Covid eta irakaskuntza presentziala / online

2020ko martxoan alarma-egoera adierazi zen lehen unetik, klaseak modu birtualean ematen hasi ziren, orduko promozioak, hogeita hamaikagarrenak, eskola ordu bat bera ere galdu gabe.

Irailaz geroztik, ordea, klaseak era presentzialean ematen ari gara berriz, betiko moduan.

Beraz, 32. promozioak masterra modu presentzialean hasi ahal izan zuen, eta horrela darraigu orain arte. Halaber, presentzialitatea osasun-segurtasun neurri guztiekin bat etortzea lortu dugu, baita nahitaezko konfinamendu kasuetan ikaslearen beharretara egokitzea. Kasu hauetan, ikasleak gela birtualera sartzeko eta klaseak zuzenean jarraitzeko aukera du, ikasgelatan ezarri den teknologiari esker.

Osasun-baldintzetan aldaketaren bat emango balitz, berriz ere moldatuko ginake, une oro osasun-agintarien argibideak jarraituz, ikaslegoaren zein irakaslegoaren osasuna babesteko; beti ere masterraren egutegia eta ohiko garapena mantenduz.