Lanbide-orientazioa

Gradu-ondoko honek eskaintzen duen prestakuntzaz gain, Masterrak Lanbide orientaziorako zerbitzua du. Eskaintzen diren zerbitzu berezien  artean ondorengoak aipa daitezke, besteak beste:

  • Lanpostu eskaintzak JASO ETA KUDEATU.
  • Hautagaiei CVa prestatzeko eta elkarrizketa pertsonala lantzeko AHOLKULARITZA ESKAINI.
  • Hautagaiari ORIENTAZIOA EMAN, eskaintzen den lanpostuen ezaugarrien arabera, CV egokia bidal dezan, lanpostuaren ezagupena eta hautatua izateko aukeren jarraipena egingo da. Horrela, bi zerbitzu bereizi eskaintzen dira:
    • Karrera profesionala berrantolatzeko dohaineko Mintegia. Lanpostuz aldatu edo karrera Profesionala berrantolatu nahi duten Masterreko ikasleei zuzendua.
    • Eskatzaileen behar eta ezaugarriei egokitutako Pertsonalizatutako Outplacement-a eskainiko da. Marketin Masterrak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ordainketaren zati bat  finantzatua.