Zientzia eta Gizarte Garapenaren-eta-Transferentziaren-arloko-errektoreordea-Guillermo-Quindos

Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea

Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea

Guillermo Quindós Andrés (Curriculum vitae)

Harremanetarako

Idazkaria: Ana Rosa Ruiz Nogués

Kokapena: Errektoretza eraikina

Posta helbidea:
Sarriena auzoa, z/g
48940 Leioa (Bizkaia)

Eskumenak

Zientzia eta Gizarte Garapena

  • Nazioarteko Bikaintasun Campusa eta Mugaz Gaindiko Euroeskualdeko Campusa hedatzeko jarduerak koordinatzea.
  • Grupo EHU – ehuTALDEA egituratzeko politika.
  • Publiko-pribatua lankidetza, erakunde Katedrak, Unitate Mistoak eta Unibertsitate-Gizartea eta Unibertsitate-Enpresa Ikasgelak sortzea eta ebaluatzea, baita unibertsitate-enpresa ekimenak eta lankidetza publiko-pribatuak sortzea eta bultzatzea ere.
  • Unibertsitatea ordezkatzea, UPV/EHU gobernu organoetako kide den erakundeetan (batez ere, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarean –ZTBES-), beste errektoreorde batzuei dagokien ordezkaritza espezifikoa ezertan eragotzi gabe.
  • UPV/EHUko Zientzia Parkea hedatzea xede duten jarduerak koordinatzea.
  • Bere eskumenen arloko gaien inguruko akordioak eta hitzarmenak sinatzea, erakunde publiko eta pribatuekin, ikerketa, transferentzia eta berrikuntza sustatzeko, Ikerketaren arloko Errektoreordetzarekin koordinatuta.
  • UPV/EHUko nazioarteko egoeraren prospektiba, jarraipena, azterketa eta informazio estatistikoaren koordinazioa (rankinak).
  • Jarduera ildoak bultzatzea eta planifikatzea, jasangarritasunaren eta gizarte konpromisoaren arloan.
  • Campus Bizia Lab – Campus Jasangarria garatzea.
  • Garatze bidean diren herrialdeekiko lankidetza lanak koordinatzea.

Transferentzia

  • Erakunde publiko eta pribatuekiko lankidetza harremanak eta ordezkaritza, ikerketa, transferentzia eta berrikuntza bultatzeko, beste errektoreordetza batzuei dagokien eskumen espezifikoa ezertan eragotzi gabe.
  • Ikerketaren bidez sortutako jakintza transferitzea, sustatzea eta merkaturatzea, horretarako beharrezkoak diren kontratuak sinatzeko aukera barne hartuta.
  • Estatutuen 97. artikuluaren kontratuak gainbegiratzea eta sinatzea, hala behar denean.
  • Ikerketaren Emaitzak Transferitzeko Bulegoa (ITRB) eta partaide garen transferentzia kudeatzeko erakundeak.
  • Ikerketatik eratorritako jabego intelektual edo industrialaren eskubideak erregistratzeko baimenak eta eskaerak.
  • Unibertsitateko ekintzailetza jarduera, enpresa ekimenak eta enpresen sorrera diseinatzea, koordinatzea eta garatzea.
  • Babesletza eta mezenasgoa
  • Ikerketa eta jakintza zabaltzea eta dibulgatzea.
  • Ikertaldeen esperientzia eta jakintzen mapa dinamikoa.
  • Zientzia Astea antolatzea eta egitea, baita antzeko beste jarduera batzuk ere, hala nola Ikertzaileen Europako Gaua.
  • Komunikazio Bulegoko kideei bere eskumenen gaiei buruzko aholkularitza ematea.