WoS).
  • Horizon 2020 deialdietatik eta nazioarteko beste deialdi batzuetatik lortutako itzulkinak (M€).

GIZARTEA

  • Inklusio programetako ikasle kopurua.
  • Enpresekin eta beste erakunde batzuekin lanki- detzan eginiko tesi kopurua.
  • Berezko titulartasuna duten eta haien lorpenean parte hartze erabakigarria izan den patente edo lizentzien kopurua.
  • Enpresekin eginiko kontratuetan ar idiren iker- tzaileen kopurua.
  • Enpresak ez diren erakundeekin eginiko kontra- tuetan ari diren ikertzaileen kopurua.
  • Enpresekin eginiko lankidetza akordio egon- korren kopurua (urte anitzeko iraupena).
  • Enpresak ez diren erakundeekin eginiko lanki- detza hitzarmen kopurua (urte anitzeko iraupena).
  • Kontratupeko  sarrerak (M€).
  • Sortutako  spin-off kopurua.
  • Unibertsitateak sortutako enpresetako enplegu kopurua.
  • Prentsa idatziko erreferentzia kopurua.
  • Agerpen kopurua irrati eta telebistan.
  • Sortutako sare sozial kopurua.

PERTSONAK

  • Lankidetza eta boluntario jardueretan parte hartzen duten ikasleen kopurua.
  • IRI/AZP ratioa.
  • Bidalitako  truke ikasle  kopurua  [nazioarteko mugikortasun programak; adib. Erasmus] Gradu/Master.
  • Etorritako  truke ikasle  kopurua  [nazioarteko mugikortasun programak; adib. Erasmus] Gradu/Master.
  • Hizkuntza ez-ofizialetan akreditazioa duten irakasle-ikertzaileen % (C1 maila).
  • Euskaraz eginiko doktorego tesi kopurua.
  • Euskarazko argitalpen kopurua (Inguma).
  • Plaza elebiduna duten irakasle-ikertzaileen %.
  • Euskarazko profila akreditatua duten plantillako AZPko plazen %.

GOBERNANTZA ETA BALIABIDEAK

  • Ezarritako prozedura elektroniko kopurua.
  • Kontabilitate analitikoaren egoera.
  • Ikertaldeetako emakume ikertzaile liderren % ikertaldeen guztizkoari dagokionez.
  • Emakume katedradunen edo osoen %.
  • AZPko emakumeen % A1 taldean edo 1 taldean.
  • Lan lotura iraunkorra duten AZPko emaku- mezkoen %.

6. PLAN ESTRATEGIKOA EGITEKO METODOLOGIA

Plan Estrategikoa partaidetza prozesu baten bitartez egin da, non unibertsitateko eta gizarteko hainbat kolektibok izan duten parte hartzeko aukera. Hiru fasetan garatu da: atariko fasean, oinarrizko dokumentu bat idatzi, eta gero Klaustroan onartu da; tarteko fasean, unibertsitateko kideek eta Gizarte Kontseiluak ordezkaturiko gizarteko ordezkariek proposamen bat landu dute; eta, azken fasean, plana aurkeztu eta Gobernu Kontseiluak onartu du.

1.- Atariko fasearen helburua oinarrizko proposamen bat prestatzea zen, UPV/ EHUko Klaustroko kideek horren gainean ekarpenak egiteko eta ondoren hura eztabaidatu eta onartzeko. Unibertsitateko kideen partaidetzaz egindako eta uni bertsitateko hainbat erabaki instantziek onartutako UPV/EHUko beste plan ba tzuetako ekarpenak bildu zituen proposa men horrek.

2.- Bigarren fasean partaidetza prozesua burutu zen, eta horren bidez unibertsitateko kideek eta herritarrek ekarpe- nak egin zizkioten Plan Estrategikoaren proposamenari.

Fase honetan zehaztu ziren ardatz bakoitzeko helburu estrategikoak lortzeko ildo eta ekintza estrategikoak. Parte hartzea bi mailatan eman zen: barrukoan eta kanpokoan.

Barne partaidetzako prozesua identifikaturiko ardatz bakoitzerako eratutako lan batzordeen bidez egituratu zen. Batzorde bakoitzak helburuak lortzeko aukera emango duten ildo estrategikoak zehaztu eta ekintzak identifikatu zituen.

Batzordeetako kideak kasuan kasuko ar- datzari lotutako unibertsitateko taldeen ordezkariak izan ziren, eta ardatz bakoitzari dagokion arloan eskumenak di- tuzten errektorego taldeko kideek edota zuzendaritza organoetako kideek dinamizatu zituzten (koordinatzaileak) batzordeak. Batzordeko koordinatzailearen ardura izan zen ekarpenak jasotzea, lane- rako dinamika eta metodologia proposatzea, eta proposamena lantzea.

Batzorde bakoitzak, beraz, kide hauek izan ditu:

  • Koordinatzailea.
  • Ardatzetako bakoitzari lotutako Es tatutu Batzorde bakoitzeko kide bat: Graduko Batzordekoa eta Graduondoko Batzordekoa, prestakuntza ardatzerako; Ikerketa, Garapen eta Be rrikuntza Batzordekoa, ikerketa ar datzerako; Berdintasun Batzordekoa, Garapenerako Lankidetzako Batzordekoa eta Euskara Batzordekoa, gizarte ardatzerako; Unibertsitateko Irakasleen Batzordekoa, pertsonen ardatzerako eta, azkenik, Estatutuak eta Arautegiak garatzeko Batzordekoa, gobernantza eta baliabideen ardatzerako.
  • Graduondoko Batzordeko ikasle bat.
  • Ardatz estrategikoari lotutako AZPko langileen ordezkari bat, ardatzaren koordinatzaileak proposatuta.
  • Ardatz estrategikoari lotutako sei irakasle-ikertzaile, edo batzordea 15 kidez osatuta egoteko beharrezkoa den kopurua.

Taldeetan parte hartzeko nahikoa zen interesa izatea eta nork bere burua eskaintzea.

Parte hartzeko eskaerek gomendatutako partaide kopuru gehiena –15 lan batzor- de bakoitzeko– gainditu zutenez, honako irizpide hauen arabera egin zen kideen hautaketa: oreka campusetan, oreka generoan, oreka jakintza arloan, kideen erdiak gutxienez elebidun izatea.

Kanpoko partaidetza antolatzeko, Gizarte Kontseiluaren laguntza jaso zen, eta gizartearen ekarpenak lan talde bakoitzera bideratzeko modua proposatzeko eskatu zitzaion.

3.- Azkenik, amaierako fasean, aurreko partaidetza prozesuaren emaitza jaso, eta plan estrategikoaren lehenengo bertsio bat landu zen; bertan, ildo estrategikoak, eta haiek Gobernu Kontseiluan aurkezteko, eztabaidatzeko eta onartzeko ekintzak eta adierazleak definitu ziren.